Issuu on Google+

1. EUSKAL ALFABETOA EUSKAL ALFABETOA izango da gure 1go ikasgaia. Hementxe duzue horri buruz Euskaltzaindiak dioena: Euskal alfabetoa edo ABCa hogeita zazpi letrak osatzen dute, ordena honetan jarriak, beren izena ondoan dutelarik: Letra Izena *a—a * b — be * c — ze * d — de *e—e * f — efe * g — ge * h — hatxe *i—i * j — jota * k — ka * l — ele * m — eme * n — ene * ñ — eñe *o—o * p — pe * q — ku * r — erre * s — ese * t — te *u—u * v —uve * w — uve bikoitza * x — ixa * y — i grekoa * z — zeta Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira. Komeni da, beraz, euskal hiztegiak abc honetako letra ordenaren arabera sailkatzea.

Basotik korrika zoaz norbait segika duzulako (jo denboran atzera istorioa asmatzeko)


1. ARIKETA: Idatzi ondorengo letren izenak 1. a 2. b 3. c 4. d 5. e 6. f 7. g 8. h 9. i 10. j 11. k 12. l 13. m 14. n 15. 単 16. 0 17. p 18. q 19. r 20. s 21. t 22. u 23. v 24. w 25. x 26. y 27. z


2. ARIKETA 1. Zenbat letra ditu euskal alfabetoak? 2. Zeintzuk dira ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak diren letrak? (komaz bereizita idatzi) 3. Azken galderan aipatu ditugun hitz horiek ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez direnez, ez dira euskal alfabetoan sartzen. Egia Gezurra 4. Zein ez da zuzena idazkera aldetik? hatxe ele y grekoa zeta 5. Zein da okerra? ze ge ku ube 7. w letra ‌..................... idazten da. 8. j letra iota idazten da. Egia Gezurra


2. ZENBAKIEN IDAZKERA Demagun hondartzara zoazela eta itsasoan urik es dagoela...

Zenbakiak honela idazten dira: 0 zero, huts 1 bat 2 bi 3 hiru 4 lau 5 bost (bortz) 6 sei 7 zazpi 8 zortzi 9 bederatzi 10 hamar 11 hamaika 12 hamabi 13 hamahiru 14 hamalau 15 hamabost 16 hamasei 17 hamazazpi 18 hemezortzi 19 hemeretzi 20 hogei 21 hogeita bat 22 hogeita bi 23 hogeita hiru 24 hogeita lau 25 hogeita bost 26 hogeita sei 27 hogeita zazpi 28 hogeita zortzi 29 hogeita bederatzi 30 hogeita hamar 31 hogeita hamaika 32 hogeita hamabi 33 hogeita hamahiru 34 hogeita hamalau 35 hogeita hamabost 36 hogeita hamasei 37 hogeita hamazazpi 38 hogeita hemezortzi 39 hogeita hemeretzi 40 berrogei 41 berrogeita bat 42 berrogeita bi 43 berrogeita hiru 44 berrogeita lau 45 berrogeita bost 46 berrogeita sei 47 berrogeita zazpi 48 berrogeita zortzi 49 berrogeita bederatzi 50 berrogeita hamar

51 berrogeita hamaika 52 berrogeita hamabi 53 berrogeita hamahiru 54 berrogeita hamalau 55 berrogeita hamabost 56 berrogeita hamasei 57 berrogeita hamazazpi 58 berrogeita hemezortzi 59 berrogeita hemeretzi 60 hirurogei (hiruretan hogei) 61 hirurogeita bat 62 hirurogeita bi 63 hirurogeita hiru 64 hirurogeita lau 65 hirurogeita bost 66 hirurogeita sei 67 hirurogeita zazpi 68 hirurogeita zortzi 69 hirurogeita bederatzi 70 hirurogeita hamar 71 hirurogeita hamaika 72 hirurogeita hamabi 73 hirurogeita hamahiru 74 hirurogeita hamalau 75 hirurogeita hamabost 76 hirurogeita hamasei 77 hirurogeita hamazazpi 78 hirurogeita hemezortzi 79 hirurogeita hemeretzi 80 laurogei (lauretan hogei) 81 laurogeita bat 82 laurogeita bi 83 laurogeita hiru 84 laurogeita lau 85 laurogeita bost 86 laurogeita sei 87 laurogeita zazpi 88 laurogeita zortzi 89 laurogeita bederatzi 90 laurogeita hamar 91 laurogeita hamaika 92 laurogeita hamabi 93 laurogeita hamahiru 94 laurogeita hamalau 95 laurogeita hamabost 96 laurogeita hamasei 97 laurogeita hamazazpi 98 laurogeita hemezortzi 99 laurogeita hemeretzi 100 ehun

101 ehun eta bat 102 ehun eta bi 200 berrehun 300 hirurehun 400 laurehun 500 bostehun (bortzehun) 600 seiehun 700 zazpiehun 800 zortziehun 900 bederatziehun 1000 mila 1200 mila eta berrehun 1201 mila berrehun eta bat 1984 mila bederatziehun eta laurogeita lau 1.000.000 milioi bat 10.000.000 hamar milioi 1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

Oharrak: — Hemezortzi jartzen den leku bakoitzean hamazortzi ere jarri behar da, bigarren aukera gisan. — Ehun eta bat zenbakian ez da beharrezkoa eta hori osoosorik ahoskatzea eta mintzairen arabera eta, ta edo da bezala ahoska daiteke. — Mila zenbakitik gora eta kenduko da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: mila eta berrehun, baina mila berrehun eta bi; mila eta laurehun, baina mila laurehun eta bi. — 2 zenbakia adierazteko bi jarri den arren, puntu honetaz aurrerago mintzatuko da Euskaltzaindia, aukera bat baino gehiago baitago euskalkien artean (biga, bida, e.a.). Bestetik, noiz erabil daitezkeen forma hauek ere zehaztu beharra dago.


1. ARIKETA Araua irakurri eta letraz idatz itzazu hurrengo zenbakiak. 1. 19 2. 18 3. 30 4. 39 5. 40 6. 21 7. 50 8. 60 9. 71 10. 81 11. 90 12. 101 13. 1.700 14. 1.738 15. 1.849 16. 1.200 17. 1.201 18. 1.000.000 19. 400 20. 300 21. 600 22. 13 23. 219 24. 318 25. 89.534

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/zenbakiak.htm

Demagun gaur eguzkirik ez dela atera...


3. ORDUAK NOLA ESAN 1. Orduak honela ematen dira: Ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke; halere, azalpena errazte aldera, bigarren aukera hau ondorengo adibidean baino ez dut erabiliko: oren bata, bi orenak (biak), hirurak, e.a. Aurreko adibideak honela deklinatuko dira: ordu batean, bietan (ordu bietan/bi orenetan), hiruretan, e.a. (Adi! Hirurak eta laurak r dute; beste guztiek, ez!)

2. Erdia honela adierazten da: Ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. (Adi! Zenbakia ez da deklinatzen; beraz, ordu biak eta erdi gaizki legoke.)

3. Laurdena honela adierazten da: Ordu bat eta laurdenak, ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a. (Adi! Bietara eman daiteke)

4. Minutuak: Hamarrak hamar gutxi edo gutxiago, hamarrak hamar gutxitan edo gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a. (Adi! Minutuak singularrean deklinatzen dira).

5. Zifretan ematen direnean: Bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.

6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan: Ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.


1. ARIKETA: Nola idatziko zenituzke ordu hauek? 00:30 08:05 08:15 08:30 08:45 08:40 03:00 04:00 03:30 04:30 01:00 01:30 01:05 01:15 01:45 08:30 08:17 09:30 04:05 03:10 06:00 07:05 02:13 09:55 10:07 Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/orduakdef.swf


Gaur arratsaldean telebistako pelikula bat ikusten hasi eta protagonista zu zarela ikustean

4. ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA Ordinalak Ordinaletan “garren” ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez: - XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea. - 3.ak esan du: hirugarrenak esan du. - XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan edo XVII, XVIII eta XIX. mendeetan, e.a. Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu: * Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren… (baina lehen, lehenengo, lehenbiziko edo lehendabiziko.) * Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren… Galderetan zenbatgarren erabiliko da. Banatzaileak Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: - Bana, - Bosna, - Ehuna, - Mila bana, e.a.

Galderetan zenbana erabiliko da.

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/ordinalak.htm http://euskaljakintza.com/ariketak/ordinalak_banatzaileak.html


5. LERROZ ALDATZEAN MARRATXOA NOLA JARRI. BATBATEAN ETA HORRELAKOAK. * Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri. * Bat-batean eta antzekoen idazkera Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri: Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da, eta ez morfemaka: - Gizo-nek, - Zaku-rra, - Duzu-en, e.a. Eta ez gizon-ek, zakurr-a, duzue-n,e.a. Bat-batean eta antzeko hainbat hitz: Honela idatziko dira hitz hauek: * Bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun‌ * Behinik behin * Batik bat (Lehenbizikoa marratxoz eta beste biak marra gabe eta bereiz) Ez erabili beste formarik: bat batean, bapatean, behinik-behin‌ Honekin batera, Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du esapide hauen ahoskerak betiko legeen arabera egitea ongi dela (batipat, adibidez).

Mitxel, beirazko gizona, bere beirazko etxean bizi zen.


Zer gertatuko litzateke zuen igogailua ilargiraino igoko balitz?

1. ARIKETA:Nola banatuko zenituzke ondorengo hitzak lerroz aldatzean? Marratxo batez bereizi aukera guztiak. Adibidez: erosi -> e-ro-si. 1. administratu 2. gaueko 3. lasaitasun 4. saihetsa 5. ihintza 6. zakurra 7. maitasuna 8. duela 9. oilaskoa 10. zuhurtzia

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/bat-bateandef.swf


6. GALDETZAILEAK ETA NAHI PARTIKULA Euskaltzaindiak zera dio: Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira: * Zernahi * Nornahi, * Nolanahi, e.a. adi Baina, lehen osagaia n-z, t-z edo k-zbukatzen bada, hitz batean (aipatutako kontsonante horiek galduz) edo marratxo baten bidez bereizita idatziko da: * Nonahi edo non-nahi (non + nahi), * Zenbanahi edo zenbat-nahi (zenbat + nahi), * Nondinahi edo nondik-nahi (nondik + nahi), e.a. Ez idatzi, beraz, nor nahi, nonnahi,e.a. 1. ARIKETA:Hiru aukeretatik bat okerra da. Azpimarra ezazu:

1.

non nahi, zein-nahi, nolanahi

7.

nolanahi, zenbanahi, nonnahi.

2.

zenbatnahi, zeinahi, zernahi

8.

nora-nahi, nondik-nahi, zenbat-nahi

3.

non-nahi, nola-nahi, zenbat-nahi

9.

nonnahi, non-nahi, nonahi

4.

nondiknahitik, nolanahi, noranahira

10.

nonahi, non-nahi, zenbatnahi

5.

zernahi, zenbatnahi, nondinahi

11.

zenbat-nahi, nondinahi, zer-nahi

6.

nor nahi, zenbat-nahi, nolanahi

12.

zein-nahi, zeinahi, zeinnahi

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/nahi_partikula.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/nahi_partikula.swf

Bazen behin Txanohoritxu izeneko neska bat. Goiz batean eskolara zihoala...


Bi hitz hauek erabiliz idatz ezazu ipuin motz bat: TXAKUR eta ILARGIA

7. BAIT- PARTIKULA Bait- partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologiko-grafikoa eginez: bainaiz, baikara, baitoaz‌. (bait naiz, bait gara, bait doaz,‌) Aldaketa fonologiko-grafikoak: Bait- + d- = baitbait- + du = baitu Bait- + n- = bainbait- + naiz = bainaiz Bait- + l- = bailbait- + luke = bailuke Bait- + g- = baikbait- + gara = baikara Bait- + h- = baihbait- + haiz = baihaiz Bait- + z-= baitzbait- + zara= baitzara


1. ARIKETA: Bait- beti aditzari loturik idatzi behar da. Jakin nahi duzu lotzean zein aldaketa ematen diren hainbat kasutan? 1. Berehala iritsiko gara, azkar ............. (bait + goaz) 2. Ez genuen erosi, garestia iruditu ................ (bait- + zitzaigun). 3. Ez du merezi horri lanik ematea, gaizki egingo ............. (bait- + du). 4. Iritziak iritzi, jai hartuko dut, nekatuta ..............(bait- + nago). 5. Gaur gauean etxean geratuko naiz, anaia .............afaltzera (bait- + dator) 6. Norekin ere ................., hura mesprezatzen duzu (bait- + zabiltza). 7. Kanpora bazoaz, kontuz ibili, zelatari asko .................(bait- + dabiltza). 8. Zenbat ere .............., aseko zaituztet (bait- + zarete). 9. Ez duk inoiz lagunik izango, oso temati ...............(bait- + haiz). 10. Ezagupen politikoak lantzeko bide hau ez da jada nahikoa, orain "masa gizarte dinamikoetan" bizi ...............(bait- + gara).

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/baitdef.html


8. “AURREALDE” ETA “HAU GUZTIA” AURREALDE Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek: * Aurrealde edo aurreko alde, * Atzealde edo atzeko alde, * Goialde edo goiko alde, * Barnealde edo barneko alde, e.a. Ez idatzi, ordea, aurrekalde, atzekalde, goikalde, barnekalde, e.a. Honek ez du esan nahi horretarako tradizio mintzatua dagoenean aurrekoalde, atzeko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik. Hots, hitz egiterakoan, aurrekalde edo atzekalde erabil daitezke. HAU GUZ(T)IA * Hauek dira hobesten diren formak: Hauek guztiak eta gauza hauek guztiak, Hauetan guztietan, eta taberna hauetan guztietan, e.a. * Ontzat ematen dira hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori bezalakoak ere. * Ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: guzti hauek edo etxe guzti hauek, gizonau, e.a.


Aparra, itsasontzia, arrantzalea, kaia, arraina, amua, itsasoa, basamortua.

1. ARIKETA: Hautatu gaizki dagoena:

Zein ez da zuzena?

1. ?

barnealde

1. ?

kanpoko-alde

2. ?

goiko alde

2. ?

kanpoko alde

3. ?

kapoko alde

3. ?

kanpoalde

4. ?

atzekalde

Zein forma ez da onargarria?

Zein da zuzena? 1. ?

behekalde

1. ?

azpiko alde

2. ?

beheko alde

2. ?

azpialde

3. ?

behalde

3. ?

azpikalde

4. ?

behe-ald

Zein ez da zuzena?

Zein da zuzena?

1. ?

kanpoko-alde

1. ?

goiko alde

2. ?

kanpoko alde

2. ?

goikalde

3. ?

kanpoalde

3. ?

goiko-alde

4. ?

goi-alde

Zein da zuzena? 1. ?

behekalde

2. ?

beheko alde

1. ?

barrenalde

3. ?

behalde

2. ?

barren-alde

4. ?

behe-ald

3. ?

Zein da zuzena?

Zein da zuzena?

4.

barreneko-alde ?

barren alde

1. ?

goiko alde

2. ?

goikalde

1. ?

gibeleko-alde

3. ?

goiko-alde

2. ?

gibel-alde

4. ?

goi-alde

3. ?

gibelalde

4. ?

gibel alde

Zein forma ez da onargarria? 1. ? azpiko alde 2. ?

azpialde

3. ?

azpikalde

Zein ez da okerra?

Zein da zuzena? 1. ?

barnealde

2. ?

barnekalde

3. ?

barnekoalde

4. ?

barne-alde

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/aurrealdedef.swf http://www.euskaljakintza.com/ariketak/arauak/aurrealde.html http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hau_guztia.htm


...etxera sartu zenean ez zuen bere gela aurkitu.

9. ENE, NIRE, NIRI ETA -(E)Z GERO ENE/NIRE, NIRI Maila jasoan (formalean), eneidatziko da, eta gainerakoetan: - Nire, - Nirekin, - Niretzat, - Niri,e.a. Ez idatzi, ordea, nere, nerekin, neretzat, nere, e.a. -(E)Z GERO Zer dio Euskaltzaindiak honi buruz? Adi hurrengo hiru kasuekin! adi 1. Aditzaren ondoren, kasu guztietan -(e)z gero idatziko da:hori eginez gero, hori egin duzunez gero. Ez idatzi, beraz, hori egin ezkero, etorri ezkero‌ 2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke:hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero /San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero. 3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira.


1. ARIKETA: Euskaltzaindiaren araua jarraituz, bete itzazu hutsuneak (E)Z GERO erabiliz: 1. Partidua ongi , probabilitate handia izango genuke irabazteko (jokatu). 2. Umeak min hartu zuen. , orbainaren marka betiko geratu zitzaion. (Momentu hartatik, aditzondoa). 3. Negua , eguraldi onari ateak zabalduko dizkiogu. (pasatu). 4. Dirurik gabe , amari ordainsari gehiago emateko esango nioke.(egon) 5. Lagun asko kanpora ikastera , triste jarriko nintzateke.(joan) 6. Arratsaldeko , kontzertu batean murgildurik egongo naiz. (bost) 7. Ikasgaia , errazago gaindituko duzu azterketa.(ikasi) 8. Autoa , dirurik gabe geldituko nintzateke.(erosi) 9. Gehiegi , pisuarekin arazoak izango ditut. (jan) 10. Kirola , sasoian egoteko aukera gehiago duzu.(egin) 11. , hurrengo eguneko ajea zaila izango zaizu kentzea. (mozkortu) 12. Gitarra ongi , talde batean sartzeko aukera izango zenuke. (jo) 13. Nire arrebak , lanean dihardu. (atzo) 14. Argia , ilunpetan ez dugu ezer ikusiko. (itzali) 15. 16.

Hartza , korrika alde egingo genuke.(ikusi)

Lotsatia naiz.


Jaiki eta ispilu aurrean jarri zenean, ez zuen bere buru burua ezagutu...

10. USAIN ETA HORRELAKOAK. ONGI ETORRI. USAIN, ARRAIN, ZAIN •

-ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabili:

- arrain, - usain, - zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.), - dohain, - orain Beste sail batekoa denez gero, mahai, eta ez mahain. * Ez idatzi, hortaz, arrai, usai, artzai, diruzai, e.a. ONGI ETORRI! •

Agurra egitean-eta:

Ongi etorri! (Pertsona bakarra nahiz asko izan etorri direnak)

Ez: ongi etorria! edo ongi etorriak! •

Bestelakoetan:

* Izan zaitezte ongi etorriak nire etxera. Gaztelaniaz: Sed bienvenidos a mi casa (bi hitz). * Hura zen ongietorria (iz.) eman zigutena! Gaztelaniaz: ¡Menuda bienvenida nos dispensaron! (hitz bakarra). Ariketak: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arrain.html http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/ongi_etorri.html


11. DATA DATA NOLA ADIERAZI a) Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, hau da, inesibo edo non marka erabil daiteke edo ez: · Durango, 1995eko martxoaren 7a. · Durangon, 1995eko martxoaren 7an. - Kontuan izan ondorengoa: zenbakia kontsonantez amaitzen bada, -ean erantsiko diogu (bat>batean); bokalez edo diptongoz amaitzean, ordea, -an (bi>bian). 1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n. Baztertu, hortaz, hain ohikoak ditugun: 4ean, 6ean eta horrelakoak. b) Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran: · 1995/03/07; · 1995-03-27; · 1995/III/07; · 1995-III-27; Deklinatzerakoan: 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkarian; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez… c) Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez: ‫ ٭‬.Ongi esana dago: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia ‫ ٭‬.Gaizki esana dago: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia ‫ ٭‬.Baina ongi esana dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia


1. ARIKETA: Aukeratu erantzun egokia araua irakurri ondoren. 1. 1991-01-31 (Ordizia)

7. 2007-07-25 (Bilbo)

Ordizian, 1991ko urtarrilaren 31

Bilbon, 2007ko uztailaren 25an

Ordizian, 1991ko urtarrilak 31n

Bilbo, 2007ko uztailaren 25a

Ordizia, 1991eko urtarrilaren 31a

Bilbo, 2007ko uztailaren 25ean

Ordizian, 1991ko urtarrilaren 31n

Bilbon, 2007ko uztailaren 25a

2. 1992-02-13 (Beasain)

8. 2008-08-06 (Iruñea)

Beasain, 1992ko otsailak 13a

Iruñean, 2008ko abuztuaren 6an

Beasainen, 1992ko Otsailaren 13an

Iruñan, 2008ko abuztuaren 6an

Beasainen, 1992ko otsailaren 13an

Iruñean, 2008ko abuztuaren 6ean

Beasain, 1992ko Otsailak 13a 3. 1993-03-29 (Lazkao)

Iruñea, 2008ko abuztuaren 6an 9. 2009-09-07 (Nafarroa)

Lazkao, 1993ko martxoaren 29a

Nafarroa, 2009ko irailaren 7a

Lazkaon, 1993ko martxoak 29a

Nafarroa, 2009ko irailak 7a

Lazkaon, 1993ko martxoaren 29a

Nafarroa, 2009ko irailak 7an

Lazkaon, 1993ko Martxoaren 29an 4. 2004-04-12 (Usurbil)

Nafarroa, 2009eko irailaren 7a 10. 2010-10-08 (Gipuzkoa)

Usurbilen, 2004ko Apirilak 12an

Gipuzkoan, 2010eko urriaren 8a

Usurbil, 2004ko apirilaren 12an

Gipuzkoan, 2010ko urriaren 8an

Usurbilen, 2004ko apirilaren 12an

Gipuzkoan, 2010eko Urriaren 8an

Usurbilen, 2004ko apirilaren 12

Gipuzkoan, 2010eko urriaren 8an

5. 2005-05-27 (Donostia)

11. 2011-11-09 (Zuberoa)

Donostia, 2005eko maiatzak 27a

Zuberoan, 2011ko azaroaren 9ea

Donostian, 2005ko maiatzaren 27an

Zuberoa, 2011ko Azaroaren 9a

Donostia, 2005ko maiatzaren 27

Zuberoan, 2011ko Azaroaren 9an

Donostia, 2005eko maiatzaren 27a

Zuberoa, 2011ko azaroaren 9a

6. 2006-06-01 (Gasteiz)

12. 2012-12-10 (Bizkaia)

Gasteizen, 2006ko Ekainaren 1ean

Bizkaian, 2012ko abenduak 10ean

Gasteizen, 2006eko ekainaren 1ean

Bizkaian, 2012ko abenduaren 10ean

Gasteizen, 2006ko ekainaren 1ean

Bizkaian, 2012ko Abenduaren 10ean

Gasteizen, 2006ko ekainaren 1an

Bizkaian, 2012ko abenduaren 10an

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/data.htm http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/datadef.swf http://www.euskaljakintza.com/ariketak/arauak/data2.html


12. PARTITIBOAREN ERABILERA OKERRA Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean, erabiliko da, beti erabili izan den moduan: - Lanik (konts + -ik) - Libururik (bok + -rik), e.a. Eta aditza singularrean erabiliko da: - Ez dut libururik erosi. (Ez ditut libururik erosi) - Ez dut lanik egin. (Ez ditut lanik egin.) Erabilera okerrak dira, beraz, honako hauek: Ez dituzu lagun onik aurkituko. Aspaldian ez ziren entzuten horrelako hitzik. Ez ditut egin horren aipamenarik; e.a. PARTITIBOA BAIEZKO PERPAUSETAN NOIZ ETA NOLA Baiezko perpausetan partitiboa balio enfatikoa emateko erabiltzen da, indartzeko, alegia. Eskuarki, izan, egon, eduki eta ukan aditzekin joaten da (halakoetan, normalean, izenak sintagma adjektibal bat behar du ondoan. Izena soilik utzi nahi bada, interpretazio zuzena egiten lagunduko duen eran jarri behar da). Azter ditzagun ondorengo adibideak zertaz ari garen jakiteko: * Badauka lanik konjuruak egiten (ondoan izenondoa balu bezala ulertzen da, lan handia edo zaila duela esan nahi da). * Izan da aldaketarik? o Bai, izan da aldaketarik [ edo aldaketa sakonik] (bi garairen artean gertatutako aldaketa azpimarratu nahi denean). o Bai, izan da aldaketa (baiezko hutsa denean).

Bertsolari txapelketako finelera aurkeztu behar duzu bihar goizean. Ohean sartu eta...


“... mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza�

1.

ARIKETA: Zuzendu oker dagoena:

1. Ez ditut libururik erosi.(

)

2. Ez da inongo aztarnik aurkitu. (

)

3. Ez dauzkagu lagunik. (

)

4. Ez dut txakurrarik ikusi. ( 5. Ez dut urarik nahi. (

) )

6. Ez dira irakaslerik azaldu. ( 7. Ez dut laguntzik behar. ( 8. Ez ditugu aukerarik galdu. (

) ) )

Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/partitiboa_baiezkoetan.html


14. HITZ ELKARTUEN OSAERA ETA IDAZKERA Orokorrean: Salbuespenak ez badira, hitz elkartuak orokorrean bi modutara idatziko dira: bereiz eta marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala (kontuan izan behar da salbuespenak ugariak direla). — eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak, eta — kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak. (Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea). SALBUESPENAK: 1. Bereiz idatziko dira: — aposizioak (Bidasoa ibaia), — egin, eman, hartu eta eraginaditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin), — etxez etxe moduko bikoiztapenak (adi, lehenengo osagaia deklinatuta dago etxez), — egin berri modukoak (kontuz, hasiberri eta ezkonberri salbuespenak dira), — mahai gainean, aste barruan gisako postposizioak, — bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak (diru bila, diru eske, diru falta), — lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsasduten elkarteak (erdal gramatika, euskal idazleak, giza zientziak, itsas garraioa…), ihartuak ez diren neurrian (itsasgizon, elizgizon, gizalege, itsasontzi…), eta — lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa, literatur lehiaketa…). Laugarren puntuan azaltzen da kasu hau bere osotasunean. 2. Marrarekin idatziko dira: — gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, — apurka-apurka bezalako bikoiztapenak, — seme-alabak, zuri-gorri modukoak, — barra-barra, plisti-plasta bezalakoak, — Ezkio-Itsasomoduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra/ Estella). 3. Loturik idatziko dira: — jarleku (aditzoina + izenondoa) moduko elkarteak (egongela, salneurri, jokamolde…) — aldagaitz (aditzondo + izenondoa) bezalako izaera elkarteak (irakurgaitz, sinestezin, ulerterraz…) —

odolustu (izena + aditza) moduko izen-elkarte arruntak (indargabetu, indargaldu, azpimarratu…)

Gaztelu batean giltzapetu zaituzte eta gaua hemen da...


Eskolara joateko egunean 15 km egin behar dituzu oinez.

—bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza,-za(i)ntzaduten elkarteak, —bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -ordeduten izen elkarteak (langile, atezain, dirudun, lotsagabe, solasaldi, asteburu, legegizon, lankide, kalekume, zuzendariorde, aztergai…), — lehen osagaia aurre-, azpi-eta -gain duten izen elkarteak (aurreikuspen, gainbegirada, azpimultzo…), eta — lauburu (zenbatzailea + izena) moduko elkarteak (hiruhortz, ehunzango, begibakar…) 4.>a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: - Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean (biologia, filosofia, bidaia…): biologi azterketa, biologia(-)azterketa. - Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori. Beraz, sei hitz horiek hitz elkarketaren lehenengo osagai bezala azaltzen direnean, elkarketa horiek 3 modutara eman daitezke: literatur saria (>a< kenduta eta marratxorik gabe), literatura (-)saria). Beste modu batera esanda, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea: * kultur etxea, kultura(-)etxea * biologi azterketa, biologia(-)azterketa * Kontuan izan parentesia azaltzen den bakoitzean (-) , barrukoa aukeran dagoela adierazi nahi duela. ARIKETAK: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak1.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak2.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak3.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak6.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak7.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak8.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak9.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak10.swf http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/hitz_elkartuak11.swf


15. NOR/NORTZUK ETA ... MEREZI DU NOR/NORTZUK Nor, zer eta zein galdetzaileek singularra zein plurala adierazteko balio dute, ez singularrerako soilik uste ohi den bezala. Are gehiago, pluralak egiteko forma hauek hobesten dira: - Nor (Nor etorri da? / Nor etorri dira?) - Zer (Zer da? / Zer dira?) - Zein (Zein etorri da? / Zein etorri dira?) Edonola ere, ondorengo forma hauek ez daude oker, gertatzen dena da forma markatu gisa erabili behar direla eta aditzak pluralean joan behar du ezinbestean: - Nortzuk (Nortzuk etorriko dira gaur?, Nortzuek egin dute hau?) - Zertzuk, (Zertzuk ekarri dituzu?) - Zeintzuk (Zeintzuk dira gureak?) Honela deklinatuko dira: nortzuk (nor), nortzuek (nork), nortzuei (nori), e.a. Araua osorik.

EKARTZEA MEREZI DU Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) NOR (absolutiboa) erabiliko da, eta ez NORK (ergatiboa) : * Joatea merezi du (zuzena). *Joateak merezi du (okerra). * Ikastea merezi du (zuzena). *Ikasteak merezi du (okerra).

Ariketa: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/merezi.html



Kontatu nahi dizut...