Page 38

OINEZ PARKE NATURALETAN BARRENA

38

VALDEREJO PARKE NATURALA 1

Bertako balio ornitologikoak bereziki deigarriak dira, eta bertako harkaitzen artean, Euskadiko sai arrearen koloniarik handiena bizi da. Lalastran (Valderejoko bihotzean), ibilbide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen duen Parketxea edo Parkeko Harrera Zentroa, eta haraneko historiaren eta ohituren berri ematen duen Landa Interpretazioko Zentroa ditugu.

Senderismoa atsegin baduzu, leku aproposera iritsi zara. Valderejo haran zabala da, harkaitzetan amaitzen diren mendi-hegal piko batzuez inguratua eta bederatzi bidexkaz zeharkatua. Bidexka horien artean, Parkeko altxor paisajistikoa den Purรณn ibaiaren haitzarte ederra nabarmentzen da. Valderejon, askotariko fauna eta flora aurkituko duzu. EUSKADI OINEZ

Familiarekin etortzen bazara, haurrentzako ekipamendua eta piknika egiteko aukera eskaintzen duen atseden-eremu bat duzu. Handik oso hurbil, Lahoz, Villamardones eta Ribera daude. Azken biak abandonatuta daude, eta interesgarria da barruan ibiltzea. Inguruan, halaber, erromatarren garaiko galtzada baten aztarnak, monumentu megalitikoak (San Lorentzo tumulua eta Leron mendiko monolitoa) eta hainbat garaitako ermitak daude.

1. Purรณn bidezidorra, haitzartea 2. Panoramika Carriaseko tontorretik (1.128m)

Euskadi Oinez  

Euskadi Oinez liburuxkak interes handiko seinaleztatutako ibilbideak biltzen ditu. Horien bitartez, Euskadiko bazter ezezagunetariko batzuk...

Euskadi Oinez  

Euskadi Oinez liburuxkak interes handiko seinaleztatutako ibilbideak biltzen ditu. Horien bitartez, Euskadiko bazter ezezagunetariko batzuk...