Page 8

8

“ B IKAINA�

Hitz horrek deskribatzen du hobekien Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, argitaratu duen eta Euskadira bidaiak, bisitak, asteburuko irteerak eta abar antolatzeko behar den informazio guztia jasotzen duen “Turismo Enogastronomikoaren Gida� hau. Gida osoa da, eta gustu eta plan mota guztietara egokitzen da. Gastronomia gure berezko kulturaren oinarrizko elementua da, gure tradizioaren zati bat, belaunaldiz belaunaldi zaindutako eta transmititutako ohituretako bat. Bizikidetza da, topaleku, laguntasunari gurtza, gure lurreko elikagai apartak partekatzen diren heinean. Gure sukaldaritzak protagonismo eta entzute nabarmena du nazioartean, zenbait sektoretako langile kualifikatuei esker. Oinarrizkoarekiko leial izanez (lehengaien kalitatea), ateak eta bideak irekitzen joan dira talentuz eta irudimenez, ondare bikain baten oinordeko dela dakienaren zuhurtziaz. Euskal Gastronomia Akademia, www.academiadegastronomia.com, irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta, eratu zenez geroztik (1992ko martxoaren 13an), honako hauek dira bere erronkak: gure sukaldaritzari buruz ikertzea, haren bikaintasunak ezagutaraztea, hura maitatzea eta hedatzea sustatzea eta tradizioen purutasuna zaintzea. Laburbilduz, euskal gastronomia gure eguneroko bizitzako albiste garrantzitsu bihurtzen dugu, gure sukaldaritza-tradizio apartari bizi eta sendo eusten laguntzeko asmoz, eta, gure ustez, eginkizun horretarako lagungarri izango da gida hau.

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...