Page 1

NATURA TURISMOA

EUSKADIKO EKOTURISMO-GIDA


Portada: Ataria (Vitoria-Gasteiz)

1. argitalpena: 2019 Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila. Inprimaketa: Edukien koordinazioa: Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia. Diseinua: Leku Multimedia. Argazkiak: Basquetourren irudi-bankua (zenbait egile). Euskadiko turismoko eskualde-erakundeak. Kartografia: Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza. Hazi Fundazioa.

Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Debekatuta dago gida honetan bildutako testu eta irudiak osorik eta/edo zatika erreproduzitzea erakunde argitaratzailearen eta egileen aldez aurreko baimenik gabe. Eskertuko genizuke gida honetan aurki ditzakezuen akats edo omisioak guri jakinaraztea, honako honetara idatziz: outdoor@basquetour.eus


NATURA TURISMOA

EUSKADIKO EKOTURISMO-GIDA

www.euskaditurismo.eus


EKOTURISMOA EUSKADI


Natura-eremu baterako bidaia da ekoturismoa, eremu hori ezagutu, interpretatu, gozatu eta zeharkatzeko, eta aldi berean eremu hori balioesten du eta laguntza praktikoa ematen du natura kontserbatzeko, ingurunearen gaineko inpakturik eragin gabe eta bertako biztanlerian eragin positiboa izanda. 2016ko Daimielgo Deklarazioa

“Zer koloretakoa da Euskadi?� galdetuko balizute, seguruenik “Berdea� erantzungo zenuke, zalantzarik egin gabe. Euskadiko hirietako kulturak eta dinamismoak liluratuta uzten dute bisitaria, baina Euskadi, ororen gainetik, NATURA da. Natura hori batez ere paisaietan eta kolore bizietan geratzen da agerian. Bertako ingurune berdeez gozatzeko eta horiekin elkarreragiteko aukerak ugariak eta askotarikoak dira, jarduerarik aktibo eta zirraragarrienekin hasi eta lasaienekin eta familia-giroan egiten direnekin amaitzeraino. Eskaintza zabal horretaz bakarrik, familiarekin edo lagunekin gozatu ahal izango duzu, eta paradisu natural ezezagun eta liluragarri batean murgilduko zara. Ingurumen-balio handiko lurralde natural zabala du Euskadik: parke naturalak, Natura 2000 Sarea, Euskal Kostaldeko Geoparkea edo Urdaibaiko Erreserba, azalera osoaren % 23 izanik. Ingurune horietan paseatu eta ingurune horietaz gozatzea edo leku paregabeetan hegaztiak behatzea izan daitezke gozatu ahalko dituzun proposamen iradokitzaileenen arteko batzuk Euskadi aukeratzen baduzu. Hemen, naturarekin eta bertako kulturarekin konprometitzeko aukera izango duzu, naturguneetan arduratsua den turismo batean parte hartuz. Ekoturismoa da gure nortasun-ezaugarria.

EKOTURISMOA EUSKADI


Gujuliko ur jauzia (Araba/Álava)

6

EKOTURISMOA EUSKADI


AURKIBIDEA URDAIBAI

12

Urdaibai Biosfera Erreserba

GEOPARKEA

16

Euskal Kostaldeko Geoparkea

7

PARKE NATURALAK

20

Euskadiko Parke Naturalak

HEGAZTIEI BEHARTZEKO TOKIAK

40

Behartzeko tokiak-Ibilbide ornitologikoak-Zerbitzu enpresak

EKOETXEA

44

Ingurune-interpretazio guneak

ATARIA

46

Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa, Vitoria-Gasteiz

LEITZARAN

47

Bisitarien Etxea

VALLE SALADO

48

Añanako Gatz Harana

ECOLABEL

50

Europako Etiketa Ekologikoa

EKOTURISMOA EUSKADI


KOKAPEN-MAPA EKOTURISMOA ARMAÑON PARKE NATURALA

ARMAÑÓN

MEATZALDEA PEÑAS NEGRAS

URDAIBAI

BILBAO

URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA

8

URKIOLA PARKE NATURALA

GOROBEL MENDILERROA

GORBEIA PARKE NATURALA

ATARIA

SALBURUA

VALDEREJO

VALDEREJO PARKE NATURALA

VITORIA GASTEIZ AÑANAKO GATZ HARANA

MIRANDA DE EBRO

ARABAKO HEGOALDEK MENDILERROAK


GEOPARKEA

TXINGUDI

DONOSTIA SAN SEBASTIÁN AIAKO HARRIA PARKE NATURALA

PAGOETA PARKE NATURALA AZPEITIA

9

LEITZARAN Bisitarien Etxea

AIZKORRI ARATZ PARKE NATURALA ARALAR PARKE NATURALA URIBARRI GANBOA

PAMPLONA

IZKI PARKE NATURALA

PARKE NATURALAK PARKETXEAK

IZKI

GEOPARKEA URDAIBAI Biosfera Erreserba

KO LAGUARDIAKO AINTZIRAK

HEGAZTIEI BEHARTZEKO TOKIAK EKOETXEA

LOGROÑO


10

EKOTURISMOA EUSKADI


EZ UTZI ARRASTORIK 11 Urkiola Parke Naturala

Euskadin daukagun ikuspegiaren arabera, naturan barrena egiten dugun iraganbideak zure oroitzapenetan soilik utzi behar du aztarna. Hona hemen zenbait gomendio: • Planifikatu eta prestatu. Turismo-bulegoen, interpretazio-zentroen eta ekoetxeen sare bat duzu zure eskueran. • Ibili egokitutako ibilbideetatik. Aukeratu gehien gustatzen zaizun bidea eta gozatu. • Utzi zaborra paperontzi eta edukiontzietan. Gogoratu naturguneetan zaudela eta kontserbatzea guztion lana dela. • Utzi dena zegoen bezala. Naturan denak du bere funtzioa, hortaz, hobe ez ezer ukitzea. • Minimizatu ingurumen-inpaktua. Baliabideak mugatuak dira eta asko gara. • Errespetatu basa bizitza. Isiltasuna da aliaturik onena naturaz gozatzeko. • Begirunetsua izan tokiko biztanleekin eta beste bisitariekin. Besoak zabalik hartuko zaitugu.

EKOTURISMOA EUSKADI


URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA 12

Urdaibai Biosfera Erreserba ingurumen- eta kultura-interes handiko naturagunea da, eta UNESCOk hala deklaratu zuen 1984. urtean. Urdaibai Biosfera Erreserba Euskadiko paisaia- eta ekologia-dibertsitate handieneko lekuetako bat da, eta egundoko balioa duten zenbait sistema biltzen ditu, besteak beste estuarioak eta ibaiak, sistema karstikoa, artadi kantauriarrarekin, eta kostaldea, guztiak ere Europar Batasunak sustatutako Natura 2000 sare ekologikoaren barruan. Padurak, labarrak, basoak, hondartzak, historia, kultura eta tradizioa, Bizkaiko golkoaren ur geldi hauetara datozen guztiek horiek eta beste hainbat altxor aurkituko dituzte. Bertako inguru guztiak izango dira bisitaren protagonistak. Euskadik eskaintzen dituen esperientzia xarmagarrienetako batzuekin gozatzeko aukera izango duzu: leku honetako hegazti ugariak ikusi eta dibertsitate handi horretatik ikasi; kostaldeetako izurde bihurriekin jolastu eta gozatu; Laga hondartzako dunen ondoan paseatu; Gaztelugatxeko San Joanen ikusmira miretsi; bertako pilotaleku esanguratsuenetako batean pilotan jolastu edota piraguismoan trebatu.

INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau.

www.turismourdaibai.com

EKOTURISMOA EUSKADI


INTERES OROKORREKO GUNEAK Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak ezinbestez bisitatu beharreko 12 puntu eskainiko dizkizu:

1. Estuarioa Erreserbaren bihotza eta ardatz egituratzailea

2. Matxitxako / Gaztelugatxe Matxitxako lurmuturra eta Gaztelugatxeko San Joan 13

3. Izaro Izaro uhartea, inguru babestu kaltebera

4. Ogoño / Laga Ogoño eta Laga hondartza

5. Mundaka Mundaka eta haren ezker olatua

6. Bermeo Bermeoko portua eta alde zaharra

4,3 km

7. Elantxobe Hirigune historikoa eta arrantzale-portua

8. Urdaibai Bird Center Benetako dokumental bat zuzen-zuzenean

9. Madariaga Dorretxea

Ikusi 30. or.

Ekoetxea eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroa

10. Oña / Santimamiñe Omako basoa eta Santimamiñeko kobazuloa

11. Ereñozar Ereñozarreko artadia eta Erdi Aroko gailurra

12. Gernika Gernikako Batzar Etxea eta Zuhaitza EKOTURISMOA EUSKADI


Sollube 685

San Juan de Gaztelugatxe

Matxitxako

D

7

V

D

1

1

7

Izaro

V

2

Atxarre 312

D

2

D

E

D

D

Laga

KANTAURI ITSASOA

D

3

3

Ogoño

4

14 8

Santimamiñe

BI-3224

4

D

Arboliz

URDAIBAI INTERES OROKORREKO GUNEAK

OINEZKO BIDEAK

Eskaneatu QR kode hau BIDEEN informazio gehiago izateko:


10

D

D

9

Atxeli 381

10

10

V 9

BI-635

D

D

9

5

5

D

D

D

Goikolea

Bolunzulo

Elexalde-Arratzu

8

15

D

Elexalde

D

6

6


EUSKAL KOSTALDEKO

GEOPARKEA 16

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, UNESCOk babestua. Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu. Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, Flysch izenekoa. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi

INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau.

www.geoparkea.eus

EKOTURISMOA EUSKADI

urte baino gehiago daitezke bertan.

Flysch

irakur

Kostaldetik barrualdera joanda, Karstaren mundua aurkituko dugu. Bertan, Europako herri zaharrenetakoaren kultura eta ohiturak ezagutu ahal izango ditugu. Euskal Kostaldeko Geoparkeak liluratu egingo zaitu. Hemen denbora, lurra, bizitza eta gure espezie propioa dira protagonista.


INTERES OROKORREKO GUNEAK Euskal Kostaldeko Geoparkera hurbiltzen bazara, ezinbestez ezagutu beharreko honako 12 puntu hauek dituzu:

1. Zumaia Xarma handiko kostaldeko herri bat

2. Itzurun-Algorri Geoparkeko santutegi geologikoa

3. Urola Dunak, padurak eta artadiak

4. Elorriaga Itsaslabar itzelak eta zelai zoragarriak

5. Sakoneta Geologiako museo zirraragarria

6. Deba Milaka urteko historia

7. Mutriku Euskal kostaldeko altxorra

8. Saturraran Flysch beltzeko hondartza ezkutua

9. Olatz Oso esperientzia tentagarria

10. Arno Geoparkeko piramide estaliak

11. Lastur Geoparkeko haran itxia

12. Ekain Gizadiaren Ondare

17


GEOPARKEA INTERES OROKORREKO GUNEAK OINEZKO BIDEAK

Eskaneatu QR kode hau BIDEEN informazio gehiago izateko:

Artibai

Ondarroa

Saturraran 6

18

Galdona

Erribera

Mutriku

Mijoa Artzainerreka

Mizkia

Ibiri

GI-638

Laranga

6

4

Amall

Olatz

oaerr

ekea

4

5 5

Deba

N-634

Astigarribia

AP-8

Larruskain-Amalloa

Garagaltza

Erbera

Mendaro

Aulesti Galartza Unamuntzaga Altzola

Aiastia (San Migel) Idotorbe (San Pedro)

EKOTURISMOA EUSKADI

AP-8

Elgoibar

Azkue (San Roke)

Kataola

tz


KANTAURI ITSASOA

Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoa

19 N-634

1

1

6

2 3

Itsaspe

Zumaia

Askizu Getaria San Prudentzio Eitzaga

Meaga

3

Artadi

6

3

Errotaberri

2

Elorriaga

Oikia N-634

Itziar

Etxabe Saiatz Urola

Iraeta

Arroa Goia

GI-3210

Lastur

Elkano

Etxezarreta

Aizarnazabal

Urda

GI-631

Endoia

Zestoa Aizarna

zaerrek

Go

ltzi

bar

Ekain

Sastarrain

a

Lasao

Las

ao


EUSKADIKO

PARKE NATURALAK 20

Euskadin, natura espazio bakoitzak bere nortasuna du. Aurkitu itzazu guztiak!

INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau.

www.turismoa.euskadi.eus/eu/parke_naturalak/

EKOTURISMOA EUSKADI


Euskadiko Parke Naturaletara hurbiltzea Euskadiko ondarea ezagutuz gozatzea da. Natura eta kultura neurri berean eskaintzen duten parke natural horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako naturaturismoaren erreferentzia dira.

zabaleko jarduera fisiko ugari egiteko aukera eskaintzen dute: natura interpretatzeko bisitaldi gidatuak, senderismoa, bizikleta- edo zaldi-ibilbideak, turismo ornitologikoa, piknika eta abar.

Bakoitzak bere paisaia berezia du, eta bisitarientzako ekipamendu- eta zerbitzu-eskaintza handia dute guztiek. Era horretan, bidaiaririk zorrotzena ere pozik uzteko moduko kalitateko eskaintza bat osatzen da.

Bisitarien zentroek edo Parketxeek informazio mota oro ematen diete bisitariei, bisitaldia erosotasunez planifikatu ahal izan dezaten. Gainera, zentro horietara joatea beti lagungarria izaten da bisitatu nahi den lurraldea hobeto ezagutzeko.

Euskadiko eskualderik urrunenetan kokatuta dauden parke horiek aire

Urkiola

EKOTURISMOA EUSKADI

21


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK 9 Parke Natural daude Euskadin. Hurbildu Parketxeetara eta ezagutu hainbat paisaia, bide eta abar.

ARMAÑON PARKE NATURALA 22

Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Kantabriarekiko mugan, mendigune bat dago Enkarterriko paisaiaren barruan: Armañongo Parke Naturala. Bertan, landa-izaerako lur muinotar eta menditsuak aurkituko dituzu. Horien artean, Armañon, Ranero, Surbias eta Los Jorrios mendietako tontorrak nabarmentzen dira.

hainbat arrazak diraute oraindik, eta erraz ezagut daitezke Parkeko ingurunera egiten den bisitaldian. Horien artean, Karrantzako ardia (muturgorria eta muturbeltza), Enkarterriko txakur billanoa eta behi montxinoa aipa daitezke, besteak beste.

Parkeko zorupean, balio handiko 200 kobazulo eta leize baino gehiago daude. Horien artean, ezinbestekoa da Pozalaguako Kobazuloa bisitatzea, oso gomendagarria baita. Izan ere, formazio ikusgarriak ikusteko aukera ematen du (estalaktita eszentrikoak, bereziki).

1

Pozalaguako Kobazuloaren inguruetan, Parke Naturalari eta ondoan dagoen Ordunteko eremu menditsuari buruzko informazio gehiago lortu ahal izango duzu; Ordunteko eremua, Armañon bezalaxe, Natura 2000 Sarean sartuta dago. Landa-izaerako lurralde horretan, eta aziendari dagokionez, bertako

EKOTURISMOA EUSKADI

1. Parkeko begiratokia 2. Armañon Parke Naturala


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 2.985 ha Altitudea: Armañon (854 m) · Los Jorrios (847 m)

PARKETXEA

Ranero, Karrantza (Bizkaia) T. 688 884 330 • E. armanon.parke.naturala@bizkaia.eus

2

EKOTURISMOA EUSKADI

23


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

VALDEREJO PARKE NATURALA 1

24

bereziki deigarriak dira, eta bertako harkaitzen artean, Euskadiko sai arrearen koloniarik handiena bizi da. Lalastran (Valderejoko bihotzean), ibilbide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen duen Parketxea edo Parkeko Harrera Zentroa, eta haraneko historiaren eta ohituren berri ematen duen Landa Interpretazioko Zentroa ditugu.

Senderismoa atsegin baduzu, leku aproposera iritsi zara. Valderejo haran zabala da, harkaitzetan amaitzen diren mendi-hegal piko batzuez inguratua eta bederatzi bidexkaz zeharkatua. Bidexka horien artean, Parkeko altxor paisajistikoa den Purรณn ibaiaren haitzarte ederra nabarmentzen da. Valderejon, askotariko fauna eta flora aurkituko duzu. Bertako balio ornitologikoak

EKOTURISMOA EUSKADI

Familiarekin etortzen bazara, haurrentzako ekipamendua eta piknika egiteko aukera eskaintzen duen atseden-eremu bat duzu. Handik oso hurbil, Lahoz, Villamardones eta Ribera daude. Azken biak abandonatuta daude, eta interesgarria da barruan ibiltzea. Inguruan, halaber, erromatarren garaiko galtzada baten aztarnak, monumentu megalitikoak (San Lorentzo tumulua eta Leron mendiko monolitoa) eta hainbat garaitako ermitak daude.

1. Purรณn bidezidorra, haitzartea 2. Panoramika Carriaseko tontorretik (1.128m)


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 3.496 ha Altitudea: Recuenco (1.240 m)

PARKETXEA

Lalastra (Araba/Álava) T. 945 353 146 • E. parquevalderejo@parques.araba.eus

2

EKOTURISMOA EUSKADI

25


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

GORBEIA PARKE NATURALA 1

26

Gorbeiako Parke Naturala euskal mendizaletasunaren ohiko erreferentziagunea da. Bertako gailurrak (1.482 m) Bizkaiaren eta Arabaren arteko muga ezartzen du, eta bertan dago Gorbeiako Gurutze ospetsua. Gorbeian, oso paisaia desberdinak ditugu: harri malkartsuak, larredi leunak, pagadi eta hariztiak eta abar. Eta, hori guztia, 500 barrunbe katalogatuta dituen multzo karstiko batean. Gainera, Itxinako Biotopo Babestua eta 100 metrotik gorako Goiuriko urjauzia ere oso paisaia-elementu azpimarragarriak dira.

EKOTURISMOA EUSKADI

Parkeko paisaiaren kalitatea eta Parkeak euskal herritarrentzat duen esanahi kultural eta afektiboa direla-eta, jarduera ugariren gune bihurtu da eremua: senderismoa, mendia, mendiko bizikletaz eta zaldiz egiteko ibilbideak, espeleologia eta abar. Jolas-ekipamenduz hornitutako hainbat eremu eta bisitarientzako bi zentro daude: Parketxe bat Araban, Sarrian hain zuzen ere (Baiako Zentralaren inguruan), eta beste Parketxe bat Bizkaian, Areatzan hain zuzen ere.

1. Gorbeia mendiko tontorra 2. Gorbeia Parke Naturaleko basoa


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 20.016 ha Altitudea: Gorbeia (1.482 m) · Ziorraga, Areatza (300 m aprox.)

PARKETXEA

Sarria (Araba/Álava) • T. 945 430 709 • E. parquegorbeia@parques.araba.eus Areatza (Bizkaia) • T. 946 739 279 • E. gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

2

EKOTURISMOA EUSKADI

27


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

URKIOLA PARKE NATURALA 28

Urkiolako Parke Naturalak Aramotzeko mendilerroko lurrik garaienak biltzen ditu, eta kareharrizko hesi handi bat osatzen du Bizkaiko Arratiako eskualde eta Durangaldearen eta Arabako Aramaioko haranaren artean. Halaber, Kantauri Itsasoko eta Mediterraneoko arroak bereizten ditu. Paisaia malkartsuak atsegin badituzu, hauxe da zurea. Parkeak hainbat mendilerro, kareharrizko haitz, sakan eta haran sakon ditu, eta bertako gailurrek mendirako eta senderismorako zaletasun handia sorrarazi dute. Tontorrik garaiena Anboto mendikoa da, eta jende asko igotzen da bertara. Gainera, bertan dagoen Mariren kobazuloa erreferentzia mitologikoa da. Parke Naturalak San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren omenez eraikitako santutegitik hartu du izena. Urkiolako Santutegiaren aurrean, harri sinboliko bat aurkituko duzu: bikotekidea aurkitu nahi

EKOTURISMOA EUSKADI

1

dutenentzako erromesaldilekua da. Kondairaren arabera, hiru buelta baino ez zaizkio eman behar harriari bikotekidea lortzeko. Urkiolako mendatean, Toki Alai aurkituko duzu (Parke Naturaleko Parketxea edo bisitarien zentroa).

1. Parketxea. Toki Alai Interpretazio Zentroa. 2. Urkiolako santutegia


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 5.955 ha Altitudea: Anboto (1.330 m)

PARKETXEA

Toki Alai Interpretazio Zentroa · Urkiola auzoa, Abadiño (Bizkaia) T. 946 814 155 • E. urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus

2

EKOTURISMOA EUSKADI

29


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

IZKI PARKE NATURALA 30

Izkiko Parke Naturala Gasteiztik 31 kilometrora dago, eta Izki ibaiak zeharkatzen duen eta mendiek inguratzen duten baso-eremu handi bat da. Kotarik garaiena Kapildui mendia da (1.176 m).

Inguruan, oso deigarriak egingo zaizkizu LaĂąo, Faido eta Markinezko eremutarren kobak, Arluzeako arroila eta harkaitzak, eta Urizaharreko hiribildua.

Bazter aproposa da turismo ornitologikoa, ibilaldiak eta txangoak egiteko (oinez, bizikletaz edo zaldiz).

Korresko Parketxean, Izkiko ibilbideei eta beste berezitasun batzuei buruzko informazioa emango dizute.

Golfa edo BTTa gustuko badituzu, Urturin turismo-zerbitzu paregabeak aurkituko dituzu bi kirol-modalitate horietarako.

1

Izkin, Quercus pyrenaica zuhaitz-espeziearen Europako erreserba dago, eta kontserbatzea eta ezagutzea merezi duen landa-kultura berezi bat garatu da bertan. Korrestik Izkiko sakana zeharkatu eta Bujandara iristeko aukera dago. Izki ibaiaren arroila ikusgarriak eta atseden-eremu zabal batek bakarrik edo familiarekin gozatzeko aukera emango dizute.

EKOTURISMOA EUSKADI

1. Begiratokia. AntoĂąana bidezidorra 2. Izki Parke Naturalaren panoramika


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 9.143 ha Altitudea: Kapildui (1.180 m)

PARKETXEA

Korres (Araba/Álava) T. 945 410 502 • E. parqueizki@parques.araba.eus

2

EKOTURISMOA EUSKADI

31


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA 1

32

Gipuzkoako sai arreen koloniarik handienera hurbildu, Arrikrutzeko kobazuloa bisitatu, Iturrigorriko pagadi izugarria zeharkatu edota Euskadiko gailurrik ezagunenetako batzuetan zehar latxa ardiengandik hurbil ibili; hori guztia egin dezakezu Parke honetan. Bertako mendilerroa erreferentzia da euskal mendizaleentzat, eta benetako mendi-harresi bat da Gipuzkoaren eta Arabaren artean. Euskadiko mendikaterik garaiena izateaz gain, AizkorriAratzeko Parke Naturaleko kultura-ondarea oso aipagarria

EKOTURISMOA EUSKADI

da: trikuharriak, antzinako kobazuloak eta erromatarren garaiko galtzadak daude bertan. Oso ezaguna da Gipuzkoaren eta Arabaren artean dagoen San Adriango tunela, errege-bide eta Done Jakue bide izan zen antzinako galtzadak zeharkatzen duen tunela. Arantzazuko ingurunea ere nabarmendu egiten da bere erlijioeta kultura-tradizioagatik, eta aukera paregabea eskaintzen du santutegiko espiritualtasunaz gozatzeko.

1. Aizkorriko mendilerroa 2. OĂąati inguruko paisaia


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 15.919 ha Altitudea: Aketegi (1.551 m)

PARKETXEA

Arantzazu, Oñati (Gipuzkoa) T. 943 782 894 • E. arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net Araia (Araba/Álava) T. 646 478 812 • E. parketxe.aizkorriaratz@gmail.com Zegama (Gipuzkoa) T. 943 802 187 • E. anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

2

EKOTURISMOA EUSKADI

33


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

PAGOETA PARKE NATURALA 34

Zarautzetik hurbil, landazabaleko eta baserrietako paisaia humanizatu bat duzu aurrez aurre. Erdigunea Pagoeta mendia da, Aia eta Laurgain (Gipuzkoa) landaguneen gainean kokatua. Pagoetako Parke Naturalak interes handiko prestakuntza- eta jolas-funtzio bat betetzen du. Iturraran Parketxearen zabalkunde-eskaintza naturaren eskolak eta bisitarien zentroak osatzen dute, XV. mendeko baserri paregabe batean. Halaber, oso interesgarriak dira baserrietako bizitzari buruzko erakusketa etnografikoa eta inguruko lorategi botaniko handia. Pagoetako beste elementu interesgarri bat Agorregiko burdinola da, XV. mendekoa. Baita hotz bidezko kontserbazio-teknika zaharren erakusgarri diren elurzuloak ere. Historia atsegin dutenek, bestalde, Parkeko historiaurreko aztarna garrantzitsuak ikusi ahal izango dituzte: trikuharriak (Otagain, Olarteta, Zaingo),

EKOTURISMOA EUSKADI

1

tumuluak (Muzin, Arreta...) eta kobetako aztarnategiak (Erratia eta Amalda Alzoralas haranean). Aziendari dagokionez, bertako arrazek ere balio berezia dute (hala nola betizuak eta pottokak).

1. Parketxe Interpretazio Zentroa 2. Parketxetik gertuko bidezidorra


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 1.335 ha Altitudea: Cruz de Pagoeta (704 m)

PARKETXEA

Iturraran · Aia (Gipuzkoa) T. 943 835 389 • E. iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

2

EKOTURISMOA EUSKADI

35


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

ARALAR PARKE NATURALA 36

Abaltzisketa eta Ataun dira Parke honetan sartzeko bi ateak. Euskadiko mendi-eremurik garrantzitsuenetako bat da azalerari, altitudeari, lurzoruaren erabilerei eta balio naturalei dagokienez. Halaber, jende gehien erakartzen duenetako bat da. Goierri eta Tolosaldeko eskualdeen artean kokatuta dago, eta lehen mailako paisaiaerreferentzia da, Txindoki (Larrunarri) mendiko tontor enblematikoarekin. 1

1. Parke naturalaren baso tipikoa 2. Txindoki mendia

EKOTURISMOA EUSKADI

Ingurunea aproposa da baserri bat hurbil-hurbiletik ezagutzeko, Idiazabal gazta eta familiako upeltegi bateko sagardoa dastatzeko, mendiko bizikleta batean ibiltzeko, zaldiz ibiltzeko eta monumentu megalitikoak ikusteko: hogeita hamar bat trikuharri, tumuluak, monolitoak, aztarnategiak (kobazuloan eta aire zabalean), bi harrespil‌ Horri guztiari lotuta, Ataungo Barandiaran Museoa azpimarratu beharra dago. Museoak, gainera, Parkearen inguruko informazioeta interpretazio-zerbitzuak eskaintzen ditu. Bestalde, mendi-ibilbide txiki eta handi batzuk daude balizatuta, eta oinezkoentzako konexioak daude jolas-ekipamenduz hornitutako eremuen artean. Lizarrustiko mendatean, beste informaziogune bat duzu (aterpetxea eta jatetxea ere bada).


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 10.971 ha Altitudea: Irumugarrieta (1.426 m), Gambo (1.417 m), Txindoki (1.340 m)

PARKETXEA

Lizarrusti, Ataun (Gipuzkoa) T. 943 582 069 • E. lizarrusti@gipuzkoamendizmendi.net Barandiaran Museoa, Ataun (Gipuzkoa) T. 943 180 335 • E. barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

2

EKOTURISMOA EUSKADI

37


PARKE NATURALAK ETA PARKETXEAK

AIAKO HARRIA PARKE NATURALA 1

38

Edertasun paregabeko leku hau Pirinioen inguruko mendietan kokatuta dago, Gipuzkoako ekialdeko muturrean. Hiru tontor nagusiak Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide dira, eta ongi seinaleztatutako hainbat ibilbide daude igotzeko. Aiako Harritik, Txingudiko Badia, Hondarribia, Irun eta Hendaiako herriak, Jaizkibel mendia eta Oiartzungo harana ikusiko dituzu. Aiztondoko sakanak 100 metroko ur-jauzi bat du, eta oso paisaia berezia eskaintzen du.

EKOTURISMOA EUSKADI

Aiako Harriko harri-masaren barruan, meatzeetako hamarka putzu eta galeria daude. Arditurriko meatzean (Oiartzunen), oso bisitaldi interesgarria egin daiteke Parke Naturaleko Parketxetik. Zentro hori meatzeetako laborategia izan zen bere garaian. Bisitaldian, erromanizazioaren garaitik 1984ra arte iraun zuen meatze-ustiategia ikusi ahal izango duzu. Frantziako mugarekiko hurbiltasuna dela-eta, ingeniari militarrek inguruko mendigoraguneak aukeratu zituzten egungo Parkearen lurraldean gotorleku batzuk egiteko (erraz bisitatzeko modukoak dira).

1. Erreka baten ondoko ibilaldia 2. Aiako Harriko panoramika


Eskaneatu QR kode hau informazio gehiago edukitzeko

Hedadura: 6.913 ha Altitudea: Txurrumurru (821m), Erroilbide (843m)

PARKETXEA

Arditurriko meatzegunea · Oiartzun (Gipuzkoa) T. 943 495 069 • E. arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

2

EKOTURISMOA EUSKADI

39


HEGAZTIEI BEHARTZEKO TOKIAK 40

Euskadiko hegaztiak ezagutzera gonbidatzen zaitu, informazio-bulegoz hornitutako 10 behaketa-eremutan eta 25 ibilbide ornitologikotan barrena. Txikia bada ere, Euskadik baliabide interesgarriak ditu hegaztiak ikusi nahi dituztenen eskura jartzeko: 50 kilometro baino gutxiagoko tarte batean, hiru eremu bioklimatiko dauzka, ongi bereiziak: atlantikoa, mediterraneoa eta bien arteko trantsizio-eremua. Espezie iberikoen % 60k baino

gehiagok Euskadiko zelai eta zeruak zeharkatzen ditu urteko uneren batean, eta zenbait espeziek, sai arreek edo sai zuriek esaterako, Europako populaziorik onenetako batzuk dauzkate gurean. Natura 2000 Europako sareak Euskadiko lurraldeko % 20 baino gehiago hartzen du, eta Naturagune Babestuen Sare oparo batek (parke naturalak, biotopo babestuak eta zuhaitz bereziak), nazioarteko garrantzia duten zazpi Ramsar hezegunek eta Biosferaren Erreserba batek, besteak beste, gure lurraldeko ingurune naturalaren aberastasuna bermatzen dute.

INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau.

www.birdingeuskadi.eus

EKOTURISMOA EUSKADI

Matxitxako


HEGAZTIEI BEHARTZEKO TOKIAK ETA IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK 1. TXINGUDI

Irún (Gipuzkoa)

Ikusi 30. orria

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

Jaitzubia-Aparkalekua, Irún (Gipuzkoa)

5,2 Km.

Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroa, Irún (Gipuzkoa)

2,7 Km.

Jaitzubiako Padura I Plaiaundi I

2. URDAIBAI

Gautegiz Arteaga (Bizkaia)

Ikusi 30. orria

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

1,9 Km. 3,3 Km. Urdaibaiko Goi-Padura I Tren Geltokia, Forua (Bizkaia) 7,5 Km. Matxitxako I Parking Lurgorri, Ctra. BI-3101 Bermeo-Bakio (Bizkaia) 3,1 Km. San Kristobal I

San Kristobal Auzoa, Busturia (Bizkaia)

Urdaibai Bird Center I

Orueta Auzoa, Zelaieta (Bizkaia)

3. GOROBEL MENDILERROA

Orduña (Bizkaia)

Amurrio (Araba/Álava)

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

Delikako ur-jauzia I Txarlazo I

6,6 Km.

Delika (Araba/Álava)

8,8 Km.

Orduña (Bizkaia)

4. ARMAÑON

Karrantza (Bizkaia)

Ikusi 22. orria

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

Sopeñako artadia I

5. VALDEREJO

11,3 Km.

El Suceso (Bizkaia)

Pozalaguako ingurunea I

Parketxe, Armañon (Bizkaia)

Ikusi 24. orria

1,6 Km.

Lalastra (Araba/Álava)

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

San Lorentzorako igoera I Purón ibaiaren arroila I

Lalastra (Araba/Álava)

Lalastra (Araba/Álava)

7 Km. 5,9 Km.

EKOTURISMOA EUSKADI

41


HEGAZTIEI BEHARTZEKO TOKIAK ETA IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK 6. SALBURUA Ikusi ATARIA 32. orria

Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

42

Arkautiko Urmaela I

ATARIA, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

5,4 Km.

Betoñuko Urmaela I

ATARIA, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

3,1 Km.

7. ULLIBARRI-GANBOAKO URTEGIA

Garaio (Araba/Álava)

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

Mendixurreko Parke Ornitologikoa

Mendixurreko Parke Ornitologikoa, Aparkalekua (Araba/Álava)

Uribarri-Ganboako Urtegiko bira

44 Km.

Garaioko Parke Probintziala (Araba/Álava)

8. IZKI

3,5 Km.

Korres (Araba/Álava)

Ikusi 24. orria

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

Izkiko Erreka-zuloak I Ameztiko Ibilbidea I Izkiko Urmaelak I

5,5 Km.

Korres (Araba/Álava)

14,1 Km. 6,1 Km.

Korres (Araba/Álava)

Urturi (Araba/Álava)

9. ARABAKO HEGOALDEKO MENDILERROAK

Korres (Araba/Álava)

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

Kontrastako Erreka-zuloak I Ioar Zidorra I

Kontrasta (Araba/Álava)

Sta. Cruz de Campezo (Araba/Álava)

Zezenaren Mendatea I Lobera Pasabidea I

Lagrán (Araba/Álava)

Salinillas de Buradón (Araba/Álava)

10. LAGUARDIAKO AINTZIRAK

8,8 Km. 13,4 Km. 11,1 Km. 5 Km.

Laguardia (Araba/Álava)

IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK

Laguardiako Aintzirak I

Laguardia (Araba/Álava)

Prao de la Paul Urtegiko Bira I

EKOTURISMOA EUSKADI

Laguardia (Araba/Álava)

8,7 Km. 3,7 Km.


ZERBITZU ENPRESAK NATURA-GIDARIAK Bodegas Casa Primicia www.bodegascasaprimicia.com Carrantia www.carrantia.com Cooltoure www.cooltoure.com Equinoccio Natura www.equinoccionatura.com Enoaventura www.enoaventura.com Natouring www.natouring.net Wilextours www.wilextours.com

ARGAZKIA ETA INTERPRETAZIOA Augur Nature info@augur-nature.com Elai Etxea Birding House www.elaietxea.com Fauneando www.fauneando.com Northides northides@gmail.com Urdaihide www.urdaibaibasatiexperience.com

BIDAIA-AGENTZIA ESPEZIALIZATUA Agrotravel Naturzoom

www.greeneuskadi.com www.naturzoom.co.uk/en

EKOTURISMOA EUSKADI

43


EKOETXEA

AUKERA EZAZU EUSKADIKO INGURUMENAREKIN IZAN NAHI DUZUN BIZIPENA

44

Eusko Jaurlaritzak kudeatutako ekipamendu-sarea dauka Euskadik, Ekoetxea, ingurumen-interpretaziora eta ingurunea eta gure lurraldeak gordetzen duen aberastasun natural ugaria zaintzeko eta kontserbatzeko herritarren sentsibilizaziora bideratutako ekipamenduekin. Ingurumena interpretatzeko zentro horiek 100.000 mila pertsonaren eta 25.000 eskola-ikasleren bisita izaten dute urtero, eta horiek guztiek bertan esperimentatu dezakete zer den ingurumena eta zer balio duen euren bizitzan, zentro horietan urte osoan antolatzen diren jarduera ugariei esker. Ezagutu eta gozatu ezazu Euskadiren aberastasun naturala, bere kostaldean, bere ibaietan, bere mendietan eta bere paisaietan. Hori guztia zugandik oso gertu. Madariaga Dorretxea (Ekoetxea Urdaibai)

INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau.

www.ekoetxea.eus

EKOTURISMOA EUSKADI


30 urtetik gorako historiarekin, Bizkaiko Meatzealdearen erdigunean dago kokatuta, Ortuellan, eta gune paregabea da giza jardunaren eraginez inguruneak izan duen eraldaketa ikusteko. Carretera Forestal. La Arboleda, Muskiz I 48530 Ortuella (Bizkaia) T. 946 338 097 E. p-negras@euskadi.eus

Madariaga Dorretxea. Urdaibai Ekoetxeak erakusketa-eremu iraunkor bat, aldi baterako erakusketaesparru bat eta padura ikusteko behatoki bat ditu. Urtean 55.000 pertsonak bisitatzen dute, eta horietatik 12.000 eskola-ikasleak dira. Gainera, Biosfera Erreserbaren Interpretazio Zentroa hartzen du. Crta. Bermeo-Gernika. Bº San Bartolomé, 34 I 48350 Busturia (Bizkaia) T. 946 870 402 E. info@torremadariaga.org

Xaguxatar Parkea hartzen du Azpeitiak, 1.800 m²-ko azalera eta 6 atal biltzen dituen parkea, atal horien bidez –eta ikuspegi ludiko eta interaktibo batetik betiere– saguzarren ohitura, ezaugarri eta habitatei buruzko informazioa ematen delarik. Ingurumenaren balioa ulertzeko eta ezagutzeko erakusketa zabal bat ere eskaintzen du horrekin batera. Loiola auzoa 1 I 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) T. 943 812 448 E. museo@ingurugiroetxea.org

15.000 pertsonaren bisita izaten du urtean; gainera, pertsona horiek parte hartzen dute Txingudiko badiari eta padurari lotuta antolatzen diren jardueretan; izan ere, eremu hori atsedenleku garrantzitsua da hegazti askorentzat, Europako iparraldetik Afrikarantz eramaten dituen migrazioan. Pierre Loti Ibilbidea I 20304 Irun (Gipuzkoa) T. 943 619 389 E. txingudi@euskadi.eus EKOTURISMOA EUSKADI

45


ATARIA

SALBURUKO HEZEGUNEEN INTERPRETAZIO ZENTROA. VITORIA-GASTEIZ

46

Ataria-Begiratokia

Jendeari zabaldutako gunea da Ataria, eta baliabide eta zerbitzuen kopuru handi batekin (erakusketagunea, gelak, behatokia,...), edozein motatako jarduerak hartzen ditu: aisialdi eta entretenimenduzkoak, interpretazioa, dibulgazioa eta komunikazioa, biodibertsitatearen inguruko azterketa eta ikerketa. Hezeguneen ezagutza

INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau.

www.vitoria-gasteiz.org

EKOTURISMOA EUSKADI

bultzatzea eta hezegune horien balioak erakustea da ekipamendu horren helburua, eta, horrekin batera, biodibertsitatearen eta natura-ondarearen garrantzia ere erakustea. Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Zentroaren (IGZ) mendekoa.


LEITZARAN BISITARIEN ETXEA

47

Sorgin-zubi

Leitzarango Bisitarien Arloak Uraren Interpretazio Zentroa eta bere inguruko jardueren eskaintza bat biltzen ditu. Leitzaran ibaiaren ibarreko balio natural eta kulturalak erakutsi nahi dizkie bisitariei Uraren Interpretazio Zentroak, horretako erakusketagune bat eta bideo-areto bat dituelarik, beste zenbait instalazioren artean. Natura eta kultura-ondarea interpretatzeko bisita gidatuak (oinez edo bizikletaz), mendiko bizikletak (haur eta helduentzat) alokatzeko zerbitzua, orgak, haurtxoak eramateko aulkitxoak eta beste osagarri batzuk, heriotzarik gabeko arrantzaren praktika gidatua, enpresentzako esperientziak, taldeak, eskola-ikasleak... horiexek Leitzaran Bisitareien Etxeak Andoainen eskaintzen dituen jardueretako batzuk dira. INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau

www.leitzaran-andoain.eus

EKOTURISMOA EUSKADI


AĂ‘ANAKO GATZ HARANA Gatz Harana

48

Zatoz Gatz Haranera, Gesaltza-AĂąana herri arabarrean (Euskal Herria), eta konpara ezinezko esperientzia bat gozatuko duzu: munduko multzo arkitektoniko, arkeologiko eta historiko bitxienetako bat bisitatzea eta ezagutzea. Gatz Haranean publikoari irekitako berreskurapen proiektuan parte hartu ahal izango duzu, gauzatzen ari dena 7.000 urte baino gehiagoko historia duen eta gatza ekoizteko milaka plataformak osatzen duten gatz-ustiategia berriz ere goieneko mailara eramateko. Gatz Haranerako bisita gidatuan, aukera izango duzu: Bere historia eta erromatarren garaitik harri, buztin eta zurez eraikitako larrainterrazek osaturiko bertako arkitektura bitxiaren berreskurapen prozesua ezagutu. Leku honetan gatza zergatik dagoen ulertu. EKOTURISMOA EUSKADI

Bertako zidorretatik paseatu eta iturburuetako ur gazia 120.000m2-tan zehar banatzen duten ehunka zurezko ubideren trazadura jarraitu. Gatz-egilearen lanbidea ikasi eta goi-sukaldaritzan erruz estimatutako eta kalitate handiko gatz-barietate ezberdinak ekoizten ikasi eta dastatu. Oinak eta eskuak Spa Gaziko ur hipergazietan sartu eta osasunerako dituen onurez gozatu. Paisaia honetako fauna eta flora bereziak ezagutu. AĂąanako Gatz Harana ezagutu errealitate birtualeko esperientzia sinestezin batekin.


49

EZAGUTU GEHIAGO AÑANAKO GATZ-HARANARI BURUZ INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau

www.vallesalado.eus


ECOLABEL

EUROPAKO ETIKETA EKOLOGIKOA

50

Ingurumen-arloan zenbait eskakizun betetzen dituzten produktu eta zerbitzuei Europako Batzordeak ematen dien ziurtagiri bat da Europako Etiketa Ekologikoa. Zehazki, bada horri lotutako arau bat, alojamendu turistikorako EBren etiketa ekologikoaren irizpideen ezarpenari buruzko 2017ko urtarrilaren 25eko 2017/175 ERABAKIA (EB). Ingurumen-arloko lege-betetzea eskatzen du arau horrek, eta irizpideak ezartzen ditu energia-efizientziaren arloan, ur-horniduraren kudeaketaren eta hondakin-uren isurketaren kontrolaren arloan, hondakinen kudeaketaren arloan, produktu berde eta jasangarrien erosketaren arloan, laburbilduta, ingurumen-alderdi guztien kontrolaren arloan kutsadura eta klima-aldaketa prebenitzeko.

EKOTURISMOA EUSKADI


ZIURTAGIRIDUN ALOJAMENDUAK Ondoren, Europako Etiketa Ekologikoaren ziurtagiria lortu duten Euskadiko alojamenduen zerrenda.

Atxurra Landa Hotel Apartamentua www.hotelatxurra.com

Lurdeia Nekazalturismoa www.lurdeia.com

Arkaia Nekazalturismoa www.agroturismoarkaia.com

Las Casas de Amárita www.amarita.net

Etxegorri www.casaruraletxegorri.com

Bisalde www.nekatur.net/bisalde

Iabiti www.iabiti.com

Ea Astei www.astei.net

Amalurra www.amalurra.com

Casa Lafuente Landa Apartamentuak www.casalafuente.com

Gorosarri www.gorosarri.com

HBI01223

Urdaibai (Bizkaia) KBI00087

Urdaibai (Bizkaia) KVI00057

Arkaia (Araba/Álava) TVI00003

Amárita (Araba/Álava) XBI00052

Orozko (Bizkaia) KBI00049

Bakio (Bizkaia) KBI00064

Zamudio (Bizkaia) XBI00017

Ea (Bizkaia) HBI01146

Artzentales (Bizkaia) TVI00015

Lukiano-Zuia (Araba/Álava) XSS00107

Eskoriatza (Gipuzkoa) EKOTURISMOA EUSKADI

51


ZIURTAGIRIDUN ALOJAMENDUAK Etxegana Hotela

HBI01183

www.etxegana.com

Zeanuri (Bizkaia)

Arbe Hotela

HSS00697

Mutriku (Gipuzkoa)

www.hotelarbe.com 52

Zadorra Etxea www.zadorraetxea.com

XVI00037

Salvatierra-Agurain (Araba/Álava)

Arrizurieta Landetxea www.arrizurieta.es

Madarian Nekazalturismoa www.madarian.com

Errotabarri Landetxea ww.errota-barri.com

Abaienea Apartamentu Turistikoak www.abaienea.es

Urune Hotela www.urunehotela.com

Imaz Hotela www.hotelimaz.com

Legaire Etxea www.legaireetxea.com

La Pikurutza www.lapikurutza.com EKOTURISMOA EUSKADI

XBI00072

Bermeo (Bizkaia) KBI00088

Lezama (Bizkaia) XBI00071

Mungia (Bizkaia) KVI00047

Ariñez (Araba/Álava) HBI01214

Muxika (Bizkaia) HSS00788

Segura (Gipuzkoa) XVI00040

Ibarguren (Araba/Álava) TVI00016

Bernedo (Araba/Álava)


ZIURTAGIRIDUN ALOJAMENDUAK Azala www.azala.es

Zumaia Kanpina www.campingzumaia.com

La Casa de Madera www.lacasademadera.wordpress.com

Urresillo Landetxea www.urresillolandetxea.com

El Roble Verde Kanpina www.campingelrobleverde.com

Dolarea Hotela www.hoteldolarea.com

TVI00013

Lasierra (Araba/Álava) PSS00021

Zumaia (Gipuzkoa) XBI00107

Arrieta (Bizkaia) XBI00101

Meñaka (Bizkaia) PVI00003

Nuvilla (Araba/Álava) HSS00718

Beasain (Gipuzkoa)

EKOTURISMOA EUSKADI

53


EUSKADI BIZIKLETAZ 54

Garaioko Parke Probintziala (Araba/Ă lava)

EUSKADI BIZIKLETAN gidak Euskadik pedal-kolpeka ezagutzeko hainbat ibilbide erakargarri biltzen ditu. Ibilbideak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik eta haien aldirietatik, distantzia handieneko bide berdeetako batzuk, Euskadiko BTT zentroak edo Arabako Lautadako bide zikloturista handia dira gida berri honetan aurkitu ahalko dituzun proposamenetako batzuk.

EKOTURISMOA EUSKADI

Bizikleta bat eta gozatzeko eta txoko zoragarriak ezagutzeko gogoa, hori baino ez du beharko bidaiariak Euskadi bizikletan ezagutzeko abenturari ekiteko garaian.


LORTU EUSKADI BIZIKLETAN GIDA ETA EZAGUTU LURRALDE BAKOITZA PEDAL-KOLPEKA INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau:

www.euskaditurismo.eus 55

EKOTURISMOA EUSKADI


EUSKADI OINEZ 56

Donejakue Bidea

EUSKADI OINEZ gidak interes eta edertasun handiko balizatutako bidezidorren multzoa biltzen du. Familian egiteko paseo txikiak dira. Hona hemen alternatibetako batzuk: balizatutako bidezidorrak bederatzi parke naturaletan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban edo Euskal Kostaldeko Geoparkean. Zenbait jardunalditako zeharkaldien zaleentzat bidezidor luze eta ezagunenetako batzuk erakusten dira, hala nola Done Jakue Bidea, Inaziotar Bidea, GR 283 edo GR 38 ibilbideak. Geografia askotariko eta ederra, Euskadin bisita bat egitea merezi duten ingurumen-balio handiko mota guztietako bidezidor, baso, labar eta naturguneak uztartzen dituena.

EKOTURISMOA EUSKADI


ESPLORATU EUSKADI OINEZ GIDAREKIN EUSKADIKO TXOKO BAKOITZA EUSKAL LURRALDEKO SEINALEZTATUTAKO BIDE GUZTIETAN BARRENA IBILIZ INFORMAZIO GEHIAGO Eskaneatu QR kode hau:

www.euskaditurismo.eus 57

EKOTURISMOA EUSKADI


58

JARDUERAK NATURAN Aurkitu Euskadiko zure ekoturismo-jarduera Aktiba Euskadiko turismo aktiboko elkartearen webgune-atariaren bidez.

www.aktiba.info


LANDA-OSTATUAK Nekatur ostatu eskaintzen dizu Euskadiko Agroturismo eta Landetxeetan. Zatoz Euskadi ezagutzera eta ostatu hartu Nekaturrek zure esku jartzen dituen landa-ostatu xarmagarrietako batean.

Etxe osoak, gelak, apartamentuak, etab. Preziorik onena bermatuta. Deskontuak Euskadiko Baliabide Turistikoetan.

Bonuak eta Opari-Txekeak www.nekatur.net ERRESERBATU KOMISIORIK GABE, PREZIORIK ONENEKIN ETA KUDEAKETAKARGURIK GABE.

59


60

Espainiako Club Ecoturismo elkarteak hainbat jomuga eta enpresa biltzen ditu, zenbait eskakizunen bidez kontserbazioarekin eta tokigarapenarekin duten konpromisoa bermatzen dutenak. Horregatik sortu ditu “soy ecoturista� marka eta www.soyecoturista.com ataria, non dagozkion esperientzia eta jarduerak garatzen diren guneen zaintzarekin konprometitutako esperientzia eta jarduerak aurkitu ahalko dituzun.* *Espainiako Ekoturismo Elkartea.

ETA ZU‌ EKOTU RISTA ZARA? www.soyecoturista.com

NATURA TURISMOA - Euskadiko Ekoturismo Gida  

Natura-eremu baterako bidaia da ekoturismoa, eremu hori ezagutu, interpretatu, gozatu eta zeharkatzeko, eta aldi berean eremu hori balioest...

NATURA TURISMOA - Euskadiko Ekoturismo Gida  

Natura-eremu baterako bidaia da ekoturismoa, eremu hori ezagutu, interpretatu, gozatu eta zeharkatzeko, eta aldi berean eremu hori balioest...