Page 78

78

LA VIÑA DEL ENSANCHE Diputación, 10 - Bilbao / T. 94 415 56 15 / www.lavinadelensanche.com

Sukaldaritza tradizionala -----Ezkur-urdaiazpikoa – Hegalabur marinatua sushi arrozarekin – Bakailaoa plantxan piper erreekin – Masail iberikoa patata-purearekin – Fruitu gorri gainerreak gazta-izozkiarekin -----Klasiko hau 1927an ireki zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinaren alboan, oinezkoentzako kalean. Hiru espazio eskaintzen ditu: pintxo-taberna eta terraza, saltokia eta sukaldea agerian duen lantegia. -----Karta: 26 € / Dastatzeko menua: 30 € / Menu gastronomikoa: 50 € Ordutegia: 08:00etatik 23:00etara / Itxita: igandeetan

LE CAFÉ METROPOLE Hotel Domine - Alameda Rekalde, 61 - Bilbao / T. 94 425 33 00 / www.hoteles-silken.com

Sukaldaritza tradizionala, autore-ukituekin -----Zainzuri berdeak wasabi-tenpuran – Bakailao epela xerratan ahuakate-chutneyaren gainean – Txipiroi salteatua tipula gorriaren toffearen gainean eta bere tintarekin – Torrada karamelutua betiko erara sorbetearekin -----Domine hotelaren jatetxearen terrazatik Guggenheim Museoaren ingurunea ikusten da. Autoreukituak dituen sukaldaritza tradizionala sukaldaritza sortzailearen ñabardurekin uztartzen dute. -----Eguneko menua: 27 € / Karta: 35-40 € / Asteburuko menua: 32 € Ordutegia: 08:00- 00:00

MARKINA Henao, 31 - Bilbao / T. 94 423 25 40 / restaurantemarkina.com

Euskal sukaldaritza tradizionala -----Ezkur-urdaiazpiko iberikoa – Foiea anisetan marinatuta – Itsasoko erreboiloa labean – Behi zaharraren txuletoia parrilan – Torrada karamelutua izozkiarekin -----Markina Bilboko bi museo handietatik (Guggenheimetik eta Arte Ederren museotik) hurbil dago, 90 lagunentzako lekua du eta sukaldaritza noble eta soila eskaintzen da, barrokismorik gabea eta produktuan oinarritua.. -----Eguneko menua: 14,20 € / Karta: 40 € / Udako menua: 15,50 € / Igandeko menua: 26 € Ordutegia: 08:00-00:00 / igandeetan 08:00-17:00

MINA Muelle Marzana - Bilbao / T. 94 479 59 38 / www.restaurantemina.es

Goi-mailako autore-sukaldaritza -----Mina jatetxeak dastatzeko menua baino ez du eskaintzen. Platerak egunetik egunera aldatzen dira, sasoiaren arabera eta merkatu hornitzaileen eskaintzaren arabera. -----Michelin izar bat eskuratu duen Alvaro Garridok eta bere taldeak 25 menu ateratzen dituzte zerbitzu bakoitzean, eta bezeroek mahaia edo barra aukera dezakete. Azken horretatik, hain zuzen, janaria prestatzeko prozesua ikus daiteke. -----7 platereko dastatzeko menua: 60 € / 10 platereko dastatzeko menua: 75 € / 14 platereko dastatzeko menua: 100 € Ordutegia: 14:00-15:30 eta 21:00-22:30 / Itxita: igande gauetan eta astelehen eta astearteetan egun osoz

MONTERREY Gran Vía, 6 - Bilbao / T. 94 424 84 90 / www.monterreybilbao.com

Euskal sukaldaritza tradizionala -----Barazki-menestra – Zainzuri zuria – Legatza Erromako erara – Tripakiak Bizkaiko erara – Txerri hankak Bizkaiko erara -----Sasoiko produktuak eta koilarako plater klasikoak elkarrekin agertzen dira 1952an Abandoko geltokitik hurbil ireki zuten jatetxe txiki honetan. Anoak, pintxoak eta tapak ere eskaintzen ditu. ------

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...