Issuu on Google+

Osatuberri

2014ko urtarrila | 14. zk.

BIODONOSTIA, ONGIETORRI EUSKADIKO OSASUN IKERKETAKO LEHEN INSTITUTUARI

IRITZIA | 7 Aulki Hutsak

GURE ELKARTEAK | 10-11 Hirigoyen, lan jazarpenen kontrako elkartea

GERTUTIK | 14-15 Ianire Elorriaga

EUSKARA OSAKIDETZAN | 16-17 Euskarazko ofimatikako erremintak


2 | AGENDA UrTARRILA “Osasun arloan praktika komunitateak: profesional eta pazienteen arteko erlazioaren modu berria” jardunaldia. Ekitaldia 2013ko urriaren 29an, asteartean, Donostia Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian egingo da. Mezurik bidali ahal izateko: hdo.izarkiunitatea@osakidetza.net Bilbo Eskualdeko hobekuntza taldeen eta berrikuntza proiektuen VI. Jardunaldia. 2013ko urriaren 31n, ostegunean, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Bilbo Eskualdeko hobekuntza taldeen eta berrikuntza proiektuen VI. jardunaldia egingo da. Edozein kontsulta egiteko Prestakuntza Batzordearen posta elektronikoa dago: formakuntza.comarcabilbao@ osakidetza.net

AURKIBIDEA areto nagusian, 09:15etik 14:30era : 'Berrikuntzaren eta Teknologiaren Eboluzioa arlo sanitarioan eta soziosanitarioan. Azkar gauzatzeko gai al gara? Esperientzak' jardunaldia izango da. formación. continuadacruces@ osakidetza.net ETIKA ETA ZINEMAREN VI. JARDUNALDIAK

Galdakao-Usansolo Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordeak egingo ditu. GUOko ekitaldi aretoan, urriaren 15etik abenduaren 3ra bitartean. Azaroak 5: 'Osasun langileak eta ezberdintasun sozialak osasun arloan'. Abenduak 3: 'Osasun langileak ezgaitasunek ( fisikoak eta psikikoak) eragindako ezberdintasunen aurrean'.

MARTXOA

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2013ko 2. ohiko deialdia 2013ko 2. ohiko deialdiari dagokionez, azaroaren 9an, larunbatean, euskara azterketaren probak egiteko lekuak zehaztu dira. Gasteiz: Las Nieves gelategia, EHUko Campusa, Nieves Cano 33. Bilbao: Industria Ingeniaritza Teknikoko UE, Rafael Moreno 'Pitxitxi' 33, paseale

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2013ko 2. ohiko deialdia 2013ko 2. ohiko deialdiari dagokionez, azaroaren 9an, larunbatean, euskara azterketaren probak egiteko lekuak zehaztu dira. Gasteiz: Las Nieves gelategia, EHUko Campusa, Nieves Cano 33. Bilbao: Industria Ingeniaritza Teknikoko UE, Rafael Moreno 'Pitxitxi' 33, pasealekua. Donostia: Barriola eraikina, EHUko Campusa, Elhuyar plaza 1.

OSATZENen XIV. Jardunaldiak

OSATZENen XIV. Jardunaldiak

Azaroaren 14an eta 15ean, 'Topagunea' lelopean, Osatzen- Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteak XIV. Jardunaldiak egingo ditu Gasteizko Europa Jauregian.

2013ko azaroaren 14an, ostegunean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian, 09:15etik 14:30era : 'Berrikuntzaren eta Teknologiaren Eboluzioa arlo sanitarioan eta soziosanitarioan. Azkar gauzatzeko gai al gara? Esperientzak' jardunaldia

OTSAILA

KALITATEAREN EUROPAR ASTEA

2013ko azaroaren 14an, ostegunean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko

2

AGENDA

3

EDITORILA

4|6

SAKONEAN Biodonostia

7

IRITZIA 'Aulki hutsak'

8|9

OSASUN URRATSAK Haurrak Mugimenduan programa

10 | 11 GURE ELKARTEAK Hirigoyen elkartea 12 | 13 PLAZATIK Añanako Gatz Harana 14 | 15 GERTUTIK Ianire Elorriaga 16 | 17 EUSKARA OSAKIDETZAN Euskarzako ofimatikako erremintak 18 | 19 OSAKIDETZAN BIZITZA Elektromedikuntzako langileen elkartasuna 20

KONTRAZALA


3 | EDITORIALA Argitaratzailea: Osakidetza Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 006 314 osatuberri@osakidetza.net Erredakzio kontseilua: Xabier Arauzo Juan Elorriaga Euskara zuzentzaileak: Juan Elorriaga Mikel Maioz EMUN lana euskalduntzeko kooperatiba Koordinatzailea: Arteman Komunikazioa Tirada: 7.000 ale

IRAKURKETA ETA OSASUNA

Lege gordailua: ISSN 2254-450X Diseinua eta maketazioa: Arteman Komunikazioa Argazkiak: Arteman Inprimategia: Gertu (O単ati) Osatuberri helbide elektronikora jaso nahi baduzu, zure datuak gurera bidali besterik ez duzu. osatuberri@osakidetza.net

Osatuberrin parte hartu nahi? Zeu ere protagonista izan zaitezke aldizkarian. Atal hauetan parte hartzeko idatzi osatuberri@osakidetza.net helbidera. Eta gainera... Ezetz jakin! Hizkuntzaren aldeko gramatikaren edo terminologiaren inguruko zalantzarik baduzu, gurera bidali eta erantzun zuzena ematen ahaleginduko gara. Adibidez: Egokia al da Basurtuko Ospitalea idaztea? Ez, gaur egun, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea bere izen ofiziala da. osatuberri@osakidetza.net

Batzuetan, ahaleginak ondorio onak ere ekartzen dizkigu, eta irakurketak horietako asko izan ditzake aipagarri, are gehiago sakondu eta ikasi nahi dugun hizkuntzan trebatzen laguntzen badigu. Dena dela, neurologiako adituen ikerketako emaitzen arabera, irakurketaren onurak begi bistakoak dira, eta lehentasunezko bost bat aipatuko ditugu. Hasteko, buru argitasuna areagotzen du. Hala izanik, enpatia sustatu eta neuronen arteko bide loturak ere errazten ditu. Beraz, ohitura egiten bada, adinagatik gertatzen den galera saihesteko ariketa egokia da. Bestetik, gizarte harremanak ere bultzatzen ditu. Era berean, adituen esanetan, irakurketak elkarrizketarako hizpidea ere suspertzen du. Horren ondorioz, pertsonen elkarreragina eta gizarte harremanak pizten ditu. Aipatutakoaren harira, Buffaloko Unibertsitateko ikertzaileek argitaratutako Psychological Science ikerlanean adierazten denez, irakurketak talde sentimendua ere areagotzen du irakurgai bera duten irakurleen artean. Eta hori gutxi balitz bezala, estres maila ere gutxitzen du. Esate baterako, oheratu baino lehen irakurriz gero, loaldirako ohitura onak sortzen dira, hau da, insomnioari aurre egiteko baliabidea ere izan daiteke. Halaber, ikusmen sistema ere aktibatzen du. Batez ere, idatzizko letren formak irakurtzeko erabiltzen diren burmuin eremuak astintzen ditu. Azkenik, lanbide arrakasta lortzeko osagarri ona ere bada. Oxfordeko Uniber-

tsitatean egin duten ikerketaren arabera, plazerezko irakurketak eragin handia du lanbide arrakastarako bidean, eta nerabezaroan hasitako irakurleek emaitza hobeak lortzen omen dituzte helduaroan. Hori guztia aintzat hartuta, hizkuntzaren ikasketa prozesua behar bezala burutzeko, ezinbestekoa da halako dohainak garatzea. Hori dela eta, irakurtzen dugun bitartean, euskara ikasi eta finkatu egingo dugu, eta, horrez gain, burmuina bera ere indartuko dugu. Erradiogazioa garatuko dute harrotasunez eta zintzotasunez. Beraz, ez omen dira estresaren eragizitzako urte luze eta oparoetan. Zerk eskainiko digu gehiago?Bestetik, gizarte harremanak ere bultzatzen ditu. Era berean, adituen esanetan, irakurketak elkarrizketarako hizpidea ere suspertzen du. Horren ondorioz, pertsonen elkarreragina eta gizarte harremanak pizten ditu. Aipatutakoaren harira, Buffaloko Unibertsitateko ikertzaileek argitaratutako Psychological Science ikerlanean adierazten denez, irakurketak talde sentimendua ere areagotzen du irakurgai bera duten irakurleen artean. Eta hori gutxi balitz bezala, estres maila ere gutxitzen du. Esate baterako, oheratu baino lehen irakurriz gero, loaldirako ohitura onak sortzen dira, hau da, insomnioari aurre egiteko baliabidea ere izan daiteke. Halaber, ikusmen sistema ere aktibatzen du. Batez ere, idatzizko letren formak irakurtzeko erabiltzen diren burmuin eremuak astintzen ditu.


4 | SAKONEAN

I

kerketa era koordinatuan bideratu nahi du Biodonostiak, ikerketaren arloan egon daitezkeen aktore guztiak aintzat hartuta, eta bideratuta inguruko enpresei, administrazioari zein berrikuntza guneei. Ana Garmendia da koordinazioaz arduratzen dena, “bi noranzko dituen ikerketa burutu nahi du gure institutuak. Zentro teknologiko, enpresa eta ospitaletako ezagutza aktibatuz, batetik bestera eta kontrako bidean osasun sistema hobe bat lortu dadin guztien elkarlanaren bitartez”.

BIODONOSTIA, ONGIETORRI EUSKADIKO OSASUN IKERKETAKO LEHEN INSTITUTUARI

Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo osasun ikerketa institutua da Biodonostia, eta Gipuzkoa osoari zerbitzua eskaintzeko helburuarekin sortu zen orain lau urte. Ateak 2010ean ireki bazituen ere, Donostia Ospitaleak aspaldiko urteetan egindako ikerketan dago sustraituta Institutu berria.

ARDURADUNAK. Ezkerretik eskumara, Pneumologia pediatrikoko atalburu Javier Korta, Neonatologiako mediku Oihana Muga eta Pediatriako buru Joseba Landa.

APLIKAZIORA BIDERATUTAKO IKERKETA Elkarlanean ari den erakundea da eta Ana Garmendiak adierazi digunez, tresna eta gailuen sorkuntza eta aplikazioa da Biodonostian egiten den ikerketaren helburu nagusietako bat. “Gure sistema oso bideratuta dago aplikaziora. Pazientearen beharrei erantzun bat emateko benetan baliagarriak izango diren errekurtso teknologikoak sortu nahi ditugu. Inork ez baldin badu erabili behar gure sorkuntza, ez dugu bide hori jorratuko”. Eta helburu horrekin, Biodonostiak sanitario guztiei ireki dizkie ateak. “Zazpi arlotan egiten dugu lan eta horietan guztietan ikertzeko diziplina anitzeko pertsonak nahi ditugu. Bioingeniaritzan, medikuntza biziberritzailean, epidemilogian eta osasun publikoan, digestio aparatuko gaixotasunen zein gaixotasun kardiobaskularren eta neurozientzien arloan, infekzio -gaixotasunetan eta onkologian”. Arlo horietan guztietan baliagarriak izan daitezkeen osasun teknologia edo farmakoak lortu nahi dituzte. “Guztien arteko lana ezinbestekoa da, sinergiak bultzatu behar ditugu, eragile desberdinen arteko ezagutza eta guztien artean produktu erabilgarriak sortu behar dira”. Halakoa izan behar da Biodonostiaren ikuspegia Ana Garmendiaren esanetan. IKERKETA ONKOLOGIA ARLOAN Sorreratik sei arlo jorratu izan baditu ere, otsailaren 10etik aurrera onkologia alorrean ere badihardu


SAKONEAN | 5

Institutuak. Eta onkologian aurrera egiteko eta lidergo lana egiteko Oxford unibertsitate ospetsuko ikerlari bat ekarri dute. “Taldea oso motibatuta dago eta dagoeneko aurrerapausoak eman dituzte zenbait ikerketatan”. Onkologia arloan Donostia Unibertsitate Ospitaleko gunea erreferentzia bilakatzen ari da Estatuan, bertan daude-eta Onkologikoa, Donostia Unibertsitate Ospitalea, parke teknologikoko ikerketa zentroak eta enpresak. “Guztien artean gune interesgarria sortzen ari gara, azpiegitura dotoreekin, eta kanpoko ikerlari ospetsuendako gero eta erakargarriagoa da Donostia”. Gaur egun, arlo berrian 20 ikerlari inguru ari da jardunean, baina kopuru hau handituko da etorkizun hurbilean ikerketa lerro berriak gehitzean, betiere instituzio eta elkarteen bultzada mantentzen bada. Biodonostian dihardutenen profilari erreparatuz gero, 300 ikerlari horietatik asko dira Unibertsitate Ospitaleko sanitarioak, baina badaude bekadunak eta erakundearen ikerlari propioak ere. “Ikerketan jarduteko berezko grina izatea beharrezkoa da. Ikerketa bultzatzeko eta zerbitzuak hobe-

ARDURADUNAK. Ezkerretik eskumara, Pneumologia pediatrikoko atalburu Javier Korta, Neonatologiako mediku Oihana Muga eta Pediatriako buru Joseba Landa.

Biodonostia jaioberrian guztira 300 ikerlari ari da lanean, goizetik iluntzera arte, etenik gabe, hobekuntza medikoak bilatu nahian.

tzeko sanitario guztien esperientzia oso inportantea da”, pertsona guztiek dituzte ateak irekita Biodonostian. Baina horiekin guztiekin batera, badira ingeniariak, matematikariak eta informatikariak ere. “Garrantzitsua da pazientearen tratamenduan hobekuntzak ezartzea eta horretarako, sanitarioez gain, beste espezialitate askotako pertsonen lana ere oso inportantea da, guztien artean hobekuntzak proposatu ditzaten”. GIZARTEA ETA SEKTORE SANITARIOA Gizarteak gero eta gehiago eskatzen du hobekuntza arlo sanitarioan. Bizi itxaropena luzatu egin da eta guztiok kalitatezko bizitza nahi izaten dugu, eta hori lortzeko ezinbestekoak dira hobekuntza prozesuak. “Ikertu beharra dago,

garatu behar dira proiektuak eta zerbitzua eskaini behar diegu gipuzkoar guztiei. Sistemari erantzunak eskatzen dizkiogu herritarrek bizitza aktiboa izaten jarraitu dezaten”, gaineratu du Biodonostiako berrikuntza unitateko koordinatzaileak. Era berean, sektore sanitarioa ere hazi egin da aspaldion Euskal Autonomia Erkidegoan. Gero eta enpresa gehiago ari da osasunaren arloan lanean, era egituratuan, korporazio handien promozio zentroetan eta horrek guztiak eragina izango du Institutu berriaren eguneroko jardunean. MUGARRI NAGUSIAK Lau urteko ibilbidea laburra bada ere, epe horretan Biodonostiak dagoeneko lortu ditu mugarri garrantzitsu batzuk. “Esklerosi anitzerako patente bat lortu dugu”. Alor horretan lan-talde polita sortu dute eta erreferentziazko gune bilakatu nahi dute. Baita patenteen sorkuntzan ere. “Laster merkaturatu daitekeen produktu bat dugu, gure lurraldeari aberastasuna eragingo diona, eta ikertzen jarraitzeko aukera emango diguna”. Sorkuntza horren berri jakitun izan arren, oraindik ezin dute


6 | SAKONEAN I+G

ARIKETA 1 Idatzian zehar esandako ideia nagusiei erreparatuko diegu. Hurrengo ideiotan falta diren hitzak behar bezala kokatzen saia zaitez: 1.Aipamen / 2. Baldintzatu / 3. Behingoz / 4. Ebakuntza / 5. Ebakuntza-gela / 6. Norbaitek ahotan izan / 7. Zirujaua

PROFESIONALENTZAT EUSKARAZKO KONTSULTA LIBURUA

Egileek Erizaina Kirofanoan, lehen hastapenak izena jarri nahi zioten liburuari, baina izenburuaren bigarren zatia kentzea erabaki zuten. Horiek horrela, egileen esanetan liburua neurrikoa da beraien zereginaren xehetasun guztiak hartzen dituena, baina erabat sakondu nahi izan ez duena: “Liburu erabilgarri eta praktikoa egiteko asmoz ez ditugu gai guztiak luze eta zabal landu, baina diren guztiak hortxe daude”, azpimarratu zuen Roberto Canok. Bestalde, David Sotok gogorarazi nahi izan zuen liburua egiterakoan ezarritako abiapuntua pazientearen segurtasuna izan zela, “horrek kirofanoan egiten den lan guztia erabat baldintzatzen duelako: pazientearen identifikazioa, alergiak dituen, zer ebakuntza mota egin behar zaion… Guztiak du erlazio zuzena pazientearen segurtasunarekin”. Kirofano barruan anestesista batek, bi zirujauk eta bi erizainek lan egiten dute. Liburuak

erizain instrumentista eta erizain zirkulatzailearen figura eta zereginak erabat identifikatzeaz gain –instrumentistak laguntzen dio zirujauari ebakuntza egiten, eta zirkulatzaileak guztia kontrolatu eta koordinatzen du-, prozesu edo zirkuitu guztia atalez atal zerrendatzen du: higienea, asepsia eta esterilizazioa; unitate kirurgikoaren egitura; lanaren antolaketa, pazientearen artatzea; kirofanoan bereiztutako guneak eta bakoitzean kontuan hartu beharreko protokolo eta prozedurak… Arlo guztietan argibide ugari ematen ditu eta ez du zalantza izpirik uzten. Zirkuituari dagozkion arlo espezifiko horiez guztiez, aipamen berezia egin diote, era berean, Etika eta lege arauei eta Kode deontologikoari. “Gure lanarekin lotuta beti ahotan ditugun oinarriak dira, baina behingoz idatzita edukitzea oso komenigarria zen”, argitu zuen Giraltek. Liburua Mendaroko esperientzian oinarrituta badago ere, edozein ospitaletan erabiltzeko egina dago. Informazio gehiago.

Bestalde, David Sotok gogorarazi nahi izan zuen liburua egiterakoan ezarritako abiapuntua pazientearen segurtasuna izan zela, “horrek kirofanoan egiten den lan guztia erabat ..................... duelako: pazientearen identifikazioa, alergiak dituen, zer..................... mota egin behar zaion… Guztiak du erlazio zuzena pazientearen segurtasunarekin”. Kirofano barruan anestesista batek, ............................. eta bi erizainek lan egiten dute. Liburuak erizain instrumentista eta erizain zirkulatzailearen figura eta zereginak erabat identifikatzeaz gain –instrumentistak laguntzen dio zirujauari ebakuntza egiten, eta zirkulatzaileak guztia kontrolatu eta koordinatzen du-, prozesu edo zirkuitu guztia atalez atal zerrendatzen du: higienea, asepsia eta esterilizazioa; unitate kirurgikoaren egitura; lanaren antolaketa, pazientearen artatzea; kirofanoan bereiztutako guneak eta bakoitzean kontuan hartu beharreko protokolo eta prozedurak… Arlo guztietan argibide ugari ematen ditu eta ez du zalantza izpirik uzten. Zirkuituari dagozkion arlo espezifiko horiez guztiez, .................... berezia egin diote, era berean, Etika eta lege arauei eta Kode deontologikoari. “Gure lanarekin lotuta beti .................... oinarriak dira, baina behingoz idatzita edukitzea oso komenigarria zen”, argitu zuen Giraltek. Liburua Mendaroko esperientzian oinarrituta badago ere, edozein ospitaletan erabiltzeko egina dago.

Aipamen: mención. Baldintzatu: condicionar. Behingoz: por una vez. Ebakuntza: operación. Ebakuntza-gela: sala de operaciones Norbaitek ahotan izan: estar en boca de alguien. Zirujaua: cirujano.


IRITZIA | 7

Iñaki Peña

Gurutzetako medikua.

'AULKI HUTSAK'

Gaur egun eta Lehenengo Mundu delako honetan heriotza oso gai deserosoa da. Are gehiago geure Euskal Herri honetan. Ekidin beharreko tabua da, umeei ezkutatzen diegun errealitatea, “aurrera begiratu behar da, ez dago besterik”. Irakatsi ziguten sentimenduak ez adierazten, negar ez egiten, bereziki gizonezkooi. Euskal hiztunen artean, erdaldunekin konparatuta, isiltasun konspirazio hau ez dakit zabalduagoa egongo den ala ez, baina gutxiago garela badakigu, eta esperientzia pertsonalak publikoki azaltzea gehiago kostatzen zaigula ere baietz esango nuke. Horrexegatik, hain zuzen ere, hain eskertzekoa da abentura honetan apuntatu diren guztien ahalegina. Guztion artean saiatu gara galdera potolo horietako bati erantzuten: “Maite dugun hori hiltzean zer?”. Zer sentitzen dugun, zer gertatzen zaigun, ea ahaztu behar dugun, ea aulki huts hori inork inoiz bete dezakeen, noiz joan beharko ginen laguntza eske… Dokumental batean biltzen ari gara galderak eta erantzunak. Profesionalenak eta senideenak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina gazteleraz eta ingelesez ere jaso ditugu testigantza batzuk. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana. “Maite dugun hori Geure hizkuntzazko musika garaikidearen alde egin dugu apustua, geure belaunaldikoen alde: Ruper, Gari, Gorka Urbizu… Eta kohiltzean zer?”. Zer kalekuak Iruñea, Lesaka, Errenteria, Donostia, Oñati, Aretxabaleta, sentitzen dugun, zer Bilbo eta Santurtzi dira. Gehiago ez dizuet kontatuko, abenduaren 12an estreinatu nahi dugu 'Arinduz'-eko jardunaldian eta orduan augertatzen zaigun, ea kera edukiko duzue 'Aulki Hutsak' ikusteko eta entzuteko. ahaztu behar duBestela, laster ikusi ahal izango dugu doluari buruzko beste lan bat, fikziozkoa, film luzea, 'Loreak errepidean' (Jose Mari Goenaga gun, ea aulki huts eta Jon Garaño). Hildako maitea ahaztu edo gogoratu, dikotomia hori inork inoiz bete bere gordintasunean. Zuzendari eta gidoilari hauexek '80 egunean' gogoangarria egin zuten orain dela urte batzuk, beste gomendio bat. dezakeen... Halaber, aurtengo “Zinemaldian” beste lan interesgarri bat estreinatu dute, 'Amaren eskuak' (Mireia Gabilondo), Alzheimerrak jotako emakume (ama) bat erdigunean. Euskarazko zinema, gero eta osasuntsuagoa eta erakargarriagoa. Horrexegatik, hain zuzen ere, hain eskertzekoa da abentura honetan apuntatu diren guztien ahalegina. Guztion artean saiatu gara galdera potolo horietako bati erantzuten: “Maite dugun hori Dokumental batean biltzen ari gara galderak eta erantzunak. Profesionalenak eta senideenak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina gazteleraz eta ingelesez ere jaso ditugu testigantza batzuk. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana. Geure hizkuntzazko musika garaikidearen alde egin dugu apustua, geure belaunaldikoen alde: Ruper, Gari, Gorka Urbizu… Eta kokalekuak Iruñea, Lesaka, Errenteria, Donostia, Oñati, Aretxabaleta, Bilbo eta Santurtzi dira. Gehiago ez dizuet kontatuko, abenduaren 12an estreinatu nahi dugu .


8 | OSASUN URRATSAK GURE ELKARTEAK

HAURREN LODITASUNARI AURRE EGITEKO AUTOESTIMUA INDARTU 'HAURRAK MUGIMENDUAN' LODITASUN ARAZOAK DITUZTEN UMEEI LAGUNTZEKO EKIMENA TOLOSAN Tolosako pediatra eta erizain talde bat haurren loditasunaren arazoari aurre egiteko lanean hasteko puntuan dago. Horretarako, Katalunian aspalditik oso emaitza onak ematen diharduen Nens en Moviment programa euskaratzeko eskaera egin zuten, Osakidetzak onartu zuena. Programa honek umeen loditasunari aurre egiten baino askoz gehiago, arazo hori duten umeei autoestimua indartzen eta taldeetako parte izaten laguntzen die. Osasun arloko aditu hauek eremu fisikoetatik haratago, emozionalak eta sozialak ere landu nahi dituzte arazoari sustraietatik heldu ahal izateko. Horiek horrela, azken urteotan pisuarekin desorekak dituzten umeak gero eta gehiago dira, eta profesional hauen ustetan premiazkoa da konponbideak ematen dituzten formulak garatzea. Helena Zubillaga eta Donetz Iradi Tolosako osasun zerbitzuko langileak dira, bata pediatra eta bestea erizaina, eta orain arte egunerokotasunean landu eta ikusi dutenarekin, argi dute haurren loditasunari beste trataera integralago bat eman behar zaiola. Horregatik, Kataluniako Valle D´Hebron ospitalean garatutako Nens en Moviment programaren berri izan zutenean, informazio gehiago bildu ahal izan zuten eta gaia jorratzeko trebakuntza edo prestakuntza eman zieten. Haur loditasuna benetako arazoa da gaur egun; loditasun datuak lortzeko Zubillagak eta Iradik, umeen bataz besteko pisua eta altuera kontuan hartuta pertzentila neurtzen dute. Aldagai horiek ematen duten emaitza eta baita, haurren bataz besteko gorputz masa ere, handituz doaz etengabe, eta kezkatzeko moduko datuak dira. “Gure eguneroko lanean behatu dugunaren arabera, Tolosan 7 eta 14 urte bitarteko umeen loditasun proportzioa handia da”, azaldu zigun Helena Zubillagak.

Haurren artean, hazten doan loditasunaren arrazoiak aztertzerakoan, bi profesionalek oso argi dute biologikoak baino garrantzitsuagoak direla beste batzuk: psikologikoak eta batez ere sozialak. “Ez da bakarrik zenbat jaten duzun edo jandakotik ariketa fisikoa eginez zenbat erretzen duzun; baita kulturalki eta gizartean nola dagoen ikusita gizena egotea ere”. Eta horien ondorioz, Tolosako profesionalen esanetan, etorriko dira arazo psikologikoak: “Haur batzuek bizi dituzten hutsune, tristura, aspertze eta bakardadea, gabezia horiek guztiak, kasu batzuetan janariarekin baretzen saiatzen dira, baina janariak ez ditu horiek guztiak asetzen”. GIZARTE LEHIAKOR BATEAN Gizen egoteak, besteak beste, trakestasuna eragin dezake haur batzuengan eta horrek baldintzatu dezake: talde dinamikatan edo jolasean kanpo gelditzea, lagunen partetik baztertuak izatea…, are gehiago, gizarte lehiakor honetan lehia oso baloratuta baitago. Hori gutxi balitz, telebistak eta hedabideek zabaltzen dizkieten mezuak ere kaltegarriak dira eta kasu batzuetan, arazoak izaten dira gizarteak ezartzen dituen neurrietako arropak erosteko gorputzaren aldeko eragozpenak direla eta. GERTUTASUN GEHIAGO Tolosako langileen esanetan jaiotzen direnetik hainbat osasun azterketa egiten zaizkie haurrei, baina bada adin tarte bat ia aztertu gabekoa izaten dena. 6 eta 10 urte bitartean medikuek haurrak oso gutxitan ikusten dituzte, eta adin tarte horretan desoreka handiak izan daitezke bai arlo fisikoan zein emozionalean edo sozialean. “Adin guztietan gertu egon beharko genuke loditasuna gorantz joan ez dadin”.


OSASUN URRATSAK || 9 9 GURE ELKARTEAK

PROFESIONALAK Donetz Iradi erizainak eta Helena Zubillaga pediatrak Tolosako osasun zentroan lan egiten dute. Loditasuna duten haurrei lagundu nahi diete.

“Helburu garrantzitsuena ez da argaltzea, ohiturak aldatu, onartua sentitu eta autoestimu handiagoa izatea baino ”.

Gasteizko Txagorritxu ospitalean gazteleraz landu dute programa, baina Tolosakoan euskara da hizkuntza nagusia.

AUTOESTIMUA HOBETU Katalunian sortu eta garatutako Nens en Moviment programak hainbat emaitza lortu ditu orain arte, beste programek lortu ez dituztenak, hain zuzen ere. Kasu gehienetan, programa honetan parte hartzen duten haurrek ez dute pisua gutxitzen, bai ordea, hazten joaten dira eta horregatik bere IMC (gorputz masa indizea) gutxitu egiten da. Horrez gain, autoestimua asko hobetzen dute eta gizartean aktiboagoak izaten dira. Azken bi horiek lortzea da Zubillaga eta Iradiren ustez helbururik garrantzitsuena: “Helburu garrantzitsuena ez da argaltzea, ohiturak aldatu, onartua sentitu eta autoestimu handiagoa izatea baino ”.

haurrekin zein gurasoekin ere landuko dituzte: etxeko ohiturak, emozioen kudeaketa, giza harremanak… besteak beste. Hau da, uneoro komunikazioa bi noranzkoa izango da eta guztien artean adostuko dira egin beharrekoak. Gurasoekin, berriz, lan sakonagoa egiten dela azaldu ziguten: “Egunerokotasuneko esparru asko ukitzen dira eta sentimendu asko azaleratzen dira. Ez da erraza, baina emaitzak lortzeko modu onena da eta gurasoak inplikatzea ezinbestekoa da”.

GURASOAK DIRA GILTZA Haurrak mugimenduan programan umeak kontuan hartu ez ezik, gurasoak ere parte garrantzitsu dira; izan ere, programaren helburuetako bat izango litzateke bizimoduan eta elikadura ohituretan aldaketak izatea, eta horretarako gurasoen parte-hartze aktiboa behar-beharrezkoa da. “Haurra ez dago isolatuta; ingurune guztiak eragiten dio eta nagusiena familia da. Horrez gain, eskolak eta osasun adituok ere badugu zertan lan egin”. Horregatik, Nens en Moviment edo Euskal Herrian ezagutuko dugun Haurrak Mugimenduan programek, haurrekin eta gurasoekin, biekin, lan egiten dute. 7 eta 13 urte bitarteko haurrak hartzen dituzte jomugan, eta horiek parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da euren gurasoak edota umeak zaintzen dituzten bestelako senitartekoek parte hartu nahi izatea; hori gabe ez dago ezer egiterik. Metodologia aldetik, umeak 7-10 eta 10-13 urte bitarteko bi taldetan banatuko dituzte eta komeni da talde bakoitzeko gehienez hamar haur egotea. Halatan, gurasoak eta umeak bereiztuta, hamaika saio egingo dituzte. Eta

EUSKARATZEKO PREMIA Valle D´Hebronen oso tresna egokiak prestatu dituzte eta aditu horiek irrikan daude programa hori Tolosan aplikatu ahal izateko. Horren harira, Gasteizko Txagorritxu ospitalean gazteleraz landu dute aipatutako hori Tolosakoan, ordea, euskara hizkuntza nagusia denez, Osakidetzari eskatu zioten programa hori euskaratzeko, eta horren zain daude lantzen hasteko. ”Tolosakoekin hasteko asmoa daukagu, baina prest gaude eskualdeko lankideekin hitz egiteko eta beraien ekarpenak eta ideiak jasotzeko”. Bestaldetik, abantaila handia da Tolosaldeako zentro batean programa hau garatzea hurbileko umeak diren heinean, jarraipena egiteko erraztasun handiagoa dute eta.

Aldagai: variable Argaldu: adelgazar Desoreka: desequilibrio Gorputz masa: masa corporal Jarraipen: seguimiento Kudeaketa: gestión Trakestasun: torpeza Trebakuntz: preparación


10 | GURE ELKARTEAK

LAN JAZARPENA OSASUN ARAZOA ERE BADELAKO

Lan-jazarpenak ez du langilea bera bakarrik kaltetzen; familia guztiari eragiten dio”.

HIRIGOYEN ELKARTEAK LANEKO JAZARPEN MORALAREN KONTRA EGITEN DU LAN. BILBOKO ERRONDA KALEAN DUTE EGOITZA, BOLUNTAREN ERAIKINEAN, ETA ASTEAN BEHIN ELKARTZEN DIRA. PSIKOLOGO BATEN LAGUNTZAREKIN LANGILEAK NOZITZEN DUEN EGOERA AZTERTU ETA HORRI AURRE NOLA EGIN IKASTEN DUTE. HORREZ GAIN, LAGUNTZA JUDIZIALA ERE ESKAINTZEN DUTE. ANGEL TELO DA ELKARTEKO PRESIDENTEA. HARK EMAN DIGU EUREN LANAREN BERRI. Euskadiko laneko jazarpen moralaren kontrako Hirigoyen elkartea 2001ean sortu zuten jazarpena sufritu zuten bi lagunek. Euren lana, elkartearen bitartez, laneko jazarpena nozitzen duten herritarrak babestea izan da. Laneko jazarpena mobbing moduan ere ezagutzen da. Gaur egun Angel Telo da elkarteko presidentea. Elkartea sortu zutenetik gaur arte 900 bat lagun pasatu dira elkartetik. Horren harira Telok dio: “Jazarpena oso arazo gogorra da, horregatik ulertu behar duzue jendeak beldurra duela hedabideetan irten edo hitz egiteko; hau da, publikoki euren egoera salatzeko”, eta gaineratu du: “Beldurgarria ez da egoera salatzea, beldurgarria dena da pertsona horiei egiten dieten jazarpena”. Elkarteak bi alde ditu: batetik, alde juridikoa egongo litzateke, hau da, kaltetu horiek noraezean egon ez daitezen, gertatzen zaienari bu-

ruzko jarraibideak eskaintzen zaizkie; bestetik, alde psikologikoa dago, jendea ze egoeratan joaten den elkartera eta ze baliabide duten eurei laguntzeko. ELKARRIZKETA PERTSONALA Elkarteak protokolo bat jarraitzen du laneko jazarpen kasuetarako. Elkartera joaten denari elkarrizketa pertsonala egiten diote eta hartu-eman horretan ikusten dute pertsona horrek lan-jazarpena pairatu duen edo ez. Erasoa sufritu duenak gutun bat idazten du gertatzen zaionaren berri emateko. Gutun hori enpresako gerenteari bidaltzen zaio, eta gerenteak bilerara deitzen du. Lan arriskuen legeak dioena da hori, baina askotan ez da egiten. Elkartearen azken asmoa epaitegietara jotzea izaten da. “Hona inor ez da diru bila etortzen, ez dute kalte-ordaina jaso nahi izaten; beraien egoera konpontzea

ANGEL TELO Hirigoyen elkarteak Bilboko Erronda kalean duen bulegoetan.

nahi dute. Elkarte honetatik hiru bider joan gara epaitegira, gainerakoetan akordioetara iritsi gara”, azaldu du Telok. Salaketa jarri nahi duen orori laguntzen dio Telok lan ikuskaritzara. Azkeneko hiru urteetan gizarte zerbitzuetako psikologo eta psikiatren gomendioz jo dute askok Hirigoyen elkartera. “Hona datorrenari protokoloa zein den azaltzen diogu, eta berari dagokion alde juridikoa eta psikologikoa. Aurrera egitea erabakitzen badu bazkide kuota bat izango du, eta kuota horren bitartez psikologoarekin hitz egiten hasiko da”, azaldu du Telok. INGURUAN ERAGITEN DU Lan-jazarpenak ez du langilea bera bakarrik kaltetzen, familia guztiak nozitzen du erasoa. “Inguru guztia apurtu egiten da”, dio presidenteak. Hirigoyen elkartekoek diote ez dagoela erasotzaile eta biktimaren perfilik, eta, horren harira, Telo haserre agertu da: “Biktimaren perfila zein den ezagutzera etortzen dira ikertzaileak. Baina noiz ikertu behar dute zein den erasotzailearen perfila?”. Jazarpena nagusiaren aldetik datorrenean, helburua izaten da langileak lana uztea. Baina, jazarpena langileen artean ere gerta daiteke; baita nagusiaren aurka ere. Kasu horietan lankideari bizimodua hondatzea da helburua. Pertsona batek lan-jazarpena jasaten duenean, zera galdetzen dio bere buruari: "Zer egin dut gaizki? Zergatik niri? Arraroa ote naiz?"... eta horrek guztiak pertsonaren moralean eragiten du, pertsonak hondoa jo arte. Jazarpen horren ondorioa hau izaten da: bakartzea,


GURE ELKARTEAK | 11 suminkortasuna, segurtasun eza, nekea, sufrimendua, kalte psikologikoa, somatizazioa eta hutsegite larriak. Biolentzia matxistaren antza duela diote, ez dute onartu gura izaten jazarpena sufritzen dutela, eta are gutxiago jendaurrean esan. “Horregatik argi izan behar dugu erasoa nozitu duena biktima dela eta ez erruduna”, diote. Gainera, ospe-galtze kanpaina egiten dute langilearen inguruan. “Nik uste dut instituzioek legeak egiten dituztela baina gero ez dutela euren legedia errespetatzen. Ez du ezertarako balio artikulu zehatz bat egiteak lan jazarpena delitua dela esanez. Gainera, tipifikatuta dator prozedura kriminalaren legeko artikulu zehatz batean. Baina ez dute ezer egiten”, azaldu du Telok. Horren harira, administrazioak berak gehiago egin dezakeela uste dute elkarteko kideek. Famili medikuen kasuan, Telok dio askok jakingo dutela euren pazienteek lan-jazarpena pairatzen dutela, baina ez direla ausartzen hori aitortzera.

Lan-jazarpenak osasunarazoak dakartza, eta ondorioz baita administrazioarendako gastua ere”.

KRISIAK NABARMENDU EGIN DU EGOERA Datuek diote populazio aktiboaren %15ek sufritzen duela lan-jazarpena, eta Teloren esanetan datu hori handiagoa izango da, %17 gutxi gorabehera, jende askok isilean gordetzen duelako. Gainera, azkeneko urteetan lan-jazarpen kasuak %75 igo direla diote, eta horretan eragin handia izan duela bizi dugun krisi ekonomiko egoerak. Lan-jazarpenak osasun-arazoak dakartza, baina administrazioarendako gastua ere bada: “Finean, pertsona bat gaixotzea da, eta horrek gastua dauka”, dio Telok. Pertsona bat uneoro jazarpena sufritzen ari bada, gaixotu egiten da azkenerako. Burutik gaizki bukatzen du, eta errekuperatu arte denbora asko pasatzen da. Gertatu izan da administrazio mailan egitea jazarpena: halakoetan, administrazioari multa bat ezartzen zaio, baina Telo ez dago horrekin ados. “Administrazioak ordaindu behar badu guztiok ordaindu behar dugu, baina guk

ez diogu langile horri eraso; hortaz, uste dugu zigortu behar dela erasoa egin duen pertsona. Berak ordain dezala, eta ken diezaiotela dirua nominatik edo bere ondasunetik”, gaineratu du. Segurtasunean gastatzea osasunean irabaztea da, eta etorkizunean ongizatea berreskuratzea; denok, bai enpresak, bai gizarteak. Ondo zaindutako langile batek emaitza onak ematen ditu.

Garun kalte: daño cerebral Berbagai: tema de conversación Hausnarketa: reflexión Irentsi: tragar Zerrendatu: enumerar, enunciar

Zer eskaintzen du elkarteak? Hirigoyen elkarteko kideak astean behin elkartzen dira, martitzenetan, 18:00etatik 20:00etara Bilboko Boluntaren egoitzan. Laguntza psikologikoa eskaintzen dute batzar horietan. Horrez gain, Angel Telo presidenteak telefono bat dauka eta egunero jasotzen ditu telefono deiak. Telok berak azaldu du zenbaki horretara ez duela hemengo jendeak bakarrik deitzen, hemendik kanpokoek ere deitzen dutela. Eta, horrelakoetan, oso zaila da esatea “barkatu, baina Bilbora deika zabiltza, okertu egin zara...”. Gaur egun 40 bat bazkide ditu elkarteak. Irabazi asmo gabeko elkartea da Hirigoyen.

EUSKADIKO LANEKO JAZARPEN MORALAREN KONTRAKO HIRIGOYEN ELKARTEA Erronda kalea. Bolunta eraikina. 2. pisua 48005 Bilbo. Bizkaia. Telefonoa: 660 522 899 http://asociacionhirigoyen. blogspot.com.es/


12 | PLAZATIK

AÑANAKO GATZ HARANA,

GATZA SORTU ETA ZAINDUTAKO ONDARE NEURTEZINA ARABAN KOKATUTA DAGO GESALTZA HERRIA, IZENA, IZAERA ETA ZAPOREA EMATEN DION GATZAGA ERRALDOIAREN INGURUAN. MILAKA URTE DITU GATZAGA HONEK ETA BERE INGURUAN SORTUTAKO GESALTZA HERRIA EUSKAL HERRIKO HIRIBILDU ZAHARRENA DA –1114KOA–. AÑANAKO GATZ HARANA FUNDAZIOA GATZ HARANA BERRESKURATZEKO LAN IZUGARRIA EGITEN ARI DA, ETA HORREN EMAITZA DA, BESTEAK BESTE, UNESCOK GATZ HARANA MUNDUKO ONDARE IZENDATZEKO PROZESUAN BURU-BELARRI JARDUTEA. Inork besterik gabe Gesaltza herria autoan zeharkatu badu, gauza segurua da hango paisaiarekin zur eta lur gelditu dela, ez baitu parekorik: milaka urtetan gatza modu tradizionalean landutako hiru hektareako lurzorua, maldan dagoena eta ehunka terrazatan banatutako ehunka larrain dituena. Gesaltzako ur gaziko iturburuen inguruan aurkitutako lehen giza aztarnak orain dela 5.000 urte ingurukoak dira, eta ordutik hango gatza oso preziatua izan da; hainbeste, une oro inguruan herrixkak eta hiriak izan zirela; askoz geroago, 1114. urtean Alfontso I.ak Gesaltzari errege forua eman zion, Euskal Herriko lehena, hain zuzen ere.

1851n Londresko Nazioarteko Erakusketan Gesaltzako gatzak ohorezko aipamena eta brontzezko domina irabazi zuen”.

Mendeetan gatzak berebiziko garrantzia izan du, hotz industrialik egon artean berori zelako elikagaiak iraunarazteko sistemarik eraginkorrena; horregatik, askotan ‘urre zuria’ esan izan zaio gatzari. Adierazgarria da, adibidez, 1851n Londresko Nazioarteko Erakusketan Gesaltzako gatzak ohorezko aipamena eta brontzezko domina irabazi izana. Gure garaietatik hurbilago, XX. mendean, luzaroan halako historia eta garrantzia izan duen gatz harana galtzear egon zen, hango gatzak merkatuan lehiatzeko zituen zailtasunak ikusita herritar askok beste lan batzuk bilatu zituztelako. Horren aurrean, ondare hura galbidean zihoala ikusita, 90eko ha-

markadan herriko gatz ekoizleek erakundeetara jo zuten laguntza eske. Arabako Foru Aldundiak gatzagaren eta ingurunearen zaintza hartu zuen bere gain eta bera berreskuratzeko proiektu bat idatzi zuen. Hala, 2009an Añanako Gatz Harana Fundazioa eratu zuten. Fundazioa Arabako Aldundiak, Gesaltzako Udalak eta gatz ekoizleen Gatzagak elkarteak osatzen dute. Gesaltzako motorra bihurtu den fundazioak hiru helburu nagusi ezarri zituen: batetik, garapen jasangarriaren bitartez, gatzaga kontserbatzea. Hala, gatza ekoiztearekin bat egitura ere bere horretan zaintzea. Bestetik, kalitate

BERRESKURATUTA Gaur egun Gesaltzan 2.000 larrain inguru daude berriro lanean. Gero eta larrain gehiago martxan egotea gatzagaren kontserbazioarentzat oso onuragarria da.

oneko gatza ekoiztea, beste ekoizleekin lehiatu ahal izateko eta, bide batez, bere kabuz finantzatu ahal izateko. Eta, azkenik, herriaren eta eskualdearen garapen ekonomiko, sozial, kultural eta turistikoari on egingo dioten ekintzak antolatzea. GATZ OSO BEREZIA Gesaltzako gatza oso berezia da dituen ezaugarri jakin batzuei esker. Oso kalitate eta purutasun handikoa da. Horren erakusle da, esaterako, 18 Michelin izar batzen dituzten hainbat sukaldari ezagun gatz horren erabiltzaile eta enbaxadore izatea. Pedro Subijana (Akelarre), Andoni Luis Aduriz (Lugaritz), Martin Berasategi (Berasategi),


PLAZATIK | 13

GATZ LIKIDOA Ur litro bakoitzeko

240 gramoko

gatz kontzentrazioa lortzen da.

LANTZAK Terraza eta kanaletan sortutako estalaktita formako ur gazidun tanta gogortuak dira. Gaur egun oso preziatuak. puntu batzuetara bideratzen da eta han, eguzkiaren beroak lagunduta, litro bakoitzeko 240 gramoko gatz kontzentrazioa lortzen da. Gatz likido horrek oso harrera ona du eta hala ontziratuta saltzen dute. Eta bestetik, lantzak, Gesaltzako terraza eta kanaletan sortutako estalaktita formako ur gazidun tanta gogortuek osatuta. Iraganean ez zitzaien baliorik ematen, baina gaur egun oso preziatuak dira. Kalitate handiko gatz horiek dagoeneko munduko 20 herrialdetan saltzen dira, eta irabazi guztiak gatz haranean inbertitzeko baliatzen dituzte. Fundazioaren gerente Roberto Lopez de Eguilazek jakinarazi duenez, 2012an 250.000 euroko salmentak izan zituzten.

“ FUNDAZIOA 90eko hamarkadan, gatzagaren egoera kaskarra ikusita, Arabako Aldundia egin zen bere kargu. Eta gerora Aldundiak, Gesaltzako Udalak eta gatz ekoizleek fundazioa sortu zuten.

Eneko Atxa (Azurmendi), Francis Paniego (Marques de Riscal) eta bestelako sukaldari handiek ekoizpenean parte hartu eta Gesaltzako gatza kontsumitzen dute. Gatza modu tradizionalean ekoizten dute, han beti egin ohi izan den bezala: haranaren goialdeko iturburuetan sortutako ur gazia kanalen bidez garraiatu eta gatzuna zabaldu egiten da. Hurrengo egunerako gatza kristaldu egiten da sukaldarientzat hain preziatuak diren ezkata edo xaflatan. Eta, gerora, gatz arrunta ere ateratzen dute. Baina badira beste gatz mota batzuk ere. Batetik, gatz likidoa. Gatzuna horretarako prestatutako

Zenbat eta ekoizpen gehiago egon, gero eta hobeto zaintzen da gatzaga eta horren egitura. Gatzunak egurrari eta egiturari on egiten die, intsektu eta antzekoetatik babestuz”. GATZ EKOIZLE GAZTEEN TREBAKUNTZA Azken urteetan, Fundazioak egindako lan erraldoiaren ondorioz, larrain askoz gehiago daude berriro gatza ekoizten. Lopez de Eguilazek emandako informazioaren arabera, gatz haranaren erdia berreskuratua dago eta 2.000 bat larrain daude martxan. Ekoizpenaren geldiunearen ondorioz, horietako asko erdi estalita zeuden, baina garbitu eta lanean jarri dira berriro. Izan ere, fundazioaren gerentearen esanetan, “zenbat eta ekoizpen gehiago egon, gero eta hobeto zaintzen da

gatzaga eta horren egitura. Horren arrazoia da gatzunak egurrari eta egiturari on egiten diela, intsektu eta antzekoetatik babesten dituelako”. Horri lotuta, azken bi urteotan gatz ekoizle gazteen trebakuntza ere lantzen dihardute. 2012an bost gazte aritu ziren, eta 2013an beste bost. Horren helburua da herriko eta eskualdeko gazteei guraso eta arbasoen lanbidea ezagutzeko aukera ematea, batetik, eta lanpostu berriak sortzea, bestetik. Hain zuzen ere, fundazioko arduradunen ustetan, gatzagak langileak beharko ditu laster: maiatzetik irailera bitartean gatza ekoizteko, eta urteko gainontzeko hilabeteetan mantentze lanak egiteko. GESALTZA GIZATERIAREN ONDARE IZATEKO PROZESUAN Orain dela urte batzuk fundazioko gerenteak hedabide batean esan zuen Gesaltza Arabarako izan daitekeela Guggenheim Bilborako izan denaren parekoa. Une hartan batzuek esaldi hura lelokeriatzat hartu bazuten ere, denborak erakutsi du Gesaltzak askok uste baino oihartzun handiagoa hartuko zuela. “Munduan oso leku gutxitan aurki daiteke honen pareko paisaiarik eta hain ondo zainduta dagoen antzinako ondare eta tradiziorik. Are gehiago, ia ezinezkoa da hiru hektareako lurzoruan balioa duten hainbeste gauza aurkitzea”, borobildu du Lopez de Eguilazek. Eta horren guztiaren erakusle da Unescok Gatz Harana Gizateriaren Ondare izendatzeko hasitako prozesua. Informazio gehiago.

Garun kalte: daño cerebral Berbagai: tema de conversación Hausnarketa: reflexión Irentsi: tragar Zerrendatu: enumerar, enunciar


14 | GERTUTIK

TXAPELDUNA Bakioko Ianire Elorriaga Europako emakumezkoen skate txapelduna izan da behin baino gehiagotan.

Zer da zuretzat patinatzea? Pasioa da. Dibertitzeko era ere bada, eta gainera zeuk bakarrik egin dezakezu; lagunekin hobeto, baina bakarrik ere egin daiteke. Gainera, zeure burua menperatzeko modua da, gauza berriak ikasiz. Horrek poztasuna ematen du. Ogia erostera patinatzen joaten zaren horietakoa zara? Bai, halakoa izango nintzateke kalean bizi izango banintz; baina, mendian bizi naiz. Bilbon bizi nintzenean beti patinarekin ibiltzen nintzen, baita Bakion ere. Gidabaimenik ez genuen garaian gure garraiobidea zen patina: edonora joateko erabiltzen genuen. Modu horretan abilezia hartzen da patinarekin. Patinatzea: kirola, zaletasuna, bizitzeko modua... zer da? Nik uste dut pertsona bakoitzarentzat gauza bat izan daitekeela; eta bizitzako momentu bakoitzean ere gauza bat izan daiteke. Kirol moduan ikus daiteke, AEBetan adibidez kirola da; bizitzeko era ere izan daiteke, egunero erabiltzen duenarentzat, nahiz eta lehiaketetan parte hartu ez. Niretzat zaletasuna da, gustuko dudan zerbait.

“GIDABAIMENIK EZ GENUENEAN GURE GARRAIOBIDEA ZEN PATINA� IANIRE ELORRIAGA IANIRE ELORRIAGA BIZKAITARRA OSO GAZTE HASI ZEN PATINATZEN, NEBA NAGUSIAREN ERAGINEZ. LEHIAKORRA DA, ETA, ONDORIOZ, EUROPAKO TXAPELDUNA IZAN DA BEHIN BAINO GEHIAGOTAN. BAKION BIZI DA GAUR EGUN. BAKIOKO PATINATZE PISTAKO LURRA EGOERA TXARREAN DAGOELA DIO, ETA, HORREGATIK, MUNGIARA JOATEN DIRA ENTRENATZERA. ELORRIAGA NESKA KIROLZALEA DA: ARETO FUTBOLEAN

Noiz konturatu zinen txapelketetara joateko moduan zeundela? Egia esan, ez nintzen konturatu. Niretzat patinatzea jolas bat zen; behin Frantziara (Hossegorre) joatea proposatu zidaten, Europa mailako lehenengo nesken txapelketara (2000. urtean). Irabazi egin nuen eta konturatu nintzen ez zegoela horrenbesteko mailarik. Hara joanda lortu nituen gaur egun ditudan babesle garrantzitsuenak. Ondoren, beste herrialde batzuetara joateko deitu zidaten. Hiru aldiz joan naiz Frantziako txapelketa horretara eta hiruretan irabazi dut. Gurasoek zer diote? Beti izan dut euren laguntza. Jarrera ona izan dute egin dudan guztiarekin, beti iruditu zaie ondo egin dudana, eta horregatik jarraitu dut honetan. Egia esan, sozialki zaila da neska bat horrela ibiltzea.


GERTUTIK | 15

Patinatzea ez da kirol oso lehiakorra, bakoitzak ahal duena egiten du”.

Zer esango zenieke neskei patinatzera animatzeko? Esango nieke oso kirol polita dela, eta lagun asko egiten direla. Gainera, ez da oso kirol lehiakorra. Bakoitzak ahal duena egiten du. Garrantzitsuena lotsa kentzea da. Nahiko ondo ibiliz gero, neska batentzat samurragoa da aurrera egitea eta lehiatzea. Patinatzetik bizi ahal izatea oso zaila da. Urte batzuetan izan dut aukera hori, baina gaur egungo krisialdiarekin oso zaila da. AEBetan hori posible da. Zure patinatzeko moduak zer ezaugarri ditu? Europa mailan neska askok ez dute aldapan patinatzen eta guk, aldiz, hemengo pistetan aldapa handiak ditugu. Txapelketetan ibilbideak izaten ditugu, hainbat oztoporekin; aldapak bakarrik abiadura hartzeko izaten dira. Baina, ondo moldatzen garenez, trukuak egiteko aprobetxatzen ditugu aldapak.

Izan duzu lesiorik? Bai, izan ditut. Guk ez dugu babesik eramaten; babesa eramaten dute U handian ibiltzen direnek. Hemen ez dago horrelako pistarik. Lesioak, batez ere, orkatiletan izaten dira. Gorputz Hezkuntzako ikasketak egin zenituen eta gaur egun irakasle lanetan zabiltza. Ingelesezko irakasle ikasketak eta Gorputz Hezkuntza ikasi nituen. Lehen Hezkuntzan (6-12) eta Haur Hezkuntzan ibiltzen naiz normalean. Gustura nago irakasle lanarekin: ordutegi ona, oporrak... Umeei klaseak ematea gustuko dut. Ikasleek badakite txapelketetan parte hartzen dudala; gainera, beti sartzen dut patinatzeari buruzko eskolaren bat. Oso gustura ibiltzen dira, nahiko arrakasta izaten du. Munduko Txapelketan ere parte hartu izan duzu. Australian birritan egon naiz Munduko Txapelketan; beste behin Alemanian egon naiz, Münsterren, baita Pragan ere. Aurtengo Bartzelonako txapelketara ere gonbidatu naute: parte hartzaile gehienak AEBetakoak ziren, Brasildar bat ere

KIROLA Patinatzeaz gain, areto futbolean ere jokatzen du eta Gorputz Hezkuntzako irakaslea da.

bazegoen eta ni neu. Nesken maila gero eta altuagoa da. AEBetan, adibidez, entrenamenduak izaten dituzte, eta txikitatik aritzen dira honetan. Roxy Ianire Elorriaga Master Week. Zure izena zeraman udalekua izan zenuen? Neska hasi berrientzako udalekua izan zen. Roxyk antolatu zuen eta arrakasta handia izan zuen. Neska batzuk kanpoan geratu ziren, plazarik gabe. Irakasle lanetan ibili nintzen, Holanda, Suedia eta Ingalaterrako beste hiru lagunekin. Udalekuak jarraipena izan behar zuen, baina krisia dela-eta ez du aurrera egin.

Abilezia: habilidad, destreza. Babes: protector. Gidabaimen: permiso de conducir. Lehen Hezkuntza: Educación Primaria. Lehiakor: competitivo/a. Orkatila: tobillo.


16 | EUSKARA OSAKIDETZAN

EUSKARAZKO OFIMATIKAKO ERREMINTAK

NAHI DUTEN LANGILE GUZTIEK EUSKARAZKO OFIMATIKAKO ERREMINTA OROKORRAK INSTALATU ETA ERABIL DITZAKETE

OSAKIDETZAKO EUSKARA ZERBITZUAREN EKIMENEZ, WINDOWS 7 DUTEN OSAKIDETZAKO PC GUZTIETAN EUSKARAZKO OFIMATIKA-ERREMINTAK PRESTATU DAITEZKE. ERAKUNDE ZENTRALEKO INFORMATIKA ZUZENDARIORDETZAK HAINBAT PROBA EGIN DITU SISTEMA OPERATIBO BERRIAK ETA EUSKAL OSASUN ZERBITZUAREN SISTEMAK TALKA EGIN EZ DEZATEN; AZKENEAN, EMAITZA ONAK LORTU DITUZTE, ETA DAGOENEKO LANGILEENTZAT ESKURAGARRI DAGO. Osakidetzako euskara-planaren helburuetako bat da ia langile guztiek lanabes duten ordenagailuetan euskaraz aritzeko aukera izatea. Horren bidean, Euskara Zerbitzuak Erakunde Zentraleko Informatika Zuzendariordetzara jo zuen. Departamentu horretatik saiatu egin ziren Osakidetzan garai hartan indarrean zegoen XP softwarearen eta bere office-ren bertsio euskaratua erabiltzen, baina konfigurazio horrek erakundearen sisteman arazoak eman zituen. Office-k ondo funtzionatzen zuen, baina sistema operatiboak ez, eta horren ondorioz lan egiteko modua asko moteldu egiten zen. Sasoi hartan XP softwarearekin egiten zen, orain, berriz, Windows 7 prozesua burutzen ari da Osakidetzan. Sistema hori garatu da eta

oraingoa bateragarriagoa da. Informatika Zuzendariordetzak sistema operatibo horrekin probak egin ostean, Euskara Zerbitzuak erabaki du badela garaia euskarazko aukera emateko. OFIMATIKAKO OINARRIZKO TRESNAK Lehenik eta behin, argitu beharra dago sistema operatiboa dela ordenagailuak, makinak berak, funtzionatzeko behar duena eta ofimatikako tresna arruntak aipatzen direnean office-z ari garela, alegia, mahai-gaineko aplikazio orokorrak biltzen dituen aplikazio multzoaz; ezagunenak aipatzearren: word, excel, powerpoint eta outlook. Dena dela, ofimatikako tresnak euskaraz erabiltzeko aukera eskaini aurretik Informatika Zuzenda-

riordetzak aztertu egin du zein den Osakidetzako lanpostu estandarra. “Beste programa askoz gehiago daude eta badira beste asko erabiltzen dituzten langileak, baina oinarrizkoenetara jo dugu”, azaldu du Informatika Zuzendariordetzako Rosa Bastidak. Informatikariek azaldu digutenez, Osakidetzan ez dute ezer berririk sortu; egin dutena da sistema operatiboak probatu eta, bateragarriak direla ziurtatu ostean, Euskara Zerbitzuak berak eta zenbait langilek egindako eskaerari erantzuna eman. Bide batez, gainera, sistema operatiboa aldatzeaz baliatu dira konfigurazio hori guztia maketara pasa eta sistemak berak zituen gehigarriak garbitzeko. “Windows XPrekin lanean sei urte pasa generamatzan eta departamentu edo

ERABILTERRAZA Informatika eta Euskara Zerbitzuek ahalbideratu dute oinarrizko ofimatika erremintak euskaraz erabiltzea. Argazkian Osakidetzako bi langilek euskarazko aplikazioan dihardute.


EUSKARA OSAKIDETZAN | 17

sail desberdinetatik eskatutako aldaketa zehatzak gehituta, sistemak konfigurazio asko zituen gehituta”. Gainera, Informatika Zuzendariordetzatik argitu dute sistema operatiboaren eta office-ren lizentzia gaztelaniaz dagoela, baina modulu horren barruan beste hainbat hizkuntzaren aukera dagoela (euskara, galiziera eta katalana, tartean); eta aukera horretaz baliatzen direla.

MAKETA INSTALATUTA Euskara Zerbitzuak Erakunde Zentraletik Osakidetzako erakunde guztietako euskara-arduradunei bidali dizkie euskarazko ofimatika-erremintak instalatzeko argibideak. Era berean, Erakunde Zentraleko Informatika Zuzendariordetzatik erakunde guztietako informatikariei eman dizkiete horri buruzko argibideak. Hortaz, euskaraz-

ko erremintak erabili nahi dituen edozein langilek bere erakundeko euskara-arduradun edo informatikariarengana jo ahal izango du laguntza eske, nahiz eta langileak berak aukera duen hizkuntza-aldaketa egiteko.

LEGEZKO OHARTARAZPENA Eskuliburu honetatik hartutako pantaila eta produktuak Microsoft Corporation eta beste fabrikatzaile batzuek erregistratutako markei dagokie.

EMAN BEHARREKO PAUSOAK Dagoeneko Osakidetzako ia langile guztiek hizkuntza-aukera hori jasotzen duen maketa jarrita daukate beraien sistema operatiboaren barruan; bai, behintzat, lanpostu arrunta dutenek eta Windows 7

duten PC guztietan. Eta maketa horretatik abiatuta, prestatzea erraza da, baina langile guztiak ez daude hori egiteko baimenduta. Dena dela, hizkuntza-aldaketa lehenengo aldiz egiteko, langileei aholkatzen zaie beraien erakundeko informatikariei informazioa eskatzea. Hizkuntza-aldaketa egiteko jarraibideei dagokienez, eman beharreko pausoak oso errazak dira. Euskara Zerbitzuko arduradunak pozik daude lortutakoarekin, eta Osakidetzako langileei gonbitea egiten diete pauso hori eman eta euskarazko ofimatikako erremintak erabil ditzaten. Informatikako Zuzendariordetzako teknikari Rosa Bastidaren esanetan, “ez dauka zailtasunik, erraza da. Gainera, ni euskara ikasten nabil eta gehiago ikasteko oso aproposa da”. Euskara Zerbitzutik, berriz, uste dute euskararen normalizazioaren bidean administrazioa eredugarria izan behar dela eta bertako langileek ere ahalegin txiki hori egin beharko luketela. Euskal hiztun batzuen artean uste zabaldua da informatikako esparrua gaztelaniaz jorratzekoa dela, baina euskarazko software orokorrak euskaraz ere izateak lagun lezake muga hori gainditzen eta euskara teknologia alorrera oztoporik gabe hedatzen. Izan ere, erreminta berriak instalatu eta denbora gutxira zalantza txikiak ager litezke, baina gerora ohitu eta berdin-berdin lan egiten da euskarazko softwareekin. Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako Administrazio Publikoetan ere software orokorren euskarazko bertsioen erabilera sustatu da, eta etorkizunean ere ildo beretik jarraitzeko konpromisoa egongo da.

Eredugarri: Ejemplar, modélico. Gonbitea egin: Invitar. Jarraibide: Instrucciones, pautas. Lanabes: Herramienta. Mahai-gain: Escritorio Sustatu: Impulsar.


18 | OSAKIDETZAN BIZITZA

GALDAKAO-USANSOLO

ELEKTROMEDIKUNTZAKO LANGILEEN ELKARTASUNA HERRIALDE TXIROEKIN mantenua egitea da. Lan handia izaten dute makina horiek guztiak konpontzen eta, gainera, kasu gehienetan lana presazkoa izan ohi da, erreminta horietako asko ebakuntza-geletan erabiltzekoak izaten direlako.

LANTALDEA Ezkerretik eskumara Mitzel Gotzon Bijueska, Carlos Cortazar eta Ander Illarramendi. Euskalman enpresako langileak dira eta Galdakao Usansolo Ospitalean dute tailerra. Ebakuntza-geletarako makinen mantenua eta konponketa egiten dute.

GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEAN EUSKALMAN ENPRESAKO HIRU LANGILEK ASPALDITIK DIHARDUTE LANEAN EBAKUNTZA-GELETARAKO MAKINAK KONPONTZEN ETA HORREN MANTENUA EGITEN. BERAIEN OHIKO LANEZ GAIN, TARTEKA OSPITALEAN EDO ESKUALDEKO OSASUN-ZENTROETAN ZAHARKITUAK GELDITU DIREN MAKINAK KONPONDU ETA BESTE HERRIALDE TXIROAGOETARA BIDALTZEN DITUZTE. Euskalman enpresa Grupo Empresarial Electromedico taldearen barruan dago, eta talde horrek Munduko Teknikariak GKE sortu zuen 2010ean. Era berean, talde horrek harreman handia dauka Mugarik gabeko Medikuak eta Mugarik gabeko Erizainak GKEekin ere. Hala, herrialde txiroagoetara elkartasuneko hainbat proiektu bideratzen dituzte. Dena dela, Galdakao-Usansolo Ospitalean lan egiten duten Mikel Gotzon Bijueska, Carlos Cortazar eta Ander Illarramendi elektronika-teknikariek osatutako taldeak urte asko daramatza beraien lanaren bitartez premia dutenei laguntzen. Izan ere, Cortazar Cuzcon (Peru) izana da askotan eta horrek ikuspegia ireki diola dio: “Hango errealitatea ikusteak kontzienteago egiten zaitu munduan dauden

egoerekiko, eta guk soberan daukagun gauza gutxirekin beste herrialde batzuetan asko lagundu dezakegula erakusten digu”. Cortazar harago doa eta adibide esanguratsu bat aipatu du: “Gaur egun ospitaleetako profesionalek ez dute nahi sei kanal baino gutxiago duen elektrokardiograforik, eta berez kanal bakarrekoek ere ederto funtzionatzen dute. Teknologia oso azkar doa, baina atzean gelditzen denak ere balio handia izan dezake”. Lantalde horren eguneroko zeregina Galdakao-Usansolo Ospitalean eta horren sarearen barruan dauden osasun-zentroetan (Galdakao, Basauri, Gernika, Durango eta Laudio) matxuratutako makinak (elektrokardiografoak, X izpienak…) konpondu eta orokorrean pazienteekin lotutako aparatu guztien

ZAHARKITUTAKOAK EGOKITU Zenbait kasutan, baina, ez dituzte makinak konpontzen, Osakidetzak berriagoak erosi eta horiek dituzten ezaugarriei dagokienez zaharkituak gelditu direla erabaki eta alboratu egiten dituelako; edo erremintaren matxura handiegia dela ondorioztatzen delako. Hala ere, “guk bajan emandako makinak, itxuraz ondo badaude eta konpontzeko aukera dagoela ikusten badugu, gordetzen ahalegintzen gara”, diote. Dena dela, argitu nahi dute alboratutako makinak, behin baino gehiagotan, apurtuta baino gehiago erabilera desegokiaren ondorioz kaltetuta egoten direla berez.

Guk bajan emandako makinak, itxuraz ondo badaude eta konpontzeko aukera dagoela ikusten badugu, gordetzen ahalegintzen gara”. Hortaz, erreminta horietako batzuk alboratu eta gorde egiten dira. Batzuetan Euskalmaneko langileek gordetzen dituzte eta beste batzuetan ospitaleko zelari edo erizainburuek. Eta, eskaerarik badago, konpontzeari edo berritzeari ekin eta premia duen herrialdera bidaltzen dituzte. Kasu gehienetan eskaera hori Munduko Teknikariak GKEtik heltzen da, baina berau sortu aurretik ere konpondu eta bidali izan dituzte makinak. Esaterako, orain dela sei bat urte Errusiara tentsiometro eta bestelako aparailuz betetako autobus bat bidali zuten eta hainbat mediku ere hara joan ziren laguntzera. “Aparatu batzuek urte dezente zuten, baina, ondo berraztertu


OSAKIDETZAN BIZITZA | 19 ostean, horietako asko baliagarriak zirela egiaztatu eta bidali egin genituen”. Cuzcon ere, Carlos Cortazarren ekimenaren bitartez, tailer bat eraiki eta martxan jarri zuten, hango artisau batzuek bizimodua atera ahal izateko. Kasu horretan, gainera, Euskalmaneko langileez gain, Galdakao-Usansolo Ospitaleko pertsona asko egon zen inplikatuta. GKE-EN ESKAEREN ARABERA Bestalde, 2010ean Munduko Teknikariak GKE hau sortu zenetik elkartasuneko lan horiek bestelako prozedura izaten dute, hau da: GKEtik deitu edo idatzi egiten diete beste herrialde batera bidaltzeko makina konkretu bat eskatuz. Euskalmanekoek beraien biltegia arakatzeaz gain, zelari eta ebakuntza-geletako arduradunei galdetzen diete ea ezaugarri zehatz horiek dituen eta erabiltzen ez den aparailurik ba ote dagoen; eta halakorik badago, lehenbailehen konpontzeari ekiten diote. “Eskaeraren arabera egiten dugu lana”, azaldu du Mikel Gotzon Bijueskak; izan ere, “luzaroan inork ez badu eskatzen, makina asko bota egiten dira pena handiz, biltegietan leku asko hartzen dutelako”. Hala, gerta daiteke makina bat konponduta edo eraberrituta egotea eta nora bidali ez izatea; edo kontrakoa, gobernuz kanpoko erakundeen bitartez material zehatzen baten eskaera jaso, baina bertan halakorik aurkitu ez eta ezin erantzun izana. Adibidez, orain dela hilabete batzuk txertoak eta laginak prestatzeko laborategiko irabiagailuak lortzeko eskaera jaso zuten, baina azkenean Galdakao-Usansolon ez zuten halakorik aurkitu. Bizkaiko ospitale honetatik egindako materialen azken bidalketa, berriz, Hondurasera egin zuten, Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundearen bitartez. Handik esterilizatutako materialaren eskaera egin zuten. Gainera, kasu hartan, Grupo Empresarial Electromedicok desfibriladore erdi-automatiko berri bat erosi eta hura ere bidali zuen. Euskalman enpresaren eta Grupo Empresarial Electromedico taldearen Munduko Teknikariak gobernuz kanpoko erakundeak azken urteotan Mauritanian lan handia egin izan du, nahiz eta gaur egun, herrialde horretan dauden arazo larrien eta segurtasun ezaren ondorioz, zonaldez aldatzeko asmotan

dagoen. Carlos Cortazarrek positibo ikusten du zonalde konkretu batean laguntzea: “Egia da herrialde txiro asko daudela eta guztiei laguntzea ezin hobea litzatekeela, baina, hori ezinezkoa denez, hobe da zonalde konkretu batean arreta jarri eta hango beharrak ondo aztertuta asetzen saiatzea”.

GKE hau 2010ean sortu zen Afrikako herrialdeen garapenean eragiteko, eta bere jomuga asistentzia sanitarioa bermatzea da. MUNDUKO TEKNIKARIAK GKE hau 2010ean sortu zen Afrikako herrialdeen garapenean eragiteko, eta bere jomuga asistentzia sanitarioa bermatzea da. Horretarako, hainbat proiektu zuzentzen ditu eta Munduko Medikuak eta Munduko Erizainak fundazioekin ere elkarlanean aritzen da. Orain arte zuzendutako proiektu garrantzitsuenak Mauritanian gauzatu dira: Nuakchoteko haur eta gaztetxoen Centre Sante L´Espoir Ospitalera eki-

ELKARTASUNA Ospitaleko langileek, Técnicos Sin Fronteras-en bitartez zein beste GKE batzuekin elkarlanean Mauritania, Perú, Honduras, Errusia eta beste herrialde batzuei laguntza eman diete.

pamendu medikoz hornitutako anbulantzia bidali zuten. Tiguenteko Centre Sante-rako beste anbulantzia bat lortu zuten, haurren heriotza-tasa gutxitu eta zirkulazio-istripuetan asistentzia azkarra bermatzeko. Horrez gain, Boghe eskualdeko alkateak Munduko Teknikariak elkartera jo zuen anbulantzia bat eskatzeko. Horren bitartez lortu dute eskualde horretako gaixo larriak ospitale prestatuagoak dauden zonaldeetara eramatea. Eta esparruz aldatuta, Munduko Teknikariak erakundeak elkarlaneko hitzarmena sinatuta dauka Nuakchoteko Ospitale Nazionalarekin. Horren bitartez, Mauritaniako ospitale hartako langileei ekipoak mantentzen laguntzen diete.

Arakatu: Registrar, explorar, rastrear. Alboratu: Apartar, arrinconar. Irabiagailu: Agitador, batidor. Lagin: Muestra. Zaharkitu: Obsoleto. Heriotza-tasa: Mortalidad.


Osatuberri

BIODONO

Orain gertuago

Arlo sanitarioko albisteak euskaraz hilero, paperekoaz gain formatu digitalean. IRITZIA | 7 Aulki Hutsak

GURE ELKART EAK Hirigoyen, lan jazarpenen | 10-11 kontrako elkartea

GERTUTIK | 14-15 Ianire Elorriaga

EUSKARA OSAKIDE TZAN | 16-17 Euskarazko ofimatikako erremintak

Buletin hau ondo ikusten ez baduzu, zabaldu zure nabigatzailean

Osatuberri arlo sanitarioko albisteak euskaraz

Urtarrila 2014

Gripearen aurkako txertoaren 2013ko kanpaina

Osatuberri

arlo sanitarioko bloga euskaraz arlo sanitarioko albisteak euskaraz

Hasiera

Honi buruz

Aldizkariak

Kanpaina irailaren 23an hasi zen, eta azaroaren 8ra arte iraungo du. Kanpaina arrisku taldeetako pertsonentzat da: 65 urtetik gorakoak, diabetesa edo gaixotasun kronikoak dituztenak eta osasun arloko profesionalak. Gripea gaixotasun infekziosoa eta oso kutsakorra da, eta edonori eragin diezaioke. Oro har, onbera da, baina birika, bihotz edo gibeleko gaixotasun kronikoa edo diabetesa duten pertsonen kasuan konplikazio larriak eragin ditzake. Horregatik, garrantzitsua da 65 edo urte gehiagoko pertsonek txertoa jartzea, gaixotasunik izan ez arren. Gehiago irakurri>>

Harremanetarako

Gripearen aurkako txertoaren 2013ko kanpaina 2014/01/10 Osatuberriblog-ek argitaratua

Botikak ordaintzeko salbuespenak

Osatuberri

Uztailaren batetik aurrera, Lege Dekretuaren aginduz, ekarpen berezia egin behar da botikak erosteko orduan. Halaber, EAEko farmazialariek informatika sistema egokitu dute, erosle bakoitzak egin behar duen ekarpena eta hilean ordaintzeko diru kopuruaren muga zein den momentuan bertan jakin ahal izateko. Horrela, osasun txartela baliagarria da, norberaren errenta maila zein den eta ordaindu beharreko kopuruaren kodea zein den agertzen delako bertan. 2014ko urtarrila | 14. zk.

BIODONOSTIA,

Gehiago irakurri>>

Jardunaldiak Erabiltzaileak artatzeko jardunaldiak

ONGIETORRI EUSKADIKO OSASUN IKERKETAKO LEHEN INSTITUTUARI

Uztailaren batetik aurrera, Lege Dekretuaren aginduz, ekarpen berezia egin behar da botikak erosteko orduan. Halaber, EAEko farmazialariek informatika sistema egokitu dute, erosle bakoitzak egin behar duen ekarpena eta hilean ordaintzeko diru kopuruaren muga zein den momentuan bertan jakin ahal izateko. Gehiago irakurri>>

Osatuberri

Ikusi aldizkaria 14. zk. 2014ko urtarrila | 14. zk.

BIODONOSTIA, ONGIETORRI EUSKADIKO OSASUN IKERKETAKO LEHEN INSTITUTUARI

IRITZIA | 7 Aulki Hutsak

GURE ELKARTEAK | 10-11 Hirigoyen, lan jazarpenen kontrako elkartea

GERTUTIK | 14-15 Ianire Elorriaga

EUSKARA OSAKIDETZAN | 16-17 Euskarazko ofimatikako erremintak

Hemeroteka Kanpaina irailaren 23an hasi zen, eta azaroaren 8ra arte iraungo du. Kanpaina arrisku taldeetako pertsonentzat da: 65 urtetik gorakoak, diabetesa edo gaixotasun kronikoak dituztenak eta osasun arloko profesionalak. Gripea gaixotasun infekziosoa eta oso kutsakorra da, eta edonori eragin diezaioke. Oro har, onbera da, baina birika, bihotz edo gibeleko gaixotasun kronikoa edo diabetesa duten pertsonen kasuan konplikazio larriak eragin ditzake. Horregatik, garrantzitsua da 65 edo urte gehiagoko pertsonek txertoa jartzea, gaixotasunik izan ez arren. Urtero jarri behar da txertoa, birusa aldatu egiten baita. Gaur egun, prebentzio neurri segurua eta eraginkorra da txertoa. Oso erraza da txertoa jartzea. Horretarako, nork bere osasun zentrora deitu behar du edo hara joan, eta nola egin azalduko diote. Uncategorized atalean publikatua

IRITZIA | 7 Aulki Hutsak

Uztailaren batetik aurrera, Lege Dekretuaren aginduz, ekarpen berezia egin behar da botikak erosteko orduan. Halaber, EAEko farmazialariek informatika sistema egokitu dute, erosle bakoitzak egin behar duen ekarpena eta hilean ordaintzeko diru kopuruaren muga zein den momentuan bertan jakin ahal izateko. Horrela, osasun txartela baliagarria da, norberaren errenta maila zein den eta ordaindu beharreko kopuruaren kodea zein den agertzen delako bertan. Pentsiodun guztiek eta haien onuradunek hilean ordaintzeko muga dute, eta, hortik gora egiten badute ere, ez dute zertan ordaindurik izango. Pazienteak badu diru ekarpena berreskuratzeko eskubiderik, hurrengo kasuotan: Ordaintzeko salbuespenak: - Sindrome toxikoa duten pertsonak. - Ezintasunen bat dutenak, beren araudi berezian adierazitako kasuetan. - Gizarteratzeko errentak edo kotizaziorik gabeko pentsioak jasotzen dituztenak. - Langabeziako sorospena jasotzeko eskubidea galdu duten langabeak. - Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen ondorioz egin beharreko tratamenduak.

GURE ELKARTEAK | 10-11 Hirigoyen, lan jazarpenen kontrako elkartea

GERTUTIK | 14-15 Ianire Elorriaga

EUSKARA OSAKIDETZAN | 16-17 Euskarazko ofimatikako erremintak

Sartu gure webgunean. Copyright Š 2014 Osatuberri Buletin hau jasotzen duzu Osatuberri argitalpenaren harpidedun zarelako. Helbidea: Osakidetza. Araba kalea 45, 01006. Vitoria-Gasteiz Spain

Argazki galeria

Botikak ordaintzeko salbuespenak 2014/01/10 Osatuberriblog-ek argitaratua

2014ko urtarrila

,

ONGIETORRI EUS STIA OSASUN IKERKETAKADIKO LEHEN INSTITUT KO UARI

Harpidetu buletinera

Bidali zure iradokizunak

Harpidetza kendu | Harpidetza eguneratu

Bi hilean behin buletin digitala jasoko duzu zure e-posta helbidean.

Parte hartu lehiaketan

Uncategorized atalean publikatua

Post hau Uncategorized atalera osatuberriblog-ek bidalia da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Harpidetu osatuberri.net zaitez !

Arlo sanitarioko bloga euskaraz: informazio gaurkotua, euskarri ezberdinetan ikusteko aukera izango duzu.

Zure kontaktu agendan gehitu gaitzazu

| 14. zk.


Osatuberri 20a