Page 1

30. zbkia. 2010eko abendua


Elkarrizketa

Aratz Irazabal “Pira” Txinbotarrakeko kidea eta 2010eko Aste Nagusiko txupinera

Gelditzeko eskatu behar izan zidaten pregoia entzun zedin TESTUA: IGOR GUTIÉRREZ / ARGAZKIAK: AITOR MARÍN

Aratz Irazabal, Pira, Aste Nagusiko txupinera izan den lehen zorrotzarra dugu. Aurten, gure auzoko Txinbotarrak konpartsak kargu hori aukeratzeko ohorea izan du. Hogeita sei urteko neska jator eta parrandazalea dugu “Pira”, karismatikoa, nekaezina. Bere konpartsaren bosgarren urteurrenean egokitu zaio gure auzoko historia-liburuaren kapitulu gozo hori idaztea. Eta gogotsu heldu dio zeregin handi horri. Txupinera gaztea eta oso atsegina izateagatik gogoratua izango da. Oroimen hori sendotzeko asmoz, bizi izandako esperientziaz solasean aritu gara berarekin. On egin!

Zer sentitu zenuen hautatua atera zinen unean? Hasieran ezin nuen sinetsi, hodei batean bezala nengoen. Geroago, gainera zetor kidan erantzukizunean pentsatzen hasi nintzen… Dakigunez, abuztuan lagunekin Marokora bidaiatxo bat egitekoa zinen. Bidaia erosita eta guzti zenuen! Bai, hala da. Edozelan ere, gure konpartsari txupinera hautatzea egokitu zitzaiola jakin genuenean -ekainaren azken astean edo- nire burua hautagai aurkezteari zer zeritzoten galdetu nien. Berehala antzeman zuten oso ilusionatuta nengoela eta lehenengo momentutik haien babesa eman zidaten. Eta bai, bidaia galdu nuen baina ez naiz damu.

Txupinera hautatua atera nintzenean, hasieran ezin nuen sinetsi, hodei batean bezala nengoen. geroago, gainera zetorkidan erantzukizunean pentsatzen hasi nintzen…

Zergatik aurkeztu zenuen zure burua txupinera izateko? Nire ustez, oso profil ona neukan txupinera izateko, parrandazale hutsa naiz eta. Horrez gain, benetan ilusio handia egiten zidan nire konpartsaren ordezkaria izateak eta bestetik, Aste Nagusia beste ikuspegi batetik bizitzea ere zirraragarria iruditzen zitzaidan.

Horrez gain, ezin ahaztu txupinerak ez diola konpartseroa izateari uzten. Bada, konpar tsero guztiak legez, txosna muntatzen lagundu duzu, ezta? Noski! Txupineraren berezko prestaketak alde batera utzita, margotzen ibili naiz, mekanotuboa muntatzen... Ezin naiz geldirik egon, ez naiz horietakoa. Egin ez dudan bakarra barrako txandak izan dira. Eguzkizaleak konpartsako txupinera Sonia Poloren eskutik jaso zenuen lekukoa. Iaz berak jasandako jazarpen mediatikoa gogora etorriko zitzaizun behin baino gehiagotan, ezta? Bai, baina zorionez niri ez zait berari tokatu zitzaiona egokitu, alde horretatik lasai nengoen, banekien ez zela zirku mediatiko hori nirekin errepikatuko. Gehien bat beldur nintzen komunikabideetan hitz egitera ohituta ez

Konta egiguzu nolakoak izan diren Aste Nagusia baino lehenagoko prestaketak. Batez ere, komunikabide batetik bestera ibili nintzen. Hainbat irrati eta egunkaritan elkarrizketak z o r r o t z m o r r o t z w w w . s o p e l a n a . o r g

egin zizkidaten. Telebistetara, ordea, Aste Nagusira arte ez nintzen joan. Egia esan, ez nuen uste horrenbesterako izango zenik, baina bai, txupineraren lana oso mediatikoa da. Horrez gain, sastrearenera ere joan behar izan nuen, jantzia egiteko. Oso ondo pasa nuen jantzia prestatzen. Gona eta prakak, biak eskatu nizkion. Gonari dagokionez, esan behar dut egindakoa baino laburragoa eskatu niola baina ezetz esan zidan, kar-kar-kar…

3 0

11 5


Elkarrizketa

Deskriba ezazu txupina botatzeko Arriagako balkoira azaldu zinen momentua. Izugarria izan zen. Edonora begiratuta jendea ikusten zen. Atera bezain pronto, nire lagunak etorri zitzaizkidan gogora: han behean ni animatzen egongo zirela, beraientzat jai-hasiera zoragarria izango zela‌ Eta hala izan zen. Balkoitik den-dena ikusten zen eta berehala topatu nituen lagunak, konpartsakideak eta hainbat jende ezagun. Aurpegiak, keinuak, oihuak... argi eta garbi desberdintzen nituen. Benetako jaia zen bertan ikusten zena. Gainera, zer edo zer egiten nuenean jarraitu egiten ninduten... Poz-pozik nengoen, saltoka eta algaraka eta gelditzeko eskatu behar izan zidaten pregoia entzun zedin! Nire ama ere balkoian egon zen, kamerak zeuden tokian, nik neuk sartu nuen bertara.

12

“

Udal ordezkari batzuengandik mesprezua jasotzean, deskonektatu egiten nuen; argi neukan agintarientzat txupinera haien ingurunetik kanpo dagoela eta horrela tratatu ninduten

“

nengoelako eta nik esandako gauzaren bat txarto adieraz nezakeelako edo txarto uler zitekeelako.

Jar gaitezen une batez Aste Nagusiaren erdian. Iratzargailuak jo eta jai-egun berri bat hastera doa. Egin ezazu egun horren deskribapena. Goizeko 10ak baino apur bat lehenago esnatu naiz, ziztu bizian jantzi eta Jai Batzordeko kideak nire bila etorri dira hotelera. Zuzenean Arriagara joan eta 10etan puntu-puntuan txupina bota dut (txupinerarik puntualena izan naizela diote). Ondoren, gosaltzera joan naiz Jai Batzordeko kideekin. Gosaldu ondoren, Areatzatik bueltatxo bat eman dut sukaldaritza-lehiaketako partaideekin solasean aritzeko eta denetarik dastatzeko. Eta hortik aurrera, edozer gauza gerta daiteke, eskuko telefonoak jo arte ez baitakizu zer egokituko zaizun, batez ere komunikabideetatik deituz gero. Baina gehienbat sariak banatu, hedabideetara joan, jarduera batetik bestera ibili... Gehienetan lasterka ibili naiz baina momentu lasaiak ere izan ditut.

z o r r o t z m o r r o t z

3 0


Elkarrizketa

Zure agendan konpartsen egitarauan parte hartzeko tarteak erreserbatuta izango zenituen. Zein jardueratan parte hartu duzu eta zein izan da zure gustukoena? Bai, jarduera askotan egon naiz, printzipaletan behintzat: Aerotbithoia, Kukaña, Ur-jokoak, Flash mob, Herri kirolak, Bilbo Kantari…Guztietan ederto pasa dut baina Flash mob delakoa asko gustatu zait; aurten egin da lehenengo aldiz eta oso ondo egon da. Aste Nagusian zehar jende askorekin egon behar izan duzu: jai batzordea, konpartseroak, herritar soilak… Zelakoa izan da haiekiko harremana? Jai Batzordeko jendearekin primeran, izugarri ondo portatu dira nirekin. Konpartseroen berotasuna ere sentitu dut han eta hemen. Herritarrei dagokionez, momenturik politenak bizi izan ditut; ezezagun batek kaletik gelditu bere alabatxoarekin argazki bat ateratzeko eskatzen zidanean edo lagun-koadrila bat nire inguruan dantzan jar tzen zenean, esaterako. Momentu batzuetan udal ordezkari batzuengandik mesprezua jaso zenuela badakigu. Zer pasatzen zen zure burutik momentu horietan? Momentu horietan deskonektatzen nuen. Argi neukan agintarientzat txupinera haien ingurunetik kanpo dagoela eta horrela tratatu ninduten.

Zein izan da bizi izan duzun momenturik ederrena eta zein latzena? Ederrena, ospitaleko haurrei bisita egin genienean. Momentu aspergarri batzuk ere egon dira, baina, oro har, ondo moldatu naiz toki guztietan. Horrenbeste leku eta jende ezberdin ezagutu ondoren, egoera edo anekdota xelebrerik izango duzu kontatzeko, ezta? Bada, oso xelebre iruditu zitzaidan behin bilbainadak abesten ari zen koadrila bateko kide bat hurbildu zitzaidala eta paper batean

autografoa egitea eskatu zidala. Harrituta utzi ninduen, kar-kar-kar…

Egia esan, ez nuen uste horrenbesterako izango zenik, baina bai, txupineraren lana oso mediatikoa da

Txupinerarik gazteenetarikoa zaitugu, Pira. Horrek laguntzen al du hamabi orduko agenda bete eta gero oraindik ere gauez parrandarako gogoa izaten? Bai, noski. Hala ere, ez naiz asko atera, hiru gaupasa baino ez ditut egin, kar-kar-kar...

Txupinera izateak ligatzeko laguntzen du? Baietz uste dut! Gutxienez, jendeak nirekin egotea gustuko zuela nabaritzen nuen... Toki askotan egon naiz, beti irribarretsu azaldu naiz eta beti txantxetarako prest... eta hori jendeak benetan baloratzen duela uste dut. Aste Nagusi berezia izan dugu aurtengoa et a horren adierazlerik garbiena asteazkenean egindako plantoa izan zen. Aurrenekoz, hiru konpartsei txosna jartzea

Estibaliz eta Fernando Astillero 8 Telefonoa: 94 441 91 87 Faxa: 94 442 20 81 z o r r o t z m o r r o t z w w w . s o p e l a n a . o r g

3 0

13 5


Elkarrizketa

14

Toki askotan egon naiz eta beti irribarretsu azaldu naiz, beti txantxetarako prest... eta hori jendeak benetan baloratzen duela uste dut

eragotzi diete: Kaskagorri eta Txori B a r r o te r i u d a l o r d e n a n t z a u s te z urratzeagatik, eta Komantxeri, berriz, leku falta argudiatuta. Horrez gain, beste hainbat adibide oinarritzat hartuz –Udal Jai Batzorde Mistoa kontsultarako organoa besterik ez dela, akordioak errespetatzen ez direla…–, Bilboko Kon par tsen batzordekoek jai-eredu herrikoia kaltetua izaten ari dela ohartarazi du. Nola bizi zenuen egoera hori txupinera bezala? Hedabideetan horri buruz asko galdetu dizute? Galdetu didate, bai, baina nire kargutik ezin nuen askorik esan. Hala ere, azaldu dudan jarrera beti izan da Bilboko Konpartsen aldekoa; azken batean, txupinera konpartsen irudia da Aste Nagusian. Are gehiago, txupinera bilbotar guztien ondare den neurrian, planto egunerako prestatuta zeuden eginkizun batzuetan parte

hartu nuen, hala nola, arestian aipatutako ospitaleko bisitan eta baita Gurutze Gorriarekin nagusiei egindako bisitan ere. Hamar egunez Zorrotzaren irudia izan zara. Horregatik, zure ustez, zein da Zorrotzari buruz kanpotar batek hartu ahal izan duen irudia? Batez ere, kanpoaldeko auzoetan bizi den jendea ez dela jende txarra; aitzitik, jende jatorra aurkitu ahal dela, langilea, borrokalaria, dibertitzen dakiena eta besteei dibertitzen irakats diezaiokeena. Datorren urtean, 2011ko Aste Nagusia hasi baino minutu eskas lehenago, txupinera berriari lekukoa uztea egokituko zaizu. Zer esango diozu? Lasai egoteko eta gehienetan udaleko jendeari kasurik ez egiteko. z o r r o t z m o r r o t z

3 0

zorrotzmorrotz  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you