Page 74

74

Olagarro errea papinekin eta txile gozoaren maionesa minarekin – Asiako barazkien woka – Arroz beltza zanburiñekin eta hirugihar kurruskariarekin – Brasilgo picanha – Baso gozoa -----Kartako plater guztiak partekatzeko pentsatuta daude eta mahaiaren erdian zerbitzatzen dira. Jatetxeak mundu osoko eragina bereganatu du: Japoniakoa, Perukoa, Thailandiakoa, Indiakoa, Frantziakoa… -----Karta: 35-45 € Ordutegia: 13:30-15:30 eta 20:30-23:00 / Itxita: astearte gauetan eta igandeetan

AIZIAN Lehendakari Leizaola, 29 - Bilbao / T. 94 428 00 39 / www.restaurante-aizian.com

Sukaldaritza tradizionala, autore-ukituekin -----Ostrak plantxan azalore-moussearen gainean – Olagarro-risotto faltsua – Legatza itsas trikuaren emultsioarekin eta bere pil-pilarekin – Usakume-bularki odoldua, izter konfitatua eta bere gibelen foiea -----Josemi Olazabalagak zuzentzen du Doña Casilda parkean dagoen jatetxea, Michelin izarra ere izan zuena. Terraza klimatizatua eta hiru jangela ditu, bai eta 0 Kilometroaren ikurra ere, slow food edo janari motela erabiltzeagatik. -----Menu exekutiboa: 48 € / Karta: 65 € / Menu tradizionala: 54 € / Dastatzeko menua: 85 € Ordutegia: 13:30-16:00 eta 20:30-23:00 / Itxita: igandeetan

AMAREN Diputación, 1 - Bilbao / T. 94 497 89 06 / www.restauranteamaren.es

Okelak txingarretan erreta -----Bieirak txingarretan erreta risotto faltsuaren gainean – Txahal-hazikontxoak txingarretan erreta Xerez ardotan konfitatutako boletusekin – Idi txuletoia txingarretan erreta – Txuletoi galiziarra txingarretan erreta – Behi zaharraren txuletoia txingarretan erreta -----Jatetxearen bereizgarria: ziurtagiria duen benetako idiaren okela. Sukaldea agerian du, parrila eramangarriz hornitua. Bertako pintxo-barra Bilboko erdiguneko hoberenen artean sartu zuten. -----Karta: 50 € Ordutegia: 08:00-00:00

BASCOOK Barroeta Aldamar, 8 - Bilbao / T. 94 400 99 77 / www.bascook.com

Euskal Herriko eta nazioarteko sukaldaritzaren arteko fusioa -----Gilda-makia bakailaoarekin – Bakailao konfitatua azalorearen pil-pilarekin – Steak tartariarra papadum minarekin – Basurde-, hanka- eta foie-kaneloiak – Gin tonic izoztua Schweppes tartarrarekin -----Egokitutako gatz-biltegi zahar batean, Uribitarteko kaitik pauso batera dagoen jatetxea da Aitor Elizegiren sukaldaritzarako ingurune ezin hobea. Sustraia eta fusioa nahasten ditu, betiere bertako produktuekin konprometituta. -----Eguneko menua: 29,70 € / Karta: 60-65 € / Dastatzeko menua: 61,60 € Ordutegia: 12:30-17:30 (ostegun eta larunbatetan 20:30-01:00 ere bai) / Itxita: igandeetan

BISTRÓ GUGGENHEIM BILBAO Avenida Abandoibarra, 2 - Bilbao / T. 94 423 93 33 / www.bistroguggenheimbilbao.com /

Euskal sukaldaritza eguneratua -----Barazki erreak Idiazabal gaztarekin salteatuta – Txangurruaren, kukuluarne, ozpinetako tipulen eta tomate lehorraren terrina – Bildots hezurgabetu errea barazki-purearekin eta hurrekin -----Tokiko kultura gastronomiko klasikoa balioztatzeko lekua. Errezeta eta saltsa zaharrak berreskuratzen ditu, eta findu, eguneratu eta abangoardiako esparrura egokitu. ------

Eguneko menua eta asteburuko menua: 29,50 € / Dastatzeko menua: 40 € / Menu berezia: 22 € Ordutegia: eguerdietan asteartetik igandera 13:00etatik 15:30era / gauez ostegunetik larunbatera 20:30etik 22:30era

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...