Korrika 18

Page 12

-

#korrika2013 hastag-arekin 14 argazki aurki daitezke. Guztietan azaltzen da jendea korrika.

-

Aldiz, #korrika hastag-arekin 722 argazki daude, baina asko eta asko ez daude Korrika18-rekin erlazionaturik.

 Flickr

Plataforma ezberdinetan, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko webgunea da Flickr. Aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko. Web 2.0ko beste programa askok bezala, Flickr-ek ere etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.

Kasu honetan AEKak bere perfil propioa dauka Flickr-en, Euskalakari AEK izenarekin. Joan den urteko martxoan egin zen sare sozial honen kide eta dagoeneko 18 kontaktu dauzka. 71 album dauzka, bakoitza bere izenarekin, hala nola: Korrika18 kantaren aurkezpena (19 argazki), Bilboko korrika moda desfilea (45 argazki), Arabar Errioxako Korrika (25 argazki)… Album guzti horietatik 33 dira Korrika18ri buruzkoak. Kasu batzuetan herri batzuetako Korrika ikus daiteke eta beste batzuk, aldiz, AEKak eginiko aurkezpenak edo ekintzak dira. AEKaren profila alde batera utzita, bilatzailean Korrika18 jartzen badugu 2.351 argazki azaltzen dira. Hau da, jende ezberdinek webgune honetara argazkiak igotzen dituzte eta gero, etiketa gisa “Korrika18” jartzen dute. Horrela izen hori bilatzeko jartzen badugu, etiketa hori duten argazkiak azalduko dira. Azpimarragarria da Flickr kontuak egin duen jarraipena, izan ere, lekukoa eraman duten pertsona gehienen argazkiak bertan aurkitzen dira. Sare sozial hau gehienbat Korrika martxan zela eta Korrika amaitu zenean erabili da. Euskal Herriko edozein txokotatik Korrika igaro eta ordu gutxira edo hurrengo egunean herritarrek bertako irudiak eskuragarri zituzten sarean.

- 12 -


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.