Page 1


Lankidetza

Txorimalo Team

AurkibideA Sarrera............................................................................................3-4 Egile tresnak....................................................................................4-6 Jclick ..........................................................................6 Cuadernia...................................................................6 Hot potatoes..............................................................6 Edilim..........................................................................7 Ardora .......................................................................7 Constructor.................................................................7 Eskolan erabiltzen direnak...............................................................7-8 Dekretuak .......................................................................................8-9 Europa........................................................................8-9 Espainia......................................................................9 EAE.............................................................................9 Lankidetza.......................................................................................9-10 Irakasleek izan beharreko formakuntza...........................................10-12 Ondorioak.......................................................................................12-13

IKT Txostena

Pรกgina 2


Lankidetza

Txorimalo Team Informazio eta komunikazio tresnak

1-.Sarrera Jaio ginen momentutik, teknologiaren mundua etengabe aldatzen joan da, txikitasunetik handitasunera. Lehenengo telebista sortu zenetik, I pod-a ezagutzera iritsi gara, eta beste hainbat aldaketa egon dira epe labur honetan. Egun, hezkuntza, gizartearen islada denez, honek ere aldaketa sakonak jasan ditu. Hori dela eta, haurren zalantzen aurrean gure esku dago erantzun ireki bat ematea, izan ere, erantzun itxi bat eman ezkero, aldaketen abiaduraren aurrean, hemendik epe labur batean erantzun horrek ez du baliorik izango. Hau da, gure helburua,haurrei jakintzarako behar dituzten tresnak ematea da eta ez jakintza bera. Bestetik, esan, kontuan eduki behar dela, haur hauen gurasoak (gizartearen parte handi bat bezala) ez direla egungo mundu digital honetan jaio eta beraz, esfortzua handiagoa izan beharko litzatekeela. Teknologiaren munduan ordenagailua eta Internetaz aparte beste zenbait tresna daudela jakin behar dugu. Horien artean, arbel digital elkar-eragilea, WIKI-ak, blog-a, foroak, web ghests-ak, e LEARNING-a eta abar. Teknologia berriak sortzen doazen heinean, gu ere berritzen joan behar gara eta aipatuko ditugun konpetentzia digital horiek erabiltzen jakin behar ditu irakasle batek, ondoren ikasleekin batera konpartitzeko eta horretarako formakuntza egoki bat izatea beharrezkoa izango da. Hala ere, pertsona batek teknologien aurrean hainbat jarrera desberdin eduki ditzake. Horren eragina pertsonaren ingurune teknologikoa da, hau da, teknologien artean jaio den pertsona batek (natibo batek), teknofobia (teknologiarekiko beldurra) gutxiago izango du, imigrante batek (teknologiak beranduago ezagutu dituen pertsona batek) baino. Eta alderantziz, imigrante batek teknofilia (teknologiekiko zaletasun) gutxiago erakutsiko du normalean. Informatzeko eta elkarrekin komunikatzeko osatzen duten multzoari deitzen diogu IKT. Talde honetan, ordenagailua, arbel digitala‌ Tresna horietatik gain ordenagailuan erabiltzen diren programak ere sartu ditzakegu, gaur egun software bezala ezagutzen dena. Eskolako testuinguruan azalpenak edo gaiak jorratzeko IKT Txostena

PĂĄgina 3


Lankidetza

Txorimalo Team

beharrezkoak diren lantresnak dira (ordenagailua, arbel digitala‌). Elkarrekintza, komunikazio eta lankidetzako prozesuak sustatzen duten tresnak dira. Hauek posible egingo

dute

teknologian

oinarritutako

ikaskuntza-irakaskuntza

prozesu

bat

planifikatzea, bai klasean naiz eskolako estrukturan.

2-.Tresnak eta erabilera Hurrengo lerroetan ikusiko duzuenez, IKTeei buruzko hainbat informazio landuko dugu; hauen barnean tresna ezberdinak ikusiko ditugu, eskola mailan emango diogun erabilpenari zuzenduta. Aurreko guztia ikusi ostean, esan dezakegu, IKT munduaren barnean hainbat tresna ezberdin aurki ditzakegula. Tresna hauek, helburu ezberdinetarako erabili ohi dira, hala nola, didaktikoak, pedagogikoak, etab. Hauen barnean aurkitzen dira, web 2.0, argazkiak konpartitzeko aplikazioak, bideoak partekatzeko aplikazioak, etab. Guztien artean honakoak azalduko ditugu, azalpen txiki bat emanez; Hasteko, Flash izeneko programa dugu; hau, programa bat da non flash moduan bihurtzen dituen dokumentuak. Hau da, pdf-ak programa hauetara igotzen dira, adibidez ISSU, eta hauek bere kabuz aldizkari edo PowerPoint moduko bat sortuko du. Programa hauek hezkuntzan erabilgarriak dira; aurkezpen desberdinak egiteko aukerak ematen dituzte, bai irakasleei eta bai ikasleei ere. Gainera programak dibertigarriak dira eta erabil-errazak. Tresnekin jarraituz, Googleen aplikazio ezberdinak ditugu; honen barnean hainbat aplikazio desberdin aurki ditzakegu bakoitza helburu jakin baten pean. Hauek, google tresnak, google groups, google reader, google liburuak, google akademikoa, google talk, google alertas, google docs eta google calendar ditugu besteak beste. Ondoren, WEB 2.0 eta bere zerbitzu garrantzitsuenak azalduko ditugu; hamabost

urteetan

informaziozko

espazioa

global

batean

sortu

da,

milaka

erabiltzaileekin. Irakurmen eta idazmen bezala erabiltzen den tresna bat da. Web 2.0 zuzenbideen eta hiperbinkuluen bitartez konektatua dago. Teknologia eta zerbitzu IKT Txostena

PĂĄgina 4


Lankidetza

Txorimalo Team

berrien zerbait baino gehiago da; Web 2.0ren zerbitzuak eta aplikazioak ez dira programak soilik, zerbitzuak edo erabiltzaileen prozesuak baizik. Erabiltzaile hauek programa estandarrak erabiltzen dituzte, esaterako, blog-ak, wikiak‌ Jarraiki, hasierako orri pertsonalizatuak ditugu; orrialde hauek web 2.0 bitartez sortu dira, eta oso erabilgarriak suertatu daitezke. Izan ere, orrialde berdin batean pertsona bakoitzari interesgarria iruditzen zaion informazioa gordetzen dute: notiziak ikusteko aukera dago, eguraldia, gure emaileko korreoak, hiztegiak, jolasak eta beste mota askotako gauzak. Amaitzeko, orrialde hauek bakoitzak nahi duen bezala pertsonalizatuak izan daitezke. Bestetik, bideoak partekatzeko aplikazioak aurkitzen ditugu; hauek, youtube, google video, dalealplay, vimeo... bideoak partekatzeko oso ezagunak diren web guneak dira. Bertan, erabiltzaileek bideoak igotzen dituzte eta automatikoki gainontzeko erabiltzaileek bideo hauek eskuragarri eta ikusgarri dituzte. Podcasting izeneko programa ere interesgarria dela esan beharra dugu; Interneteko erredifusio sistema baten bitartez egiten den audio artxiboen banaketan datza.

Bertako

artxiboak

interneten

entzun

edo

deskarga

daitezke.

Gehitzeko, mapen aplikazioak ditugu; hauek eskaintzen dituzten zerbitzarien bidez mundu guztiko mapak eskuragarri ditugu modu ezberdinetara. Mapa mugikorren bidez irudiak eskaintzen dituzte, hala nola, satelite bidezko irudiak, puntu ezberdinen arteko ibilbide markatuak edo kaleetako irudiak. Hainbat orrialdetan eskaintzen digute mapa zerbitzua interneten, besteak beste: google earth,google maps, via Michelin,... Markagailu sozial izenez ezagutzen dugun tresna bat dugu. Hauek Interneten edo Intraneten loturak partekatzeko, antolatzeko eta gordetzeko modu ezagun eta arrunta da. Hauek gainera, lotura orokordun markagailuez gain bereizten diren zerbitzuak ere badituzte area ezberdinetan. Esaterako, liburuak, musika, erosketak, mapak‌ Erabiltzaileek baliagarritzat jotzen dituzten Interneteko baliabideen zerrenda gordetzen dute markatzaile sozialen sisteman. Bestalde, horiek modu publiko zein pribatuan erabil daitezke. Beste tresna garrantzitsu bat sare sozialen tresna dugu; Interneten eremuan, sare sozialak pertsonak beren artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak dituzten

komunitateak

IKT Txostena

sortzen PĂĄgina 5

dituzte.


Lankidetza

Txorimalo Team

Sare sozialak ez dituzte enpresa handiek edo erakundeek soilik sortzen, hainbat zerbitzuk eta programak, nork bere sare propioa sortu ahal izatea ahalbidetzen duten. Sare sozial ospetsuenak Facebook, Hi5, MySpace, Tuenti, Twitter eta Orkut dira. Amaitzeko, argazkiak konpartitzeko aplikazioak aurkitzen ditugu; argazki bilduma pertsonalak gordetzeko erabili dezakegun doako web orrialdeak (nahiz eta ordaintzekoak ere egon) dira. Horrez gain, erreminta ugari aurki ditzakegu eskuragarri, argazki horiek konpartitzeko, organizatzeko eta editatzeko. Gainera beste erabiltzaileen dokumentuak erabili ditzakegu haien pribatizazioa onartzen badute.

3-.Egile tresnak Egile tresnak ere aurki ditzakegu IKT mundu honen barnean, gaur egun hainbat aplikazio daude irakasleek erabili ditzaketenak ariketa interaktibo eta baita unitate digital interaktiboak sortzerako momentuan. Aplikazio hauek hezkuntzan erabiltzeko bideratuak daude. Aplikazio hauek hezkuntzako materialen sorkuntza, plazaratzea eta kudeaketa errazten dute. Hau guztia formatu digitalean aurkezteaz gain, esan beharra dugu gure material propioak sortzeko ere erabil daitezkeela. Bestalde, Unitate digital elkarreragileak disenatzeko aukera eman ohi digute eta honi esker, beste irakasle batzuk sortutako unitate didaktikoak ere molda ditzakegu gure gelaren beharretara. Jarraian aplikazio

ezagunenen 

azalpen

txiki

bat

emango

dizuegu:

3.1-.Jclic hainbat aplikazio informatiko erabilita sortutako programa da; bere helburua hainbat ariketa hezigarrien bidez lana egitea da, hala nola, buruhausteak, asoziazioak, testuen lanketa, hizki zopa…

3.2-.Cuadernia eduki digitalak sortzeko erabiltzen den erreminta da, koaderno digitalak egitea ahalbidetzen duena, informazioa biltzeko eta jarduera multimediak egiteko aukera ematen duena. Aplikazio erraza, praktikoa, zinbela, non jakinduria asko izan gabe eduki digitalak sortzeko aukera ematen diguna.

3.3-.Hot potatoes egile tresna bat da Victoriako unibertsitateak sortua hezkuntza

IKT Txostena

ariketak

Página 6

sortzeko.


Lankidetza

Txorimalo Team 

3.4-.Edilim liburu digital multimediak dira, non informazio eta ariketa interaktiboak egin daitezkeen. Liburu hauek sortzerako orduan EDILIM egile tresna erabiltzen da. Sor ditzakegun gauzen artean; Puzzleak, hizki zopa,…

3.5-.Ardora Irakasleentzako aplikazio informatiko bat da, ariketak sortzeko aukera ematen diguna, 34 era desberdinetako ariketak hain zuzen,

puzzleak,

3.6-.Constructor

hizki

material

zopa,

multimedia

sortzeko

besteak eta

beste. kudeatzeko

plataforma da. Beste editore guztiak bezala unitate didaktiko interaktiboak sortzeko aukera ematen du modu erraz batean.

4-.Eskolan erabiltzen direnak Lehen hezkuntzako gela batean teknologia tresna ezberdinak aurki ditzakegu. Horien artean honakoak daude: telebista, bideo jokoak, bideoa, interneta, E-readers, Ebooks, ordenagailua eta arbel digital elkar-eragilea. Tresna horietatik aparte ordenagailuan erabiltzen diren programak ere sartu ditzakegu, gaur egun software bezala ezagutzen dena. Gure ustez, hauen erabilera bi multzo nagusitan sar daiteke eskola testuinguruan. Alde batetik, gaia gelan eman ondoren, Ikteen bidez arlo horretan emandako edukiak sakondu eta ikasleen interesa piztu dezakegunak. Bestetik, tresna horiek erabiltzen ikastea gaur egun beharrezkoak direla pentsatzen dugu, gainera horiekin informazioaren filtrazioa eta erabilera ere ikasten dute ikasleek. Azkenik gai honen inguruan gustatuko litzaiguke aipatzea ikasgai bakoitzaren barruan IKTak erabilita egin genezakeena, azpimarragarriena ondoren jarri duguna litzateke:

IKT Txostena

Página 7


Lankidetza

Txorimalo Team 

Ingurunearen

ezagueran

mapa

kontzeptualak

egiteko,

kontzeptu

desberdin asko biltzerako orduan. Bestetik google earth programa erabili daiteke. 

Matematikan ariketa desberdinak lantzerako orduan. Excel, esaterako, hainbat ariketa praktiko egiterakoan aukera desberdinak eman ditzake.

Natura arloan bideoak ikusteko, irakasgaia hobe lantzeko. Irakasten ari garen gaiaren inguruko bideoak ikusi,…

Ingelesean, entzumena lantzerako orduan, edota ingelesez pelikulak ikusterako orduan. Edota beste nazioetako pertsonekin hizkuntza praktikatzerakoan (skype).

Soinketan, kirol ezezagun bati buruzko bideoak ikusteko.

Musikan, entzumena lantzeko cd-ak, kaseteak erabiltzea, abesti desberdinak lantzerako orduan. Baita instrumentuak jotzen ditugun momentuan ere.Baita soinu batzuen grabaketa aurrera eramaterako momentuan ere.

Hizkuntzan Word programa erabili daiteke ortografia lantzerakoan, testuak zuzentzeko, etab.

Plastikan arbel digital elkarreragilea erabili ditzakete haurrek, marrazketa lantzeko adibidez. Museoak ikusteko programa desberdinak.

5-.Dekretuak IKT mundu honen barnean ere hainbat lege aurki ditzakegu, ez bakarrik EAEn soilik baita Espainia eta Europa osokoak ere. Horregatik hainbat dekretu eskainiko dizkizuegu hurrengo lerroetan, 1994tik 2010. urtera bitartekoak: 5.1-.EUROPA 

1994 Bangeman Informea. Europa martxan, informazioaren gizarteratze plana martxan jarri zuen.

1996 Europa a la vanguardia de la Sociedad de la Información. Heziketaren garrantzia azpimarratzen da, hezkuntzaren beharra sortzen da eta hezkuntza aldatu behar da.

1999 Estrategia de Lisboa. Europara begira, plangintza bat egita proposatzen da. Metodo hau Europa batasun osoan zabaldu zen.

IKT Txostena

Página 8


Lankidetza

Txorimalo Team 

2000 eEurope. Garai digitala eta komunikazioa. Internetak indarra hartuko du.

2000 eLearnimg: Europako herrialdeetako hezkuntza teknologia digitalean barneratzea. eContenidos: eduki digitalen beharra.

2005 Iniciativa 2010

5.2-.ESPAINIA 

2000 Plan info XXI. Teknologikoki bultzada eman zion Europari, Espainian atzerapen handia zegoen bitartean.

2003 Comisión Soto. Informatika gelatik, gela informatikora pasatzea.

2004 Educación.es.

2005 Avanz @

2006 Ley Orgánica de Educación (LOE).

2009 Avanz @ 2

Eskola 2.0

5.3-.EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA (EAE) 

1999 Iniciativa 2000tres. Euskal Herriko eskolei zuzenduta.

2000-2004 Plan Premia I

2004tik aurrera Plan Premia II

2002 PESI (Plan Euskadi en la sociedad de la información. Azpiegiturak eta errekurtsoak eskolei.

2007 Dekretua 175/2007

2009 Plan Premia III

2010 Pesi II

2010 Modelo de madurez tecnológica de centro educativo. Eskola 2.0 Espainian eta EAEn.

6-.Lankidetza Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? Galdera

honen

aurrean

hainbat

erantzun

sor

daitezkeela ikus

dezakegu.

Garrantzitsuenen artean lankidetza dugu, bi pertsona edo gehiagok komunean helburu berara iristearen eginkizuna da; horretarako behar den koordinazioa, komunikazioa eta dinamika eraginkorrak lortu behar dira. Taldekide bakoitzak funtzio desberdin bat beteko du taldean, helburua konplexuagoa bada funtzio gehiago egongo dira eta hauek konplexuagoak ere izango dira. IKT Txostena

Página 9


Lankidetza

Txorimalo Team

Lankidetza sustatzeko edo/eta lortzeko, zenbait tresna teknologiko erabili ditzakegu:sare sozialak, ofimatika aplikazioak, bat-bateko mezuralitza, arbel digital elkarreragilea,bideo

konferentziak,

telefonoa,

LMS-ak

(testuinguru

birtualak),

artxibategiak konpartitzeko aplikazioak, drogbox, eztabaida guaneak, USB memoriak, sare lokalak, interneta, ordenagailua, web cam, portatila (netbook), irudiak gordetzeko eta tratatzeko zerbitzua (Picasa), argazki-bideo kamera, egutegiak konpartitzeko aplikazioak eta Web 2.0.

7-.Irakasleek izan beharreko formakuntza Amaitzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu gaur egungo lehen hezkuntzako irakasle batek formakuntza edo prestakuntza teknologiko egoki bat izatea, hortaz, esan beharra dago teknologien integrazioa oso prozesu konplexua dela. Eskolak teknologiaz hornitzea, edota baliabide teknologikoak kudeatzea ez da nahikoa. Prozesu honek beste maila bateko oztopoak ditu; alegia, oztopo historikoak, politikoak, ekonomikoak, kulturalak eta noski baita pedagogikoak ere.

Ordenagailuak eskoletan eta etxeetan sartu direnetik, goitik behera aldatu da gure bizitza, hezkuntza sistemak kultura berri batera egokitu behar baitira. Informazioa hain eskura eta horrenbeste dagoenean, zein izan behar du Hezkuntza Sistemaren funtzioa? IKT-ak gure artean aspalditik daude. Are gehiago, beraien presentzia nabarmen handitzen doa azken hamarkadetan. Beraz, arrazoi garrantzitsuak daude beraiei era serioan aurre egiteko gizarte mailan nahiz eskolan bertan. Eskolan IKT-ak integratzeko egin diren esfortzuak zalantzakorrak eta partzialak besterik ez direla izan erakusten digute. Kasu askotan, asmo handiak izan arren, aurrera eramandako proiektuak ez dira arrakastatsuak izan.

90. hamarkadaren bukaeran informazio eta komunikaziorako teknologi berrien zabalkuntza eman zen. Gizarte sektore guztietan eman zen telefonia mugikorraren generalizazioa, telebista digitalaren agerpena, interneterako sarbidea... izan ziren IKT Txostena

Pรกgina 10


Lankidetza

Txorimalo Team

neurrigabeko teknologien zabalkuntzaren ebidentziak gure eguneroko bizitzan. Mundu mailan teknologia hauen garapena bultzatu eta bermatu egin zen informazio eta ezagutzaren

gizartearen

garapenerako

ezinbestekotzat

jotzen

zirelako.

Administrazioak, bere aldetik, teknologien aplikazioa gizarte sektore ezberdinetan indartzeko ardura hartu zuen; ekonomia eta zerbitzuetan, administrazio publikoan, hezkuntzan eta abar. Guztien artetik indar berezi bat jarri zen hezkuntza mailan, berau baita hiritarrak zentzu honetan formatzeko ahalmena duena.

Hainbat programa jarri da abian Europa, Espainia eta Euskal Herri mailan eta guztiek antzeko helburuak izan dituzte. Honako hauek dira helburu horiek: eskolak ekipo informatikoz hornitu hardware edo software aldetik; lanean dauden irakasleak teknologien ezagutzan hezi eta ordenagailuak, Interneta eta multimediak erabiltzeko esperientzia didaktikoak garatu.

Denborarekin, eskolatan aplikatu denean eta beraien erabilpena normalizatu denean konturatu izan dira beraien eragina ez dela espero zen bezain arrakastatsua izan. Horren arrazoiak noski asko dira; besteak beste, baliabide falta, burokrazia administratiboa erruz, irakasleriaren prestakuntza eza eta abar. Ondorioz, irakasleriak ordura arteko ohitura tradizionalak erabiltzen jarraitzen ditu. Hots, teknologia inpresoan oinarritutako baliabideetara bueltatzen da.

Politika instituzionalak ezinbestekoak dira horrelako integrazio prozesu bat aurrera eramateko; osterantzean aurrerago esan bezala, integrazio hauek era isolatuan emango dira, irakasleen eta eskolaren borondate eta interesen arabera. Horrela, bada, ez da inoiz iritsiko eskola sistema osoko planteamendu orokorra izatera. Hala ere, ezin dira ukatu IKTen erabileran emandako zenbait pausu. Azken urteetan hainbat herrialdetan egindako ikerketek erakusten duten bezala, gaur egun irakasleriaren atal handi batek ezagutzen ditu teknologia informatikoak, baina gelan hauekin egiten den erabilpen pedagogikoa benetan murritza da. Are gehiago, nahiz eta eskola gehienak baliabide informatikoez eta internetez hornituta egon, oraindik badaude behar hori duten eskola asko. IKT Txostena

PĂĄgina 11


Lankidetza

Txorimalo Team

Agerian dago, bada, eskola guztiak hornitu behar direla baliabide informatiko eta Internetez, baina haratago ere joan behar da, eta, teknologiaren erabilpena egokia izan dadin, irakasleen formazioa ezinbestekoa izango da.

8-.Ondorioak Hurrengo lerroetan eta lan honi amaiera bilatzeko ikusi ahal izango duzuenez, geuk ateratako ondorioak edukiko dituzue ikusgai; hauei dagokienean, esan beharra dago IKT mundu hau geroz eta zabalkuntza handiagoa izan duela 90. hamarkadatik honantz. Beraz, jakina da, gaur egungo gizarteari dagokionean, geroz eta barneratuagoak ditugula, eta hori, guretzat behintzat oso positiboa izan dela esan beharrean gaude. Lan osoan zehar aipatzen aritu gara teknologia guztiak gure hezkuntzaren barruan sartzerako orduan izan edo aurki ditzakegun abantaila guztiak. Eta gaur egun eskola askoetan Eskola 2.0 proiektua eguneroko errealitatea da, zergatik? Internetaren erabilera, ordenagailuaren erabilera, arbel interaktiboen erabilera, hezkuntza errazten duten elementuak dira, gainera klaseak askoz dinamikoagoak dira, eta klaseetan zehar edozein duda suertatzen bada ordenagailua erabilita duda guztiak baretu ditzakegu. Egia esanda zein informazio ez da interneten agertzen? Gaur egun ezinezkoa da gure informazioren bat aurkitu ezin dugula esatea interneta eta ordenagailu bat badaukagu. Eskolaren papera da oraingoan teknologikoki pausu berri bat egitea eta horrekin batera irakasle guztien partetik parte hartze edo inplikazio bat egotea. Gure pentsaeran oinarrituta hau da pentsatzen duguna, orain arte beti izan da irakaslea dena zekienak eta bere ikasle guztiei irakatsi behar ziona. Dudak bazeuden bera izan behar zen azaldu behar zuena. Baina teknologien integrazioarekin, paperak asko aldatzen dira. Ikasleak dira normalean gehien dakitenak ordenagailuen erabilpenaz eta erraztasun handiak dituztenak gauzak aurrera eramaterako orduan. Guzti honek eragiten du irakasleen aldetik ezagupen maila bat egon behar duela, bestalde maila hori ez badago irakasleek ikasteko beharra eduki beharko lukete; gutxienez klase orduetan erabiliko den materialaren inguruko jakinduria maila bat.

IKT Txostena

PĂĄgina 12


Lankidetza

Txorimalo Team

Alde batetik, hauek izandako eboluzio ikaragarria aipatzekoa izan da; izan ere, orain dela gutxi arte telebista eta ordenagailu gutxi batzuk besterik ez genituen geure artean, aldiz, oraingoan IKTz beteriko mundu batean murgildurik gaude, hala nola, ordenagailu portatilak, I-pad, I-phone, arbel digital elkarreragileak, eta beste lista luze bat, goiko lerroetan aipatuak gelditu direnak ditugu. Beste alde batetik, eta geuri gehien interesatzen zaigun gaia kontuan hartuz eta praktiketan izaten hari garen esperientzia kontuan hartuta, esan besterik ez dugu, hauek oso barneratuak daudela bai ikasgela arruntean zein ikastetxe osoan zehar. Guretzat oso baliagarria dela pentsatzen dugu jada horrelako tresnak hain barneratuak izatea gaur egungo hezkuntzan, izan ere, baliabide hobeagoak eta erabil errazagoaz gain, informazioa azkarrago lortzen da, momentuan, eta honek beste hainbat helburu jorratzeko bidea irekitzen digula esan beharrean gaude; ez soilik helburu pedagogikoak, baizik eta beste hainbat helburu zeharka ikusten ez direnak, gizartean egunerokotasunean hain sartuak ditugun horiek eta ikasleek interpretatzen ez dituztenak. Argi dago hasieran zaila izango dela eskoletarako horrelako aldaketa handi bat egitea, baina beharrezko gauza bat dela pentsatzen dugu, hau izango baita gure etorkizuna. Gauza guztietan bezala gauzak ondo prestatu behar dira, egingo diren gauzak pentsatu, erabiliko den materiala zein den argitu, irakasleak teknologiaren munduan sartuta egotea eta hortik aurrera hezkuntza hasi. Teknologiak eskaintzen duena ez da inoiz ezagutu, orain dela oso gutxira arte. Orain teknologia erabiltzea daukagu edo alde batera uztea, baina oso argi dago eskaintzen duena, kontran jarri daitezkeen gauzak baino gehiago direla, beraz, zergatik ez? Gaur egungo gizartea IKTen munduan sartua dago, eguneroko gauza balitz bezala, esan genezake hezkuntzaren bidea gutxienez egina dagoela, orain gure eskuetan dago bide hori jarraitzea eta gauzak ahal diren eta hoberen egitea, inork ez zuen esan erraza izango litzakeenik‌ Saia gaitezen!

IKT Txostena

PĂĄgina 13

Lankidetza Txostena  

Lankidetza

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you