Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 14. URTEA - ABENDUA 2016 - 201. ZK.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


2

Laburki Gabonetako zuhaitz bizidunen bilketa Gabonen ostean, familia askok ez dakite zer egin euren Gabonetako zuhaitz bizidunarekin. Zure kasua bada, Ingurumen Arloak horiek biltzeko gunea jarriko du zuhaitzak birziklatze aldera. Udaletxean utzi ahal izango dira urtarrilaren 16ra arte. Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu 946800000 telefonozenbakira deitu dezakezu eta Gorkaz galdetu.

UdalBerriak

GABONAK

UGP ETA GABONETAK Umeen Gabonetako Parkea

BalmaDendak 42 mahaierdiko enkargatu ditu saltokiak BalmasedActivara sartzeko. Balmasedako langabetuen elkarte honetan egurrarekin lan egin duten pertsona asko daude eta horri esker oso produktu berezia aurkeztu ahal izan da: bazkideek landutako eta egur birziklatuarekin egindako loreontzi funtzionala. Mahaierdikoa osatzeko ziklamen gorri bat eta iratze bat jarri dira.

Gabonak heldu dira. Urteko egun hauetan haurrak dira protagonista nagusiak, eta datozen egunetarako programatu diren jarduera asko eurentzat zuzenduta daude bereziki. Umeen Gabonetako Parkea urtarrilaren 2an, 3an, 4an, 7an eta 8an zabalduko da. Udal-pilotalekuan izango da eta goizez (11:30etik 14:00etara) eta arratsaldez (17:00etatik 20:00etara) egongo da irekita. Jaien azken egunean, arratsaldez, txokolate-jana eta pailazoak egongo dira, eta glutenik gabeko gailetak jateko aukera ere izango da. Aurreko edizioetan bezala, denetarik izango dugu: tailerrak, familia osoarentzako kirol-jokoak, zezen mekanikoa, puzgarriak, Wii kontsola, ohe elastikoak, etxeko txikienentzako psikomotrizitate espazioa, ludoteka, eskulanak eta adin guztietako haurrentzako jarduera pilo bat.

Gabonetako zuhaitzak saltokientzat

Gabonetako mahaierdikoen lehiaketa eta erakusketa

Aurreko urteetan bezala, Balmasedako Udalak saltokien titularren esku jartzen ditu Gabonetako zuhaitzak. Zuhaitz horiek lokalen sarreretan kokatzen dira, kalean bertan, merkataritza-espazioak mugatzeko, oinezkoak erakartzeko eta establezimenduetan sartzera gonbidatzeko. Espazioek gai zehatz bat izatea faktore giltzarria da erosketak dinamizatzerakoan, bereziki Gabonetako kanpainan. Zuhaitzak aldi baterako lagatzen dira; hartzen dituzten pertsonen konpromiso bakarra da zuhaitzak baldintza onetan itzultzea eta saltokiaren barruan gordetzea establezimendua jendearentzat itxita dagoenean. Zuhaitzak eskatzeko, 946801002 zenbakira deitu dezakezue edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara: odc@balmaseda.eus (Mirenla). Bestalde, joan den abenduaren 8an, hiribilduan Gabonetako argiztapena piztu zen.

AECC elkarteak Gabonetako mahaierdikoen lehiaketaren beste edizio bat antolatuko du, Gabonak ospatzeko. Ohi bezala, izen-ematea doakoa da, eta mahaierdiko bakoitza egiteko erabiltzen diren materialek gehienez ere 18 euroko balioa izan beharko dute. Gogoratu gorostiak erabiliz gero, mehaierdikoak deskalifikatu egingo direla. Parte-hartzea erabakitzen baduzu, kontuan hartu izena emateko bi egun daudela: abenduaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, eta abenduaren 16an, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara, Klaret Antzokian. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 16an emango da jakitera 19:30ean, eta sariak Klaret Antzokian bertan emango dira 20:15ean. Jarduerari amaiera emateko, Ana Suรกrezen haurrek Gabonkantak abestuko dituzte sari-banaketaren ostean. Gabonetako mahaierdikoak antzokian jarriko dira ikusgai abenduaren 16tik 18ra.

Gabonetako apainketa saltokietan

Gabonetako kontzertua Aurtengoan, Kolitza abesbatzak Gabonetako kontzertu tradizionala eskainiko du abenduaren 17an. Kolitza abesbatzaz gain, Azkoaga bandak eta Kolitza Gazte abesbatzak ere parte hartuko dute. 20:15ean izango da San Severino parrokian. Egun hauetako espirituan bete-betean sartzeko modurik onena.

Go!azen Abenduaren 23an, gazteentzako eta ez hain gazteentzako Go!azen musikala eskainiko du Glu Gluk Klaret Antzokian. Uda heldu da eta Basakabik ateak ireki ditu. Gazteak ilusioz beteta heldu dira, abestu, dantzatu eta primeran pasatzeko gogoarekin. Baina Zuzenek ez ditu gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala eta guztiz ere, Elene eta Haizea bikiak maitemindu egingo dira. Baina arazo bat dago, izan ere, Mikelekin, udalekuko langileetako batekin, maiteminduko dira biak.

Musikal honetaz zuzenean gozatzeko hitzordua 18:30ean izango da, eta 4 euroko prezioa izango du.

Olentzero Balmasedan Olentzerok ere gure jaietan parte hartu nahi du eta, ohi bezala, ez da faltako abenduaren 24an haur guztiekin daukan hitzordura. 18ak aldera aurkitu ahal izango dugu bere lagun magikoekin batera Hedegile eta Martin Mendia kaleetan; ordu erdi geroago San Severino plazan izango da haur guztiekin egoteko.

Hator magiara Hator magiara adin guztientzako magia-ikuskizuna da. Bertan, umorea eta parte-hartzea elementu oso garrantzitsuak dira. Magia ikusi, egin eta zure burua harritu nahi baldin baduzu, hauxe da zure aukera. Tor magoak gauza mordoa erakutsiko dizkizu abenduaren 26an, 18:00etatik aurrera, Klaret Antzokian. Sarrera bakarra egongo da adin guztientzat, eta 4 euro balioko du.


Abendua 16

KO PROGRAMAZIOA

3

Laburki

Mari Kixkur eta Hiru hartzak

Mari Kixkur neskatxa bihurri eta alaia da, eta urre koloreko hile kizkurra dauka. Igande batean, gurasoekin haserretuko da bere eguneroko irakurri dutelakoan, hala, euren agindua desobeditu eta basoan sartuko da. Basoan hiru hartzen etxea aurkitu eta bertan igaroko du eguna, bere etxea izango balitz bezala. Baina hartzak etxera bueltatzen direnean, etxea hankaz gora dagoela eta ustekabeko gonbidatu bat daukatela ikusiko dute. XIX. mendeko ipuin klasiko hori taularatuko du Glu Glu antzerki-taldeak, ikuskizuna musika, dantza, komedia eta antzerki-joko askorekin nahasiz, ikusle guztiek goza dezaten. Ez ezazu galdu. Abenduaren 28an izango da, 18:00etan, Klaret Antzokian. Sarrera guztiek 4 euroko prezio bakarra izango dute.

Kondaira baten truke Abenduaren 30ean, Patata Tropikala konpainiak iratxoek urtero ospatzen duten Naturaren Jaiaz gozatzera gonbidatuko gaitu. Kondaira baten truke antzerki-lan honekin etxeko txikiek primeran pasatuko dute naturaren legeak eta errespetuaren eta partekatzearen balioak ezagutuz. Kolorea, irudimena eta umorea barra-barra. 18:00etan izango da, Klaret Antzokian. Sarrera bakarra: 4 euro.

Errege Magoen desfilea Errege Magoek ere ez diote euren hitzorduari huts egingo. Urtarrilaren 5ean, ekialdetik helduko dira haur guztiei harrera egiteko eta Gabon hauetako euren gurariak zeintzuk diren jakiteko. Erregeak 18:00ak aldera iritsiko dira San Severino plazara, Enkarterri etorbidetik eta Alde Zaharretik beren karrozetan desfilatu ostean.

Gabonetako saskien zozketa Balmasedako I. Azoka Kulturala Abenduan, Balmasedako Azoka Kulturalaren lehenengo edizioa egingo da, Udalak eta Alboanek antolatuta. Done Joane plaza aukeratu dute ekitaldia egiteko, hori baita gure hiribilduko jarduera kulturalaren gunerik garrantzitsuena. Egitaraua ostegunetik, abenduaren 15etik, igandera, abenduaren28ra, bitartean garatuko da. Antolatzaileek Euskal Herri osoko euskal kultura hurbildu nahi izan dute, bereziki, gure eskualdekoa. Horretarako, gustu eta adin guztientzako jarduerak egongo dira. Igandean, Berbalagun ekimena izango da protagonista, eta hainbat artistaren presentziaz gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste Inma Roiz, Garilak 26 eta Alberto IĂąurrategi. Osteguna, abenduak 15 19:00: Aurkezpena. Kultur Etxean. 19:00: Josu GĂłmezen, Nepalen lasterketa liburuaren egilearen, hitzaldia. Kultur Etxean. 20:00: Batukada kaleetan zehar. Ostirala, abenduak 16 19:00: Jon Arretxeren hitzaldia: Nobela beltzeko hiriak. Kultur Etxean. 20:30: Gabonetako mahaierdikoen lehiaketaren sari-banaketa eta Gabon-kantak Ana Suarezen ikasleekin. AECCk antolatua. Klaret Antzokian. Larunbata, abenduak 17 11:00: Umeentzako tailerrak. Done Joaneko karpan. 11:30: Trueba Zentroaren hitzaldia: Zer da Enkarterri? Kultur Etxean. 12:30: Inma Roiz idazlearen Oro verde liburuaren aurkezpena. Kultur Etxean. 13:30: Musika zuzenean Garilak 26 taldearekin. Done Joaneko karpan. 13:30: Marbi garagardo-dastatzea. Done Joaneko karpan. 17:00: Ipuin kontalaria. Done Joaneko karpan. 18:00: Umeentzako tailerrak. Done Joaneko karpan. 19:00: Alberto IĂąurrategiren hitzaldia Porrota-ri buruz. Klaret Antzokian. Igandea, abenduak 18 11:00: Enkarterriko euskaldunen V. topaketa. Berbalagunek antolatuta 11:00: Bisita gidatua Balmasedan barrena, Berbalagunek antolatuta. 13:00: Aizkolariak. Done Joaneko karpan. 13:30: Gazta eta Egia Enea txakolin-dastatzea. Done Joaneko karpan. 13.30: Txakolinaren historia Balmasedan. Done Joaneko karpan. 13:30: Trikitixa. Done Joaneko karpan. 15:00: Azokaren amaiera.

Udaleko Gizarte Ekintza Arloak Gabonetako 50 saski eman ditu aurten dohaintzan. Horiek Jubilatuen Elkarteko bazkideen artean zozketatuko dira. Ekitaldia datorren abenduaren 20an izango da, udal-pilotalekuan, 17:00etan. Saskiak jasotzeko ezinbestekoa izango da ordainketak egunean dituzula ziurtatzen duen bazkidetxartela aurkeztea.

Sakelako egutegia Hurrengo egunetan udalak 2017. urteko egutegia duten sakelako triptikoak banatuko ditu. Horietan, ohikoa den bezala, hiribilduko garraio publikoetako ordutegiak ageriko dira, bai eta hainbat telefono zenbaki interesgarri ere.

Euskarazko Produktuen Katalogoa Kontuan izanik urteko garai hau aukera bikaina dela euskarazko liburuak, musika eta bideoak erosi nahiz oparitzeko, aurten ere Euskarazko Produktuen Katalogoaren beste edizio bat eman dute argitara. Paperezko edizioak zein edizio digitalak berritasun ugari dituzte aurten. Katalogoa. eus webgunean ikusi ditzakezu. Webgunea etengabe berritzen dute eta gero eta produktu gehiago dauzka. Gainera, katalogoa paperean ere argitaratu dute. Produktuak hautatzerakoan berritasuna, egokitasuna eta kalitatea izan dituzte oinarri. Aurten bi azal presatu dituzte: bata 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta eta bestea 0 eta 12 urte bitarteko umeei eta gurasoei.


4

Laburki Mari Dapena, lerro artean Joan den azaroaren 16an, Mari Dapena. Lerro artean izeneko erakusketa inauguratu zen Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko 6.ean dagoen Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Gelan. Balmasedako artistak marraztutako lanean oinarrituta dagoen erakusketak ehun marrazki baino gehiago eta hainbat grabatu biltzen ditu. Bai erakusketa hau bai Enkarterrietako Museoan dagoen Mari Dapena. Artista baten konpromisoa erakusketa urtarrilaren 8ra arte egongo dira ikusgai.

Irakurzaletasuna sustatzea umeentzat Irakurtzeak handiago egiten gaituelako, Udal Liburutegiak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ekintza bat antolatu du; etorri zaitez eta ondo pasatu irakurzaletasuna sustatzeko 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat egingo dugun ekintzan. Jarduera hau doakoa da, eta azken saioak larunbatetan, abenduaren 17an eta urtarrilaren 14an, egingo dira, 11:30etik 13:30era.

UdalBerriak

KULTURA

ZINEMA KLARET ANTZOKIAN HASTA EL ÚLTIMO HOMBRE Abenduak 17, 22:30ean. Abenduak 18 eta 19, 19:30ean. Generoa: Akzioa, drama, thrillerra/ Zuzendaritza eta gidoia: Walter Hill/ Interpretazioa: Bruce Willis, Christopher Walken, Bruce Dern, William Sanderson, Alexandra Powers, David Patrick Kelly/ 1931. urtea. Jericóra (Texas), erdi mamua den mendebaldeko herrira, Chicagoko gangsterrak baino ez dira heltzen. Ezezagun misteriotsu bat heltzen da, gaua igarotzeko leku baten bila. Bere buruari Smith esaten dio. Ospe arriskutsua hartuko du eta etsaiak diren bi banden arteko borrokan nahasita ikusiko du bere burua, eta bien menpe geratuko da. Segurtasuna dela-eta, 10 urtetik beherako haurrak 18 urtetik gorako pertsona batekin soilik sartu ahalko

VAIANA Abenduak 27 eta 29, 18:00etan. Generoa: animazioa, abentura, komedia/ Zuzendaritza: Ron Clements eta Jon Musker/ Gidoia: Jared Bush, Ron Clements, John Musker, Pamela Ribon, Taika Waititi / Ikusle guztientzat. Istorio hau Ozeaniako antzinako irletan gertatzen da. Vaiana nerabe ausart bat da eta ezinezkoa dirudien misio bati ekingo dio, bere arbasoek hasitako bilaketa bat burutzeko asmoarekin. oan rogramazi OHARRA: P e. zk egin daite aldaketak

dira udal zentroetan eta egonaldi osoan pertsona horren erantzunkizun eta ardurapean izango dira.

GAZTERIA

Keinu-hizkuntza ikastaroa Ikasteko teknikei buruzko Urtarrilaren 9tik ekainaren 12ra, Balmasedako Gazte- tailerra ria Zerbitzuak (BalmaZ) keinu-hizkuntza ikasteko 140 orduko oinarrizko ikastaro bat eskainiko du. Tailer hori homologatuta dago (A1 eta A2), eta astelehen, astearte eta asteazkenetan eskainiko da, 20:00etatik 22:00etara. Gure hiribilduan erroldatuta dauden gazteentzako prezioa 175 eurokoa da. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, hurbil zaitez Pío Bermejillo kaleko19. zenbakian dagoen Gazteria Bulegora.

EUSKERA

Erronk@rterri 2016 Rodet Villa-ri buruzko erakusketa Rodet Villa artista balmasedarraren estudioak berriz zabalduko dizkio ateak jendeari abenduko egun batzuetan, hain zuzen, 27tik 30era (biak barne). Oraingoan, ateak zabaltzeko egunetan marrazkiak eta poesiak egongo dira erakusketa ezagunean. Erakusketa ikusgai izango da 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara. Gogoratu ezazu, Villaren estudioa San Severino plazako 8. Zenbakian dago.

Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, ezagutu genuen Erronk@rterriko irabazlearen izena, Interneti eta euskarari buruzko sareko ginkana. Haimar Allende izan da irabazlea eta multiabenturako jarduera bat irabazi du. Zorionak Haimar!

BalmaZek ikasteko teknikei buruzko tailer bat antolatuko du DBHko ikasleentzat. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango da, 10:00etatik 12:00etara, Emakumearen Etxean. Hiru saio horietan, eskola-emaitzak hobetzeko funtsezkoak iruditzen zaizkigun alderdiak landuko ditugu: motibazio eta autoestimuari buruzko ariketak, azpimarratzeko, eskemak eta laburpenak egiteko teknikak, gaiaren arabera ikasteko modu egokia, etab. Eman izena Gazteria Zerbitzuan.

AEK: Euskara eskolak eta 20. KORRIKA Enkarterriko AEK Euskaltegian abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu zuten, baina gainontzeko egunetan ere euskaraz egitera animatzen gaituzte. Hori dela eta, Balmasedan, zein Enkarterriko beste herri batzuetan,hainbat euskara eskola eskaintzen dituzte: aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, mailak egiaztatzeko ikastaroak, on-line eskaintza, etab. maila guztietan. Eskolak Balmasedako Lan-Eskolan eta KulturEtxean izaten dira, goizez zein arratsaldez. Horretaz gain, 2017an 20. Korrika izango dugula jakinarazi nahi dizuegu. Martxoaren 30ean Otxandion hasiko da eta apirilaren 9an Iruñean bukatu eta Balmasedatik apirilaren 6an pasako da. Laster informazio gehiago zabalduko dugu.


Abendua 16

GIZARTE EKINTZA

Haurrek ere erabakitzen dute: Haurren Hirien Sarea

5

Laburki

Zurrumurruei stop

Haurren Hirien Sarearen proiektua cittĂ dei Bambini lanean inspiratuta dago, Francesco Tonucci psikopedagogo italiarrak sortutakoa. Proposamena haurrak hiri inklusiboago bat diseinatzeko parametro gisa barne hartu nahi dituzten udalerrien sare bat sortzean datza, erabakiak hartzeko prozesuetan parte har dezaten sustatuz. Balmasedak, beste 11 euskal udalekin batera, ekimen horrekin bat egin du; ekimenean, udalerri bakoitzean bi ekintza zehatz abiarazteko proposatzen da. Batetik,

Haurtzaroaren Kontseilua sortzea; hori alkatetzaren organo aholkularia izango da haurrak ukitzen dituzten kontuetan. Bestetik, Eskolara Lagunekin edo Camino Escolar izeneko proiektua abiaraztea; horren bidez, beharrezko baldintzak bermatu nahi dira haurrek eskolarako bidea modu autonomoan egin ahal izateko, heldurik gabe. Haurren Hirien Sareko kide izateko, udalerriek bi ekintza horietako bat burutu behar dute gutxienez. Gure hiribilduaren kasuan, erabaki da bi proiektuak abiaraztea.

Ekimen horren parte gisa, azaroaren 17an eta 18an, Bilbon UmHerri topagunearen hirugarren edizioa ospatu zen; jardunaldi horietan haurren begirada kolektiboa denaren diseinuan eta kudeaketan nola sartu aztertu zen. Topagune horretan, hiru premisa hauetan oinarritutako esperientzia eta ikuspegi desberdinak partekatu ahal izan ziren: haurrek eskubideak dituzte; gauza dira eta hiri inklusiboago eta onberagoa lortzeko behar ditugu.

INMIGRAZIOA Migratzaileen Eguna ospatzeko Kulturarteko tailerrak batukada Ostegunean, abenduaren 15ean, Balmasedako kaleak animatzeko batukada bat egingo da pintxo-potean, eta txilibituak banatuko dira. Abenduaren 18an ospatzen den Migratzailearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu den sentsibilizazioekintza bat da.

Zaintzailea zaintzeko tailerra

Gaixo dauden pertsonak edo behar bereziak dituztenak zaintzen baldin badituzu, zaintzaileak zaintzeko tailer berri honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Abenduaren 19an izango da, 11:00etatik 13:00etara, ElkarWork Gunean. Beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, jo ezazu Emakumearen Etxera edo Udaleko Bulego Orokorretara.

Immigrazio Arloak kulturarteko tailer batzuk antolatu ditu umeentzat, Emakumearen Etxean egingo direnak. -Kulturarteko apainketak: abenduaren 26an 4 eta 6 urte bitarteko umeentzat, 11:00etatik 12:30era. Abenduaren 27an berriz ere egingo da 7 eta 10 urte bitarteko umeentzat, ordutegi berean. -Munduko sukaldeak: urtarrilaren 3an, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat. Urtarrilaren 4an, 6 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta hurrengo egunean 9 eta 10 urte bitarteko umeentzat. 11:00etatik 12:30era hiru egunetan.

Asko dira emakumeenganako indarkeria, funtsean, immigrazioari lotutako fenomeno bat dela uste dutenak. Immigranteek matxismoa euren herrialdeetatik “ekartzen� dutela pentsatzen dute askok, gizarte tradizionalagoetatik datozelako, eta bertako garapen normatiboa, ekonomikoa eta soziala txikiagoa delako. Baina generoen arteko desberdintasuna planeta osoko errealitate globala da. Gizarte, talde sozial, adin eta testuinguru guztiei eragiten die eta hainbat dimentsio ditu: soziala zein ekonomikoa, erlijiosoa edo politikoa. Horrez gain, testuinguru sozialak funtsezkoak dira mendekotasunaren eta indarkeriaren adierazpenak zehazteko orduan. Estatuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen % 30 inguru immigranteak dira. Ehuneko hori antzekoa da genero indarkeriaren ondorioz azken urteotan hil diren emakume atzerritarren kasuan. Muturreko egoerek, bakardadeak, deserrotzeak eta kultura patriarkal errotuagoak indarkeria matxista emakume immigranteekin grinatzea dakarte; ondorioz, herrialdeko biztanleria osoari dagokionez gehiegi ordezkatuta daude. Bestalde, migrazio-prozesuaren ondorioz, askotan, emakume immigranteek bertako emakumeek baino zailtasun gehiago izaten dituzte indarkeria-egoeretatik ateratzeko, bai eta inguruabar mota hauetarako existitzen diren lege-baliabideak eta baliabide psikosozialak eskuratzeko ere. Tamalez, genero-indarkeriak ez du klase sozialik, nazionalitaterik, jatorririk edo fenotiporik ezagutzen. Eredu patriarkalean oinarritzen diren gizarte guztietan dagoen gaitza da. Gogoratu: indarkeria matxistak beti ohartarazten du. Tratu txarren lehenengo zantzua atzeman bezain laster deitu zenbaki hauetara: 016 edo 900 840 111.


6

Laburki WhatsApp bidez abisuak jasotzeko zerbitzua Ez al duzu ezagutzen WhatsApp bidez abisuak jasotzeko udalaren zerbitzua? Informatzeko bide bat da. Horren bidez, zerbitzuan alta eman duten pertsona guztiek kultura eta kirol jarduerei, zirkulazioari eta bestelako gorabeherei buruzko informazioa jasotzen dute astero. Zerbitzua eskuratu nahi baduzu, gorde 688717384 telefono-zenbakia zure mugikorrean eta bidali Whatsappeko mezu bat zenbaki horretara “alta” testuarekin. Bide batez, gogorarazi nahi dugu zerbitzu horrek soilik informazioa jasotzeko balio duela. Gorabeheraren bat igarriz gero (matxura, akatsa, kaltea etab.), beste bitarteko batzuen bidez jakinarazi behar zaio udalari, telefonoz edo KaleZaindu tresna berria erabiliz, hain zuzen ere.

Masaje linfatikoa Urtarrilaren 19an, masaje linfatikoko saioak eskainiko dira Emakumearen Etxean, goizeko ordutegian. Interesdunek hitzordua eska dezakete 946103099 telefono-zenbakian. Saio horiek Berdintasun Zinegotzigoak neurri batean diruz lagunduko ditu, eta 3 euroko prezioa izango dute.

Doako aholkularitza juridikoaren ordutegia Emakumearen etxean eskaintzen diren aholkularitza juridikoaren hurrengo doako saioak egun hauetan egingo dira: - Abenduaren 19an eta urtarrilaren 9an eta 23an: 09:30etik 12:30era. -Urtarrilaren 16an eta 30ean: 16:30etik 19:30era. Aurretik hitzordua zehaztea ezinbestekoa dela gogorarazten dizuegu. Horretarako, deitu 946103099 telefono-zenbakira edo hurbil zaitez Emakumearen Etxera.

UdalBerriak

BERDINTASUNA

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA

Protesta egiteko kontzentrazioa Jarduera anitz eta askotarikoak egin dira azaroaren 25aren inguruan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Jarduera horiek helburu dute berdintasunean kontzientziatzea, matxismoaren ondoriozko erailketak eta tratu txarrak berriz gertatu ez daitezen. Berdintasuna Arloak urte osoan egiten du kontzientziazioa, baina egun horretan ikusgarritasun handiagoa lortzen du beste gizarteeragile askok ere parte hartzen baitute, hala nola elkarteek eta ikastetxeek; horiek kalera irten, eta hauxe aldarrikatzen dute: Nahiko da!

Jarduera anitz izan ditugu aste horretan: tailerrak, ipuin-kontalariak, bideo-forumak, hitzaldiak…San Severino plazan elkartu gara beste behin, gizartearen gaitz horren aurkako protesta egiteko. Bertan, puntu lila banatu dute norberak bat egin dezan borroka horrekin, isilean. Nabarmendu beharra dago Balmasedako BHIk azaroaren 25ean egin zuen giza katea. Ekitaldiaren amaieran, ikasleek eurek egindako manifestua irakurri zuten. Horrela, zentrotik at eraman zuten gizarte osoaren borroka horrekiko konpromisoa. Ekintza

KOMUNIKAZIOA

Balmaseando.eus Azaroaren 29an, Balmaseando. eus udal-blog berria aurkeztu zitzaien herritarrei. Egun hartatik parte hartu dezakete blogean, ataletan idatziz, materialak bidaliz – bideoak, podcastak, argazkia, etab.− nahiz agendan jardueren berri emanez. Horretarako, sartu zaitez “Nola hartu parte?” atalean eta bete ezazu “Hemen kolaboratu” izeneko formularioa nahi duzuna bidaltzeko. Bestalde, blogeko harpidedun egin zaitezke blogaren goialdeko fitxaren bitartez. Harpidetza egiten baduzu, hilabetean jorratu diren gai guztien laburpena jasoko duzu. Informazio interesgarririk baduzu eta argitara eman nahi baduzu, edo zure elkarteari eta horren jarduerei buruz aritu nahi bazara, hemen duzu aukera. Animatu zaitez eta Balmaseda ezazu.

horri buruzko zehaztasunak ezagutu nahi badituzu, gure bloga kontsultatu dezakezu: Balmaseando.eus (“Siente Balmaseda” atala). Halaber, aurreko urteetan bezala, Tratu Onen Tailerrak Berdintasunean Hezteko izeneko tailerrak egin dira ikastetxeetan. Gainera, Lehen Hezkuntzako ikasleei motxilak eman zaizkie “Somos Iguales. Berdinak Gara” leloarekin; DBH eta Batxilerreko ikasleei, berriz, zapiak, “Eraso sexistarik Ez. No es No” leloarekin.

Emakumearen Etxeko ikastaro berriak Berdintasun Sailak ikastaro berriak eskaini nahi ditu 2017ko lehenengo hiruhilekorako. Mugi zaitez; izan ere, plazak mugatuak dira eta eskolak urtarrilaren hasieran hasiko dira. -Tai-xia: astearte eta ostegunetan emango da, 17:00etatik 18:00etara, urtarrilaren 10etik martxoaren 30era. Prezioa: 30 euro hiruhilekoa. -Emakumeentzako defentsa pertsonala: ostiraletan 18:00etatik 19:30era. Urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 10ean amaituko da. Ikastaroa doakoa da, Berdintasun Sailak diruz laguntzen duelako. -Adimen aktiboa: ostiraletan, urtarrilaren 13an, 20an eta 27an eta otsailaren 3an, 11:30etik 12:30era. Ikastaro hau ere diruz lagunduta dago. -Txiki-Chef: ostiraletan 17:00etatik 18:30era. Otsailean, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako izango da; martxoan, aldiz, 7 eta 11 urte bitartekoentzat. Diruz lagundutako ikastaroa.


Abendua 16

INGURUMENA

Planetarengan duzun eragina murriztu nahi duzu? Actívate + Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen bat da herritarren parte-hartzea sustatzeko ingurumen-iraunkortasunaren alde. Ekimen hori Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur-partzuergoarekin, Bizkaiko Garraiobideen Partzuergoarekin, Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” gizarte-lanarekin elkarlanean garatu da. Ekintza Globaleko Planean oinarritzen da, Nazio Batuek babestutako nazioarteko programa bat. Programa hori ikuspegi baikorrean, ideia sinpleetan eta ekintza praktikoetan oinarritzen da, pertsonen ohiturak aldatzeko helburuarekin. Eraginkortasuna hobetu nahi da baliabideen erabileran eta planetarenganako eragin negatiboa murriztu, aldi berean etxeko eta tokiko ekonomia sustatuz. Ikastetxeei dagokienez, guztira, 16 ikastetxe energia-modulua garatzen ari dira, besteak beste, Zubi-Zaharra, HLBHIP. Helburua da ikastetxe bakoitzaren energia-kontsumoa % 5 murriztea.

Lehenik eta behin, etxeak, programaren prozeduran, Actívate+ ekimenaren webgunean erregistratu behar dira. Pertsona erregistratu ostean, plataformak, kontu sinple batzuen bidez, eguneroko bizitzaren ohituren iraunkortasuna ebaluatzen du, ohitura horiek ingurunean duten eragin negatiboa hobetzeko landu daitezkeen alderdiak azpimarratzeko; horretarako, gidaliburu informatiko praktiko batzuk erabiltzen dira. Inskripzioa uztailera arte egin ahalko da. Fase bakoitza amaitzean, etxeei zuzendutako atala garatu duten pertsonek sarien zozketa batean hartuko dute parte. Aurten, sariak hauek izango dira: bizikleta bat; bi gaueko asteburu bat bi pertsonentzako landa-etxe batean; Bizkaiko Foru Aldundiaren 10 liburu-sorta; Eusko Jaurlaritzaren beste 10 liburu-sorta; Cetáceos a las 10 eta La costa en barco jardueren 4 pakete eta bost ibilbide gidatu Urdaibaiko paduretatik (azkenengo hiru sari horiek Euskadiko Biodibertsitatearen Zentrorako bisita bana hartzen dituzte barne).

7

Laburki Hurrengo osoko bilkura Hurrengo osoko bilkura 2017ko urtarrilaren 12an izango da. Beti bezala, 17:00etan egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ogi Eguna Galdamesen Galdamesek beste behin gonbidatzen gaitu Gabon bezperan Ogi Eguna ospatzera. Aurtengoa XXIX. edizioa izango da. Ogiak eta irinaz egindako produktuak erakusgai jarri eta saltzeaz gain, eskuz eginiko ogiaren lehiaketa bat egingo da.

Kexak egon dira hiribilduan arratoiak daudelako

Kexa asko jaso dira arratoiak direlaeta; izan ere, azkenengo asteotan animalia horiek gainazalera ateratzen ari dira, hiribilduko erdialdean bertan dauden guneetan ere bai. Udalak kontratatutako arratoi-garbiketako enpresak jakinarazi digu kaleetan janari ugari uzten dela katuentzat; horregatik, karraskariak soberakinak jatera ir-

teten dira. Era berean, janari nahikoa badago, ez dira pozoira hurbiltzen. Hortaz, arratoi-garbiketako sistemek ez dute funtzionatzen. Bide-garbiketaren inguruko Ordenantzak katuentzat janari ugari uztea zehatzen du; horrez gain, osasun publikoko arazo oso larria da eta ez die mesederik egiten katuei, kontrolik ga-

be erreproduzitzen direlako, arratoiak bezalaxe. Bestalde, zabor poltsak edukiontzietatik kanpo uztean, katuek Janaria kaleetan horiek apurtzen dituzte eta arratoiak elikatzen dira. Horregatik guztiagatik, udalak herritarrei eskatu nahi die bide publikoan janaririk ez uzteko eta zabor poltsak edukiontzien barruan botatzeko. Gizabidezko keinu horrekin arratoien arazoa amai daiteke. Gainera, ezin dugu ahaztu arazo hori nabarmen larritu daitekeela.

ZERBITZUAK Katastro-balioari buruzko herritarrentzako bulegoa Irailean argitaratu genuen bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak bulego bat ireki du herritarren zalantzak argitu eta baliabideak eskaintzeko katastro-balio berriaren eta etxebizitza moten inguruan. Bulegoa Enkarterri etorbide-

ko 13. zenbakian dago (lehen Ogasuna zena), eta otsailera arte luzatuko du egonaldia Balmasedan. 8:30etik 14:30era egongo da zabalik jendearentzat, astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan. Edonola ere,

ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea 946125500 zenbakian edo Aldundiaren webgunean: bizkaia.eus (Katastroaren berrikusketa Bizkaian – Jakinarazpena – Aurretiko hitzordua).

Enpresa Proiektuen 8. Lehiaketa Enpresa Proiektuen 8. Lehiaketan zure ideia aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Aurkeztu ezazu zure proiektua Behargintza-Enkarturren bulegoetan, honako helbide honetan: Enkarterri kalea 2, 1. solairua. 48840 – Gueñes. Zalantzarik izanez gero, deitu telefono-zenbaki honetara: 946690877.

Gabonetako oporrak Aurtengo Gabonetan, oporrak direla eta, Emakumearen Etxea itxita egongo da abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra. Txiki-Parkeak ere oporrak hartuko ditu eta, horregatik, itxita egongo da abenduaren 24tik urtarrilaren 8ra (biak barne).


8

Laburki

500 euroko bi txartelen zozketa Balmadendak 500 euroko bi txartel zozkatuko ditu Gabonetan bezeroen artean 2016ko abenduaren 5etik 31ra arte egindako erosketengatik. Parte hartzeko, bezeroak txartel bat bete beharko du bere datuekin. Zozketa notarioaren aurrean egingo da urtarrilaren 4an, asteazkena, 16:30ean Kultur Etxean. Bonua elkartutako establezimenduetan kontsumitu beharko da 2017ko urtarrilaren 31 baino lehen. Establezimendu bakoitzean kontsumitu ahal den gehieneko zenbatekoa 100 € da; horrela, bonua, gutxienez, 5 establezimendu desberdinetan erabili beharko da. Gabonetan, Balmasedan erostea sarituko da. Ez ezazu aukera hau galdu.

UdalBerriak

MERKATARITZA

ERAKUSLEIHOEN APAINKETA Balmasedako merkataritzak aurten ere erakusleihoak apainduko ditu Gabonei ongi etorria emateko. 30 establezimenduk baino gehiagok oso gai desberdinak jorratzen dituzten agertokiak prestatu dituzte. Batzuek hausnarketa sorrarazten dute; beste batzuek erakusleihoa kolorez betetzen dute eta oso ikusgarriak dira; hala, gehienek mezu bat helarazten diete begiratzen dituzten pertsonei. Tokiko dekoratzaileek eta erakusleiho-apaintzaileek artelan zoragarri hauen aurkezpena landu dute; artelan horien museoak gure hiribilduko establezimenduak dira. Saltoki parte-hartzaileetatik ibilbidea egitera gonbidatzen zaituztegu eta erakusketa handi honetaz gozatzera, Balmadendaren eskutik. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailak (Merkataritza Zuzendaritza) diruz lagundu du jarduera hau.

1. Congelados Elur Luma 2. DT Balma 3. Txiribita Baby 4. Frutadenda Zurian 5. Le..Mont 6. Ttipia 7. Foto Sheila 8. Gabeta Cotton 9. La Balanza 10. Carnicería Sierra 11. Eroski Bidaiak 12. Pipirigaña 13. Enkarterri Botika 14. Txutxeland 15. Axa Seguros 16. Lencería Zuriñe 17. Laura 18. Estética Grey 19. Sastrería Andrade 20. Otxoa 21. Decoraciones Javi 22. Pastelería Los Arcos 23. Budha 24. Vinos el Txamizo 25. Arania 26. Centro Óptico Balmaseda 27. Relojería Antonio de Francisco 28. Serafín Palazón Fotógrafos 29. Estudio Gonzalo 30. Atyka 31. Estética Yolanda Mauriz

BALMASEDA MARKA

Jaietan oparitu Balmaseda Heldu dira Enkarturren bulegoetara Balmaseda markako produktu berriak, gustu guztietarako eta oso prezio onetan. Bikainak Gabonetan oparitzeko, dagoeneko gertu baitaude. -Aurreko mantalak: 5 euro -Mendiko motxilak: 10 euro -Lumazko anorak beltzak: 45 euro -Haurrentzako parka gorriak: 28 euro -Mutilentzako kirol-jertse grisak: 23 euro -Neskentzako kirol-jertse berde-gris ilunak: 29 euro -Haurrentzako kirol-jertse arrosak, shaphire urdinak eta gris nahasiak: 19 euro -Kirtenean etengailua duten selfiemakilak: 6 euro -Bateria eramangarria, 2000 mh: 5 Produktu berriak euro


Azaroa 16

KIROLA

Gabonak Kiroldegian

Errotarena Polikiroldegiak ere Gabonetarako jarduera bereziak egingo ditu. Abenduaren 17an, jai bat antolatu du uretako puzgarriekin etxeko txikientzat. 11:00etatik 13:30era izango da, eta nahi duten guztiak bertaratu daitezke. Gainera, abenduaren 21ean Spin Bike-ko masterclass bana eskainiko dute 10:15ean eta 19:00etan. Klase berezi horietan sekulako berritasunak aurkeztuko dituzte. Kiroldegian izena eman beharra dago. Ez itzazu galdu! Beste alde batetik, gogorazi nahi dugu udaleko kirol-instalazioetako erabiltzaileak ezingo direla horietan sartu kuoten ordainketa egunean ez badute. Helbideratze-kontuetan egindako aldaketen berri eman behar zaie udaleko langileei. Kuota bajan ema-

teko, berriz, idatziz jakinarazi behar da baja eman nahi den egunaren aurreko hilaren 20a baino lehen; urteko abonamenduen kasuan, abenduaren 20aren aurretik jakinarazi behar da. Hala ez egitekotan, abonamendua luzatu nahi dela joko da.

Lehenengo sorospenen eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa

Hurrengo abenduaren 21ean oinarrizko lehenengo sorospenen eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaro bat egingo da. Bi talde egingo dira; batek 15:00etatik 17:00etara jasoko du eskola eta besteak 17:00etatik 19:00etara. Plaza mugatuak dira eta gai horren inguruan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Ikastaroa doakoa da eta Balmasedako Udalak diruz lagundu du. Hala ere, beharrezkoa da abenduaren 19a baino lehen izena ematea ayto@balmaseda.eus helbidera posta elektroniko bat bidaliz. Horrez gain, adierazi behar da hiru desfibriladore-ekipo erosi direla eta udal pilotalekuan, Mendia LHIn eta El Bosque BHIn jarriko direla.

V. Balmasedari itzulia Mendi Klubak abenduaren 18an antolatuko du V. Balmasedari itzulia. Izenematea doakoa da, eta bi martxa egongo dira: bat laburra eta bestea luzea; horrela, pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute, adina edozein izanik ere. Martxa laburra 10 km-koa izango da, 550 m-ko desnibelarekin. Balmasedatik abiatuta Garbea mendia igoko da betiko ibilbidetik. Irteera 09:00etan izango da, udal-pilotalekuan. Martxa luzea, aldiz, 23 km-koa izango da, 1000 m-ko desnibelarekin, eta Sabugal, Kolitza eta Garbea mendiak igoko dira. Irteera 08:00etan izango da, udal-pilotalekuan. Mugi zaitez, plazak mugatuta baitaude. Hurbil zaitez Mendi Klubera (info@balmasedamenditaldea.net, 946800646 telefonoan, astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara) eta esan agur urteari kirol eder honetaz gozatuz. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

9

Laburki

Gabonetako segurtasungomendioak Gabonak hastear daudelarik, Balmasedako Ertzain-etxeak gurekin partekatu nahi ditu aurreko urteetan ohartu dituzten zenbait datu. Alde batetik, egun hauetan etxeetako lapurretak areagotzen dira. Bestalde, azaldu dute lapurretek eta ebasketek ere gorakada izaten dutela beste esparru batzuetan, esaterako, txokoetan, lokal publikoetan eta dendetan. Era berean, gogoan izan behar dugu bankuetara eta bestelako finantza-erakundeetara bertaratzen direnek neurriak hartu behar dituztela bide publikoan ez daitezen haiengan hurbildu eta ebasketa edo lapurreta egin ez diezaieten. Azpimarratu dute Gabonetan ibilgailu gehiago daudela Enkarterriko kale eta errepideetan. Hori dela eta, urteko beste aldietan baino istripu gehiago izaten dira. Horregatik guztiagatik, Ertzain-etxeak gomendatu du neurriak hartzea jaiak seguruagoak izan daitezen. Lapurreta baduzu, ez izan zalantzarik eta zuzendu zaitez Ertzaintzako edo Udaltzaingoko agenteengan. Bestela, Balmasedako Ertzain-etxearekin harremanetan jarri zaitezke (946802701) edo 112 zenbakira.

Txaleko bat galdu da Joan den abenduaren 10ean, haurrentzako txaleko alderantzikagarri urdin eta gorri bat galdu zen, San Severino plazan. Balio sentimental handia dauka; arren eskatzen dizuegu txalekoa non dagoen jakitekotan Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko.

路Instalazioak 路Konponketak 路Aparatu sanitarioak 路Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA


10

Laburki Gabonak Nagusien Etxean Jubilatuen Elkarteak egun atsegin hauek zoriondu nahi ditu eta 2017. urterako onena opa die, bereziki, kideei eta, oro har, Balmasedako biztanle guztiei. Gabonak ospatzeko dantzaldi bat antolatu du zuzeneko musikarekin abenduaren 17rako. 17:00etatik aurrera izango da Klubaren lokaletan; gainera, txokolate-taza bat, kafea edo txupito bat hartzeko aukera egongo da. Horrez gai, Klubak bazkideei jakinarazi nahi die 85 urtetik gorako nagusientzako saskiak abenduaren 19tik 23ra bitartean banatuko direla 16:00etatik 20:00etara. Saskiak jasotzeko nahitaezkoa izango da bazkide-txartela aurkeztea eta ordainketa guztiak egunean izatea.

Biziosona.com “Jesuita” 15 urtez bizi izan zen El Nocedal-en eta balmasedartzat dauka bere burua, hainbesteraino non aldizkari hau hilero jaso nahi izan duen. Bere semeak,Carlos Mazón, sarean egiten duen lanari buruz hitz egin digu. Hain zuzen, biziosona.com webguneari buruz, distantzia luzeko txirrindularitzaren ingurukoa. Bertan, Carlosek egin dituen bidaiak zehatz ezagutu ez ezik, kirol horretaz gozatzeko gomendioak eta hitzorduak ere ezagutu ditzakegu. Idazleak bere eguneroko abenturen berri ematen du, eta blogak denda eta guzti dauka. Benetan orrialde xelebrea eta interesgarria.

Zoko Maitearen zorion-agurra Zoko Maitea elkarteak jai zoriontsuak opa dizkie balmasedar guztiei eta, bereziki, elkarteko kide direnei. Zorionak eta urte berri on! Datorren urteko ikastaroak urtarrilaren 9an hasiko dira.

UdalBerriak

HERRITARRAK

EGUZKI DANTZA TALDEAREN XXXV. URTEURRENA Eguzki Dantza Taldeak 35. Urteurrena ospatzen du jarduerez betetako agenda batekin; jarduera horiek hurrengo hilabeteetan garatuko dira. Hasteko, joan den abenduaren 4an, dantzen alarde bat egin zuten Coruñako Catalimbre tradicional o Burgo Culleredo deritzonarekin eta Avilako Folklórico Urdimbre taldearekin. Zorionak Eguzki Dantza Taldea!

Pelotazale Sozietateko kuota

Umeek gosaltzeko janari-bilketa

Balmasedako Pelotazale Sozietateak urteko 6 euroko kuota ordaindu ez duten bazkideei eskatzen die pilotalekuan dagoen (bigarren solairua, markagailuaren ondoan) bulegotik pasatzeko kuota ordaintzera, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Kutxabanken ere egin daiteke ordainketa. Horrez gain, sozietateak gomendatzen du kuota helbideratu gabe dutenek helbideratu dezatela.

Las Laceraseko nagusien egoitza eta eguneko zentroak, Asociación Virgen Milagrosa elkartearekin zuzenean lankidetzan −Bizkaiko Elikagaien Bankuaren erakunde laguntzailea−, janari-bilketa antolatu du Balmasedako umeen gosarirako. Gure hiribilduan, 600 lagun bano gehiago gose dira eta Elikagaien Bankuaren laguntza behar dute. Horietatik 280 umeak dira, eta eskolara doaz gosari eskas eta nutrizio txikikoa hartuta.

Horregatik, ekimen horretan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Bilketa Las Laceraseko egoitzan bertan egingo da, abenduaren 19an, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Animatu nahi zaituztegu txikiek gosari orekatua izan dezaten elikagai egokiak ekartzera; adibidez: Cola Cao, esne osoa, gailetak, azukrea, marmeladak, txokolateak, kakao-krema, ahiak eta Gabonetako gozokiak.


Abendua 16

Lana -DBHko 2. eta 3. mailetako matematiketan espezializatutako irakaslea bilatzen da. 632604811. -Arratsaldez lan egiteko prest neska; garbiketa, plantxa, umeak eta adinekoak zaintzea eta abar. 603893138.

11

HERRITARRAK

Azaroa eta abendua Zubi Zaharra Ikastolan

- Eskola partikularrak ematen zaizkie etxean bertan lehen hezkuntzan eta DBHn dauden umeei. 654323341. -Filologia ingelesean lizentziatua, esperientziarekin. Eskolak ematen ditut, ikaslearen etxean nahiz neurean. Balmasedan bizi naiz baina inguruko herrietara joan naiteke. Errefortzu-eskolak DBHn, Batxilergoan eta azterketa ofizialetan. 628439808 (David Orrantia). - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

Salmenta - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokipean. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -El PĂĄramo eremuan erakusketetarako pabilioia alokatzen da. 600396942. -Alokatzeko pisua behar da. 3 logelakoa eta igogailuarekin edo, bestela, behe solairuan. 657313216. -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Maria kalean. 649608647. - Logela bateko apartamentu bat alokatzen da (40 m2) PĂ­o Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. esk. Altzariz jantzia. 667263675. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

Urtero bezala, Zubi Zaharra Ikastolan egunak jardueraz beteta daude, eta ikasturtea indarrez hasi da. Azaroan, esaterako, Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleak Segurako Euskal Girotze zentroan izan ziren, eta bertako jardueretan hartu zuten parte. Euskararen erabilera sustatzeko egun ahaztezinak izan ziren. Bidezkoa den bezala, ikastolak handiro ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna. Lehen Hezkuntzako ikasleek txalaparta-tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten, eta zinemara joan ziren. Bigarren Hezkuntzan, berriz, girotze-lanak egin zituzten klase guztietan, eta ipuinak kontatu zizkieten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako neska-mutilei. Eguerdian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Garilak 26 taldearen musikaz gozatu zuten, eta Ikerren eta MarĂ­aren kantak entzun eta abestu zituzten. Arratsaldean, bertsoen garaia izan zen, eta Segurako zentroan ikasitako jolasez gozatu zuten, zehazki honetaz: Txantxangorria. Beste alde batetik, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Durangoko Azokan egindako ikerketa-lana aurkeztu zuten. Era berean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna sentiberatasunez ospatu zuten. Bigarren Hezkuntzako ikasleek zapi moreak egin zituzten Haur Hezkuntzarako, eta azaroaren 25eko goizaren amaieran argazkiak atera zituzten irakasleekin. Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Mannequin Challenge bideoa grabatu zuten egun horren harira.

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA


12

UdalBerriak

Abendua 16

Agenda

Cadena humana del IES Balmaseda/ Balmaseda BHIren giza-katea

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Abenduaren 13an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak eta betaurrekoak.

KZGunea abenduan Abenduan, KzGuneak goizez zabalduko ditu ateak, 9etatik 13etara. Ikastaroak eta mintegiak: -Smartphonetarako bat-bateko mezularitza: abenduaren 26an eta 27an, 9etatik 11etara. -Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean: abenduaren 28an eta 29an, 9etatik 11etara.

Informazio gehiago nahi baduzu, bertaratu zaitez Martin Mendia kaleko 15. zenbakira (hiltegi ohia) edo deitu ezazu 944033317 telefono-zenbakira.

Zorion-mezua Udalak eta Udalberriak Udal Aldizkariak, tarte honen bitartez, balmasedar guztiei opa nahi dizkiete oso jai zoriontsuak eta 2017. urte oparoa.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ÂşF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Kulturarteko apainketa lantegia: abenduaren 26 eta 27an, 11:00etan, Emakumearen Etxean. Hator Magiara ikuskizuna: abenduaren 26an, 18:00etan, Klarete Antzokian Rodez Villari buruzko erakusketa: abenduaren 26tik 30era, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, artistaren estudioan Zinema Vaiana: abenduaren 27 eta 28an, 18etan, Klaret Antzokian Mari Kixkur eta Hiru hartzak ikuskizuna: abenduaren 28an, 18:00etan, Klaret Antzokian Kondaira baten truke ikuskizuna: abenduaren 30ean, 18:00etan, Klaret Antzokian UGP: Urtarrilaren 2, 3, 4, 7 eta 8an, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, pilotalekuan Munduko sukaldeen lantegia: urtarrilaren 3 eta 4an, 11:00etan, Emakumearen Etxean BalmaDenda zozketa: urtarrilaren 4an, 16:30ean, Kultur Etxean Errege Magoen desfilea: urtarrilaren 5ean, 18:00etan, San Severino plazan Keinu-hizkuntza ikastaroa: urtarrilaren 9tik ekainaren 12ra arte, BalmaZ Masaje linfatikoa: urtarrilaren 19an, goizez, Emakumearen Etxean

Mari Dapena erakusketa, lerro artean: urtarrilaren 8ra arte, Batzar Nagusietako erakusketagelan Batukada: abenduaren 15ean, hiriko kaleetan zehar Balmasedako I. Azoka Kulturala: abenduaren 15etik 18ra, San Juan plazan. Gabonetako mahaierdikoen lehiaketa: abenduaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara; abenduaren 16an, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara, Klaret Antzokian. Gabonetako mahaierdikoen sariak: abenduaren 16an, 19:30ean, Klaret Antzokian. Gabonetako mahaierdikoen erakusketa: abenduaren 16tik 18ra, Klaret Antzokian Irakurzaletasuna sustatzea: abenduaren 17an eta urtarrilaren 14an, 11:30ean, liburutegian Uretako puzgarrien jaia: abenduaren 17an, 11:00etan, igerilekuetan Gabonetako kontzertua: abenduaren 17an, 20:15ean, San Severino elizan Zinema Hasta el Ăşltimo hombre: abenduaren 17an, 22:30ean; abenduaren 18 eta 19an, 19:30ean, Klaret Antzokian V. Balmasedari itzulia: abenduaren 18an Zaintzailea zaintzeko lantegia: abenduaren 19an, 11:00etan, ElkarWork Gunean Elikagaien bilketa: abenduaren 19an, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara, Las Laceras Egoitza Gabonetako saskien zozketa: abenduak 20, 17etan, pilotalekuan SpinBikeko Masterclass: abenduak 21, 10:15ean, Errotarenan Lehenengo sorospenen eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa: Abenduaren 21ean, 15:00etan eta 17:00etan, udalean Go!azen ikuskizuna: abenduaren 23an, 18:30ean, Klaret Antzokian Olentzero: abenduaren 24an, 18:00etan, San Severino plazan Ikasteko teknikei buruzko tailerra: abenduaren 26, 27 eta 28an, 10:00etan, Emakumearen Etxean

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 201  

Balmasedako Udal Aldizkaria - 2016ko abendua

Udalberriak 201  

Balmasedako Udal Aldizkaria - 2016ko abendua

Advertisement