Page 1


Egun batean bazeuden Azeria eta Hartza jolasten basoan. Azeriak urrezko txanpon bat aurkitu zuen lurrean. Hartzak eskatu zion baina Azeriak ez zion eman. Orduan Hartzak kendu nahi zion baina ezin zuen. Azeriak bere txnponarekin zuhaitz handi batera jolastera igo zen. Zuhaitza oso handia zenez, asko kostatu zitzaion. Azeria korapilatuta geratu zen adarrekin eta ezin zen mugitu. Azeriak laguntza eskatu zuen eta Hartza etorri zen eta salbatu zuen. Hortik aurrera lagunak izan ziren eta oso ondo pasatu ziren elkarrekin. Inoiz ezin da


berekoia izan. (Aimar)


Behin batean bi ume hondartzara joan ziren. Kobazulo baten barruan ur jauzi bat ikusi zuten. Hor bazegoen lami bat. Umeak galdu ziren kobazuloan baina lamiak ikusi zituen. Umeak ikustean, lamiak hartu zituen eskutik. Lamiak esan zuen bere izena eta umeek esan zuten: - Kaixo! Ni Aitor naiz eta hau nire arreba Alicia da. Umeek galdetu zioten lamiari: - Nor zara zu? - Ni Leire naiz eta bost urte ditut, eta zuek?


- Nik lau urte ditut eta nire arrebak hiru urte ditu. Lamiak galdetu zien: - Nire laguna izan nahi duzue ? Umeek erantzun zuten baietz. Lamiaren etxera joan ziren. - Alaaa! Ze polita!- esan zuten umeek. - Uretara goaz. Ja, ja, ja, ja, ja! Hor bere gurasoak agertu ziren. Bere amak esan zuen: - Goazen! - Utzi hamar minutu, mesedez! - Bale, baina hamar minutu bakarrik. - Adoz- esan zuten umeek. Hondartzara joan ziren, bainatu ziren eta Benidorreko bere etxera joan ziren lotara.


Hurrengo egunean kolumpiotara joan ziren eta oso ondo pasatu zuten. Gero jateko orduan ez zitzaien gustatu janaria. Denetarik jan behar dugu. (Ainhize)


Egun batean liztorra eta hartza bazeuden basoan. Liztorrak esan zion hartzari: - Zuk ezin duzu hegan egin ja ja. Hartzak erantzun zion liztorrari: - Eta zu oso txikia zara eta edozein animaliak jan diezazuke. Bat batean azeri bat agertu zen. - Zertaz hitz egiten hari zarete?- galdetu zuen azeriak. Hartzak erantzun zion: - Bera esaten ari zen nik ezin dudala hegan egin eta ni esaten ari nintzen bera oso txikia


dela. - Nik eta nire lagun batek lagunduko dizuegu - esan zuen azeriak. Azeriak esan zion bere lagunari pegamendua Hartzeko. Luma batzuk nahaztuz, hegoak egin Zituzten. Frogatu zutenean, ez zuen funtzionatu. Azeriaren lagunak esan zuen. - Ezin da. Lagunak izan behar zarete. Bakoitza den bezalakoa onartu behar da. (Alain)


Egun batean hiru animali zeuden. Azeria, erbia eta txirrita oso lagun onak ziren. Behin batean zuhaitz bat aurkitu zuten. Hara abiatu ziren. Batentzat bakarrik lekua zegoen. Ez ziren adoz jartzen. Orduan borroka bat egingo zuten. Txirritari ez zitzaion inporta ,bera txikia zenez, bizi zitekeen azeriarekin edo erbiarekin. Bera bitartean hazi zen jaten. Erbiak azeriari esan zion: - Zu ona zara. Zergatik ez diguzu uzten? Azeriak erantzun zion: - Zuek beti irabazle ateratzen zarete.


Azeriak pentsakor geratu zen. Abiatu zen zuhaitzera eta beste gela bat jarri zuen. Erbia eta txirrita non zegoen azeria pentsatzen hasi ziren. Gerostik lagunak izan ziren betiko eta elkarrekin bizi ziren poz pozik. Ez dugu borrokatu behar lagunen artean. (Eider A.)


Egun batean mendian, erbi batek azeri kume bat ikusi zuen eta hurbildu egin zen. Otso batek beleari azeria zirikatzeko laguntza eskatu zion. - Belea, etorri hona dagoeneko, bestela jan egingo zaitut! - Iritsi naiz, zer nahi duzu? - galdetu zion. - Azeria zirikatu behar dugu. - Konforme baina nola?- galdetu zuen Orduan erbia ohartu egin zen eta azeria kumea babestu egin zuen. Ideia bat bururatu


zitzaion: bera ere zirikatzea.Ideia probatu zuen eta funtzionatu zuen. - Barkatu ez dut berriro egingo - esan zuen otsoak. Gerostik, ez zuen gehiago zirikatu. Ez ditugu gurekin bizi direnak zirikatu behar. (Eider H.)


Duela urte asko Ton deitzen zena mutiko bat bizi zen. Tonek ilea ikatza bezain beltza zeukan eta indartsua zen .Ton egun batean kaletik ibiltzen ari zen eta etxe batera sartu zen. Izkutatu zen baina jendea lotan zegoenez Ton logelara dirua hartzera joan zen. Itzultzean, ertzaintzak atxilatu zuen. Kartzelara eraman zuen baina ez zen agertu telebistan. Hurrengo egunean agertu zen. Mutiko horrek esan zuen urte batzuk barru ihes egingo zuela. Horrela lapurtu zuen baina ertzainak ez ziren konturatu. Ez zuen lapurtu asko eta


banatu zuen dirua. Ez zen geratu diruarekin. Lapurrak mozorroa kendu zuen. Handik aurrera ez zuen lapurtuko gehiago. (Ekaitz)


Egun batean Londres izeneko hiri batean sugea eta sagua elkartu ziren. - Ea nor igotzen den eraikuntza horretaraesan zion sugeak saguari . Hasi ziren igotzen eta sugeak irabazten ari zen baina bat batean euria egiten hasi zen. Horrela saguak sugea aurreratu zuen. Jarraitu zuen korrika egiten. Baina saguak, potoloa zenez, sugeak aurreratu zuen. Azkenean sugeak irabazi zuen. Sagua, mesedez, jan ezazu litxarrakeri gutxiagorik bestela potoloago jarrito zara. (Eneko)


Egun batean azeri bat bere etxean zegoen Irakurtzen. Bat batean soinu bat entzun zen. - Pom, pom! - Nor da ?- esan zuen azeriak. Orduan albora begiratu eta hor untxia ez zegoen. Etxetik atera zen eta untxiarengana joan zen. Atea ireki zuen eta hor zegoen, ura edaten. Berarengana joan zen eta untxia kendu zion et etxera bueltatu zen. Azeriak negarrez esan zuen : - Ez, ez kendu ura, ez daukat eta. Hilabeteak pasa ondoren otxoa hil egin zen. Beti eskatu behar dira gauzak ,inoiz ez dira


kendu behar. (Eneritz)


Duela bost urte bazeuden liztor bat eta azeri bat. Liztorra oso azkarra zen eta azeria kaskarina zen. Azeria beti zegoen harroputzarena egiten liztorrari eta esaten zion: - Ni oso polita naiz eta zu oso txikia zara. - Utzi pakean - esaten zion liztorrak. Liztorra bere etxera joan zen plan bat egitera. Bururatu zitzaion azeriari ipurdian ziztatzea. Honela egin zuen. Azeriak min asko zuen eta joan zen zelaitik betirako eta ez zen agertu berriro. Sartu buruan ezin dugula sartu gure tamainuarenak ez direnekin. (Esti)


Egun batean, hartza basoan zegoen eta arranoa hegan egiten. Arranoa jaitsi zen eta mokokatu zuen hartza. Ia ia ez zeukan ilerik . Laguntza eskatu zuen. - Laguntzaaaa!- esan zuen hartzak. Elefante bat etorri zen eta lagundu zion. Sendatu zuen eta ia ia ezin zuen ibili baina ondo zegoen. Elefantea joan zen eta esan zuen: - Agur! Sendatu ondo eta kontuz ibili ! Gero erantzun zion hartzak: - Ja,ja,ja! Bale egingo dut eta zuk ere kontuz ibili! Elefantea basotik pasatu zen eta arranoa etorri


zen. Elefanteak ez zuen ikusi. Horrela mokokatu zuen arranoak.Odola atera zitzaion. Arranoak geldi geratu zen. Ehiztari bat etorri zen eta hil zuen elefantea. Sendatu zuten eta zoologikoan zegoen. Ez ditugu animaliak hil behar. (Ibai)


Egun batean auzo aberats batean baziren ardi bat eta sagu bat. Ardia aberatsa zen baina sagua hamar aldiz gehiago. Egunero topatzen ziren taberna batean. - Kaixo ardia! Zer moduz? - Gaizki, astelehenean azeri bat etorri zen nire etxera eta ez zidan pakean utzi alfombra bat erosi arte. - Benetan? - Noski baietz! - Bale ! Sinesten zaitut. Baina pentsatzen zuen gezurra zela. Baina azeria ailegatu zen eta esan zion:


- Saldu nion alfombra hau bostehun eurotan - Bostehun? - Bale! Laurehun eta laurogeita hemeretzi. Horrela egon ziren hiru ordu. Azkenean, saguak alfombra berri bat zeukan. Egin kasu lagunei ez baitzizuten gezurrik esango. (Iker)


Bazen behin Alex deitzen zen hartz bat. Honek ezti asko jaten zuen. Egun batean ez zegoen eztirik, gizakiek, ehiztariek eta indioarrek eramaten zituzten eta. Baina hartzak ez zekien non zegoen eztia. Gero etxe bat ikusi zuen eta eztia zegoen. Gizaki batek atea ireki zuen eta hor zegoen eztia errekuperatu zuen. (Jose Luis)


Egun batean bazeuden basoan arrano bat eta bele bat. Arranoa jatorra zen eta belea zirikatzailea zen. Egun batean beleak arranoa zirikatu zuen eta kolpe bat eman zion. Beleak lapurtu zion baina arranoak ostiko bat eman zion. Arranoak esan zion: - Ez zirikatu gehiago ez baduzu nik berriro jotzea nahi. - Bale! Ez dizut berriro egingo. Belea damutu zen eta barkamena eskatu zion. Ez ditugu gure lagunak zirikatu behar. (Josu)


Duela bi egun sagu bat joan zen etxe zahar Batera. Han bazegoen txakur bat. Bazegoen zulo bat eta sagua joan zen zulora. Bazeuden armiarma-sarea asko eta berak kendu zuen. Han bizitzen geratu zen bi urte. Bi urte eta gero, txakura gehiago zirikatzera joan zen.Egun batean sagua atera zen eta esan zion: - Aizu! Ez molestatu hainbeste! - erantzun zion. - Nik molestatuko zaitut nahi dudalako. - Aizu! Ni zure laguna izan nahi dut, baina horrela zaintzen banauzu inoiz ez naiz zure laguna izango - esan zuen saguak. - Barkatu, barkatu! Oso haserretuta nengoen


zurekin baina horrela esaten baduzu barkatzen nauzu? - Bai barkatzen zaitut. Ezin duzu jakin nolakoa den persona bat ez baduzu ezagutzen. (Leire)


Egun batean sugea eta otsoa atera ziren bere etxetik eta bi mutil ikusi zituzten. Aberatsak ziren. Esan zioten bere morroiari emazte bat izatea. Furgonetarekin eraman zuten ikustera . Akuario batera joan ziren eta karneta zutenez, arrain guztiak erosi zituzten. Gero bueltatu zirenean neskek festa bat egin zuten piszinan. Pertsona aberatsak ez zirenak gonbidatu zuten. Azkenean neskek dirua eman zioten. Bi mutilak lehen aberatsak ez zirenak orain bai eta aberatsen etxean geratu ziren betirako . (Marta)


Egun batean otso azkarra eta arina bizi zen Inglaterran. Otsoa eta azeria ezpatari oso onak ziren. Azeriak esan zion otsoari: - Esgrimara erronkatzen zaitut. - Erronka onartu egiten dut! - Hamar puntutara. Hasi zen esgrima lehiaketa. Azeria harroputza zen eta otsoa galtzen ari zen. Otsoak ahalegin handiekin irabazi zuen. Ahaleginik gabe ez da ezer lortzen. (Martin)


Egun batean azeri bat otso batekin topatu zen. Azeria harroputza zenez,apostu bat egin zuten: - Nik ez dut nahi apostu bat egin! – esan zuen azeriak. - Ba, nik apostu bat egin nahi dut. Etxera joan ziren eta bat batean : - A-A-A! Nire etxea,suaz erretzen ari da! - Zu lasai, nik itzaliko dut - esan zuen otsoak.


Bi egun geroago apostua egin zuten eta azeriak, traketsa zenez, apostua galdu zuen. Ez izan harroputza. (Tania)


Egun batean, inurri bat basotik bere etxera bueltatzen zen. Bidean ikusi zuen txirrita bat bere janaria lapurtzen eta esan zion: - Aizu,txirrita! Zergatik ari zara nire janaria lapurtzen? - Ni oso alperra naizelako - erantzun zion txirritak. - Baina ez lapurtu,nik ere jan behar dut eta – esan zion inurriak. - Ez,apustu bat egingo dugu. Nik irabazten badut janaria lapurtuko dizut eta zuk irabazten baduzu inoiz ez dizut lapurtuko janaria - esan zuen txirritak.


- Bale egingo dut,lenehengoa ura ekartzen duena irabaziko du,bale? - esan zuen inurriak. - Bale,bat,bi,hiru orain! - oihu egin zuen txirritak. Txirrita joan zen azkar-azkar aintzirara,baina inurria hasi zen zulo bat egiten. Ura aurkitu zuen. Inurriak irabazi zuen eta txirritari barkatu zion,eta lagunak egin ziren.Txirritak ez zion gehiago lapurtu inori. Ez dugu lapurtu behar. (Uxue)


Bazen behin txakur bat oso atsegina zena. Egun batean galdu zen. Ikusi zuen arratoi bat eta arratoiak esan zion: - Kaixo! Zer gertatzen zaizu? - Galdu naizela. Orain lagunduko nauzu ? Floridara joan behar naiz. - Orain eramango zaitut. - Eskerrik asko. - Ez horregatik. Joan zen itsasora bira bat egitera eta erori zen. Baina izurde batek lagundu zion. Ailegatu zen bere etxera. Nire amari beti kasua egin behar dut. (Julen)


Alegiak  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you