Page 1


nortzuk gara TXATXILIPURDI ELKARTEA AED Euskara Elkarteko lantalde izatetik euskarazko aisialdi hezitzailea garatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea izatera igaro ginen 1994an. 1988. urtean hasi ginen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin ditugu euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko. Txatxilipurdi Elkarteak agente ezberdinekin egiten du lan elkarlanean (administrazio, enpresa, ikastetxe, etab.) baina batez ere herrigintzarekin ditu eraikiak zubiak. Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua eginen. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dugu gain gure erantzukizuna, inori itxaron gabe. Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena!

1


zertan gabiltza Haur eta gazteen aisialdian eragiteko asmoarekin hainbat egitasmo ditugu martxan. Arrasate da gure sorlekua eta bertan Udaleku itxiak eta irekiak, Txikilandia gabon parkea, Eguzkilaru, 3 Udal ludoteka eta Gazte Txokoren kudeaketa, Udal Gaztegunearen kudeaketa, Ludoteka ibiltaria, Jostailu truke Merkatua, Arrasatek Hezi ekimena, Guraso.eus webgunea... ditugu martxan Arrasatetik kanpo ere eragiten dugu hala ere. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibarko Gazte Lekuak kudeatzen ditugu, OĂąatiko ludoteka, bertakotze programa eta udalekuak, eta Otxandixoko ludoteka udalekuekin batera. Tailerrak eskaini ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan, hegoalde zein iparraldean. Guraso talde, hezitzaile eta irakasleentzako tailer, ikastaro eta trebakuntza saioak egin ditugu gai desberdinen inguruan: haurren parte hartzea, kulturartekotasuna, jolasa,...

2

Herri txiki eta handietan, landa eremuan eta industri hiri handietan, gune euskaldunago zein erdaldunagoetan, guztietara moldatzen jakin izan du gure eskaintza atsegin eta hezitzaileak. Katalogo honetan jasotzen dugu 2017/2018 ikasturterako gure prestakuntza eskaintza, hala ere, erronka berriei heltzeko gogotsu gaude. Jarri gurekin harremanetan eta zuen beharretara egokituko dugun proposamena egingo dizuegu.

GURE OINARRIAK Euskarazko aisialdi hezitzailea da gure helmuga eta hauek

jolasa aniztasun

a

ara

eusk parte hartzea

a

inklusio

kulturarte

hezkidetza kotasuna

a

natur

harreman

ak


aurkibidea 1.- FORMAZIOa ETA AHOLKULARITZA......................................................................5 or

- HAURRENTZAKO JOLAS ESPAZIO HEZITZAILEAK MINTZAGAI.....................9 or - NERABEAK MINTZAGAI .................................................................................................................15 or - HAURRak mintzagai .....................................................................................................................19 or - hezitzaileentzako formazioak ...........................................................................23 or

2.- hitzaldiak........................................................................................................................ 29 or

- nOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKIAK..........................................................................................9 or - JOLASAREN ONURAK PERTSONAREN GARAPENEAN ........................................15 or - JOLASERAKO BARNE ETA KANPO ESPAZIOAK.......................................................... 19 or - altxorraren otarra eta lehenengo urteo jostailuak .......... 23 or

3


1.- FORMAZIOa ETA AHOLKULARITZA Haur eta nerabeekin erlazionatutako hainbat gai lantzen dituzten formazioak antolatzen ditugu, eskariaren arabera guztiak dira moldagarriak. Publiko anitz bati daude zuzenduta, guraso, hezitzaile, irakasle edota udalei. Formazioak gaika sailkatuta ditugu baina berauen artean uztartzeko aukera dago horrela eskatuz gero.

5


HAURRENTZAKO JOLAS ESPAZIO HEZITZAILEAK MINTZAGAI

NERABEENTZAKO AISIALDI ESPAZIO HEZITZAILEAK MINTZAGAI

- TESTUINGURU INKLUSIBOA Testuinguru inklusibo bat lortzeko ezaugarrien inguruko prestaketa.

- ZEIN EZAUGARRI DITU NERABEENTZAKO ESPAZIO ETA MATERIAL EGOKI BATEK? Darabilgun edo sortu nahi dugun espazio hezitzailearen antolaketa eta materialen ezaugarrien inguruko prestaketa.

kontuan

izan

beharreko

- JOLASA BEHARREZKO ERRONKA Haurrek zergatik, zertarako jolasten dute? Zein erronka aurkitzen dituzte haurrek jolasean? - ZEIN EZAUGARRI DITU ESPAZIO ETA MATERIAL EGOKI BATEK? Darabilgun edo sortu nahi dugun jolas espazio hezitzailearen antolaketa eta materialaren ezaugarrien inguruko prestaketa. - LAN HEZITZAILEA EGITEKO ESKU HARTZEA Egitasmo parte hartzaileetan, zerbitzu inklusiboak ahalbidetzeko hezitzaileak zein ezaugarri izan behar ditu kontuan? - AHOLKULARITZA ETA DINAMIZAZIO LANA Jolas espazio inklusioak berramesteko dinamizazio edo aholkularitza lana.

6

- LAN HEZITZAILEA EGITEKO ESKU HARTZEA Egitasmo parte hartzaileetan, zerbitzu inklusiboak ahalbidetzeko hezitzaileak zein ezaugarri izan behar ditu kontuan? - AHOLKULARITZA ETA DINAMIZAZIO LANA Jolas espazio inklusioak berramesteko dinamizazio edo aholkularitza lana.


NERABEAK MINTZAGAI

HAURRAK MINTZAGAI

HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOAK

- NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Nola bilakatu nerabea subjektu aktibo gizartean parte hartzeko?

- HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Hausnartu dezagun haurren parte-hartzearen inguruan eta eskuratu praktikara eramateko tresnak

- NERABEEN PARTEA-HARTZEA SUSTATZEN AHOLKULARITZA LANA Nerabeen parte-hartzea sustatzen den edo eta sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua.

- HAURREN PARTEA-HARTZEA SUSTATZEN AHOLKULARITZA LANA Haurren parte-hartzea sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua.

- UDAKELUETAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEENTZAKO FORMAZIOA Udaleku ireki zein itxietarako hezitzaile eta koordinatzaileentzako formazio saioa, aisialdian aditu eta aritu batekin.

- NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DINAMIZAZIO LANA Nerabeekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean.

- HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DINAMIZAZIO LANA Haurren parte-hartzea sustatzen den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua.

- HAUR ETA NERABEEKIN LANEAN ARI DIREN HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOA Eskatzailearen beharren arabera landuko dira formazio hauek, eta hainbat gai jorratu eta praktikara eramateko aukera emango da.

- NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA Haur eta helduek zer esana daukatelako ludotekan, hau nola koordinatu?

7


formazio saioa TESTUINGURU INKLUSIBOA Haurrentzat segurua izango den eta arriskatzeko aukeren artean oreka bilatuz, beraien garapenean lagunduko dien ingurunea eta hezitzaileon esku hartzea berramestuko dugu. Haur anitzak espazio eta material anitzak. - Haurtzaroaren kultura - Jolasa eta erronkak - Espazio eta materialak - Hezitzaileon rola Prestakuntza honen helburua jolas espazio bat inklusiboa izateko beharrezko ezaugarri denak kontuan hartzeko informazioa eskuratzea da.

9


formazio saioa JOLASA BEHARREZKO ERRONKA Haurrek munduaren ezagutzan jolasaren bidez izandako bizipenetatik dakiten hori moldatu eta zabaltzen dute. - Haurtzaroaren kultura - Jolasa eta haurraren garapena - Jolas motak - Erronka Prestakuntza honen helburua, haurren garapenean jolasak duen garrantziaren inguruan hausnartu eta jolas mota ezberdinak ezagutzea da. Haurrek jolasean aurkitzen dituzten erronken inguruan hausnartu eta horiek zer suposatzen duten ulertuko dugu.

10


formazio saioa ZEIN EZAUGARRI DITU ESPAZIO ETA MATERIAL EGOKI BATEK? Haurrentzat segurua izango den eta arriskatzeko aukeren artean oreka bilatuz, beraien garapenean lagunduko dien espazioa berramesten. Haur anitzak espazio eta material anitzak. - Zein ezaugarri izan behar ditu espazioak? - Zein espazio mota ezberdin aurkitu ditzakete bertan? - Zein adimen motari erantzungo dio bakoitzak? - Zein material aurkituko dute bertan? Prestakuntza honen helburua haurrentzako espazio egoki bat nola antolatu eta zein materialez hornitu behar dugun hausnartzea eta ondoren aplikatzeko informazioa lortzea da.

11


formazio saioa LAN HEZITZAILEA EGITEKO ESKU HARTZEA Egitasmo hezitzaileetan inklusibitatea oinarri izango duen giro emozional segurua lortzeko hezitzailearen rolaz hausnartzea ezinbestekoa da. - Haurtzaroaren kultura - Zer da haurren parte hartzea? - Nolako espazioa? Zein material? Zein jolas ahalbidetu? - Zein izan behar da hezitzaileon esku hartze/lan estiloa? Prestakuntza honen helburua hezitzaileok esku hartze hezitzailea egiteko kontuan izan beharrekoak lantzea da.

12


dinamizazio lana HAURRENTZAKO JOLAS ESPAZIO HEZITZAILEAK ERALDATZEKO DINAMIZAZIO LANA Eraldatu edo sortu nahi diren espazioen prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean. Jolas espazio inklusiboak berramesteko dinamizazio lana. - Prestakuntza - Auzolana - Funtzionamendu edota esku-hartzea Dinamizazio lan honen helburua prozesuak irauten duen bitartean aholkularitza/tutoretza bitartez laguntzea da.

13


aholkularitza HAURRENTZAKO JOLAS ESPAZIO HEZITZAILEAK ERALDATZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA Eraldatu edo sortu nahi diren espazioen prozesuetan laguntzeko zerbitzua. Jolas espazio inklusiboak berramesteko aholkularitza zerbitzua: - Hobekuntzak proposatu - Prozesuaren diseinuan lagundu Aholkularitza lan honen helburua prozesuak irauten duen bitartean aholkularitza/tutoretza bitartez laguntzea da.

14


formazio saioa ZEIN EZAUGARRI DITU NERABEENTZAKO ESPAZIO ETA MATERIAL EGOKI BATEK? Nerabeentzat segurua izango den eta arriskatzeko aukeren artean oreka bilatuz, sormenean oinarrituz ekintzailetasuna bultzatuko duen espazioa berramestuko dugu. Gazte anitzak espazio eta material anitzak. - Zelan ulertzen dugu sormena? Eta ekintzailetasuna? - Zein ezaugarri izan behar ditu espazioak? - Zein espazio mota ezberdin aurkitu ditzakete bertan? - Zein material aurkituko dute bertan? Prestakuntza honen helburua nerabeentzako espazio egoki bat nola antolatzen den eta zein materialez hornitu behar dugun hausnartzea eta ondoren aplikatzeko informazioa lortzea da.

15


formazio saioa LAN HEZITZAILEA EGITEKO ESKU HARTZEA Egitasmo hezitzaileetan inklusibitatea oinarri izango duen giro emozional segurua lortzeko hezitzailearen rolaz hausnartzea ezinbestekoa da. - Zer izan behar dugu kontuan lan hezitzailea egiteko? - Nolako espazioa? - Zein material? - Zein izan behar da hezitzaileon esku hartze/lan estiloa? Prestakuntza honen helburua hezitzaileok esku hartze hezitzailea egiteko kontuan izan beharrekoak lantzea da.

16


dinamizazio lana NERABEENTZAKO AISIALDI ESPAZIOAK ERALDATZEKO DINAMIZAZIO LANA Eraldatu edo sortu nahi diren espazioen prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean. Jolas espazioaren berrantolaketa prozesuaren dinamizazio lana. - Prestakuntza - Auzolana - Funtzionamendu edota esku-hartzea Dinamizazio lan honen helburua prozesuak irauten duen bitartean aholkularitza/tutoretza bitartez laguntzea da.

17


aholkularitza NERABEENTZAKO AISIALDI ESPAZIOAK ERALDATZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA Eraldatu edo sortu nahi diren espazioen prozesuetan laguntzeko zerbitzua. Jolas espazio inklusiboak berramesteko aholkularitza zerbitzua: - Hobekuntzak proposatu - Prozesuaren diseinuan lagundu: Aholkularitza zerbitzu honetan hasierako prozesuaren jarraipen zuzena egingo da, baita prozesuaren nondik norakoetan, ebaluazioak burutuz.

Aholkularitza lan honen helburua prozesuak irauten duen bitartean aholkularitza/tutoretza bitartez laguntzea da.

18


formazio saioa NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Nerabeak gaurdanik jendarte honetan bere lekua eskatzen duten subjektu aktibo eta biziak dira. Norabide horretan, nerabeen parte-hartzea ez da soilik aurrerapen demokratiko bat: behar bat bilakatu da. Parte-hartzeak, nerabea subjektu aktibo bezala kokatzen du gizartean. Baina... - Nola sustatu nerabeen parte-hartzea? - Nola landu nerabeen parte-hartzea? - Helduen zein motatako presentzia eskatzen dute nerabeek prozesu parte-hartzaile batean? Ikastaro hauen helburuak nerabeen parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea, hezitzaile zein eragileei nerabeen parte-hartzea sustatzeko baliabide praktikoak eskaintzea eta horretan trebatzea dira.

19


AHOLKULARITZA NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA Nerabeen parte-hartzea sustatzen den edota sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua: -Hobekuntzak proposatu. -Prozesuaren diseinuan lagundu: Aholkularitza zerbitzu honetan hasierako prozesuaren jarraipen zuzena egingo da, baita prozesuaren nondik norakoetan, ebaluazioak burutuz. Aholkularitza zerbitzu honetan gertuko harremana bermatzen da, aholkularitza zuzena eta konfidantzazkoa. Beharren edota eskakizunaren arabera egokituko da.

20


DINAMIZAZIO LANA NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko DINAMIZAZIO LANA Nerabeekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean. - ASANBLADAK: denok batera, nerabeen hitza entzunaz burutuko dira, dinamizatzaile baten laguntzaz, guztien parte-hartzea bermatuz. - TAILERRAK: nerabeen parte-hartzea sustatzeko tailer ezberdinak bultzatuko dira, dinamika eta jolas desberdinen laguntzarekin. - BILERAK: Proiektuko hezitzaile eta koordinatzaileekin behar beste bilera dinamizatuko dira parte-hartzea sustatzeko behar diren dinamikak sortu eta harreman zuzena bermatzeko. - EKINTZA EZBERDINAK: parte-hartzea ardatz duten behar beste ekintza dinamizatuko dira.

21


FORMAZIO SAIOA HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Gaur egun, haurren parte-hartzea oso zabalduta dagoen kontzeptua da. Hala ere, badira gai honen inguruan sortzen diren hainbat galdera: - Benetako parte-hartzeaz hitz egiten dugu? - Haurrek beraiei eragiten dien gaietan soilik eman behar al dute iritzia? Edota bestelako gaietan ere bai? - Nola egin liteke hori? Formazioaren helburuak haurren parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea, hezitzaile zein eragileei haurren parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea eta horretan trebatzea dira.

22


aholkularitza HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko AHOLKULARITZA ZERBITZUA Haurren parte-hartzea sustatzen den edota sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua: -Hobekuntzak proposatu. -Prozesuaren diseinuan lagundu: Aholkularitza zerbitzu honetan hasierako prozesuaren jarraipen zuzena egingo da, baita prozesuaren nondik norakoetan, ebaluazioak burutuz. Aholkularitza zerbitzu honetan gertuko harremana bermatzen da, aholkularitza zuzena eta konfidantzazkoa. Beharren edota eskakizunaren arabera egokituko da

23


dinamizazio lana HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko DINAMIZAZIO LANA Haurrekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean. -Asanbladak: denok batera, haurren hitza entzunaz burutuko dira, dinamizatzaile baten laguntzaz, guztien parte-hartzea bermatuz. -Tailerrak: haurren parte-hartzea sustatzeko tailer ezberdinak bultzatuko dira, dinamika eta jolas desberdinen laguntzarekin. -Bilerak: Proiektuko hezitzaile eta koordinatzaileekin behar beste bilera dinamizatuko dira parte-hartzea sustatzeko behar diren dinamikak sortu eta harreman zuzena bermatzeko. -Ekintza ezberdinak: parte-hartzea ardatz duten behar beste ekintza dinamizatuko dira.

24


formazio saioa NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA Formazioan eduki hauek landuko dira: - Ludotekaren izaera - Ludoteka parte-hartzaile baten ezaugarriak - Helduen parte-hartzea ludotekan - Ardatz metodologikoak - Ebaluazioa - Ekintzen proposamena

25


formazio saioa UDAKELUETAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEENTZAKO FORMAZIOA Udaleku ireki zein itxietako hezitzaile eta koordinatzaileentzako formazio saioa, aisialdian aditu eta aritu batekin. Formazioan eduki hauek landuko dira:

-Hezitzailea, euskera suspertzailea. -Helburu espezifikoen lanketa:

euskara, hezkidetza, kulturartekotasuna, espazioa, harremanak, autonomia..

-Baliabide ezberdinak:

jolas kooperatiboak, kuluturartekotasuna, euskal kanta eta jolasak, jolas ez

sexitak, ipuinak...

-Segurtasun arau minimoak -Funtzioak eta rolak

26


formazio saioa HAUR ETA NERABEEKIN LANEAN ARI DIREN HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOA Formazio saio hauek eskatzailearen beharren arabera osatzen dira, taldearen ezaugarri eta nahietara egokituz:

-

Haur eta nerabeen parte-hartzea lantzeko estrategiak Autonomia Harremanak Kalea jolasleku Hezitzaile / helduen rola Beldurrak gainditzen Gatazken kudeaketa Aniztasunaren trataera Inklusioa lantzen Baliabide ezberdinak:jolas kooperatiboak, kulturartekotasuna, euskal

jolasak, jolas ez sexitak, ipuinak..

kanta eta

27


2.- hitzaldiak Txatxilipurdi elkartean, urtean zehar gai ezberdinak lantzen eta esperientzia berriak pilatzen diardugu. Jolasa ardatz hartuta, horiek guztiak batu eta hitzaldi formatura egokitu ditugu. Jolasteko eta jostailuak izateko ez zara aberatsa izan behar, berauek egingo zaituzte aberats!

1.-NOLA

AUKERATU JOSTAILU EGOKIA

Hitzaldi honetan jostailuek pertsonen garapenean duten eragina eta onurak aipatzen ditugu. Haurraren adina eta garapen etaparen arabera, jostailu mota egokiena zein izan daitekeen azalduz.

.

29


hitzaldiak 2.-JOLASAREN

ONURAK PERTSONAREN GARAPENEAN

Pertsonaren garapen linguistikoan, sozialean, emozionalean,... jolasak dituen onurak adierazten ditugu hitzaldi honekin. Nola jolasten dugun eta nola jolastu beharko genukeen, eginiko ikerketen desberdinak oinarri hartuta.

3.-JOLASERAKO

BARNE ETA KANPO ESPAZIOAK

Nolakoak izan beharko liratekeen kanpo zein barne espazioak? Azterketa praktiko baten bitartez, gure herrietako jolas guneak nolakoak diren aztertuko dugu. Jarraian, Euskal Herriko eta nazioarteko kanpo espazioko jolas gune ezberdinak jarriko ditugu ikusgai, hauen arteko ezberdintasunak ikus ditzagun eta honen inguruan hausnartzeko.

30


hitzaldiak 4.-ALTXORRAREN

OTARRA ETA LEHENENGO URTEKO

JOSTAILUAK Nolakoak izan beharko lirateke zure haurraren lehengo urteko jolasak? Hitzaldi honetan, merkatuko jolas ezberdinak nolakoak diren aztertuko ditugu. Jarraian, zure haurraren lehenengo urterako egokienak diren jolasak aukeratu eta hauen inguruan hausnartzeko denbora izango dugu.

OLGETA ZERBITZUAREKIN ELKARLANEAN

31


2017 2018 prestakuntza katalogoa txatxilipurdi  

2017 2018 prestakuntza katalogoa txatxilipurdi

Advertisement