Page 88

88

ARZAK

/30

Avda. del Alcalde José Elosegi, 273 - Donostia / T. 943 285 593 / www.arzak.info

Euskal autore-sukaldaritza, ikerketan, garapenean eta abangoardian oinarritua -----Itsasoko eta baratzeko abakandoa – Barbarina haritz-hostoekin – Zapoa eta tipula brontzeztatua Limoi beltza – Ilargi-harria -----Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileak, Juan Mari Arzakek eta haren alaba Elenak zuzenduta eta 3 Michelin izarrekin, munduko jatetxerik onenen artean dago Arzak. -----Karta: 200-250 € Ordutegia: 13:30-15:00 eta 20:45-23:00 / Itxita: igande eta astelehenetan

BODEGÓN ALEJANDRO Fermín Calbetón, 4 (Parte Vieja) - Donostia / T. 943 427 158 / www.bodegonalejandro.com

Euskal sukaldaritza tradizional eguneratua -----Antxoa marinatuen lasagna hotza barazki-pistoarekin– Txipiroi-arroz krematsua Idiazabal gaztaren printzekin – Bakailao-kokotxa freskoak txakolinetan egindako berberetxoekin -----Alde Zaharrean, Andoni Luis Adurizen taldeko Inaxio Valverdek sukaldaritza zintzoa eskaintzen du, euskal plater tradizionaletan ardaztuta baina ukitu modernoekin. ------

Eguneko menua: 16 € / Karta: 45-50 € / Dastatzeko menuak: 40 € / Asteburuko menua: 23 € Jangelako ordutegia: 13:00-15:30 eta 20:00-22:30 / Itxita: igande gauetan, astelehenetan egun osoz eta astearte gauetan (uztailen eta abuztuan egunero irekita)

BOKADO MIKEL Plaza Jacques Cousteau, 1 (Aquarium) - Donostia / T. 943 431 842 / www.bokadomikelsantamaria.com

Sasoian eta merkatuan ardaztutako autore-sukaldaritza -----Hegaluze-mendrezka tipulinarekin eta Ibarrako piperminekin – Donostiako arrain-zopa txirlekin, zapoarekin eta abakandoarekin – Usakume errea arrozarekin eta sasoiko perretxikoekin -----Jatetxea Donostiako Aquariumaren goiko aldean dago, Kontxara begira. Mikel Santamariak modernotasuna eta tradizioa biltzen ditu bertan, marinel erako sukaldaritzan oinarrituta. ------

Karta: 55-60 € / Merkatuko dastatzeko menuak: 55 € / Sasoiko menua: 45 € Jangelako ordutegia: 13:30-15:30 eta 21:00-23:00 / Itxita: igande gauetan, astelehenetan egun osoz eta astearte gauetan

BRANKA Pº Eduardo Chillida, 13 - Donostia / T. 943 317 096 / www.branka-tenis.com

Sasoiko produktuak eta arraina eta itsaskiak parrilan -----Onddo-txapela parrilan – Legatz-kokotxak parrilan – Txipiroiak Pelayoren erara – Erreboiloa parrilan – Bertako abakando-entsalada -----Haizearen Orraziaren ondoan eta itsasorako ikuspegi bikainarekin, tokirik aproposena da Kantauriko arrainak parrilan ez ezik marinel eran ardaztutako sukaldaritza tradizional modernizatua ere dastatzeko. -----Karta: 45-50 € / Dastatzeko menuak: 36 € / Haurrentzako menua: 18 € Barrako ordutegia: 08:00-00:00 / Sukaldeko ordutegia: 13:30-15:45 eta 20:30-23:00 / Itxita: igandeetan

ERRIBERA Portuetxe Bidea, 15 - Donostia / T. 943 210 300 / www.erribera.info

Sukaldaritza tradizionala -----Arroza barazkiekin eta txirlekin – Marinel erako entsalada – Baserriko arrautzak – Bakailaoa Bizkaiko erara – Entrekota parrilan edo piperbeltz berdearekin ------

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...