Page 91

ESTABLEZIMENDUAK

91

Donostiako jatetxe mitiko hau gaur egungo sukaldari askoren eskola izan da. Europa Hotelaren eta Zaragoza plazaren artean dago eta tradizioa eta produktu-kalitatea dira nagusi bertako sukaldaritzan. -----Karta: 50-60 € / Dastatzeko menua: 40-45 € Ordutegia: 13:00-15:30 eta 20:00-23:00 / Itxita: igande arratsaldeetan eta astelehenetan

LA PERLA Pº de la Concha, 12 - Donostia / T. 943 462 484 / www.la-perla.net/restaurante

Sukaldaritza tradizionala, autore-ukituekin -----Azpizun-carpaccioa eta foiea onddo-olioarekin – Banilla-torrada karamelutua jogurt-izozkiarekin – Olagarro- eta otarrainxka-entsalada piperrauts gozoaren ozpin-olioarekin -----Kontxako badiaren erdialdean eta itsasora begira, La Perlak sukaldaritzaren tradizioa eta modernotasunik grinatsuena bateratzen ditu. -----Eguneko menua: 19,50 € (astelehenetik ostiralera) / Karta: 40 € / Dastatzeko menua: 40 € Sukaldeko ordutegia: 12:00-00:00 / Barrako ordutegia: 08:30-00:00 / martxotik azarora Burger eta chill out terraza Itxita: astearteetan, apiriletik urrira izan ezik

MESÓN MARTÍN Elkano, 7 - Donostia / T. 943 422 866 / www.mesonmartin.com

Sukaldaritza tradizionala eta pintxoak -----Entsalada epelak – Onddo- eta foie-lasagna – Txangurru- eta kuiatxo-entsalada – Legatza onddo-saltsarekin – Foieaz, onddoz eta boilurrez betetako txerri-hankak -----Boulevardaren eta Gipuzkoa plazaren artean, Donostiako kalerik jendetsuenetako batean, ibilbide luzeko jatetxe honek sukaldaritza tradizionala eta barrako pintxo-aukera handia eskaintzen ditu. -----Eguneko menua: 13,50 € / Karta: 30-35 € Ordutegia: 07:30-23:00 / larunbatetan 09:30-23:30 / Itxita: igandeetan

MIRADOR DE ULIA Ulia Pasealekua, 193 - Donostia / T. 943 272 707 / www.miradordeulia.es

Autore-sukaldaritza -----Sardina marinatua eta ketua ozpinetako gereziekin – Belar freskoen emultsioan bustitako zigala, iberikoen ukituekin eta yuzu-perlekin – Tenperatura baxuan egindako ahate lakatua almendrapralinearekin -----Ruben Trincadok zuzentzen du Michelin izar bat eta Repsolen bi Eguzki ere badituen jatetxea. Sukaldaritza koloretsua eta berezia aurkituko dugu, bai eta Donostiako ikuspegirik ederrenetako bat ere. -----Karta: 60-80 € / Dastatzeko menua: 99 € Ordutegia: 13:30-15:30 eta 20:30-22:30 / Itxita: igande gauetan eta astelehen eta astearteetan egun osoz

NARRU Zubieta 56 - Donostia / T. 943 423 349 / www.narru.es

Merkatuko sukaldaritza -----Krustazeoen eta txipiroien arroz melenga zarakarduna, Palamoseko ganbarekin eta arbekinaolibaren ongarriarekin – Pelayo txipiroiak (sasoiaren arabera) – Sekretu iberikoa, ziapearekin eta bertako sagarrarekin -----Iñigo Peña chef gazteak zuzentzen du jatetxea. Kontxarako ikuspegi paregabea duen kafetegia ere badu, eta gosariak, kafea, ardoa eta autore-pintxoen aukera ederra eskaintzen dira bertan. ------

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...