Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 14. URTEA - APIRILA 2017 - 205. ZK.

Udalak 110.000 euro bideratuko ditu autoenplegura eta langabezian dauden pertsonen kontrataziora. 8. orr.

Arau-hauste penalak % 2,2 murriztu dira gure eskualdean, Balmasedako ertzainetxearen datuen arabera. 9. orr.

Ateak maiatzaren 2an irekiko dituen Herritarren Arreta Zerbitzuari buruzko artikulu berezi bat jaso dugu ale honetan. 15-18. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

PASIO BIZIDUNA

BALMASEDAKO 2017

Gurutze-bide txikia Gure herriko txikien Gurutze-bidea aurten apirilaren 21ean eta 22an egingo da (ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren). Aurreko edizioetan bezala, ostiralean Baratzeko Otoitza, Azken Afaria, Atxiloketa eta Sanedrinaren aurreko Epaiketa antzeztuko dira, 21:30ean. Larunbatean, 10:30etik aurrera, Guardiaren Kalejira, Judaren Urkamendua, Pilatoren aurreko Epaiketa eta Gurutze-bidea jokatuko dira. Balmasedako kaleetan barrena ibiliko dira, Hedegile kaletik Dorre kaleraino; han amaituko da, gurutziltzaketaz, "Iturriak" izeneko kokalekuan. Parte hartu nahi duten 14 urteko eta gutxiagoko haur guztiek pazko-astelehenean (apirilak 17) 16:30etik aurrera eman ahalko dute izena Herriko Etxean (udaletxeko etxabeetan).

Bisita gidatua: Pasio Biziduna Vía Crucis Viviente elkarteak, Udalak eta Alboan enpresak bat egin dute gure hiribilduko tradiziorik garrantzitsuena modu desberdin batean ezagutzera emateko. Historia, eszenatokiak, pertsonaiak, anekdotak… Hori guztia Ostegun Santuaren antzezpen bizidunari hasiera eman baino ordu batzuk lehenago. Pasio Bizidunean bisita gidatu batez gozatu nahi baduzu, egin ezazu erreserba bat 605757420 zenbakira deituz edo helbide elektroniko honetara idatziz: alboanjgb@gmail.com. Bisita gidatuak apirilaren 13an egingo dira 12etan eta 19etan, eta San Severino plazatik irtengo dira. Izenematearen prezioa 5 eurokoa da.

Bilboko Hotel Carltonean Gurutze Bide Bizidunaren Elkarteak antolatutako aurkezpena Badira aste batzuk Balmasedako Aste Santuaren sustapena bizia izaten ari dela. Tripadvisor-ek, munduko bidaiarien lineako komunitaterik handienak, ere erabaki zuen Balmaseda 2017ko Aste Santu ikusgarrienen artean egotea. Hortaz, tradizio sakoneko tokiekin lehiatzen ari da, besteak beste, Granadarekin, Málagarekin, Sevillarekin eta Palentziarekin. Joan den martxoaren 30ean, goraino beteta zegoen Bilboko Cartlon Hoteleko aretoan, aurkezpena egin zen komunikabideen aurrean. Pedro Salinasek, Balmasedako Vía Crucis elkarteko presidenteak, aurtengo Aste Santuko berrikuntzak azaldu zituen. Lehenengo eta behin, jakinarazi zuen antzezpen osoa zuzenean emango dela elkarteko webgunearen bidez. Alboanen eta Udalaren laguntzarekin, bisita gidatuak egingo dira Ostegun Santuan (informazio gehiago orrialde honetako “laburrean” atalean).

Berrikuntza gisa, aurten, Martín Rodríguez Seminarioren Oración en el huerto pieza berreskuratuko da, Kolitza abesbatzaren eskutik. Horrez gain, Salinasek gogorarazi zuen 2017an ere Aste Santuari buruzko argazki-lehiaketa bat antolatuko dela; oinarrietan berrikuntzak egongo dira eta sari erakargarriagoak banatuko dira. Azkenik, elkartea BalmaDendarekin akordio batera iritsi da, zeinaren bitartez kide diren saltokiek elkartearen artxiboko irudiak erakusgai jarriko dituzten gure hiribilduko kaleak are gehiago girotzeko. Horrez gain, aipatu zuen Hostebalekin proiektuak zehazteko prozesua amaitzear dela, eta laster jarriko direla martxan.

Antzezpena Ostegun Santua: apirilak 13 Azken Afaria: 21:30etik eta gutxi gorabehera ordubetean, eszena hauek jokatuko dira: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Ba-

ratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta Kaifas buru den apaiz-taldeen aurreko Epaiketa. Kaifasen esakune hauekin bukatuko da ostegun gaueko antzezpena: “Ahora serás conducido ante el gobernador romano Poncio Pilato para que decida tu suerte” (“orain Pontzio Pilato erromatar gobernadorearengana eramango zaituzte zure zoria erabaki dezan”). Hurrengo goizean jarraituko du. Ostiral Santua: apirilak 14 Pilatoren epaiketa: 09:30ean hasiko da Mojazelain, Judaren urkamenduaz. Gero, pretorioan Pontzio Pilatoren aurrean izandako Jesusen epaiketa jokatuko da, eta Jesusen zigorraldia, Barrabasen askapena eta Ecce Homo, lehenengo erorikoa, Maria Magdalenarekiko topaketa eta Andre Mariarekiko topaketa antzeztuko dira. Gurutze-bidea: Gurutze-bidea ordubete geroago (10:30ean) egingo da, gune historikoko kaleetan, gurutziltzaketa antzezten den tokiraino. Ibilbidean, bigarren erorikoa eta hiru-


Apirila 17

7KO PASIO BIZIDUNA garrena gertatuko dira, Foru Plazan eta San Severino plazan, hurrenez hurren. Era berean, ekitaldi horretan Jesusi gurutzea (65 kilo baino gehiagokoa) eramaten lagundu dion zirenearra atxilotuko dute eta Veronikarekiko eta emakume errukitsuekiko topaketa antzeztuko da. Azkenik, penitenteek bat egingo dute. Kristoren kalbarioaren azken egonaldiak 50 metro zabal eta 15 metro altu den agertoki baten gainean egingo dira. Kolitza Abesbatzaren laguntza duen ekitaldi bat izango da, ikusgarritasun eta dramatismo handikoa: Jesusek, bere azken hitzak esan ondoren, azken arnasa emango du. Eraitsi egingo dute eta hilobira eramango dute. Horrela amaituko da antzezpena.

Prozesioak Ostegun Santua: apirilak 13 Pasoen Prozesioa: 19:00etatik aurrera izango da. San Severino plazatik Hedegile eta Martín Mendia kaleetarantz abiatuko da, eta ondoren abiapuntura itzuliko da. Erromatarrek eta penitenteek (oinutsik dabiltzanek eta txanoa eta gurutzeak daramatzatenek) lagun egingo diete pasoei. Kolitza Abesbatzak eta Azkoaga musika-taldeak ere parte hartuko dute. Ostiral Santua: apirilak 14 Ehorzketaren Prozesioa: aurreko eguneko pertsonaia eta pasoekin batera, 19:00etan Magdalenak, Andre Mariak, Veronikak, Apostoluek eta goizeko antzezpeneko beste pertsonaia batzuek desfilatuko dute. Pasoen kalitatearen eta pertsonaien egoera goibelaren bidez, prozesioari tristura sakoneko eta bildutasuneko giro bat ematea erdietsiko da. Ibilbidea San Severino plazan hasi, Hedegile eta Martin Mendia kaleetatik igaro eta abiapuntura itzuliko da. Ibilbidea San Severino plazan hasi, Hedegile kaletik, Foru Plazatik, Martín Mendia kaletik eta Markes plazatik igaro, eta berriro San Severino plazara itzuliko da.

Isiltasunaren Prozesioa: prozesio hau bisitarien artean oso ezaguna ez den arren, berezienetariko bat da. Guardia Erromatarrak heriozko isiltasunean lagun egingo die Hilerriko Kristoaren eta Nahigabetuaren pasoei hilerriraino. Han, errespontsu labur baten ostean, Kristoaren pasoa bere ohiko kokapenean ipiniko da, hilerriko kaperako horma batean, eta Nahigabetuarekin parrokia-elizara itzuliko dira. Ehunka pertsona joango dira prozesioarekin, kandela piztuak eramanez. Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Pío Bermejillo eta Martín Mendia kaleetatik igaroko da, Millonario zubia zeharkatu eta hilerrirako bidea hartuko du. Prozesioa 21:30ean hasiko da. Elizkizunak: Ostegun eta Ostiral Santuetan izango dira, 18:00etan, San Severino elizan.

Sarreren salmenta Apirilaren 10ra arte, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak lineako salmenta plataforma bat (http://viacrucisbalmaseda.eventbrite.com/) prestatu du. Hor, sarrerak denbora errealean eskuratu ahalko dira, nahi den tokia hautatuz, eta erositako sarrera zuzenean deskargatu ahalko da (lineako salmentarako ordenagailua erabiltzea gomendatzen dute, eserlekua arazorik gabe aukeratu ahal izateko). Gainera, Ostiral Santurako tribunako sarrerak ere eskuratu ahalko dira, apirilaren 10era arte, Enkarturren bulegoan. Ostegun Santuan bertan ere Enkarturren bulegoa irekiko da sarrerak saltzeko (12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era); Ostiral Santuan, berriz, Klaret Antzokiko txarteldegian salduko dira (08:00etatik 09:15era). Gomendatzen dugu sarrerak azken unean ez erostea, behar ez diren ilarak saihesteko. Hauek dira prezioak: Ostegun Santua: Aulkiak: 3 euro Orokorra: doakoa

Ostiral Santua: 1. ilarako aulkiak: 13 euro 2. ilarako aulkiak: 11 euro 3. ilarako aulkiak: 11 euro 4. ilarako aulkiak: 9 euro Tribuna: 7 euro Zutik: 5 euro

Herritarren eta merkatarien lankidetza Aurreko urteetan bezala, lerro hauetatik eskatzen dugu apirilaren 13ko 21:30etik 23:00etara, gutxi gorabehera, San Severino plazaren inguruko etxebizitzetako eta ostalaritza-establezimenduetako argiak itzaltzeko eta ahalik eta isiltasun handiena gordetzeko. Gogoan izan ordu eta erdi horretan debekatuta egongo dela kale hauetatik zirkulatzea: Dorre, Santo Domingo, La Magdalena pasealekua, Magdalenabarren, Aldapa, Pío Bermejillo eta Hedegile. Halaber, arren eskatzen dugu Ostegun Santuko antzezpena hasi aurreko uneetan etxera ahalik eta modu antolatu eta taldekatuenean sartzeko eta establezimenduak 21:15etik aurrera itxita uzteko. Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak dendariei orobat eskatzen die beren erakusleihoak Aste Santuarekin zerikusia daukaten motiboez apaindu eta dekora ditzaten.

Informazio gehiago nahi izanez gero Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak Pasio Bizidunaren inguruko albiste guztiak emango ditu teknologia berrien bitartez. Argibide gehiago nahi izanez gero, haren webgunera (www.viacrucisbalmaseda.com), Facebook profilera (Asociación Vía Crucis Viviente de Balmaseda) edo Twitter profilera (@VC_Balmaseda) jo dezakezu. Gainera, aurtengo kartelak QR kode bat dauka; horren bidez, Gurutze-bidearen ibilbidea mapa baten gainean ikusi ahalko dugu, non egun horietarako intereseko puntu batzuk ere nabarmendu diren.

3

Laburki

Gurutze-bide gaztea Apirilaren 22an, larunbatean, 21:00ak inguruan, Santo Domingoko Gurutze-bide gaztea hasiko da, eta gure herriko gazteek Azken Afaria antzeztuko dute. Apirilaren 23an, igandean, 10:30 inguruan, Baratzeko Otoitza eta Pilatoren Epaiketa hasiko dira. Herriko kaleetan zehar ibili ostean, gurutziltzaketa jokatuko da. Aurten, bai Azken Afaria bai Pilatoren Epaiketa Herriko Etxearen aurrean emango dira. Parte hartu nahi duten gazte guztiek eman ahal izango dute izena, Herriko Etxean, pazko-astelehenean, 17:00etan. Bestela, aldez aurretik izena eman nahi izanez gero, elkarteak Emakumearen Etxeko azken solairuan duen lokalera joan daitezke. Bete beharreko betekizun bakarrak gogoa izatea eta 4 eta 18 urte artekoa izatea dira. Anima zaitez eta lagundu zure partaidetzarekin gure-gurea den ohiturari eusten.

Kolitza Abesbatzaren Miserere kontzertua Kolitza Abesbatza Miserere kontzertua prestatzen ari da eta apirilaren 8an eskainiko duten San Severino elizan, arratsaldeko 20:15ean. Kontzertuari izena eman dion partitura ospetsuaz gain, abesbatzak nekaldiko abesti tradizionalen hautaketa interpretatuko du. Oraingo honetan orain arte abestu ez duten beste bat gehituko dute, gainera. Baratzeko Otoitza du izena, eta Martín Rodríguez Seminario jaunak harmonizatuko du, Balmasedako organo-jotzaile ohia eta Miserere lanaren egilea. Urtero bezala, Kolitza Abesbatzak aurten ere Balmasedako Aste Santuan parte hartuko du, eta, oraingoan, halaber, duela gutxi grabatu dituzten zati batzuk entzun ahal izango ditugu.


4

Laburki Ostiral Santurako tren bereziak Balmasedako Gurutze-bidearen antzezpena dela-eta, Ostiral Santuan, apirilak 14, lanegunetan funtzionatu ohi duten trenek zirkulatuko dute eta norabide guztietako plazak bikoiztu egingo dira. Beraz, honako hauek izango dira ordutegiak: Bilbo-Balmaseda: 07:45, 08:20, 08:50, 09:20 eta 10:20. Balmaseda (Galtzada)-Bilbo: 12:40, 13:10, 13:45, 14:15 eta 14:45.

UdalBerriak

PASIO BIZIDUNA

PERTSONAIA NAGUSIAK Hauek izango dira 2017ko Gurutzebideko pertsonaia garrantzitsuenak hezurmamituko dituzten balmasedarrak: Jesus: Ander Rivero Zirenearra: Antón Torre San Pedro: Txisko San Miguel San Juan: Eneko Vallejo Done Jakue Nagusia: Aitor Zugasti Juda: Luis Ubieta Andre Maria: Sara Vélez Magdalena: Miriam Oteo

Dimas: Rubén Chaves Gestas: Oskar Balenciaga Barrabas: Ramón Baños Pontzio Pilato: Fernando Agustino Zigorra: Erik Fernández Kaifas: Txintxo Rivero Kleofas: Txetxu Rivero Zerath: Tomás Maza Jeremias: Iker Rivero Nikodemo: José Borrajo Ehuntaria: Josu Bustinza

Balmasedako Gurutze-bide Bizidunari buruzko argazkilaritza tematikoko IV. lehiaketa Javier María Santa Colomaren oroimenean

Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa Gogorarazten dugu apirilaren 9tik 25era Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa jendearentzat itxita egongo dela. Museoa Santa Klara elizan dago eta erakusketa iraunkor bat dauka, antzezpeneko jantziez, pasoez, objektuez, irudiez eta soinuez osatua. Horrez gain, lantegietarako espazio bat dauka eta Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren elkartearen egoitza da.

Tabernak ixteko ordutegia Honako hauek izango dira Aste Santuan (ostegunetik, apirilak 13, astelehenera arte, hilak 17) tabernak ixteko ordutegiak: -II. taldea: 04:30era arte. -III. taldea: 06:00ak arte. -IV. taldea: 07:00ak arte. Gogorarazi nahi dugu kanpoaldean ez dela beirazko edalontzirik erabili behar eta tabernak ixtean dena garbi utzi behar dela. Egun berezi hauetan, udalak beren aisialdi-eskaintzan musika euskalduna sartzera animatu nahi ditu ostalariak.

Ander Rivero

Lehiaketaren lehen hiru edizioek eduki duten arrakastaren ostean, ehun argazki baino gehiago aurkeztu baitira, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak Javier María Santa Colomaren oroimenezko argazkilaritza tematikoko IV. lehiaketa iragarri du. Sariak esanguratsuak dira, lehiaketaren irabazleak 1.000 euro jasoko baititu. Bigarren saria 500 euro dira; hirugarrena, 300 euro; eta 200 euroko accesita emango zaio to-

kiko obra onenari. Ekimen honen helburua Javier María Santa Colomaren oroimena ohoratzea da, 30 urte baino gehiagoz izan baitzen elkarteko kide. Argazkiak antzezpen osoan atera ahalko dira, bai Ostegun Santuan bai Ostiral Santuan, igarotze normala eragotzi gabe eta pertsonaien arreta eskatu gabe. Hain zuzen, Gurutze-bidearen igarotze normala eragotziz ateratzen diren argazkiak deskalifikatuta egongo dira. Debekatuta dago flashak erabiltzea. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahalko ditu, 30 × 40 cm-ko formatuan, 300 DPItan, RGB moduan eta jpg formatuan. Argazki bakoitzak bere titulua eraman beharko du eta “Obrak” izeneko karpeta baten barruan egon beharko du. Beste karpeta batean, “Datuak” izenekoan, parte-hartzailearen datuak emango dira (izen-abizenak, jaiotza-data, helbidea, posta-kodea, udalerria, probintzia, herrialdea, telefonoa eta helbide elektronikoa). Bi karpetak karpeta nagusi baten barruan sartuko dira; azken horrek egilearen izena eraman beharko du eta fotograficoviacrucisbalmaseda@gmail. com helbide elektronikora bidaliko da. Obrak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik. Epaimahaiak 2017ko maiatzaren 26an emango du epaitza, eta antolatzaileek sarituei jakinaraziko diete. Era berean, informazio hori komunikabideetara hedatuko dute, webgunean eta komenigarriak iruditzen zaizkien kanalen bitartez. Sariak 2017ko ekainaren 9an 20:00etan emango dira, elkartearen egoitzan (Interpretazio Zentroa) edo erakusketa kokatuta dagoen lekuan. Lehiaketaren oinarri osoak Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearen webgunean kontsulta daitezke.


Apirila 17

INGURUMENA

Balmaseda BHIko ikasleek mugikortasunari buruzko hitzaldi batean parte hartu dute

5

Laburki Masaje linfatikoa Apirilaren 20an, goizez, masaje linfatikoko saioak eskainiko dira Emakumearen Etxean. Interesdunek hitzordua eska dezakete 946103099 telefono zenbakian. Berdintasun Sailak saioak partzialki diruz lagunduko ditu, eta hala, 32 euroko prezioa dute.

Doako aholkularitza juridikoa Berdintasun Sailak doako aholkularitza juridikoaren zerbitzua eskaintzen du Emakumearen Etxean, honako ordutegietan: -16:30-19:30, apirilaren 24an, maiatzaren 15ean eta 29an. -09:30-12:30, maiatzaren 8an eta 22an. Eneko Etxebarrieta bere eskarmentuaz hitz egin zuen Ikasturte honetan, Balmasedako BHI Eskolako Agenda 21 programan Mugikortasuna lantzen ari da. Hori dela eta, martxoaren 16an gai honen inguruan hitzaldi bat egon zen ikastetxean. Hizlaria, Eneko Etxebarrieta izan zen, maisua lanbidez eta abenturazale handia. Orain dela urte batzuk, Enekok, bizikleta hartu eta munduko bira egitea erabaki zuen. Bizikleta, ga-

rraiobide jasangarritzat hartzeko helburuarekin, Enekok nola izan zen bidaia azaldu zuen. Bidai honetan, 46.000 km egin zuen eta 32 herrialde ezagutu zuen. Bestalde, hizlariak, mundo osoan dauden desparekotasun sozial, miseria, arrazakeria eta ingurumenen arazoak zabaldu zituen hitzaldiaren bidez. 2016-2017 ikasturtea hasi zenetik, Balmasedako IES Eskolako Agenda

21en mugikortasuna aztertzen egon da. Horretarako, hainbat sentsibilizazio eta diagnostikorako ekintzak egin dituzte. Herriko diagnostikoa egiteko, ikasleek puntu beltzak eta distiratsuak detektatu ditzuten ibilbideak egin dira. Puntu hauek, Udalari jakinaraziko dizkiete, ekainean egingo omen den Udal Foroan.

Ingurumena zaintzearen onurak Zaindu ingurumena, irabazi osasuna eta aurreztu dirua Aktibatu+ programari esker. Doan eman dezakezu izena nagusiki Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako programa honetan, www.bizkaia21.eus webgunean. Zenbait astetan eta Etxebizitzetako Programan, modu erraz eta praktikoan azturak hobetzeko moduak ikasiko dituzu, energiari, urari, erosketari, hondakinei eta mugikortasunari dagokienez. Gainera, jakingo duzu zein den lortu duzun ingurumen hobekuntza eta zein etxean erdietsitako aurrezpena. Eta sari handien zozketan sartuko zara. Onura asko dauzka ingurumena zaintzeak. Ezagutu eta gozatu denez.

Bideo-foruma: May-ren uda Cherien Dabis “May-ren uda” filmaren protagonista, zuzendari eta gidoilaria da; film hau ikusgai izango da Emakumearen Etxeko hurrengo bideo-forumean. Emakumezko bat jaioterrira, Jordaniara, itzuliko da, bere burua aurkitu nahian. Baina ikusiko duen lehenengo gauzetariko bat izango da gurasoak dibortziatzeko tramiteak egiten ari direla. Datorren apirilaren 27an izango da, 17:00etan. Emanaldiaren ondoren, kafea eta pastak banatuko dira, filmaz hitz egin ahal izateko.

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA


6

Laburki Juduen kanporaketari buruzko liburuaren aurkezpena Datorren maiatzaren 9an, Valentín Ibarra Lozanok bere liburu berria, “Crónica de la expulsión de los judíos. Balmaseda en el fin de la Edad Media”, aurkeztuko du. Kultur Etxean izango da, 19:00etan, eta Balmasedako Erdi Aroko gai ugari aletuko dira.

Jarraitu ikasketak euskaraz Lanbide Heziketa edo Batxilergoko ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko dauden aukeren berri izan nahi baduzu, sartu http:// www.nahidudalako.eus webgunean eta informatu. Eta, gainera, webguneko galdera sortu betez gero, zozketa batean parte hartuko duzu. Zozketan besteak beste honako sariak daude: iPad mini 4 bat, GoPro Hero 4 Session V.2 argazki kamera bat edo 150 euroko txartel bat, kirol materiala erosteko. Nahi duzuna euskaraz ikas dezakezu eta etxetik hurbil. Udala “Nahi Dudalako” kanpaina bultzatzen ari da DBHko 4. mailako ikasleen artean informazioa emateko triptikoak banatuz eta 2001ean jaiotako Balmasedako neska-mutilen gurasoei gutunak bidaliz.

UdalBerriak

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian EL GUARDIÁN INVISIBLE Apirilak 7: 20:00etan Apirilak 8: 19:30 eta 22:30ean Apirilak 9 eta 10: 19:30ean Generoa: thrillerra / Zuzendaritza: Fernando González Molina/ Gidoia: Luiso Bedejo; Dolores Redondoren eleberrian oinarrituta / Interpretazioa: Marta Etura, Elvira Mínguez, Juan Librado, Francesc Orella, Itziar Aizpuru Baztan ibaiaren bazterretan, Nafarroako bailaran, nerabe baten gorpu biluzia agertzen da, hilabete lehenago gertatutako hilketa batekin lotzen dutena… Amaia Salazar inspektoreak zuzenduko du ikerketa, Elizondo herrira itzularaziko duena. Izan ere, han hazi zen Amaia, baina bertatik ihes egiten saiatu da bizitza osoan zehar. Programazioan aldaketak egin daitezke.

Segurtasuna dela-eta, 10 urtetik beherako haurrak 18 urtetik gorako

MANCHESTER FRENTE AL MAR Apirilak 21: 20:00etan Apirilak 22: 22:30ean Apirilak 23 eta 24: 19:30ean Generoa: drama/ Zuzendaritza eta gidoia: Kenneth Lonergan/ Interpretazioa: Casey Affleck, Michelle Williams, Kylde Chandler/ Lee Chandler isila ahal duen moduan bizirauten saiatzen da etxezain gisa lan egiten. Bere bizitza erabat aldatuko da, anaia nagusiaren heriotzaren ostean, Patrick 16 urteko ilobaren tutore legal bakarra izendatzen dutenean. Orduan, bere jaioterrira itzuli beharko da, nerabearen ardura hartzeko. EL BEBÉ JEFAZO Apirilak 22: 19:30ean Apirilak 23: 17:00etan Generoa: animazioa, komedia, familia / Zuzendaritza: Tom McGrath/ Gidoia: Marla Frazze, Michael McCullers/ Ikusle guztientzat Tim izeneko zazpi urteko mutiko ba-

tean zentratzen da film hau. Gurasoak oso harro daude semeaz, anaia txikia heltzen den arte. Orduan, Timek gurasoen maitasuna berreskuratzeko abentura batean murgilduko da, Puppy Co. EL BAR Apirilak 28: 20:00etan Apirilak 30 eta maiatzak 1: 19:30ean Generoa: suspensea, komedia/ Zuzendaria eta gidoia: Álex de la Iglesia/Interpretazioa: Mario Casas, Blanca Suárez, Carmen Machi, Secun de la Rosa, Terele Pávez, Joaquín Climent/ Ez da egokia 16 urtetik beherakoentzat. Goizeko bederatziak dira. Madril erdiguneko kafetegi batean erabat desberdinak diren pertsona-talde bat lasaitasunez gosaltzen ari da. Egun arrunt bat dela ematen du… bezeroetako bat lokaletik atera eta kalean oin bat jarri orduko buruan tiro bat jasotzen duen arte.

pertsona batekin soilik sartu ahalko dira udal zentroetan eta egonaldi

osoan pertsona horren erantzunkizun eta ardurapean izango dira.

EUSKERA

Ibon Urrutiaren hitzaldia

Bertso-jai handia

Uste duzuna baino gutxiagogatik

JAR EZAZU ZURE IRAGARKIA

Bertsoen lehiaketako irabazleak

Ibon Urrutia

-en Deitu 657 795 811 telefonora astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. edo helbide honetara: nagore@balmaseda.net

Joan den martxoaren 20an, Ibon Urrutia “El conquistador del fin del mundo” telebista-programako parte-hartzaileak hitzaldi bat eman zien DBHko 4. mailako ikasleei, Kultur Etxean, udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik. Hor, bere esperientziaz eta etorkizuneko aukerez mintzatu zen.

Aurten Balmasedako eskolarteko VIII. Bertso Topaketa ospatu genuen Klaret Antzokian pasa den martxoaren 31n. Bertan, Balmaseda BHIko, Mendia ikastetxeko eta Zubi Zaharra Ikastolako 180 ikasle inguruk hartu zuten parte. Hasierako agurra Turtzioseko bertso eskolako partaide eta Institutuko ikasle diren Ivan Espillak eta Iker Portillok eskaini ziguten. Horren ostean, eta Aitor Arrutia bertsolariaren gidaritzapean, Eire Larrearen kantuekin hartu zuten parte ikasle guztiek, klasean landutako bertsoak taldeka oholtzan abesteaz gain. Gainera, zuzeneko bertso saioak izan genituen Ander Ucelay eta Inazio Vidal bertsolari gazteen eskutik. Saioa amaitzeko, geletan egindako bertso paper lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren jakin ahal izan genuen: 1. Saria Ikastolako Milarentzat izan zen, 2.a Institutuko Aitana Ibargüenentzat, eta 3. Mendia eskolako Ibai Arroyorentzat. Zorionak denoi eta jarraitu horrela!


Apirila 17 Tailerrak eta bisita gidatuak La Encartada museoak hamargarren urteurrena ospatzen jarraitzen du. Apirilerako familia osoari zuzendutako tailer baten saio berriak antolatu ditu: Zer egingo zenuke duela ehun urte fabrika batean? Datorren apirilaren 9an, igandean, 12etatik 13etara, mozorrotu zaitez eta frogatu ea orain dela mende bateko langile bihur zaitezkeen ehungintzako fabrika batean. Prezioa 3 eurokoa da (3 urtetik beherakoentzat doan). Apirilaren 23an eta 30ean, La Encartadak "Balmaseda Monumental" izeneko ibilbide gidatuak antolatuko ditu goizez txapelen fabrikatik, hiribilduko hirigune historikotik eta gazteluko muinotik. Jarduera horren prezioa 8 eurokoa da eta leku mugatuak daude. Horrenbestez, 946800778 zenbakira deitu eta lehenbailehen erreserba egitea aholkatzen dizugu, bai eta goian aipatutako tailerrean parte hartu nahi baduzu ere.

Toti Martínez de Lezearen hitzaldia San Roque Hotela hainbat jarduera antolatzen ari da Santa Clararen 350. urteurrena ospatzeko. Horien artean, datorren apirilaren 20an Toti Martínez de Lezea idazlearen hitzaldi batez gozatzeko aukera izango dugu. 19:00etan izango da, hotelean bertan, eta Totik Balmasedaren gainean hitz egingo digu, historiako bidegurutze gisa. Bertaratuko zarela baieztatu dezakezu 946102268 zenbakian.

Antzerkia: Proceso a Jesús

Apirilaren 29an antzerki-proiektu berri batez gozatzeko aukera izango dugu: Proceso a Jesús, Diego Fabbriren obraren egokitzapen batean oinarrituta dagoena. Algis Arlauskas zuzendari eta aktore lituaniarrak zuzendutako lan hau pro Ánimak ekoitzi du, eta antzezleen zerrendan Balmaberriako bi kide ditugu: Tamara Martínez eta Esther Camino. Leher edo zapart, antzerki-talde batek proposamen bat darama aurrera herriz herri eta hiriz hiri, juduek Jesus Nazaretekoaren heriotzaren errua izan ez zutela frogatzeko xedearekin. Antzerki-talde horren helburua honako hau da: judu-herriak ezin saihestu izan zuen egitate batengatik ospe txar

historikoa jasan izan duela jakitera ematea. Haiek ez ziren errudun izan, baina zigortu egin zituzten. 2.000 urte daramatzate ondorioak jasaten, deserriratzeen, guden eta holokaustoen bidez, bai eta juduen aurkako mundu mailako estigmatizazio forma hartu duen heriotza sozialaren bidez ere. Gizatalde guztietan bezala, familia guztietan bezala... eztabaidak eta sekretuak daude... Ikerketa baten bidez, ahozko epaiketa baten simulazioaren bitartez, Jesus Nazaretekoaren bizitzaren eta obraren lekuko izan zirenen testigantzak ezagutuko ditugu. 19:00etan taularatuko da Klaret Antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 5 euroko prezioan. Egunean bertan antzerkiko leihatilan erosi ahal izango dira.

GAZTERIA

7

Laburki Keinu-hizkuntza ikastaroa BalmaZ keinu-hizkuntza ikastaro bat antolatzen ari da. 20 bat orduko iraupena izango du eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da. Gai honen inguruan ikasi nahi baduzu, ez ezazu bi aldiz pentsatu eta hurbil zaitez Gazteria Bulegora informazio gehiago jasotzera.

Haurrentzako eskulan-tailerrak Txikiparkak haurrentzako hiru eskulan-tailer eskainiko ditu hemendik urtearen amaierara arte. Lehenengoa maiatzaren 8an izango da, 18:00etan, eta 7, 8 eta 9 urteko haurrei zuzenduta egongo da. Toki mugatuak egongo dira, horrenbestez, parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, eta kontuan hartu beharko da izena emateko ordena zorrotz beteko dela. Tailerrak doan izango dira Txikiparkeko kideentzat , baina tailerrak irauten duen denbora erabilitako ordu gisa zenbatuko da. Tailerrak dauden egunetan Txikiparkak ateak itxiko dizkio gainerako publikoari.

Gazteentzako espazio berria nolakoa izatea nahi duzu? Hemendik aurrera, gazte, auzotar eta elkarte orori dagokio parte hartzea, ordutegiei, erabilerari, apainketari, beharrizanei eta abarri buruz ideiak emanez. Ez gara ohiko Gaztetxoko baten bila ari, proiektu honetan mota guztietako gazte-ekimenak barne har daitezkeelako. Hona hemen dagoeneko kontuan izaten ari diren proposamen batzuk: erabilera anitzeko espazioak sortzea, dantzarako, talde-lanak egiteko, gazteen erakusketa artistikorako areto gisa erabiltzeko, solasaldi eta hizketaldietarako, eta abar. Ideiak proposatzeko, gogoratu 12 eta 30 urte bitarParte-hartzaile batzuk teko gazteen beharrizanei eta ardurei erantzuteko Joan den martxoaren 23an gazteek parte-hartzeko proiekideiak proposatu behar direla soilik. tuari hasiera eman zitzaion. 46 gaztek parte hartu zuten eta Apirilaren 30era arte daukazu ideia horiek guztiak Baldinamika jakin batzuen bidez euren ideiak eta ikuspuntuak maZ Gazteria Zerbitzuari helarazteko. Horretarako hainbat partekatu zituzten, Pío Bermejillo kaleko 40. zenbakian dabide dituzu erabilgarri: 946800240 telefono-zenbakia, goen lokalarekin, gazteentzako espazio berriarekin, zer Whatsappa 688806312 zenbakian, posta elektronikoa inegin erabakitzeko. fo@balmaz.org helbidean eta sare sozialak (Facebook, Bestalde, Zubi Zaharra ikastolako eta Balmaseda BHIko Twitter eta Instagram). Apirilaren hasieran gazte-talde baikasgela bana proiektu hori lantzen ari dira ingeles eta matek ideia guztiak batu eta espazio horrek nolakoa izan betematika eskoletan. Lerro hauen bidez euren lankidetza eshar duen erabakiko du. Zuen kolaborazioaren zain geratzen kertu nahi diegu. gara gazteentzako espazio bat sortzeko.

Gaztedi Enkarterri 2017 bekak 18 eta 25 urte bitarteko adina daukazu eta lan egin nahi duzu? Gaztedi Enkarterri 2017 Beketan parte hartuz ordaindutako sei hileko lana izango duzu (hilean 460 euro). Beka horiei esker azken hiru urteotan % 40ko laneratzea lortu da. Informa zaitez Elkarwork Gunean edo Gazteria Zerbitzuan eta aprobetxatu aukera hau.


8

Laburki

Merkatarientzako sormen-ikastaroa Zure saltokia etengabe hobetu nahi baduzu, CECOBIk eta Balmasedako Udalak sormen aplikatuari buruzko ikastaroan parte hartzeko aukera eskaintzen dizute. Zure sormen-gaitasunari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko eta ideia berritzaileak sortzeko teknika sinpleak ikasiko dituzu. Apirilaren 25ean eta 26an, 15:00etatik 17:00etara, emango da, Kultur Etxean. Izena emateko, deitu 946801002 telefono-zenbakira (galdetu Mirenlaz).

Hurrengo osoko bilkura Udalbatzak maiatzaren 4an egingo du ohiko bilkura, hau da, hilaren lehenengo ostegunean, 17:00etan, udalbatzaren aretoan (1. solairua).

2016ko OHZ eta JEZren ordainketa Oraindik ere Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga 2016ko ekitaldiko borondatezko epean ordaindu ez duten pertsonek zerga hori pagatu ahal izango dute Udalaren Kontu Hartzailetzaren Sailan. Ordainketa horrek %5eko errekargua izango du epe barruan ez egiteagatik. Sarrera epea igarota, zorrak premiamendu bidez eskatuko dira; errekargua %20koa izango da, gehi berandutze interesak.

UdalBerriak

LANA

UDALAK 110.000 EURORAINOKO DIRULAGUNTZAK EMANGO DITU AUTOENPLEGUA ETA KONTRATAZIORAKO

50.000 eurorainoko diru-laguntzak, autoenplegua sustatzeko

Udalak enpresa eta inbertsio proiektuak sortzeko eta abiarazteko diru-laguntzetarako eskaera epe bat zabaldu du. Epe hori amaitu egingo da handitzeko modukoa den 50.000 euroko kreditua agortutakoan edo, halakorik gertatu ezean, abenduaren 29an. Diru-laguntzak lor ditzaketen proiektuak 2016ko urriaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra arte egin behar dira. Era berean, 2016ko deialdira aurkeztu eta baldintza guztiak bete zituzten proiektuak ere kontuan hartuko dira, baldin eta aurrekontu partida agortu izanagatik onartuak izan ez baziren. 3.000 eurorainoko laguntza bat da enpresa proiektu bakoitzeko, gehienez ere inbertsioaren %75 hartzen duena, egitasmoa abian jartzeko eta inbertsioa egiteko gastuak diruz lagundu nahian. Bi bazkide edo gehiago dituen sozietate bat izanez gero, laguntza 2.000 eurokoa izango da Balmasedan erroldatutako pertsona bakoitzeko, baldin eta pertsona horiek onuradunak izateko eskatutako baldintzak betetzen badituzte; kasu honetan ere gehienez egindako inbertsioaren %75 lagunduko da. Zenbateko hori 3.000 eurora iritsi ahalko da, helbide sozial eta fiskala Balmasedan kokaturik egonez gero. Sozietateei dagokienez, gehienez jaso ahalko den kopurua 5.000 eurokoa izango da. Aurreko kopuruak %15 handitu ahalko dira, sustatzailea 25 urtetik beherakoa edo 55etik gorakoa bada edo emakumea, iraupen luzeko langabea edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) titularra bada. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Proiektua kooperatiba edo irabaziasmorik gabeko elkarte baten bidez eratzen bada, diruz lagunduko den zenbatekoa %15 handituko da. Kopuru horiek guztiak metagarriak izango dira, kontratazio bakoitzeko gehieneko kopurua %30 izan arren. Argibide gehiago jasotzeko, interesdunak PĂ­o Bermejillo kalean kokatutako Elkarwork Gunera hurbil daitezke edo 946801002 telefonora deitu (Irenez galdetu behar).

60.000 eurorainoko diru-laguntzak kontratazioari begira Udalak 60.000 euroko partida ezarri du, langabeak beste baten kontura kontratatzera zuzendutako diru-laguntzen deialdia egiteko. Laguntza honen onuradunak izan ahalko dira Balmasedan urtebeteko gutxieneko antzinatasunarekin erroldatutako bizilagunekin kontratuak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak (enpresak, dendak eta ostalaritza zerbitzuak), baldin eta bizilagun horiek lanik gabe eta Lanbiden inskribaturik badaude gutxienez kontratuak izan baino hilabete lehenago.

Diruz lagundu ahalko dira 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte hasitako kontratazioak, baldin eta kontratatutakoaren lan saioa pertsona baten lanaldi osoaren %50etik beherakoa ez bada. Kontratazioen hasierako baldintzak ezin izango dira aldatu diruz lagundutako epean zehar eta gutxienez 6 hilabetekoak izango dira. Prestakuntza kontratuak laguntza hauetatik kanpo geratzen dira.

Laguntzen zenbatekoak, gehienez, 3.000 eurokoak izango dira 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko, 4.500 eurokoak 12 hilabeteko kontratuei dagokienez eta 7.000 eurorainokoak, kontratuak mugagabeak izanez gero (horretarako, enpresan bi urtez jarraitu beharko litzateke). Zehaztutako azken kasu guzti hauetan kontratuek lanaldi osokoak izan beharko dute. Era berean, enplegatzaile bakar batek jaso dezakeen gehieneko diru muga 18.000 eurokoa izango da. Enpresak 5 kontratazio baino gehiago eginez gero, 18.000 eurotik gora finkatutako muga gainditzen duten kontratazioak lagunduko dira diruz beste 1.500 eurorekin kontratua 6 hilabetekoa denean, 2.000 eurorekin kontratua 12 hilabetekoa denean eta 3.000 eurorekin kontratua mugagabea denean. Kontratuak, kasu guztietan, lanaldi osokoa izan beharko du. Enpresak jasoko duen laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du enplegatutakoen soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostuen %75 gainditu. Kopurua %15 handitu ahalko da, baldin eta langileak 25 urtetik beherakoak edo 55 urtetik gorakoak badira edo emakumezkoak, iraupen luzeko langabeak, DSBEren titularrak edo ikasketei lotutako lehen enplegua lortzen duten eta unibertsitate ikasketa amaitu berri dituzten pertsonak (azken kasu horretan dagokien kategoria profesionalean). Kontratazioa kooperatiba edo irabazi asmorik gabeko elkarte batek eginez gero, zenbatekoa %15 handitu ahalko da. Kopuru horiek guztiak metagarriak izango dira gehienez ere %30arekin, kontratazio bakoitzeko. Halaber, dirulaguntza %10 igo ahalko da, baldin eta kontratazioak Balmasedan egoitza sozial eta fiskala duten enpresek egiten badituzte . Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 30ean amaituko da edo behin eskuragarri dagoen kreditua agortu ondoren. Argibide gehiago jasotzeko, interesdunak PĂ­o Bermejillo kalean kokatutako Elkarwork Gunera hurbil daitezke edo 946801002 telefonora deitu (Irenez galdetu behar).


Apirila 17

INSTITUZIONALA

Hitzarmen berria Zubi Zaharra Ikastolarekin Gauzak horrela, udalak konpromisoa hartu du gehienez 46.000 euroko ekarkina egiteko, ikastolaren gastuak finantzatze aldera. Ikastolak, bere aldetik, udalaren ekarkin hori erabiliko du hezkuntza hitzarmenaren moduluak finantzatzen Ă lvaro Parro eta Iosu Suso ez dituen gastuetarako; era berean, Aurreko martxoaren 17an hitzarmen ezin izango du inola ere erabili gaberria izenpetu zuten udalak eta Zubi rraiorako edo Bizkaitik kanpoko joanZaharra Ikastolak, 2017ari begira. etorrietarako. Ikastolak, aldi berean,

euskara sustatzeko eta bultzatzeko konpromisoa hartzen du, bai bere eremuan bai udalak horretarako bultzatutako proiektuetan; horretarako, bereziki lankidetzan jardungo du aktiboki Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Nagusia prestatzeko eta garatzeko zereginetan, Euskararen Aholku Kontseiluaren partaide gisa. Ikastolak euskararen transmisioa bermatzera zuzendutako proiektuetan hartuko du parte, bai eta euskararen erabilera bultzatzeko helburua duten egitasmoetan ere, batik bat ekintzen hartzaile zuzenak ikasleak eta gurasoak direnean edo gure hiribilduko gazteak. Halaber, udalak ikastolaren instalazioak erabili ahalko ditu, espazioak eskuragarri dauden neurrian.

Arau-hauste penalak %2,2 murriztu dira Balmasedako Ertzain Etxearen mugarteko Eskualdeko Koordinazio Batzordea aurreko martxoaren 29an bildu zen udalbatzaren aretoan; urtero egin ohi den bilera horretan Balmasedako alkatea, mugarteko herrietako udaltzaingoak eta Ertzain Etxeko buruzagiak izan ziren, Ertzaintzaren Bizkaiko Lurralde Buruaren presentziarekin. Bileran 2016ko balantzea aurkeztu zen gure eskualdeko herritarren segurtasunaren egoerari buruz. Alde positibo azpimarragarrienetariko bat izan zen delituen tasaren %2,2ko murrizketa, 2015ekoaren aldean. Hala, eskualde honetako delituen tasa %33,9koa da 1.000 biztanleko; kopuru hori Bizkaikoaren batez bestekoa baino txikiagoa da, lurraldean %41,9koa baita.

Egindako arau-hausterik gehienak (815) ondarearen kontratuko delituak izan ziren; horren ondoren, lesioen delitua azaltzen da (108). Homizidioaren zigor motan sartzen den kasu bakarra erregistratu da, hildako bat eragin zuen trafiko istripu baten ondorioz; orobat, sexu askatasunaren kontratuko bi kasu izan ziren. Estatistika guztiak ez dira positiboak; izan ere, 2016an genero eta etxeko indarkeriazko kasuen 65 espediente zabaldu ziren eta biktimak 73 izan ziren. Horrek esan nahi du espediente kopuruan izandako igoera %44,7koa

izan zela eta %10,6koa biktimen kopuruan. Bestalde, bileran egiaztatu zen behar bezalako koordinazioa dagoela udaltzaingoen eta Ertzaintzaren artean; bestalde, polizia etxe bakoitzaren jarduketez hitz egin zen, bai eta herritarrentzako komunikazioaren arloan aurrera eramaten ari den prebentzio planaz ere. 2017ari dagokionez, Ertzaintzak errepideetako istripuak prebenitzeko plan berria abiarazi du, eskualdeko trafikoaren eta istripu arriskuaren gaur egungo egoerara egokitutakoa; gauzak horrela, orain arte abian jarritako planak eguneratu ditu.

Udal-zergak ordaintzea 2017ko ekitaldiari dagozkion zerga hauen borondatezko ordainketa maiatzaren 2tik uztailaren 3ra egin ahalko da: toldoak, bide publikoaren okupazioa, herri-lursailak, ibi iraunkorrak, mahaiak eta aulkiak, espaloietako zeharbideak eta trakzio mekanikoko ibilgailuak. Helbideratutako ordainagiriak ekainaren 2an kobratuko dira. Helbideratuta ez dauden agirien ordainketa Kutxa-

banken bidez egingo da; horretarako, zergadunen etxeetara bidaliko diren inprimakiak aurkeztu beharko dira. Inprimaki-sorta jaso ezean edo galduz gero, ordainketa HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) egin ahalko da. Gogorarazi nahi dizuegu diru-sarreren epea igaro ondoren zorrak premiamendu-bidean eskatuko direla, % 20ko errekarguarekin, berandutze-interesekin eta, hala bada-

gokio, eragindako kostuekin. Erroldak udalaren ediktu-taulan jarriko dira jendaurrean. Era berean, % 3ko aurrezpen-hobaria aplikatuko zaie trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga helbideratzen duten pertsona guztiei. Ordainketa helbideratuta duten pertsonek ere beherapen hori eduki ahalko dute, ofizioz aplikatuko baitzaie.

9

Laburki

Interneti buruzko segurtasun-aholkuak Ertzaintzak Internet segurtasunez erabiltzeko eskaintzen dizkigun aholkuei buruzko hirugarren eta azken zati honetan, edonork bere ordenagailua babesteko zer egin ahal duen aztertuko dugu. Adibidez, suebaki bat instalatu ahal dugu. Ordenagailu baten eta sare baten artean langa gisa jarduten duen gailu fisikoa edo programa da. Erabilera pertsonalerako ugari daude, bai komertzialak bai doakoak, segurtasun onargarria dutenak. Halaber, oso ohikoa da antibirusak instalatzea. Birusak dira Interneten ordenagailuentzat dauden mehatxu handienetako bat. Biziki garrantzitsua da antibirusa etengabe eguneratzea, hilero 500 birus berri baino gehiago aurkitzen baitira. Sistema eragilea etengabe eguneratzen du. Sarritan hor segurtasunzuloak aurkitzen dira, eta fabrikatzaileek eguneratzeak eskaintzen dituzte horrelakoak konpontzeko. Egin ordenagailuetan gordetako datuen aldizkako kopiak, ahal bada ezabatu ezin den sistema batean, adibidez, CDR batean. Ez ikusi aurretik mezu elektronikoak; horrela, birus jakin batzuen ekintza saihestuko duzu, mezuak soilik aurretik ikusita jarduten baitute. Ezezagunen mezurik ez irakurtzea ere ideia ona da segurtasuna gordetzeko, batez ere zure ama hizkuntzan idatzita ez badaude. Ez instalatu iturri ezezagunetako programarik; izan ere, inork ez du bermatzen aldatuta ez daudenik eta nahi ez den ekintzarik egiten ez dutenik. Erabili software originala. Programa komertzialetarako kostu baxuko hautabideak daude, baita doakoak ere.


10

Laburki Bizkaiko esku-pilotako banakako txapelketa Hauxe da Balmasedako udal-pilotalekuan jokatuko den Bizkaiko pilotako banakako txapelketari dagokion egutegia: Haurrak: apirilak 29. Gazteak: apirilak 8 eta 29.

UdalBerriak

KIROLA

BALMASEDA GAZTEA, LIGAKO TXAPELDUNA Balmaseda Futbol Taldeko gazte-taldeak kanpaina bikaina egin du eta, horri esker, ligako txapeldunen titulua irabazi du, bost jardunaldi falta direla, Abadiño 3-1 emaitzarekin garaitzean, Balugan. Zorionak Pablo Palaciori eta kirolari gazteei garaipen garrantzitsu horrengatik.

Pelotazale Sozietateko kuota Balmasedako Pelotazale Sozietateak 6 euroko urteko kuota ordaindu ez duten bazkideei eskatzen die pilotalekuan dagoen bulegora (bigarren solairua, markagailuaren ondoan) joateko kuota ordaintzera, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Kutxabanken ere egin daiteke diru-sarrera. Horrez gain, sozietateak gomendatzen du kuota helbideratu gabe dutenek helbideratzea.

"Balmaseda Herriko" X. Minibasket Txapelketa

Pilotari buruzko argazki zaharrak Balmasedako Pelotazale Sozietatea pilotalekuarekin eta pilota-kirolarekin zerikusia duten argazki zaharrak bilatzen ari da. Horrelakorik baduzu, zoaz haren bulegoetara kopiatu ahal izan dezaten. Kopiak egin eta berehala itzuliko dituzte argazkiak.

Mendi Taldearen bidaia Aste Santu honetan, apirilaren 13tik 17ra arte, Mendi Taldea Alacanten egongo da Mendikate Aurrebetikoko Puig Campana (1.406 m) eta Montgó (753 m) mendiak igotzeko eta Aitana mendilerroan zeharko ibilaldia egiteko. Bidaia horretaz gozatzean interesatuta dauden pertsonak Mendiko Etxean jar daitezke Mendi Taldearekin harremanetan, 946800646 telefonora deituz (astearteetan eta ostegunetan, 20etatik 21etara) edo info@balmasedamenditaldea.net helbide elektronikora idatziz.

Dagoeneko ohikoa denez, Balmasedako Saskibaloi Kluba Balmaseda Herriko Minibasket Txapelketa antolatzen ari da Errotarena kiroldegian. Hala, larunbatean, apirilaren 22an,

"Alberto Barcenillaren oroitzapenean" jokatuko dute ondorengo gizonezko talde hauek: Tabirako (Durango), CB Tizona (Burgos), Ointxe Arrasate (Arrasate), Zaraobe (Amurrio), Pas Piélagos (Piélagos), Medio Cudeyo (Solares) Betiko Ikastola (Leioa) eta Unovisión Balmaseda. Igandean, apirilaren 23an, "Mª Ángeles San Cristóbalen oroitzapenean" lehiatuko dira ondorengo emakumeen talde hauek: Medio Cudeyo (Solares), Zaraobe (Amurrio), Pas Piélagos (Piélagos), Tabirako Jesuitak (Durango), Tabirako Kurutziaga (Durango) Ointxe Arrasate (Arrasate), San Viator (Gasteiz) eta

Skamata Balmaseda. Partidak 09:30etik 20:00etara bitartean jokatuko dira, eta geldialdi bat egingo da 13:30etik 15:30era. Txapelketak ligaxka formatua izango du goizez, eta arratsaldean azken faseak jokatuko dira. Sariak 20:00etatik aurrera banatuko dira. Lerro hauen bitartez saskibaloi-zale guztiak Errotarena kiroldegira etortzera animatzen ditugu. Aurten, gainera, pintxo-barra bat eta edariak egongo dira norgehiagokak girotzeko. Saskibaloi Klubak emandako laguntza eskertu nahi die babesle guztiei: Balmasedako Udala, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Deia eta Mundo Deportivo. Horrez gain, ondoko hauen kolaborazioa ere eskertu nahi du: Los Gemelos taberna, Zaballa taberna, Las Piscinas jatetxea, Avenida 31 taberna, Zurian Frutandenda, Enkarterri Design eta Euskalvaso. Zure zain izango gara!

Balmasedako Nazioarteko Futbol Campusa E2 eta Balmasedako Futbol Kluba, udalaren laguntzaz, antolatzen ari dira gure hiribilduan izango den Nazioarteko Futbol Campusaren bigarren edizioa. Ekainaren 26tik uztailaren 14ra bitartekoa izango da, 10:00etatik 13:30era, eta 5-15 urte bitarteko neska-mutilei zuzentzen zaie. Egun horietan bi orduko entrenamendu saioak egingo dira; ha-

maiketakoa egiteko atsedena izango da, bai eta ordubeteko lehia ere. Antolatzaileek nazionalitate desberdinetako entrenatzaileak kontratatuko dituzte; entrenatzaile bat 10-12 ikasleko talde bakoitzeko. Orobat, atezainentzako programa zehatzak landu eta hitzaldi hezitzaileak egingo dira. Entrenatzeko kit-az gain, istripu poliza ere sartzen da ekimen honetan.

Aukeratu zure campusaren iraupena. Astebetek 125 euro balio du, bi astek 225 euro eta hiru astek 300. Izena emateko epea zabalik dago eta plazak betetakoan amaituko da. Ez geratu lekurik gabe eta izena eman ahalik eta lasterren 688869390 telefonoan.


Apirila 17

GIZARTE EKINTZA

Bukatu da lehen Zugan Pentsatuz programa “Zugan Pentsatuz” jarduera fisiko osasungarriko jardueran aurrez izena emateko programan sei hilabetez parte hartu ostean, joan den martxoaren 29an proiektuaren lehen edizioa bukatu zen. Horretarako, nutrizio osasungarriari buruzko hitzaldi bat eman zen eta diplomak banatu ziren. Amaitzeko, lunch txiki bat eskaini zen. Programaren helburua gaixotasun kronikoak dituzten eta jarduera fisikorik egiten ez duten herritarren % 30ek beren ohiturak aldatzen hastea da. Udalaren, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIren, aldundiaren eta Balmasedako osasun-zentroaren laguntzaz, % 30 horietako batzuek ikasi dute jarduera fisikoa oso osasungarria izan daitekeela eta ez dueZugan Pentsatuz programaren Igo edizioaren amaiera la zertan akigarria izan.

ENCARTACIONES

11

Laburki Gizartelarrialdietarako laguntzetarako (GLL) eskabideak 2017ko lehen seihilekoko gizartelarrialdietarako laguntzak (GLL) eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea datorren apirilaren 28an bukatuko da. Urtean eskainiko diren etxeko ekonomiari buruzko ikastaroetan parte hartzeko konpromisoa eskatuko zaie eskatzaileei. Informazio gehiago jasotzeko, zoaz Udaleko Gizarte Ekintza Sailera (udaletxeko 1. solairua) edo deitu 946102491 telefono-zenbakira.

Liburu Enkartauaren II. Azoka

Apirilaren 8an eta 9an izango da Liburu Enkartauaren Azokaren bigarren edizioa, Merkadilloko frontoian (Sopuerta). Programa bi egunetan aletuko da, 11:00etatik 20:00etara, eta gure eskualdearekin eta liburuarekin zerikusia duten jarduera ugari edukiko ditu. Larunbata, apirilak 8 11:00etan: Inaugurazioa, pergaminoa, adarra, txalaparta, txikia eta agintariak. 12:00etan: Toponimia, agortzen ez den iturria. Hizlariak: Bittor Arbizu, Jorge Luis Tejedor, Txomin Etxebarria eta Karlos Glaria. 13:00etan: Euscarac Encartacioneetan aurrera eguiteco gako batzuc naffar icuspeguitic. Hizlaria: Juan Luis Fernández. 13:30ean: Burdin Hesia Enkarterrian. Hizlaria: Josu Zubiaur. 14:00etan: Poesia zeu zara. Luis Menéndez. 14:30ean: Euskal nazionalismoa Enkarterrian. Eduardo Renobales. 15:00etatik 19:00etara: Bazkaria: indabak edo paella, intxaursaltsarekin, ahiekin eta morokilekin. Langabeen batzarrak prestatua, 12 euro. 16:00etan: Nafarra da Enkarterri? Hizlaria: Gaizka Basaldua.

17:00etan: Langabeen batzarra, urtebete borrokan, Enkarterriko langabeen batzarraren eskutik. 17:30ean: Alboan Servicios Turísticosen aurkezpena, Jorge Gómez Balentziagaren eskutik. 18:00etan: Balmasedako juduen historia, Valentín Ibarrak emana. 18:30ean: Erreforma protestantea Enkarterrian. Manuel Luna. 19:00etan: Enkarterriaren ereserkia. Txomin Santisteban. 19:30ean: Lurraldetasuna, muga-mendietatik. Urtzi Ihitza. Igandea, apirilak 9 11:00etan: Dorreen berreraikuntza. Juan Manuel Sulibarria. 12:00etan: Eskualdeen nortasuna, herrialdeen indarra. ENA. 12:30ean: Bolunburuko hesia. Txomin Etxebarria. 13:00etan: Meditazio atsegina erabateko kontzientzian. Meditazioaren onurak. Ana García Tavárez. 13:30ean: 15 urteko kantauriar kontzientzia. Gelu Marín. 14:00etan: 36ko gerra Enkarterrian. Txomin Etxebarria. 14:30ean: Ikasteko modu berri bat. Mari Mar Hernáez, Osotu Lanbarri ikastetxekoa (Gueñes). 15:30ean: Lehen azokako txosten-liburua. 16:00etan: Enkarterri fantastikoa: Txomin Etxebarria. 16:30ean: Periko Solabarria elkartearen gazteekiko elkarrizketak 17:00etan: Sopuertako gerraren kronika (36-39). Javier de la Colina 17:30ean: Vista Alegre Baserria - Matienzu -Karrantza. Helen. 18:00etan: Enkartazioaren Berreraikuntza. Urtzi Ihitza. 19:30ean: Musika Nahitaezen eta Uriosteren eskutik. 20:00etan: Bukaera.

Aldi baterako egonaldian León Trucios egoitzan León Trucíos egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Hala, aldi baterako egonaldiez gain, lo egitera geratu gabe ere egin ahal izango dira egonaldiak. Hala, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira, baina soilik egunez. Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 946 800 601 telefono-zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbide elektronikora edo hurbil zaitez egoitzara bertara.


12

Laburki Azoka Turtziozen

UdalBerriak

ENKARTERRI

ENKARTERRI HOBERANTZ XIII. SARIA

Datorren maiatzaren 1ean, Turtziozen nekazaritzako eta abeltzaintzako abere-azoka bat egingo da, behi, zaldi, ardi eta hegazti arrazen erakusketarekin. Horrez gain, bertaratzen direnek billano txakurraren III. lehiaketa monografikoa ikusteko aukera izango dute. Gainera, hainbat postu jarriko dira: taloa, txorizoa, ogia, eta abar.

Portugaleko Algarvea

Jubilatuen Klubaren bidaia Balmasedako Jubilatuen Klubak bidaia bat prestatzen dihardu Portugaleko Algarvera, Huelvara eta Sevillara joateko. Bidaia maiatzaren 22tik 27ra artekoa izango da; joan-etorria hegazkinez egingo da Bilbotik Sevillara eta gainerako ibilbidea autobusez. Izena eman ahalik eta arinen Nagusien Etxeko klubaren bulegoetan.

Gerra Zibilean desagertutako pertsonen ADN bankua Gogora institutuak Gerra Zibilean Euskadin desagertutako pertsonen ADN bankua handitzeko proiektua abian jarri du. ADN atera eta analizatzean interesatuta dauden pertsonek Gogorarekin harremanetan jarri beharko dute, 944032846 telefonora deituz edo gogora.idazkaritza2@euskadi.eus helbide elektronikora idatziz. Institutuari senidetasun-dokumentazioa bidalitakoan, institutuak eskatzailea EHUko Biomics profesional-taldearekin harremanetan jarriko du, eta haiek laginak hartuko dituzte. Prozedura horren bidez senide bati egindako laginketa eta hobitik ateratako hondarretatik lortutako lagina bat badatoz, Gogora institutuak interesdunari jakinaraziko dio.

Martxoaren 23an, Loizaga dorrean ospatu zen Enkarterri Hoberantz sariaren XIII. edizioa. Sopuertako San Viator zentroak eta Enkarterriko Mankomunitateak antolatzen dute saria, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturren, SPRIren, ADRren, Enkarterrialderen eta Enkarterri Group-en laguntza jasotzen du. Aurtengo enpresa irabazlea CEL taldeko Ecofibras

izan da, eta enpresaren ibilbidea saritu da. Arangurenen eta Artziniegan ditu fabrikak kokatuta, 291 langile ditu eta 65 milioi euroko fakturazioa dauka. Sari honen helburua da gure eskualdearen aldeko ahaleginak batzea eta, horretarako, Enkarterriren garapenean enpresek duten zeregin garrantzitsua nabarmentzea. Horretarako,

enplegua sortzeko ahalegina, kalitatearen aldeko apustua, berrikuntza teknologikoa eta etengabeko prestakuntzagatiko konpromisoa saritzen dira, besteak beste. Enkarterriko enpresa-sarea sortzeko ekimen berriak suspertzeko adibide eta bultzada izan dadin bilatzen da. Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua izan zen ekitaldian.

HERRITARRAK

Ezagutu Donejakue bide zaharra Donejakue Bide Zaharraren Elkarteak zenbait jarduera egiten ditu Galiziako hiribururainoko mendi-bide zaharra ezagutarazteko. Trazadura hori fisikoki askoz ere gogorragoa baina edertasun berdingabekoa da. Horrela, apirilaren 29tik maiatzaren 19ra arte, elkarteak 21 etapako ibilbide bat antolatu du. Bilbotik irten, eta Villafranca del Bierzon bukatuko da. Balmaseda bide ahaztu horretan dago; beraz, bigarren etapan erromesak herritik igaroko dira, Nava de Ordunterantz joateko. Ibilbideko puntu esanguratsuetan udalerrietako historiari buruzko jarduerak antolatu dira. Adibidez, gurean, parte-hartzaileek bisita gidatua izango dute herrigune historikoan. Parte hartu nahi baduzu, eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude eta. Ahal den neurrian, ibilbidea benetako erromesek bezala egingo dugu, ahal den guztietan aterpeetan edo udal-instalazio egokietan lo eginez. Furgoneta batek segizioari lagunduko dio eta motxila pisutsuenak eramango ditu. Ibilbide guztian edo etapa zehatzetan parte hartzeko, 652773055 telefonora dei dezakezu informazioa eskatzeko eta izena emateko.


Apirila 17

Lana -Emakumea lan bila. Esperientzia sukaldean (pintxoak prestatzen), garbiketan, lisatzen, haurrak zein pertsona nagusiak zaintzen. 653941462 edo 618771521. -Filologia ingelesean lizentziatua, esperientziarekin. Eskolak ematen ditut, ikaslearen etxean nahiz neurean. Balmasedan bizi naiz baina inguruko herrietara joan naiteke. Errefortzu-eskolak DBHn, Batxilergoan eta azterketa ofizialetan. 628439808 (David Orrantia). - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

Salmenta - Salgai garaje plaza eta trastelekua. Zuhaitz lodiaren eta Foru Ogasunaren ondoan. Magdalenabarren kalea. 630880760. - Salgai fruta arbolak dituen finka bat. Ekipoa, txokoa eta tresnak. 946102258. - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokipean. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

13

HERRITARRAK Diakono berria eta Zalla-Balmaseda Pastoral Barrutiaren konfigurazio ofiziala Larunbatean, apirilaren 29an, 18:00etan, San Severino parrokian, Bilboko apezpikuak, Mario Icetak, behin betiko diakonotuko du Natxo Etxebarria. Elizari ematen zaion zerbitzu hori, Vatikanoko II. kontzilioaz geroztik berrezarri zena, azken urteetan elizbarrutian finkatzen joan da, zazpi diakono ordenatuz, horietako batzuk ezkonduta zeudenak. Zalla- Balmasedako lau parrokietan emango du zerbitzua. Egun horretan bertan apezpikuak ofizialki sortuko du lau parrokia horien Pastoral Barrutia, Garbealde izena jasoko duena. Elkarrekin ospatzeko bi gertakari garrantzitsu.

Musutxu tabernaren esker ona Gómez Lambarri familiak bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkie Musutxu taberna kudeatzen izan duten hiru urte eta erdiko abentura hau askotariko moduetan ahalbidetu duten senideei, adiskideei eta barrako lagunei. Eskerrak eman nahi dizkiete bezeroei zabaldu zutenetik eman duten erantzunagatik eta harreragatik. Eta, azkenik, eskerrik asko auzotarrei haien pazientzia eta ulermenagatik. Eskerrik asko guztioi!!!

Pilar Pereda Garcíaren familiaren esker ona Pilar Pereda Garcíaren familiak León Trucios egoitzako langileek harekiko izan duten maitasuna eta arreta eskertu nahi dituzte. Emandako tratua, familiaren hitzetan, miresgarria da. Eskerrik asko.

Zorion-agurra Kubatik

Alokairua - Neska serioa eta fidagarria (nominarekin eta erreferentziekin) alokatzeko etxebizitza baten bila dabil Balmasedan. 2 edo 3 gelako etxebizitza, eraikinari lotutako igogailu eta garajearekin. Errentatzaileak iraupen luzeko alokairua nahi izanez gero, kontratu luzagarriak egiteko aukera. 605748997 telefonoa, 17:00etatik aurrera. - Garaje plazak alokairuan Magdalena pasealekuan (48 euro, BEZ barne). 946 800 074 -Alokatzeko pisu edo logela bila. Pertsona bakarrarentzat. 636555995 -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Maria kalean. 649608647. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

La Caixa Gizarte Ekintzaren dohaintza La Caixa Gizarte Ekintzak 1.300 euro eman dizkio Nos Unimos elkarteari. Talde honek eskerrak eman nahi ditu laguntzagatik, gaur egun abian dituzten emakumeentzako lantegietarako materiala eta makinak erosteko erabiliko baitute.

Pedro Carlos Bravo Pérez doktoreak, balmasedar baten ondorengoa baita, aurten ere gutun bat bidali digu Kubatik Balmaseda bere herri maiteari urte berri ona opatzeko. Zorion-agurra bereziki haren senideentzat da, haien hutsunea biziki nabaritzen baitu: Esnal, Ullanga, Taranilla eta Barcenilla. Eta, urtero bezala, agur hori udal-aldizkarian argitaratu dugu, mezuan eskatu digun moduan, eta eskerrak eman nahi dizkiogu gure herriagatik eta aldizkariagatik duen interesagatik, esan duenez une-unean jasotzen baitu aldizkaria eta Kuba urrutitik hemen gertatzen denaren berri izateko balio baitio.


14

UdalBerriak

Apirila 17

Agenda

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Apirilaren 4an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak eta betaurrekoak.

KZgunea apirilean Apirilean, KZguneak goizez irekiko dizkio ateak publikoari, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: -Twitter: apirilaren 10ean eta 11n, 09:00etatik 11:00etara. - Oinarrizko Internet. Ikasi nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen: apirilaren 19tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara. - Dropbox: apirilaren 19tik 28ra (urruneko prestakuntza). - Google aplikazioak kudeaketa pertsonalerako: maiatzaren 2tik 31ra (urruneko prestakuntza). Informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu 944033317 telefono-zenbakira edo idatzi helbide honetara: tutor.balmaseda@kzgunea.net.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

dea: apirilaren 23an eta 30ean, La Encartadan Doako aholkularitza juridikoa: apirilaren 24an, maiatzaren 15ean eta 29an, 16:30etik 19:30era; maiatzaren 8an eta 22an, 09:30etik 12:30era, Emakumearen Etxean Lantegia, “Saltokietarako aplikatutako sormena”: apirilaren 25ean eta 26an, 15:00etan, Kultur Etxean Bideoforuma, “El verano de May”: apirilaren 27an, 17:00etan, Emakumearen Etxean Zinema, “El bar”: apirilaren 28an, 20:00etan; apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, 19:30ean, Klaret Antzokian Bide ahaztuaren ibilbidea: apirilaren 29tik maiatzaren 19ra, Donejakue Bide Zaharraren Elkartea Antzerkia, “Proceso a Jesús”: apirilaren 29an, 19:00etan, Klaret Antzokian Umeentzako eskulan-lantegia: maiatzaren 8an, 18:00etan, Txikiparken “Crónica de la expulsión de los judíos” liburuaren aurkezpena: maiatzak 9, 19etan, Kultur Etxean Balmasedako Nazioarteko Futbolaren Campusa: ekainaren 26tik uztailaren 14ra, 10:00etan, Balmasedan

Zinema, “El guardián invisible”: apirilaren 7an, 20:00etan; apirilaren 8an, 19:30ean eta 22:30ean; apirilaren 9an eta 10ean, 19:30ean, Klaret Antzokian Liburu Enkartauaren II. Azoka: apirilaren 8an eta 9an, 11:00etan, Merkadilloko frontoian (Sopuerta) Bizkaiko esku-pilotako banakako txapelketa: apirilaren 8an eta 29an, udal-pilotalekuan Kontzertua, “Miserere”: apirilaren 8an, 20:15ean, San Severino parrokia-elizan Lantegia, “Zer egingo zenuke duela 100 urte fabrika batean”: apirilaren 9an, 12:00etan eta 13:00etan, La Encartadan Pasio Bizidunerako bisita gidatua: apirilaren 13an, 12:00etan eta 19:00etan, San Severino plazatik Aste Santuko elizkizunak: apirilaren 13an eta 14an, 18:00etan, San Severino parrokia-elizan Balmasedako Pasio Biziduna: apirilaren 13an, 21:30ean, San Severino plazan; apirilaren 14an, 09:30ean, Mojazelain Prozesioak: apirilaren 13an, 19:00etan, San Severino plazan; apirilaren 14an, 19:00etan, San Severino plazan; apirilaren 14an, 21:30ean, San Severino plazan Masaje linfatikoa: apirilaren 20an, goizean, Emakumearen Etxean Toti Martínez de Lezearen hitzaldia: apirilaren 20an, 19:00etan, San Roque hotelean Zinema, “Manchester frente al mar”: apirilaren 21ean, 20:00etan; apirilaren 22an, 22:30ean; apirilaren 23an eta 24an, 19:30ean, Klaret Antzokian Magdalenako Gurutze-bidea: apirilaren 21ean, 21:30ean; apirilaren 22an, 10:30ean Balmaseda Herriko X. Minibasket Txapelketa: apirilaren 22an eta 23an, 09:30ean, Errotarena kiroldegian Zinema, “El bebé jefazo”: apirilaren 22an, 19:30ean; apirilaren 23an, 17:00etan, Klaret Antzokian Santo Domingoko Gurutze-bidea: apirilaren 22an, 21:00etan; apirilaren 23an, 10:30ean Balmaseda Monumental ibilbi-

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 205  

Balmasedako Udal Aldizkaria 2017ko apirila

Udalberriak 205  

Balmasedako Udal Aldizkaria 2017ko apirila

Advertisement