Issuu on Google+

Gida Didaktikoa Hot Potatoes Irene Olasagasti Garazi Mekolalde Unai Olaizola Julen Hernรกndez

32.1 Taldea


GIDOIA

1 Izenburua: Hiru txerritxoak 2 Katalogazio-ezaugarrika 

IKT Maila 2..1

Hasierako maila: Programa estandar batekin sortutako

ariketak dira, eta honen erabilerak ez du zailtasunik. 

Tipologia 2..1

Ikasketa Objektua: Objektu honek ikas-jarduera bat edo

batzuk eta ebaluazio-irizpideak jasotzen ditu eta arlo eta helburu zehatzetako ariketak prestatzera bideratuta dagoen objektua da. 

Orientabide didaktikoa 2..1

Ikas objetuaren sailkapena: Ebaluazio jarduera.

2..2

Multzokatzea: Banakako ariketa.

2..3

Formatu teknikoa: Html-a.

3 Testuinguraketa 

Lehenik ariketa hau bigarren zikloko hirugarren mailara bideratutako ariketa dela esan behar dugu. Hiru txerritxoen istorioa irakurri behar dute; ondoren honi buruzko galdeketa bat bete behar dute, hot potatoes programa erabiliz sortua izan dena.

4 Helburu didaktikoak 

Testu baten ulermena.

Ordenagailua era egokian erabiltzen jakitea.

Informazio erabilgarria bereiztea.

Hiztegia.

Ariketak koherentziaz egitea.

5 Oinarrizko konpetentziak


Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia

Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioan aritzeko konpetentzia. ( Ipuinean aipatzen diren material, ingurune,… desberdinak)

Informazioa lantzea eta konpetentzia digitala.

Gizarte eta herritar konpetentzia. ( Ipuina bera bidaltzen duen mezua ).

5.1 Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak -

Hardwaren oinarrizko errekurtsoak egoki erabiltzea.

-

Informazioa, kudeatu, ekoiztu, baloratu eta prozesatzen jakitea.

-

Komunikatu eta elkarlagundu.

6 Edukiak 

Irakurmena

Ulermena

7 Orientazio Metodologikoak

Azalpena -

Hiru txerritxoen testua irakurri eta ulertu. Ondoren bost ariketa desberdin egin beharko dira.

-

Lehen ariketa: Testuaren inguruko hiru galdera dira, galdera bakoitzeko lau erantzun posible daude. Zuzena aukeratu.

-

Bigarren ariketa: Gurutzegrama bat bete beharko da testuan azaltzen diren hitz batzuetaz baliatuz.

-

Hirugarren ariketa: Esaldi batzuen hasiera ematen da, ondoren esaldi hori amaitu beharko da zerrenda batean


ateratzen diren amaierekin. -

Laugarren ariketa: Ipuinaren azken parrafo bat azaltzen da, eta tarteko hitz batzuk falta dira eta hauek bete beharko dituzte testuak zentzua izateko.

-

Bosgarren ariketa: Hitzak desordenatuak izanik, esaldia osatu hitzak berrantolatuz.



Baliabideak 7..1

Hot potatoes

7..2

Hiru txerritxoen ipuina:

Hiru Txerritxoak, basoan bizi ziren hiru anai ziren. Oso pozik bizi baziren ere, otsoaren beldur ziren, jango zutenaren beldur.Hori dela eta, txerritxoek etxe bat egitea pentsatu zuten, otso maltzurraren atzaparretatik babesteko. Gazteenari jolastea asko gustatzen zitzaionez, lastozko etxe sinplea egin eta jolastera joan zen. Ertainak bere anai gaztea jolasten zegoela ikustean, ez zuen gogo handirik ipini etxea eraikitzeko eta burdinazko etxea egin zuen. Baina zaharrenak zuhur jokatu eta adreiluzko etxea egiteari ekin zion. Otsoak txerri txikiaren atzetik joan zen eta txerriak bere etxean salbu zegoela pentsatu arren, otsoak putz eta putz egin zuen etxea


lurrera bota zuen arte. Txerria beldurtuta, bere anai ertainaren etxera abiatu zen korrika batean, baina burdinazko etxea ez zen traba izan otsoak hau ere lurrera botatzeko. Hori ikustean bi anaiek txerri nagusiaren etxera joatea pentsatu zuten. Han zeudela etxeko leiho eta ate guztiak ondo itxi zituzten. otsoak etxearen inguruan bueltaka hasi zen non sartu zitekeen ikusteko. Orduan eskailera luze bat hartu eta tximiniatik sartzea erabaki zuen. Baina txerri zaharrenak tximinian ura irakiten jarri zuen. Otsoa tximiniatik jaisten zegoela urera jausi eta erre egin zen. Baso guztian zehar egon zen otsoa oihuka. Eta handik aurrera ez zuen hiru txerritxoak jateko pentsamendurik izan.

8 Ebaluazio irizpideak

Ebaluazio Irizpideak Arloarekiko

IKT-ekiko

Istorioaren zentzua ulertu du

Arratoia maneiatu du

Istorioaren hitzak ulertu ditu

Web orrian maneiatu da

Informazio garrantzitsua bereiztu du

Ariketa sekuentzia ulertu du

Galdetzen dena interpretatu du

Teklatua egoki erabili du

Erantzunak argi izan ditu


Gida didaktikoa