Page 1

NORK PUZTU DU PUXIKA? MATERIALAK: -Puxika bat. -Inbutu txiki bat. -Botila bat. -Ozpina. -Bikarbonato Sodikoa. PROZEDURA: 1-Sar ezazu bikarbonato pixka bat puxikan. 2-Bota ezazu ozpin pixka bat botilan. 3-Sar ezazu puxika botilaren lepoan. Bikarbonatoak puxikaren beheko aldean egon behar du, botilaren barruan ezer sartu barik. 4-Irauli puxikako bikarbonato guztia botila barruan. ZER BEHATU DUZU? Puxika puztu egin dela. ZERGATIK? Bikarbonato sodikoa ( Na HCO2) eta ozpina ( CH-COOH ) batu egin direnean, erreakzionatu dute eta karbono dioxidoa ( CO2 ) izeneko gas bat sortu da. Gas horrek igotzerakoan puxika puztarazi du.


Nork puztu du puxika naroa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you