Issuu on Google+


nortzuk gara TXATXILIPURDI ELKARTEA AED Euskara Elkarteko lantalde izatetik euskarazko aisialdi hezitzailea garatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea izatera igaro ginen 1994an. 1988. urtean hasi ginen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin ditugu euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko. Txatxilipurdi Elkarteak agente ezberdinekin egiten du lan elkarlanean (administrazio, enpresa, ikastetxe, etab.) baina batez ere herrigintzarekin ditu eraikiak zubiak. Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua eginen. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dugu gain gure erantzukizuna, inori itxaron gabe. Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena!

1


zertan gabiltza Haur eta gazteen aisialdian eragiteko asmoarekin hainbat egitasmo ditugu martxan. Arrasate da gure sorlekua eta bertan Udaleku itxiak eta irekiak, Txikilandia gabon parkea, Eguzkilaru, 3 Udal ludoteka eta Gazte Txokoren kudeaketa, Udal Gaztegunearen kudeaketa, Ludoteka ibiltaria, Jostailu truke Merkatua, Arrasatek Hezi ekimena, Guraso.eus webgunea... ditugu martxan Arrasatetik kanpo ere eragiten dugu hala ere. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibarko Gazte Lekuak kudeatzen ditugu, OĂąatiko ludoteka, bertakotze programa eta udalekuak, eta Otxandixoko ludoteka udalekuekin batera. Tailerrak eskaini ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan, hegoalde zein iparraldean. Guraso talde, hezitzaile eta irakasleentzako tailer, ikastaro eta trebakuntza saioak egin ditugu gai desberdinen inguruan: haurren parte hartzea, kulturartekotasuna, jolasa,...

2

Herri txiki eta handietan, landa eremuan eta industri hiri handietan, gune euskaldunago zein erdaldunagoetan, guztietara moldatzen jakin izan du gure eskaintza atsegin eta hezitzaileak. Katalogo honetan jasotzen dugu 2016/2017 ikasturterako gure eskaintza, hala ere, erronka berriei heltzeko gogotsu gaude. Jarri gurekin harremanetan eta zuen beharretara egokituko dugun proposamena egingo dizuegu.

GURE OINARRIAK Euskarazko aisialdi hezitzailea da gure helmuga eta hauek gure oinarriak:

jolasa aniztasun

a

ara

eusk parte hartzea

a

inklusio

kulturarte

hezkidetza kotasuna

a

natur

harreman

ak


aurkibidea 1.- KULTUR ZERBITZUAK.............................................................................................. 5 or

-

Ikuskizunak Tailerrak Jolasak Haur eta helduek elkarrekin egiteko ekintzak Jolas parkeak

2.- formazio tailerrak...................................................................................... 17 or 3.- JOLASTK............................................................................................................................... 25 or 4.- EGUTEGIAREN ARABERAKO eskaintza bereziak........ 35 or 5.- FORMAZIOa ETA AHOLKULARITZA............................................................... 45 or 6.- GURE PRODUKTUAK............................................................................................ 57 or

3


1.- kultur zerbitzuak Era askotako kultur zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta proposamen berrietarako ere prest gaude. IKUSKIZUNAK

HAUR ETA HELDUAK ELKARREKIN BURUTZEKO EKINTZAK

Ikuskizunetan Euskal Herriko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza zabala daukagu. Ikuskizunen helburu nagusia euskaraz gozatzea eta euskal kultura hedatzea da, betiere heziketa ardatz harturik. Ikuskizunen lan talde bat daukagu martxan ikuskizun berriak sortzeko eta moldatzeko.

Gurasoei eta haurrei zuzendutako ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea helburu duena. HonEz gain, familien arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) sustatu nahi dira, helduek eta haurrek elkarrekin gozatu dezaten. JOLAS PARKEAK

JOLAS ETA TAILERRAK Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Herri guztietara moldatzen gara baita eskaera berezietara ere. Tailer bakoitza bi hezitzailek gidatzen dute, eta 2 edo 3 ordukoak izan daitezke. Hala ere, behar izanez gero, hezitzaile kopurua eta denbora ere moldatu daiteke.

Herri, auzo edota edozein eremutan haur eta gaztetxoendako ekintzen antolakuntza. Puzgarri, tailer, ikuskizun, jolas,... denetariko konbinazioak egin eta bezeroarekin batera diseinatuko da nahi den jolas parkea.

5


IKUSKIZUNAK IPUIN KONTAKETA

TXONTXONGILOAK-AFRIKAREN

Ipuin kontalariek balore ezberdinak landuz kontatzen dituzte ipuinak. Beharren eta eskarien araberakoak izaten dirabalioak: hezkidetza, aniztasuna, l a g u n t a s u n a , euskara, mitologia... Ipuin kontaketa amaitzerakoan haurren sorkuntza tailer bat egiten da.

Txontxongilo emanaldia da. Ikuskizunari hasiera emateko ipuin bat kontatzen da: Afrika eta koloreak. Aktore batek ipuina kontatzen duen bitartean, clown batek, mural bat marrazten du. Ondoren, txontxongilo emanaldia eskaintzen da, Afrika eta Rakiren abenturak kontatuz. Gehienez 30 haur egotea gomendatzen da.

KONTAKETA MITOLOGIKOA: mitologian barrena bidaiatu eta garai bateko pertsonaia ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen digu. 1 ordu

2 hezitzaile

MUNDUA

45 min 2 hezitzaile

475

E

475

E

7


ikuskizunak ANTZERKIA

HAUR BERBENA

MUNDUA KOLORETAN

MUNDUAN BERBENA

Pantxikek koloreekin egiten du amets. Ikuskizun hasieran haur bakoitzari ametsen kolore zati bat ematen die ibilbide guztian haurrak ere bere ametsaren partaide izan daitezen. Pantxikek bere bidea jarraitu eta kolore ezberdinekin jolasten du. Bideko koloreek sentsazio ezberdinak sortzen dizkiote, sentsazio hauek umeekin elkarbanatuz.

1 ordu 15min

8

2 hezitzaile

Euskal Herriko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin.Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.

1 ordu 15min

600

E

575

E

2 hezitzaile


IKUSKIZUNAK KARAOKEA

DISKO FESTA

Euskarazko betiko eta gaurko abestiak abesteko aukera, gorputza mugitzearekin batera giro alai eta dibertigarria sortuz. Haur eta gazteentzako aproposa, denetariko abestiekin adin tarte bakoitzarentzat egokiena aukeratu ahal izateko. Parte hartzaileek kantua aukeratu eta aurkezleen laguntzarekin animatuko da giroa.

1 ordu 30min 2 hezitzaile

600

E

Dj emanaldi martxosoa, 2 dinamizatzailez osatua, bata musika jartzen eta bestea haur eta gaztetxoak animatzen, dantza eta jolasen bitartez. Guztira ordu beteko saioa izango da.

in 1 ordu 30m

575

E

2 hezitzaile

9


tailerrak Haur zein gazteekin egin ahal izateko era guztietako tailerrak eskaintzen ditugu, edozein leku eta ezaugarritara moldatzeko aukerarekin. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean.

1.-BERRAMESTEN

TAILERRAK: esperimentazio tailerra, sorkuntza tailerra, eraikuntza tailerra, makedo, etab.

2.-NATUR

TAILERRAK: txorimaloak, txorientzako jan lekuak, naturako elementuekin sortutako eskulanak...

3.-ZIRKU

TAILERRA SORTU ETA TREBATU: malabareak, kariokak, makila txinatarrak, xaboi ponpa erraldoiak,etab.

4.-BITXIGINTZA

TAILERRA: abalorioak, papera, plastikoa eta bestelako materiala erabiliz.

5.-ITXURA

ALDATZE TAILERRA: karetagintza, mozorrogintza, tatuaia, henna, gore tailerra, aurpegi margotzea eta ileapaindegia

6.-SUKALDE

10

TAILERRA: taloak, pizzak, irabiakiak, bonboigintza, zurrupakiak, etab.


tailerrak 7-PAPEREZKO

ESKULANAK: matxe papera, papiroflexia, liburu markatzaileak, markogintza, mandalak, etab.

8.-BIRZIKLATUZ

SORTU: berrerabiltzeko materiala erabiliz egindako eskulanak.

9.-TXAPAK, PEGATINAK, KAMISETA 10.-ARTILEZKO ESKULANAK. 11.-ZIENTZIA TAILERRA. 12.-MOLDATUZ SORTU:

APAINTZEA...

buztingintza, etxeko plastilina, arto malutak, etab.

13-ARTELANAK:

hondarrezko artelanak, muralgintza, graffiti, stensil, etab.

14.-IRRATI

TAILERRA: irratsaioak sortzeko aukera.

2 ordu

400

2 hezitzaile

E

11


jolas tailerrak Jolas tailer ezberdinak eskaintzen ditugu, kanpoalde zein barne espazioan egin daitezkeenak. Adin tarteka egon ez arren guztiz moldagarriak dira, bai adin tarteka egiteko edota adin tarte ezberdinak nahastu ahal izateko. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean, baita aurretik aipaturiko tailerrekin ere, edozein konbinazio egin daiteke.

1.-NATURAREKIN

JOLASEAN: naturak eskaintzen dizkigun elementuekin jolastu eta sortu. 2.-KALEKANTOI: kaleko elementuekin jolasean. 3.-GINKANAK 4.-JOLAS TRADIZIONALAK: betiko jolasak berreskuratuz jolastu. 5.-HERRI KIROLAK: sokatira, txingak, koxkol bilketa... guztia haurren neurrira sortutako materialaz.

12


jolas tailerrak 6.-MUNDUKO

munduko herrialde ezberdinetako jolasak ezagutzeko aukera.

7-BALANCE

KOOPERATIBOAK:

elkarrekin eta elkarlanean jolasteko aukera.

9.-JOLAS

ERRALDOIAK:

dimentsio handiko jolasak.

10.-AISIALDI

BIKE ZIRKUITUA:

hiru gurpildun trizikloarekin zirkuituan jolastuko da.

8.-JOLAS

JOLASAK:

BIRTUALA:

wii, xbox, guitar hero,...

2 ordu

400

2 hezitzaile

E

13


haur eta helduak elkarrekin burutzeko ekintzak Ekintza mota hauek familian burutzeko ekintza aproposak dira. Euskara ardatz, familian ondo pasatzeko aukera eskainiz, jolas zein ekintza ezberdinak haur eta nagusiek parteka ditzaten.

1.-BIODANTZA:

musika, dantza eta mugimenduaren bitartez bizipenak eragiten modu afektiboan.

2.-EUSKARAZKO

KANTU ETA JOLASEN IKASTAROA: betiko zein gaur egungo kanta eta jolasak, denon artean disfrutatzeko.

3.-HAUR

MASAJEA: haurren azala ukituz, haien gorputz eta emozioetara iritsi eta gure lotura afektiboak estimulatu eta sendotzeko ekintza.

4.-FAMILIA

IRTEERAK: xede ezberdineko familia irteerak antolatzen ditugu.

5.-JOLAS

aldakorra

ekintzaren arabera

14

PARKEAK: heldu eta haurrek batera gozatzeko jolas parkeak.

OHARRA: aipatutako hauez gain bestelako tailerrak ere familian burutu daitezke.

PREZIOA:

KONTSULTATU


jolas parkeak Era guztietako jolas parkeak antolatu eta diseinatzen ditugu. Beharren araberako diseinuak egiten ditugu, kanpo zein barne espaziotarako jolas parkeak, urtaroaren arabera alda daiteezkenak, baita adin tartearen arabera edota eskakizunaren arabera. Jolas parke hauetan orain arte aipaturiko ikuskizun zein tailerrak txertatu daitezke eta horietatik at beste gauza ugari sartzeko aukera ere badago, haur eta gazteen gozamena bermatzeko. Jolas parkean egon daitezkeen elementuak: - Balance bikeak: kanpo zein barruko zirkuituak. - Puzgarriak: adin tarte ezberdinetarako puzgarriak. - Apar makina: aparraz gozatzeko festak. - Hankapaloak eta jumpingak: altura ezberdinetan oreka lantzeko aukerak. -

Eskulanak: nahi den materiala erabiliz sortzeko eskulanak. Ikuskizunak: katalogoan aipatzen diren ikuskizun guztiak sartzeko aukera. Jolas ezberdinak: eskakizunen araberako jolasak. Ludotekak: txikitxoenentzako ludoteka txokoak.

aldakorra ekintzaren arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

15


2.- formazio tailerrak Adin guztiei zuzendutako formazio tailerrak eskaintzen ditugu baina batez ere haur eta nerabeei begirakoak. Multzo ezberdinetan banatu ditugu tailerrak, baina gura izanez gero bezero bakoitzak bere tailer konbinazioak egin ditzake, edo katalogo honetan agertzen ez diren tailerren bat gauzatzea nahi izanez gero berau sortu eta gauzatzeko aukera egongo litzateke, beti ere profesional baten laguntzaz. ARTISAUTZA Sormena eta trebezia erabiliz eskuz gauza ezberdinak sortzen ikasteko aukera. Narrugintza, bitxigintza,... KALEKO ARTEA Kalean artea sortzen erakutsiko dizkiguten tailerrak, sormenarekin eta gogoarekin kaleak gure egin bait daitezke. Grafitigintza, muralgintza,... ZIRKUA Normalean zirkuan edo kalean ikusten ditugun oreka eta malabar jolasak ikasteko aukera paregabea.

KULTUR ADIERAZPENAK Kultura ezberdinetako adierazpen kulturalak ezagutzeko aukera: dantza, musika eta denetarikoekin. TEKNOLOGIA BERRIAK Teknologia berrietan trebatzeko aukera paregabea, gaur egungo teknologietan murgiltzeko afera. BESTELAKOAK Beste mota bateko ikastaroak eta ikastaro berriak proposatzeko aukera.

SEXUALITATEA Haur, gazte zein helduei bideratutako tailerra, adin bakoitzera egokitua. EUSKERAZ MINTZO Adin tarte guztietara moldatu daitekeen tailerra, euskararen motibazioari zuzenean lotua. Modu ludiko batean gure hizkuntzaren inguruko hausnarketara eramango gaituen tailerra.

17


formazio tailerrak ARTISAUTZA:

LARRUGINTZA : larrua, orratza eta hariarekin edozein motako kartera, bitxi, etab. sortzen. KANDELAGINTZA : parafina erabiliaz, usain eta kolore ezberdinetako kandelak eratzen. XABOIGINTZA : glizerinarekin sor ditzagun xaboi mota ezberdinak, kolore eta usain desberdinekin. MAKRAMEA : eskuz, hari edo soka txirikordatuz egin ditzagun gauza ezberdinak. FIMO : fimoa moldatuz, bitxi, giltzatako, etab. sortzen. FIELTRO : artilez egindako tela honek ematen dituen aukerak jorratzen gauza anitz sortzeko. BITXIGINTZA : sor ditzagun neurrira egindako bitxiak material ezberdinak erabiliz. KUSTOMIZAZIOA : arropak eraldatuz, diseinu berriak sortzen.

KALEKO ARTEA:

18

GRAFFITIGINTZA : spray-arekin artea egiten erakutsiko digun ikastaroa. SERIGRAFIA : kustomiza ditzagun gure arropa edo osagarriak marrazki edota hitz joko ezberdinekin. MURALGINTZA: mural bat diseinatu eta marraztuz gure sormena garatzen.


formazio tailerrak ZIRKUA:

MALABAREAK ETA KARIOKAK : malabareak egiten eta kariokekin ibiltzen ikasteko tailerra.

HANKAPALOAK ETA JUMPINAK : alturan oreka mantenduz ibiltzeko ikastaroa.

MONOZIKLOA : gurpil bakar batean oreka mantenduz ibiltzen erakutsiko digun ikastaroa.

XABOI PONPAK : xaboi ponpa erraldoiak egiten ikasteko tailerra.

SLACKLINEA : 2 puntu zehatzen artean zinta bat jarrita oreka mantentzeko saioa.

KLOWN TAILERRA :

TELAK : esekitako bi telen artean orekarekin eta grabitatearekin jolasteko aukera.

OREKA : pelota erraldoi baten gainean oreka mantenduz ibiltzen ikasteko tailerra.

denok gure barnean pailazo bat daukagulako, hau nola atera erakutsiko digun ikastaroa.

19


formazio tailerrak KULTUR ADIERAZPENAK: Jatorri ezberdinetako kulturak ezagutzeko aukera dantza, musika edota bestelakoekin EUSKAL DANTZAK AFRIKAR DANTZAK DANTZAK FLAMENKOA FUNKY / BREAK DANCE

PERKUSIOA

TXALAPARTA AFRIKAR PERKUSIOA

BERTSOLARITZA HENNA

20


formazio tailerrak TEKNOLOGIA BERRIAK : SOFTWARE LIBREAREN IKASTAROA BIDEOGINTZA : bideoak sortu eta editatzen ikasteko tailerra. PHOTOSHOP : argazkiak editatu edota kartelak egiteko ikastaroa. BLOGAK SORTUZ : bakoitzaren interesetara egokitutako web orria egiteko ikastaroa. ARGAZKIGINTZA: argi eta koloreaz jokatuz irudi ezberdinak hartzeko tailerra.

BESTELAKOAK: ANTZERKIA : antzerkigintzan hasierako hastapenak emateko ikastaroa. MAKILLAJE ARTISTIKOA ETA ILEAPAINDEGIA MASAJEA: ukimenaz bata bestea ezagutzeko aukera paregabea. KOMIKIGINTZA : marrazten ikasiz istorioak sortzeko ikastaroa.

aldakorra n ekintzare arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

21


formazio tailerrak SEXUALITATEA: Gazte, guraso zein hezitzaileei zuzendutakoa, adin tarte bakoitzera egokituz. Sexualitatearekin jolasten, jolasekin sexuatzen. Sexualitateak eragin zuzena du haur, gazte zein helduen autoestimuan, auto-irudi eta harremanetan: nola bizi duten sexu genero identitatea, desira orientazioak, hormonak, autoestimulazioak, estereotipoen indarra, jolas erotikoak... Tailer hau sexologian formatuta dagoen aditu batek landuko du, bera izango da tailerraren sortzaile eta gidari.

22

aldakorra sexologian formatutako aditua

PREZIOA:

KONTSULTATU


formazio tailerrak EUSKARAZ MINTZO: Saio hauen helburua, hizkuntzaren transmisioan familiek duten garrantzia azpimarratzea da besteak beste. Honetarako, “Hesiak Gainditzen� dokumentala tresna gisa erabiltzen dugu. Hau, euskara hurbiltzeko eta euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adierazteko dokumentala da. Saio hauetan, dokumentala ikusteaz gain dinamika eta hausnarketa ezberdinak proposatzen dira. Euskara maila kontuan hartuta modu batera edo bestera moldatu daiteke.

aldakorra parte hartzaileen arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

23


3.- JOLASTK eta jolas aberatsak Euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu, jolastu, gustukoak aukeratu eta ikasteko egitasmoak dira hauek. Jolasaren garrantzia azpimarratuz, antzinako eta gaur egungo ( atera berriak barne) jolasak eta jostailuak ikasi, probatu, sortu eta momentu bikainak pasatzeko saioak. PROBATU ETA GOZATU

HITZALDIAK

Atera berriak diren euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera ematen digu ekimen honek.

Jolasen nondik norakoak azaltzen dizkiguten helduei zuzendutako hitzaldiak. Jostailuen berri edota hauek aukeratzean kontuan hartu beharrekoak ematen digutenak. Baita jolaserako espazioak lantzeko aukera emango digutenak ere.

JOLASTEGIA Irakasle, guraso eta hezitzaileei zuzendutako saioak, jolasak ezagutu probatu eta manipulatzeko aukera, gai ezberdinak jorratzeko aukera ematen diguten bitartean. LABORATEGIA Gure kantu eta jolasak ezagutzeko aukera ematen digun ekimena, tailer eta jolas ezberdinen bitartez.

TAILER PRAKTIKOAK Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek. JOSTAILU TRUKE MERKATUA Jostailu bat beste baten truke aldatzeko aukera emango digun merkatu antolatua.

25


jolastk PROBATU ETA GOZATU Ekimen honen helburua, atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da. Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, baita beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz ditugularik. Erakargarriak izateaz gain, material aproposa dute. Adin tarteak kontuan izanik, adin tarte konkretu bati egokitutakoak izan daitezke edota 3 adin tarte ezberdinei egokituak. Saio hauen hartzaileak adin tarte guztietakoak izan daitezke, nahiz eta gure proposamena haurrak helduekin gerturatzea izan. Ekimen honen onurak asko dira, tartean: familia giroan jolastu ahal izatea, harremanak estutzea, haur bakoitzaren beharrak eta gustuak jakiteko aukera izatea...

00 4 le

2 ordu 2 hezitzai

E

27


jolastk JOLASTEGIA Hezitzaile, guraso eta irakasleei zuzendua. Atera berri diren eta bakoitzaren interesekoak diren jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera. Gai ezberdinak jostailuen bitartez lantzeko proposamenak azaltzen ditugu. Euskarazko argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak eta argibideak euskaraz dituzten jostailuak erabiltzen ditugu. Gai ezberdinak lantzeko jostailuen ezagutza: hezkidetza, ingurumena, kulturartekotasuna...

28

1 ordu

350E

2 ordu

400E

2 hezitzaile


jolastk LABORATEGIA Gure jolas eta jostailuak ezagutu, jolastuz ikasi eta bi ordu ahaztezin igarotzeko parada. - Euskal kantu eta jolasak - Munduko jolasak - Antzinako jolasak - Jolas birtualak - Birziklatutako jostailuak - Jolas erraldoiak

2 ordu

400

2 hezitzaile

E

29


JOLAS ABERATSAK HITZALDIAK 1.-NOLA AUKERATU .

JOSTAILU EGOKIA

Hitzaldi honetan jostailuek pertsonen garapenean duten eragina eta onurak aipatzen ditugu. Haurraren adina eta garapen etaparen arabera, jostailu mota egokiena zein izan daitekeen azalduz.

2.-JOLASAREN

ONURAK PERTSONAREN GARAPENEAN

Pertsonaren garapen linguistikoan, sozialean, emozionalean,... jolasak dituen onurak adierazten ditugu hitzaldi honekin. Nola jolasten dugun eta nola jolastu beharko genukeen, eginiko ikerketen desberdinak oinarri hartuta.

3.-JOLASERAKO

30

BARNE ETA KANPO ESPAZIOAK

Nolakoak izan beharko liratekeen kanpo zein barne espazioak? Azterketa praktiko baten bitartez, gure herrietako jolas guneak nolakoak diren aztertuko dugu. Jarraian, Euskal Herriko eta nazioarteko kanpo espazioko jolas gune ezberdinak jarriko ditugu ikusgai, hauen arteko ezberdintasunak ikus ditzagun eta honen inguruan hausnartzeko.

Olgeta zerbitzuarekin elkarlanean

1ordu 30min

450

E

hitzaldiaren emalea


jolas aberatsak TAILER PRAKTIKOAK Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek. Ez eskatu, ez erosi, .... SORTU! Material birziklatu eta berrerabilgarriarekin norberak bere jostailua sortzeko aukera eskaintzen dugu. Beti ere, jostailuen erabilera bakoitzaren sormenaren arabera moldatu daitekeelarik.

1.-AITON-AMONEN

2.

JOLASAK:

baliabide gutxirekin jolasteko gai ziren eta gaur egun bezala edo hobeto pasatzen zuten. Ikasi eta sortu ditzagun garai bateko jostailuak. BIRZIKLATUTAKO JOSTAILUAK SORTZEN. birziklatutako materialarekin jostailu berriak sortuko ditugu.

2 ordu

400

E

2 hezitzaile

31


JOLAS ABERATSAK JOSTAILU TRUKE MERKATUA Etxeko jostailuak gustuko ez dituzulako, adin tartea pasatu zaizkizulako edo erabiltzen ez dituzulako, trukatzeko aukera eskaintzen dugu. Jostailu bat beste baten truke, denei balio berbera emanez. Gure proposamenean, jostailu belikoak eta sexu bereizketa egiten dutenak ez ditugu onartzen. Beti ere, jostailuak osorik jasotzen direla ziurtatuko dugu erabilgarriak izan daitezen. Urtetik urtera jostailu ezberdinak izateko aukera paregabea da, erosi gabe (berrerabiliz). Haurrak, jasotzen diren jostailu guztien artean aukeratzeko parada izango du.

32

egun bat

600E

2 egun

900E

2 hezitzaile


5.- EGUTEGIAREN ARABERAKO ESKAINTZA BEREZIAK Urtaroa kontutan izanda, eguraldi on edo txarra izanda ere ekintza ugari egin daitezkeelako, aukera ezberdinekin gozatzeko beta ematen dugu hurrengo egitasmoetan. Garaian garaiko egitasmoekin, esparru edo leku guztietara, baita nahietara ere moldatu gaitezke. UDALEKU ITXIAK

FRESKURA EGITASMOA

Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatu, lagun berriak egin eta gure egunerokotasunetik irtenda gauza berriak ikasteko bitarteko egokienak.

Egitasmo honekin, igerilekuan, euskarazko produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi da. Aukera ezberdinen bitartez, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko.

UDALEKU IREKIAK

BUSTI NEGUAN IGERILEKUAN

Opor garaian, herrian, euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute udalekuek . Haurren ezaugarri zein izaerara moldatuko den programazioaz herri eta naturaz gozatzeko aukera paregabea.

Neguan ere igerilekuaz gozatu daitekeelako, igerileku barruan egin daitezkeen ekintza ugariren dinamizazioa eskaintzen dugu.

IGERILEKUAN BLAI

NEGULEKUAK

Uda garaian kanpo igerilekuetan egin daitezkeen ekintza desberdinen dinamizazioa, tailer eta jolas ezberdinekin.

Neguko opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute negulekuek

35


UDA UDALEKU ITXIAK Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatu, lagun berriak egin eta gure egunerokotasunetik irtenda gauza berriak ikasteko bitarteko egokienak. Hori uste dugu guk behinik behin, hori dela eta urte asko daramatzagu udaleku ezberdinak antolatu eta egonaldi ahaztezinak partekatzen. Hezkuntza ez formalean lan egiteko testuinguru aproposak sortzea izaten da udalekuak diseinatzerakoan lortu nahi izaten duguna. Adin tarte ezberdinentzako udalekuak antolatzen ditugu, bakoitzaren neurrira eginak. aukeran

Berramesten proiektuko metodologia jarraituko da udalekuetan, haur zein gazteen autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta. Hezitzaileek behin behineko programaketa bat prestatu arren, programaketa hau haur edo gazteekin batera adostuko da, parte hartzea sustatuz eta beraien behar eta nahiak barnebilduz.

parte hartzaile en arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

37


UDA UDALEKU IREKIAK Opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen digute udalekuek . Ahal den heinean eraikinetatik kanpo burutzen ditugu ekintza guztiak eta haur eta gazteen parte hartzea bultzatu nahian, beraiei ematen diegu ekintzak proposatu, adostu eta aurrera eramateko ahalmena, hezitzaileak bidelagun izanik. Haurren ezaugarri zein izaerara moldatuko den programazioa sortuko da. Beti ere, haurren parte hartzea bultzatuko dugu haurrei hitza eman eta asanbladak sustatuz, udalekuak guztion artean aurrera ateratzeko. Herriko txoko ezberdinak baliatuko ditugu jolaserako eta egingo diren ekintzak aurrera eramateko. Gure apustua 2012an hasitako metodologiaren ildoa jarraitzea da, Berramesten proiektuaren oinarri diren haurren autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta. Haurren parte hartzea sustatzeari eta beraien nahien araberako udalekuak sortzeari ekin genion orduan; kalean jolastuz, lau paretetatik haratago euskaraz mintzatuz, eta naturarekin harremanduz! Izandako esperientzia aberasgarriaren ondorioz, gaur egun ere horretan dihardugu.

. 38

aukeran parte hartzaile en

arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU


UDA IGERILEKUAN BLAI Uda garaian kanpo igerilekutan egin daitezkeen ekintza desberdinen dinamizazioa eskaintzen dugu. Haurren autonomia, harremanak, euskara, espazioa eta naturarekin dugun harremanaren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Kasu honetan, egitasmo honen helburua, uda partean igerilekuan euskarazko jolas eta tailer hezitzaileak aurrera eramatea da. Guzti honetarako 3 ekintza mota proposatzen ditugu:

1.-

UR JOLASAK ZELAIAN: ur jolas ezberdinak egingo ditugu igerilekuko zelaietan: baldez balde, puxika jolasak...

2.

3.-

URETAN GOZATZEKO JOLASAK: ur jolas ezberdinak egingo ditugu uretan: slack linea erabiliz, uretako lasterketak, urpekaritza,...

NATURAREKIN SORTUZ: naturako elementuak erabiliz eskulan ezberdinak egiteko aukera izango dugu, 3lerroan, dominoa,... OHARRA: tailerrak konbinagarriak dira beraien artean.

2 ordu 2 hezitzaile

400

E

39


UDA FRESKURA EGITASMOA Egitasmo honetan euskaraz dauden produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu. Adin tarte guztientzat, aukera ezberdinen bitartez ( jolastuz, irakurriz eta tailerretan parte hartuz) igerilekuan dauden momentu oro ongi pasatzeko aukera eskaini nahi genieke, udan ere euskaraz jolasteko eta irakurtzeko bideak eginez. Gaur egun norberak bere etxetik eramaten dituen arren, bertan eskura izateak duen erosotasuna eskainiz eta dohainik hartzeko aukera izatean, gerturatzen diren guztiengan eragin dezakegu eta eskaintza euskara hutsean izatean, euskaraz egitera animatu eta bideratu nahi ditugu.

1.-EUSKARAZKO

2.

40

PRODUKTUEN MAILEGUTZA Euskarazko mahai jolas eta irakurgaien mailegutza zerbitzua.

MATERIALA BERRERABILIZ SORTUTAKO ESKULANAK: Tarteka, egitasmoaren barnean, mailegutzan dauden material ezberdinekin tailerrak antolatzen ditugu, materiala berrerabiliz haur eta gazteen sormena pizteko.

aldakorra ekintzaren arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU


NEGUA BUSTI NEGUAN IGERILEKUAN Neguan ere igerilekuaz gozatu daitekeelako, igerileku barruan egin daitezkeen ekintza ugariren dinamizazioa eskaintzen dugu. Haur eta nerabeen autonomia, harremanak, euskera eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta jolasek. Egitasmo honetan negu partean, edota kanpoko igerilekuak itxita daudenean, euskarazko jolas eta tailer hezitzaileak aurrera eramatea da gure helburua. Haur eta gazteek, hezitzaileek dinamizatutako, jolas eta ekintza ezberdinak jarraituko dituzte, beti ere igerilekuko arauak errespetatuz. Ekintza hau aurrera eramateko, uretan jolasteko material ugari eskaintzen dugu, hauekin igerilekuaz gozatu eta disfrutatzeko.

aldakorra

.

ekintzaren arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU

41


NEGUA NEGULEKUAK Neguko opor garaian euskaraz lagun artean jolasteko parada eskaintzen dizkigute negulekuek. Eguraldiak utzi ezkero, ahal den neurrian eraikinetatik kanpo burutzen ditugu ekintza guztiak, arropa egokiarekin negua ere kanpoaldeaz gozatzeko aukera paregabea delako. Haur eta gazteen parte hartzea bultzatu nahian, beraiekin batera egituratzen ditugu negulekuak, beraiei ematen diegu ekintzak proposatu, adostu eta aurrera eramateko ahalmena, betiere hezitzaileak bidelagun dituztelarik. Honela partaideen izaera eta beharretara moldatuko da programazioa, hezitzaileek sustatutako asanbladen bidez negulekuak guztiok batera gauzatuko dira. Gure apustua Berramesten proiektuaren oinarri diren haur eta gazteen autonomia, espazioaren eraldatzea eta harremanak oinarri hartuta lan egitea da eta hau gure egunerokoan txertatzea.

42

aukeran parte hartzaile en

arabera

PREZIOA:

KONTSULTATU


5.- FORMAZIOa ETA AHOLKULARITZA Haur eta gazteekin erlazionatutako hainbat gai lantzen dituzten formazioak antolatzen ditugu, eskariaren arabera guztiak dira moldagarriak. Publiko anitz bati daude zuzenduta, guraso, hezitzaile, irakasle edota udalei. Formazioak gaika sailkatuta ditugu baina berauen artean uztartzeko aukera dago horrela eskatuz gero. NERABEAK MINTZAGAI

HAURRAK MINTZAGAI

HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOAK

-NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Nola bilakatu nerabea subjektu aktibo gizartean parte hartzeko?

- HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Hausnartu dezagun haurren parte-hartzearen inguruan eta eskuratu praktikara eramateko tresnak

- NERABEEN PARTEA-HARTZEA SUSTATZEN AHOLKULARITZA LANA Nerabeen parte-hartzea sustatzen den edo eta sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua.

- HAURREN PARTEA-HARTZEA SUSTATZEN AHOLKULARITZA LANA Haurren parte-hartzea sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua.

-UDAKELUETAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEENTZAKO FORMAZIOA Udaleku ireki zein itxietarako hezitzaile eta koordinatzaileentzako formazio saioa, aisialdian aditu eta aritu batekin.

- NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DINAMIZAZIO LANA Nerabeekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean.

- HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DINAMIZAZIO LANA Haurren parte-hartzea sustatzen den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua. - NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA Haur eta helduek zer esana daukatelako ludotekan, hau nola koordinatu?

- HAUR ETA NERABEEKIN LANEAN ARI DIREN HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOA Eskatzailearen beharren arabera landuko dira formazio hauek, eta hainbat gai jorratu eta praktikara eramateko aukera emango da.

45


formazio saioa NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Nerabeak gaurdanik jendarte honetan bere lekua eskatzen duten subjektu aktibo eta biziak dira. Norabide horretan, nerabeen parte-hartzea ez da soilik aurrerapen demokratiko bat: behar bat bilakatu da. Parte-hartzeak, nerabea subjektu aktibo bezala kokatzen du gizartean. Baina... - Nola sustatu nerabeen parte-hartzea? - Nola landu nerabeen parte-hartzea? - Helduen zein motatako presentzia eskatzen dute nerabeek prozesu partehartzaile batean? Ikastaro hauen helburuak nerabeen parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea, hezitzaile zein eragileei nerabeen parte-hartzea sustatzeko baliabide praktikoak eskaintzea eta horretan trebatzea dira.

4 orduko saioa

500E

8 orduko saioa

800E

20 pertsonatik gorak o saioetara 2 hezitzaile joango dira, prezioa kontsultatu

47


AHOLKULARITZA NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA Nerabeen parte-hartzea sustatzen den edota sustatu nahi den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua: -Hobekuntzak proposatu. -Prozesuaren diseinuan lagundu: Aholkularitza zerbitzu honetan hasierako prozesuaren jarraipen zuzena egingo da, baita prozesuaren nondik norakoetan, ebaluazioak burutuz. Aholkularitza zerbitzu honetan gertuko harremana bermatzen da, aholkularitza zuzena eta konfidantzazkoa. Beharren edota eskakizunaren arabera egokituko da.

48

era egokituko Beharren arab lanaren dinamizazio dira eta ezaugarriak nekin prezioa: iraupena, ho o da kontsultatu batera joang prezioa.


DINAMIZAZIO LANA NERABEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko DINAMIZAZIO LANA Nerabeekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean. - ASANBLADAK: denok batera, nerabeen hitza entzunaz burutuko dira, dinamizatzaile baten laguntzaz, guztien parte-hartzea bermatuz. - TAILERRAK: nerabeen parte-hartzea sustatzeko tailer ezberdinak bultzatuko dira, dinamika eta jolas desberdinen laguntzarekin. - BILERAK: Proiektuko hezitzaile eta koordinatzaileekin behar beste bilera dinamizatuko dira parte-hartzea sustatzeko behar diren dinamikak sortu eta harreman zuzena bermatzeko. - EKINTZA EZBERDINAK: parte-hartzea ardatz duten behar beste ekintza dinamizatuko dira.

Beharren arabera e gokituko dira din amizazio lanaren ezaugarr iak eta iraupena, batera j honekin pr ez oango d a kontsuliotaa: tu prezioa.

49


FORMAZIO SAIOA HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN Gaur egun, haurren parte-hartzea oso zabalduta dagoen kontzeptua da. Hala ere, badira gai honen inguruan sortzen diren hainbat galdera: - Benetako parte-hartzeaz hitz egiten dugu? - Haurrek beraiei eragiten dien gaietan soilik eman behar al dute iritzia? Edota bestelako gaietan ere bai? - Nola egin liteke hori? Formazioaren helburuak haurren parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea, hezitzaile zein eragileei haurren parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea eta horretan trebatzea dira.

50

4 orduk o saioa 8 orduk o saioa

500E 800E

20 pert son 2 hezitz atik gorako s aioetara ail kontsult e joango dira, prezioa atu


aholkularitza HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko AHOLKULARITZA ZERBITZUA Haurren parte-hartzea sustatzen den egitasmoetan laguntzeko zerbitzua:

edota

sustatu

nahi

den

-Hobekuntzak proposatu. -Prozesuaren diseinuan lagundu: Aholkularitza zerbitzu honetan hasierako prozesuaren jarraipen zuzena egingo da, baita prozesuaren nondik norakoetan, ebaluazioak burutuz. Aholkularitza zerbitzu honetan gertuko harremana bermatzen da, aholkularitza zuzena eta konfidantzazkoa. Beharren edota eskakizunaren arabera egokituko da

Beharren arabera e gokituko dira din amizazio lanaren ezaugarr iak eta iraupena, batera j honekin pr ez oango d a kontsuliotaa: tu prezioa.

51


dinamizazio lana HAURREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEko DINAMIZAZIO LANA Haurrekin aurrera eraman nahi diren proiektu edo prozesuen dinamizazio lana, zerbitzua eskatzen duenarekin elkarlanean. -Asanbladak: denok batera, haurren hitza entzunaz burutuko dira, dinamizatzaile baten laguntzaz, guztien parte-hartzea bermatuz. -Tailerrak: haurren parte-hartzea sustatzeko tailer ezberdinak bultzatuko dira, dinamika eta jolas desberdinen laguntzarekin. -Bilerak: Proiektuko hezitzaile eta koordinatzaileekin behar beste bilera dinamizatuko dira parte-hartzea sustatzeko behar diren dinamikak sortu eta harreman zuzena bermatzeko. -Ekintza ezberdinak: parte-hartzea ardatz duten behar beste ekintza dinamizatuko dira.

52

uko abera egokit ar n re ar eh B lanaren dinamizazio dira eta ezaugarriak onekin prezioa: iraupena, h go da kontsultatu batera joan prezioa.


formazio saioa NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA Formazioan eduki hauek landuko dira: - Ludotekaren izaera - Ludoteka parte-hartzaile baten ezaugarriak - Helduen parte-hartzea ludotekan - Ardatz metodologikoak - Ebaluazioa - Ekintzen proposamena

aioa 4 orduko s aioa 8 orduko s

500E 800E

saioetara tik gorako 20 pertsona ango dira, prezioa jo 2 hezitzaile u kontsultat

53


formazio saioa UDAKELUETAKO HEZITZAILE ETA KOORDINATZAILEENTZAKO FORMAZIOA Udaleku ireki zein itxietako hezitzaile eta koordinatzaileentzako formazio saioa, aisialdian aditu eta aritu batekin. Formazioan eduki hauek landuko dira:

-Hezitzailea, euskera suspertzailea. -Helburu espezifikoen lanketa:

euskara, hezkidetza, kulturartekotasuna, espazioa, harremanak, autonomia..

-Baliabide ezberdinak:

jolas kooperatiboak, kuluturartekotasuna, euskal kanta eta jolasak, jolas ez

sexitak, ipuinak...

-Segurtasun arau minimoak -Funtzioak eta rolak

54

aioa 4 orduko s aioa 8 orduko s

500E 800E

saioetara tik gorako 20 pertsona , prezioa ra di go joan 2 hezitzaile kontsultatu


formazio saioa HAUR ETA NERABEEKIN LANEAN ARI DIREN HEZITZAILEENTZAKO FORMAZIOA Formazio saio hauek eskatzailearen beharren arabera osatzen dira, taldearen ezaugarri eta nahietara egokituz:

Haur eta nerabeen parte-hartzea lantzeko estrategiak Autonomia Harremanak Kalea jolasleku Hezitzaile / helduen rola Beldurrak gainditzen Gatazken kudeaketa Aniztasunaren trataera Inklusioa lantzen Baliabide ezberdinak: jolas kooperatiboak, kulturartekotasuna, euskal kanta eta jolasak, jolas ez sexitak, ipuinak..

ioa 4 orduko sa ioa 8 orduko sa

500E 800E

ioetara tik gorako sa 20 pertsona ezioa pr , ra di go joan 2 hezitzaile kontsultatu

55


6.- GURE PRODUKTUAK Euskarazko liburu eta jolasak dira gure produktuak. Liburu batzuk itzuliak dira, beste batzuk elkarlanean sortutakoak baina guztietan haurra edo gaztea da oinarri, bere ongizatea, berau jendarte hobe baten hezteko proposamenak dira. Jolasei dagokienez denetariko jolasak ditugu, haur eta gazteentzat, guztiak euskaraz eta balio jakin batzuk lantzeko asmoarekin sortuak. LIBURUAK

JOLASAK

BERDEAN HEZI

SUA

Heike Freireren “Educar en Verde� liburua laguntzarekin euskarara ekarri duguna.

Irrien lagunak-en

HAURREN HIRIA Francesco TONUCCIren Haurren Hiria liburua Irrien lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz argitaratutakoa.

Betidanik arrakasta izan duen eta euskal mitologiarekin lotutako hainbat pertsonaia uztartzen dituen mahai jolasa.

BILA ETA PILA Bikote jolas eleanitza da (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa).

KALEKANTOI Egunerokotasuneko hainbat egoeretan jolasteko jolasak batzen dituen bilduma.

OINHERRI LIBURUXKA BILDUMA (momentuz agortuta) Haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko bost liburuxka

SALAMALEKUM EUSKAL HERRIA Euskera eta Hassaniera uztartzen dituen bikote jolasa.

57


liburuak BERDEAN HEZI Txatxilipurdi Elkarteak argitaratzen duen 2.liburua da hau. Oraingoan Heike Freireren “Educar en Verde” liburua da euskarara ekarri duguna. Naturatik gero eta urrunago bizi garen egunotan naturara hurbiltzeko gonbidapena egin gura dugu liburu honen bidez.

“ Haurrek beharrezkoa dute natura. Berez zaie erakargarria. Naturarekiko kontaktuan, modu osasungarrian garatzen dira arlo guztietan: arlo fisikoan, emozionalean, mentalean, sozialean eta espiritualean. Aire zabalean eta biziarekiko interakzioan egotea (behintzat leku itxietan egoten diren bezain luzaro) haurren oinarrizko eskubidea izan (eta hala erabili) beharko litzateke gure gizarteetan. Hori lortzeko bidean inplikatzeko prest dauden pertsona, guraso eta hezitzaile guztiei zuzenduta dago liburu hau.”

12e 59


liburuak HAURREN HIRIA Francesco TONUCCIren Haurren Hiria liburuaren 2.edizioa da hau, Irrien lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz argitaratutakoa. Norberto Bobbiok hitzaurrean horrela dio:

10e 60

“ Garai batean, orain ez asko, haurrak basoaren berldur ziren, han zeuden otso eta sorgin gaiztoak, hirian berriz, babespean sentitzen ziren. Orain alderantziz gertatzen da, hiria mehatxari bilakatu baita: grisa, oldarkorra, arriskutsua, izugarria. Liburu hau haurren munduaren, fantasia, sormen, askatasun, inteligentzia, bat-batekotasun, ideaia eta sentimenduen aberastasunaren etengabeko gorespena da.�

Euskarara ekarri dugu Francesco TONUCCI, komunitatearen biziberritzeak eta bestelako komunitate baten aldarriak hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten dutelakoan.


liburuak KALEKANTOI Egunerokotasuneko hainbat egoeretan jolasteko jolasak batzen dituen bilduma da hau. Jolasak norberaren edo lagun taldearen gustura eta irudimenera moldatzeko sortuak izan dira, baita espazio ezberdinek ematen dizkiguten aukera eta materialetara ere. Liburuxka honek, guztira 41 jolas biltzen ditu, haurren egunerokotasunean oinarritutako 6 multzotan banatuta: - BIDEJOLASEAN: etxetik eskolara bidean jolasteko. - GORA JAIAXAK: herrietako jaiak dituzte iturri. - HELDUAK POTEOAN ARI DIRA: helduen poteo aspergarrietan umeek ere gozatu dezaten. - ETA ORAIN BAZKARIA: bazkari amaigabeetan jolastekoak. - BIZI BETE KALEA!: kaleko txoko ezberdinetara moldatutakoak. - AMALURRA ERE LAGUN: naturak oparitzen dizkigun jolasak.

10e 61


liburuak liburuxka bakoitza:

4e sorta osoa:

62

15e

OINHERRI liburuxka bilduma

(momentuz agortuta)

Haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko bost liburuxka kaleratu ditugu, OinHerri lantaldea osatzen dugun eragileok ondu dugu proiektua. Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko asmoan beste urrats bat. 1.- HAURREN AISIALDI PARTE-HARTZAILEA, EUSKALDUNA, HEZITZAILEA ETA HERRITARRA GARATZEN (Lorea Agirre). 2- NOLA SUSTATU HAURREN PARTE-HARTZEA IKUSPEGI FEMINISTATIK (Urtxintxa Bizkaia). 3.- NOLA EGIN UDALEKU PARTE-HARTZAILEA (Amarauna) 4- NOLA EGIN LUDOTEKA PARTE-HARTZAILEA (Txatxilipurdi Elkartea). 5.- PARKEAK BIZITZEKO MODU BERRIAK (Txusma Azkona eta Alfredo Hoyuelos).


jolasak SUA

BILA ETA PILA

Mahai jolas honetan, betidanik arrakasta izan duen, “Herriak itxi begiak� jolasa, euskal mitologiarekin lotutako hainbat pertsonaiarekin uztartu da. Euskal mitologia modu librean erabili da jolasera moldatu ahal izateko.

Bikote jolas eleanitza da (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa). Oinarrizko kontzeptuak marrazkiz jantzirik agertzen dira. 5 urtetatik aurrera jolasteko.

1o urtetik aurrerako pertsonek jolasteko mahai jolasa 8-24 jakalarik parte hartu dezaketena.

10e

10e 63


jolasak SALAMALEKUM EUSKAL HERRIRA Jolas honen helburu nagusia da ume saharauien eta euskal kulturaren arteko integrazioa. Binaka berdinak diren 50 piezek osatzen dute jolasa. Fitxetan, marrazkiez jantzirik, oinarrizko kontzeptuak ageri dira Euskara eta Hassanieraz

64

10e


Edozein galdera edo zalantza izanez gero deitu edota idatziguzu, edozertan laguntzeko prest gaude:

65



2016 2017 katalogoa txatxilipurdi