Page 1


nortzuk gara TXATXILIPURDI ELKARTEA AED Euskara Elkarteko lantalde izatetik euskarazko aisialdi hezitzailea garatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea izatera igaro ginen 1994an. 1988. urtean hasi ginen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin ditugu euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko. Txatxilipurdi Elkarteak agente ezberdinekin egiten du lan elkarlanean (administrazio, enpresa, ikastetxe, etab.) baina batez ere herrigintzarekin ditu eraikiak zubiak. Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua eginen. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dugu gain gure erantzukizuna, inori itxaron gabe. Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena!

1


zertan gabiltza Haur eta gazteen aisialdian eragiteko asmoarekin hainbat egitasmo ditugu martxan. Arrasate da gure sorlekua eta bertan Udaleku itxiak eta irekiak, Txikilandia gabon parkea, Eguzkilaru, 3 Udal ludoteka eta Gazte Txokoren kudeaketa, Udal Gaztegunearen kudeaketa, Ludoteka ibiltaria, Jostailu truke Merkatua, Arrasatek Hezi ekimena, Guraso.eus webgunea... ditugu martxan Arrasatetik kanpo ere eragiten dugu hala ere. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibarko Gazte Lekuak kudeatzen ditugu, Oñatiko ludoteka, Txipistin programa eta udalekuak, eta Otxandixoko aisialdi eskaintza udalekuekin batera. Tailerrak eskaini ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan, hegoalde zein iparraldean. Guraso talde, hezitzaile eta irakasleentzako tailer, ikastaro eta trebakuntza saioak egin ditugu gai desberdinen inguruan: haurren parte hartzea, kulturartekotasuna, jolasa,...

2

Herri txiki eta handietan, landa eremuan eta industri hiri handietan, gune euskaldunago zein erdaldunagoetan, guztietara moldatzen jakin izan du gure eskaintza atsegin eta hezitzaileak. Katalogo honetan jasotzen dugu 2021/2022 ikasturterako gure eskaintza, hala ere, bizi dugun egoera berri hau dela eta, aldaketa batzuk egin ditugu gure eskaintzetan.

GURE OINARRIAK Euskarazko aisialdi hezitzailea da gure helmuga eta hauek gure oinarriak:

jolasa aniztasun

a

ara

eusk parte hartzea

a

inklusio

kulturarte

hezkidetza kotasuna

a

natur

harreman

ak


informazio gehigarria EGOERA BERRI HONETAN, EKINTZETAN ERABILIKO DEN PROTOKOLOA: - Covid-19 ari dagokion sitomarik izanez gero, ezingo da ekintzetan parte hartu. (sukarra, arnasa hartzeko sailtasunak, estula...) - Barruko espazioetan, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorakoentzako. - Kanpo espazioan, metro eta erdiko distantzia bermatu ezean, musukoa erabili beharko dute 6 urtetik gorakoek. - Musukoa, bakoitzak etxetik berea ekarri beharko du. - Eskuak garbituko ditugu ekintza burutu aurretik, bitartean eta bukaeran.

Txatxilipurdi Elkartetik, COvid-19a dela eta, indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatzen saiatuko gara. Hala ere, parte hartzaile ororen konpromisoa beharrezkoa izango da neurri guzti hauek osotasunean bermatu ahal izateko. Guk jarritako neurriak bete ezean, guraso edo tutore legalen erantzukizuna izango da.

PREZIOAK: Katalogo

honetako prezioak 2022ko urtarriletik aurrera berrikusiko dira.

3


aurkibidea 1.- Eskaintza berriak........................................................................................... 7or

- Ihes bidea - Naturan jolasean - Bitxigintza eta osagarri tailerra

2.- KULTUR ZERBITZUAK............................................................................................ 11 or

-

Ikuskizunak Tailerrak Jolasak Jolas parkeak

3.- JOLASTK.............................................................................................................................. 21 or

- Jolas molaz - Tailer praktikoak - Jostailu truke merkatua

5


1.- Eskaintza berriak - tailerrak Txatxilipurdin, etengabe ari gara berritzen, horregaitik, aurten ere eskaintza berriekin gatoz.

IHES BIDEA Partaideak, istorio baten murgilduko ditugu, espazio baten sartu eta bertatik denbora bukatu baino lehen atera beharko dira. Lortuko ote dute? Ekintza hau 8 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago.

2 ordu 2 hezitzaile

450E

IH E S B I D EA

7


Eskaintza berriak - jolas tailerrak NATURAN JOLASEAN Herriko naturguneetan, honek eskaintzen dizkugun baliabideak kontuan harturik, jolasean arituko gara. Familian burutzeko ekintza paregabea da. Tailer honetan txoko ezberdinak antolatu ditugu; eraikuntza txokoa, sormen txokoa, jolas sinbolikorako sukalde txokoa, area, lurra, naturako elementuekin eskulanak sortzeko txokoa...

2 ordu

8

2 hezitzaile

450E

Eskaintza hau 3 urtetik gorako haur eta beraien familiei zuzendua dago.


Eskaintza berriak - jolas tailerrak BITXI ETA OSAGARRI TAILERRA Egurra, fieltroa eta telak material nagusitzat harturik eta norbere sormena erabiliz bitxi eta osagarri ezberdinak sortzeko aukera ematen duen tailerra da. Eskaintza hau 8 urtetik gorako gaztetxoei zuzendua dago.

2 ordu 2 hezitzaile

450E 9


2.- kultur zerbitzuak Era askotako kultur zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta proposamen berrietarako ere prest gaude. IKUSKIZUNAK

HAUR ETA HELDUAK ELKARREKIN BURUTZEKO EKINTZAK

Ikuskizunetan Euskal Herriko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza daukagu. Ikuskizunen helburu nagusia euskaraz gozatzea eta euskal kultura hedatzea da, betiere heziketa ardatz harturik. Ikuskizunen lan talde bat daukagu martxan ikuskizun berriak sortzeko eta moldatzeko.

Gurasoei eta haurrei zuzendutako ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea helburu duena. HonEz gain, familien arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) sustatu nahi dira, helduek eta haurrek elkarrekin gozatu dezaten.

JOLAS ETA TAILERRAK

JOLAS PARKEAK

Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Herri guztietara moldatzen gara baita eskaera berezietara ere. Tailer bakoitza bi hezitzailek gidatzen dute, eta 2 edo 3 ordukoak izan daitezke. Hala ere, behar izanez gero, hezitzaile kopurua eta denbora ere moldatu daiteke.

Herri, auzo edota edozein eremutan haur eta gaztetxoendako ekintzen antolakuntza. Puzgarri, tailer, ikuskizun, jolas,... denetariko konbinazioak egin eta bezeroarekin batera diseinatuko da nahi den jolas parkea.

11


IKUSKIZUNAK IPUIN KONTAKETA

HAUR BERBENA

Ipuin kontalariek balore ezberdinak landuz kontatzen dituzte ipuinak. Beharren eta eskarien araberakoak izaten dirabalioak: hezkidetza, aniztasuna, laguntasuna, euskara, mitologia... Ipuin kontaketa amaitzerakoan haurren sorkuntza tailer bat egiten da.

MUNDUAN BERBENA

12

Euskal Herriko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin.Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.

1 ordu

1 ordu 15min

2 hezitzaile

2 hezitzaile

575E

720E


IKUSKIZUNAK KARAOKEA

DISKO FESTA

Euskarazko betiko eta gaurko abestiak abesteko aukera, gorputza mugitzearekin batera giro alai eta dibertigarria sortuz. Haur eta gazteentzako aproposa, denetariko abestiekin adin tarte bakoitzarentzat egokiena aukeratu ahal izateko. Parte hartzaileek kantua aukeratu eta aurkezleen laguntzarekin animatuko da giroa.

1 ordu 30min 2 hezitzaile

575E

Dj emanaldi martxosoa, 2 dinamizatzailez osatua, bata musika jartzen eta bestea haur eta gaztetxoak animatzen, dantza eta jolasen bitartez. Guztira ordu beteko saioa izango da.

720E

in 1 ordu 30m 2 hezitzaile

13


tailerrak Haur zein gazteekin egin ahal izateko era guztietako tailerrak eskaintzen ditugu, edozein leku eta ezaugarritara moldatzeko aukerarekin. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean.

1.- NATUR TAILERRAK: naturako elementu ezberdinak erabiliz eskulan eta tailerrak egiteko aukera ematen du. - Lorategi tailerra: lorontziak apaindu eta bertan barazkiak landatzeko aukera. - Mandala erraldoiak: naturako elementu ezberdinez baliatuz artelanak sortzeko aukera. - Harriak margotu: bakoitzaren sormena erabiliz eta kolore ezberdinetako rotulkiez baliatuz, harriak apaintzeko aukera. - Txorientzako jan lekua: txorientzako jan lekuak sortuko ditugu. - Serigrafia: naturako elementuak erabiliz, material ezberdinak apainduko ditugu (kamiseta, telazko poltsak, karpetak, liburuak...) - Hostoak margotu: bakoitzaren sormena erabiliz eta kolore ezberdinetako rotulkiez baliatuz, hostoak apaintzeko aukera.

14

2 ordu

450E

2 hezitzaile


tailerrak 1.-

AURPEGI MARGOKETA: haurrek itxura aldatzeko aukera izango dute bertako hezitzaileek haurrei aurpegia margotzeko aukera eskainiz.

2.-

0-4 GUNEA: 0-4 urte bitarteko haur eta haien gurasoentzako esperimentazio gune bat. Material ezberdinez eginiko jolasen bitartez, esperimentatu eta sortzeko gune bat da. Bertan, area, lurra, sukalde txokoa, argi mahaia eta eraikuntza txokoa daude batik bat. * (prezioa kontsultatu)

3.-

KARTOIAREKIN SORTZEKO TAILERRA: kartoi artean, eraiki itzazu espazio ezberdinak edo egin itzazu zure kartoizko mozorroak. Torloju eta erreminta desberdinak erabiliz, eraiki zure jolasteko lekua.

4.-

SUKALDE TAILERRA: bertako osagaiak edo ekologikoak erabiliz, haur eta gazteek taloak, pizzak, irabiakiak, fruta brotxetak etb. egiteko aukera izango dute.

5.-

SORMEN TAILERRA: material ezberdina erabiliz egindako eskulanak.

15


tailerrak 6.-

TXAPA TAILERRA: haur eta gazteek beraien gustuko

irudiekin txapak zein pegatinak sortzeko aukera izango dute.

7-

KUSTOMIZAZIO TAILERRA: kamisetak, poltsak, karpetak, agendak etb. apaintzeko aukera ematen du tailer honek.

8- FIELTRO TAILERRA: kamisetak, poltsak, karpetak, agendak etb. apaintzeko aukera ematen du tailer honek.

9-

SERIGRAFIA TAILERRA: serigrafiatzeko pintura erabiliz kamisetak, poltsak, karpetak, agendak etb. apaintzeko aukera ematen du tailer honek.

16

2 ordu

450E

2 hezitzaile


jolas tailerrak Jolas tailer ezberdinak eskaintzen ditugu, kanpoalde zein barne espazioan egin daitezkeenak. Adin tarteka egon ez arren guztiz moldagarriak dira, bai adin tarteka egiteko edota adin tarte ezberdinak nahastu ahal izateko. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean, baita aurretik aipaturiko tailerrekin ere, edozein konbinazio egin daiteke.

1.- KALEKANTOI: kaleko elementuekin jolasean. 2.- GINKANAK * (prezioa kontsultatu) 3.- JOLAS TRADIZIONALAK: betiko jolasak berreskuratuz jolastu. 4.- MUNDUKO JOLASAK: munduko herrialde ezberdinetako jolasak ezagutzeko aukera. 5.- JOLAS KOOPERATIBOAK: elkarrekin eta elkarlanean jolasteko aukera. 6.- MIHI BERO MAHAI JOLAS ERRALDOIA: sexualitatea jolasaren bitartez lantzeko aukera. 7.- ZIRKO TAILERRA: Material ezberdina erabiliz zirkoan murgiltzeko aukera.

2 ordu 2 hezitzaile

450E 17


jolas parkeak Era guztietako jolas parkeak antolatu eta diseinatzen ditugu. Beharren araberako diseinuak egiten ditugu, kanpo zein barne espaziotarako jolas parkeak, urtaroaren arabera alda daiteezkenak, baita adin tartearen arabera edota eskakizunaren arabera. Jolas parke hauetan orain arte aipaturiko ikuskizun zein tailerrak txertatu daitezke eta horietatik at beste gauza ugari sartzeko aukera ere badago, haur eta gazteen gozamena bermatzeko. Jolas parkean egon daitezkeen elementuak: - Puzgarriak: adin tarte ezberdinetarako puzgarriak. - Apar makina: aparraz gozatzeko festak. - Hankapaloak eta jumpingak: altura ezberdinetan oreka lantzeko aukerak. - Tailerrak: katalogoan dauden tailerrak, (ikusi 14-15 orrialdeak) - Ikuskizunak: katalogoan aipatzen diren ikuskizun guztiak sartzeko aukera. aldakorra kontsultatu - Jolas ezberdinak: eskakizunen araberako jolasak. prezioa - Elementu naturaleko gunea: arezko kutxa, oreka pasabideak, sukalde txokoa... ekintzaren arabera - Jolas erraldoiak: jolas erraldoi ezberdinak. Hiru lerroan, Yenga... - 0-4 gunea: txikitxoenentzako esperimentazio gunea. Area, lurra, argi mahaia, eraikuntza txokoa...

18


3.- JOLASTK eta jolas aberatsak Euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu, jolastu, gustukoak aukeratu eta ikasteko egitasmoak dira hauek. Jolasaren garrantzia azpimarratuz, antzinako eta gaur egungo ( atera berriak barne) jolasak eta jostailuak ikasi, probatu, sortu eta momentu bikainak pasatzeko saioak. JOLAS MOLAZ Atera berriak diren euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera ematen digu ekimen honek. TAILER PRAKTIKOAK Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek. JOSTAILU TRUKE MERKATUA Jostailu bat beste baten truke aldatzeko aukera emango digun merkatu antolatua.

21


jolastk JOLAS MOLAZ Ekimen honen helburua, atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da. Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, baita beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz ditugularik. Erakargarriak izateaz gain, material aproposa dute. Adin tarteak kontuan izanik, adin tarte konkretu bati egokitutakoak izan daitezke edota 3 adin tarte ezberdinei egokituak. Saio hauen hartzaileak adin tarte guztietakoak izan daitezke, nahiz eta gure proposamena haurrak helduekin gerturatzea izan. Ekimen honen onurak asko dira, tartean: familia giroan jolastu ahal izatea, harremanak estutzea, haur bakoitzaren beharrak eta gustuak jakiteko aukera izatea...

22

2 ordu 3 ordu 3 hezitzaile

600E 700E


jolas aberatsak TAILER PRAKTIKOAK Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek. Ez eskatu, ez erosi, .... SORTU! Material birziklatu eta berrerabilgarriarekin norberak bere jostailua sortzeko aukera eskaintzen dugu. Beti ere, jostailuen erabilera bakoitzaren sormenaren arabera moldatu daitekeelarik.

1.-AITON-AMONEN

2.

JOLASAK:

baliabide gutxirekin jolasteko gai ziren eta gaur egun bezala edo hobeto pasatzen zuten. Ikasi eta sortu ditzagun garai bateko jostailuak. BIRZIKLATUTAKO JOSTAILUAK SORTZEN. birziklatutako materialarekin jostailu berriak sortuko ditugu.

2 ordu

450

2 hezitzaile

E

23


JOLAS ABERATSAK JOSTAILU TRUKE MERKATUA Etxeko jostailuak gustuko ez dituzulako, adin tartea pasatu zaizkizulako edo erabiltzen ez dituzulako, trukatzeko aukera eskaintzen dugu. Jostailu bat beste baten truke, denei balio berbera emanez. Gure proposamenean, jostailu belikoak eta sexu bereizketa egiten dutenak ez ditugu onartzen. Beti ere, jostailuak osorik jasotzen direla ziurtatuko dugu erabilgarriak izan daitezen. Urtetik urtera jostailu ezberdinak izateko aukera paregabea da, erosi gabe (berrerabiliz). Haurrak, jasotzen diren jostailu guztien artean aukeratzeko parada izango du.

24

egun bat 2 egun 2 hezitzaile

600E 900E


Edozein galdera edo zalantza izanez gero deitu edota idatziguzu, edozertan laguntzeko prest gaude:

aisialdi hezitzailea euskaraz nafarroa etorbidea 23, i.solairua 20500 arrasate tlf: 943 79 54 46 txatxilipurdi @txatxilipurdi.eus www.txatxilipurdi.eus


Profile for Txatxilipurdi

Txatxilipurdiko katalogoa 2021-2022 kultur eskaintza eta tailerrak  

Txatxilipurdiko katalogoa 2021-2022 kultur eskaintza eta tailerrak  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded