Page 1

EGUNKARIA (Mito planeta)

-Cookies-


1.eguna: Irakasleak kosmodiseako proiektu berria nolakoa zen azaldu zigun. Bi gai genituen aukeratzeko, animalien tratu txarrak edo zaborra. Buruari hainbat buelta eman ondoren, eta asko pentsatu eta gero zaborrari buruzko proiektua egitea erabaki genuen. Hainbat ideia proposatu genituen baina ez genuen ideia zehatz bat erabaki.

2.eguna: Denok proposatutako ideien artean bozketa bat egin genuen, eta bat aukeratu genuen. Hasieran, Urnietako zabor bilketari buruzko proiektua egitea zen asmoa, baina zaborrarekin artea egiteko proiektua ere oso gustuko genuen. Azkenean bi ideiak elkartzea erabaki genuen. Gutxi gora behera ideia nagusi bat genuen eta lanari ekin genion. Orri bat hartu eta bertan gure proiektuaren ideia orokorra idatzi eta pixka bat antolatu genuen.

3.eguna: Gure proiektuaren antolamenduarekin jarraitu genuen. Ideia nagusiak idatzi genituen eta gure lana nolakoa izango zen azaldu genuen, informazio eta irudiei esker. Ondoren power-point bat egin genuen lana hobeto ulertzeko eta gela osoaren aurrean aurkeztu genuen.

4.eguna: Lehenengo eta behin gure proiektuko pertsonaiak taldekideen artean banatu genituen. Bi taldekide falta zirenez guk jarri genituen haien pertsonaiak. Behin pertsonaiak erabakita, lehenengo eszenako elkarrizketak idazten hasi ginen. Lehenengo eszenan Paula kazetaria eta Iraia zabor biltzailea protagonista izango zirela erabaki genuen.


5.eguna: Arazo bat izan genuen pertsonaiekin. Iraiak ez zuen zabor biltzaile izan nahi eta Paula eta bere artean zozketa bat egin behar izan genuen biek kazetari izan nahi zutelako. Azkenean Iraiak kazetari papera egingo zuela erabaki zen, eta Paulak zabor biltzailearena. Erabaki hori hartu eta gero elkarrizketa guztien gidoiak egin genituen. Horretarako taldetan banatu ginen. 6.eguna: Lehen eszena grabatzeari ekin genion. Bertan, Iraia bakarrik ateratzen zen, bideoari hasiera emateko. Hala ere, nahiko denbora pasa genuen hau grabatzen, eta ondo ateratzen ez zenez, hurrengo egunerako utzi behar izan genuen. Klasera joan eta gidoiei azken aldaketa batzuk egin genizkion. 7.eguna: Plazara joan eta lehenengo eszena grabatu genuen. Oraingoan ere nahiko kostatu zitzaigun baina azkenean grabatu genuen. Gero, plaza ondoko kafetegira joan ginen eta bertan bigarren eszena grabatu genuen. Tabernako jabearekin hitz egin genuen: bere terrazako mahai bat eta bi aulki behar genuen eta baimena eskatu genion. Baietz esan zigun eta grabatzeari ekin genion. Bertan, Iraia, Uxue eta Elixanek parte hartu zuten. Atrezzo bezala, Elixanek bere amaren bi alkandora ekarri zituen eta txaketa berde bat (“en plan muy seĂąoronasâ€?). Argazkian ikusi dezakezue!!!! Denbora asko egon ginen bertan (barregura sartzen zitzaigun behin eta berriz‌), baina, azkenean ondo grabatzea lortu genuen.


8.eguna: Bi taldekide bideoa (Windows movie maker programa erabili genuen) egiten hasi ziren. Beste hiru taldekide berriz, bideorako behar genuen argazkia ateratzeko txekea egiten hasi ziren. Lehenik eta behin marrazkia arkatzez egin genuen, eta ondoren margotzeari ekin genion. Horretarako margoen bila plastikara joan ginen, eta ondoren txekea pintatzen hasi ginen.

9.eguna: Azken eszena grabatu genuen, bertan Yanire, Paula eta Iraiak parte hartu zuten. Bitartean, Elixane eta Uxuek txekea margotzen bukatu zuten eta ondoren bideoa egiten jarraitu zuten. Zailtasunak izan genituen ordenagailuekin, ez zitzaigulako bideoa irekitzen, baina azkenean lortu genuen. Ondoren Yanire etorri zen eta argazkia atera genuen txekearekin.


10.eguna: Elixanek eta Yanirek Gimpen bitartez argazkia moldatu zuten. Ondoren Iraiak, Paulak eta Uxuek argazkia bideoan jarri zuten. Berriro ere arazoak izan genituen argazkia ez zelako ikusten. Azkenean ordenagailuz aldatu eta ikustea lortu genuen, baina dagoeneko klasea amaituta zegoen. Beraz, hurrengo klasea ere behar izan genuen bideoa amaitzeko. Azkenean kosmodiseako proiektua bukatutzat eman ahal izan genuen.

Cookies Mito planea egunkaria  

Cookies Mito planea egunkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you