Issuu on Google+

Txepetxa_Maquetación 1 19/02/13 14:43 Página 2

Tomas eta Txepetxa taldia

Tomas Madinabeitia, zortzi urtetan Oñatiko parrokua izandakua, 2012ko urrixaren 19xan fan xakun. Heriotza honek berarekin bizittako une polittak gogoratu eragin dosku... eta zuekin konpartittia gurako geke. Tomas 1986xan etorri zan Oñatira, orduantxe Afrikatik etorri barri. Gaztia, danondako hurrekua eta danakin, batez be gaztiakin, lana egitteko goguarekin etorri zan. Aillegau eta berihela denbora libreko taldia sortu guran hasi zan.

Monitore taldia sortu zanian lanian hasi bihar eta egubaikotzero Tomasen etxian alkarketan giñan. TXEPETXA izan zan gure talderako aukeratu geben izena. Eskoletan denbora libreko taldiaren aurkezpena egin eta lanian hasi giñan 12 urte inguruko kuadrilliarekin. Zapatuero jolasak, txokolate-janak, barriketaldixak... eta Tomas be hantxe gurekin parte hartzen. Zein ondo pasaitten geben!

Hain ondo ibiltten giñan, garagarrillerako (uztailerako) udalekuak prestaketia pentsau geben. Lehenengo urtian Lizarrara fan giñan, Obeki izeneko etxe batera; zenbat ordu piszinan, frontoian, gaubelak prestaketan, Lizarrako kalietan helaua jaten...!! Hurrengo urtietan gure taldia zabalketan fan zan. Jente gehixago, orduan leku gehixago bihar, eta han fan giñan Tomasen kotxia hartuta Lizarra inguruetara txoperaren baten billa, udaran Txepetxa taldeko gaztiakin kanpamentua montaitteko.

Hasierako urtiak Arbeizan pasau gittuen; gero, txopuak moztu zittueilla eta, Labeagan topau geben lekua. Nahiz eta udararako udalekuak eta kanpamentua montau, beste ekintzaren baten biharra sentiu geben Txepetxa taldia haundiketan oialako. Orduan Santiago bidia egittia pentsau geben. Berriz be kotxiak hartu eta udararako ibil-

bidia gertaketara fan giñan: Orreaga, Iruñea, Gares (Puente la Reina), Lizarra, Naxera, Logroño. Eta beste urte batian, berriz, Pirineuak ezaguketara eta udararako etapak zeintzuk izango ziran eta nun lo egingo geben erabagittera fan giñan.

Urte batzuk pasa ondoren eta leku barrixak ezaguketako asmuarekin, Burgos aldera mobiu giñan: Quintanar de la Sierra-ra. Bertako parrokua, Tomasekin Afrikan egondakua zalako fan giñan hara. Han bertan etxe bat egitteko aukeria sortu zan eta Oñatiko herri danaren laguntzia euki geben; arotzak, itturgiñak, sukalde-muntatzailliak... herrittarrak sukalderako tresnerixia emun oskuein. Etxia montaitten gegozen bittartian Vilviestre del Pinar-en egon giñan. Hurrengo urtian, berriz, Quintanar de la Sierra-ko etxia estrenau geben eta han pasau gittuen uda batzuk hainbat neska-mutiko kuadrillarekin.

Urte ahazteziñak, benetan!

Tomasek pultzatuta hasi giñan Txepetxa Taldiarekin eta urte batzutan jente asko mobittia eragin geben: neska-mutillak, honein gurasuak eta monitoriak, eta baitta hau dana aurrera eruaten lagundu oskueiñak (Tomasen lagunak, Don Beniñoren kuadrillia, eta beste hainbat herritar).

Tomas, natura eta pertsonia bere osotasunian

maitte zeben eta honeikanako maittasuna ikusi eragitteko gaittasuna zeukan. Konfiantzia emun

zoskun eta etxeko sentiu eragin. Era askotako

jentez osatutako taldia giñan, baiña lagun taldia

egittia asmau zeben.

Pintto, pintto ikaua ketu, pintto, pintto, indixina diako... afrikako eraz abestuaz ekin gotsan alkarrekin gure biajeari.

Bidian muzululu eta poto poto moduko berbak, aguro pasau eragin oskuein neguko astegoixen hotzak parrokixa etxeko lokaletan jolas ordu ugari alkarbanatuaz.

Uda garaixan, berriz, "a la pisti" oihu egitten geben Donejakue bideko ibillaldi luzien ostian. Gure biajia berarekin puntu hartan akabo bazan be, ondo dakigu bere bidia eztala hemen akabo, gugan beti iraungo dau-eta berarekin ikasittakuak eta bizittakuak; eskerrik asko eta gero arte, Tomas.

Tomas Santiago bideko etapa bateko bidia azterketan.

Monitore bila guregana hurbildu zanian Tomas, ez geben pentsaitten zelako esperientzia politta biziko geben.

Txepetxako lehenengo neskatilak

Eskerrik asko Tomas esperientzia hau bizitteko aukeria emutiagatik!!


Tomas eta Txepetxa taldia