Issuu on Google+

Kaixo familiak: •

• •

Heldu den igandean hilaren 20an, Sakanako Ikastolen mendi taldeak irteera antolatu du: NORA: MUSKITZetik BARTOLOME DEUNA BASELIZARA (ikusi atzeko fitxa) NOIZ: 9:30ean NONDIK: Etxarri-Aranatzeko Ikastolatik Irteeretan antolatzaileek ez dute haurren ardura beregain hartuko. Beraz, guraso edo esandako helduren bat izango da ume bakoitzaren arduradun. Eguraldi txarra eginez gero ekintza alternatiboa eginen da. www.inigoaritza.com Ikastolaren web gunean mendi taldearen informazioa eta irteeren argazkiak topa daitezke.

Kaixo familiak: •

• •

El próximo domingo 20 de noviembre, el grupo de montaña de las Ikastolas de Sakana ha organizado una salida: SALIDA: ERMITA DE SAN BARTOLOMÉ DESDE MUSKITZ HORA: 9:30 LUGAR DE SALIDA: Ikastola de Etxarri-Aranatz En las salidas la organización no se hace responsable de los niños/as. Así pues, los padres o un adulto asignado serán los únicos responsables de los mismos. Si hace mal tiempo se realizará una actividad alternativa. En la web de la Ikastola www.inigoaritza.com podéis encontrar información del grupo de montaña y las fotos de las salidas realizadas.

ANIMA ZAITEZTE MENDIAZ GOZATZERA!! Ongi izan.

Sakanako Ikastolen Mendi Taldea


. MUSKITZ HERRIA – S. BARTOLOME ERMITA ibilbidea: 4 km. joan-etorria

Muskitz herritik abiatuta, Irunbidea bideari segitu. Hasieran soro artean; ondoren, mendi tartean sartzen da errekaren bideari segituz. Bide polita eta erosoa, bustia bada, lohia ere izanen dugu lagun. Edozein modutan dela ere, ikuskizun politak eskainiko dizkigu: pagadia ederrak eta hots xuxurla goxoak errekak, bide osoan zehar. Polikipoliki gurdi-bideari segituz, aldapa leuna gaindituz, ordu bete eskaseko tartean San Bartolome ermita topatuko dugun lepora ailegatuko gara. Bertan, ermita eta aterpea topatuko dugu babesteko, baita sua egiteko aukera ere. Eta, zelai ederra haurrek (eta helduek) hamaiketakoa egiteko eta gozatzeko.


Mendi martxa - Muskitz