Page 7

7

Gida honek zure eskuetan bukatu badu, ziurrenik Euskadin egongo zara, edo agian bisita egitera etortzeko asmoa izango duzu. Komeni da jakitea gure herrialdera iritsi eta berehala, gure eskaintza gastronomikoaren aberastasunak eta aniztasunak kikildu egin zaitzakeela pixka bat. Izan ere, Euskadin era askotako establezimenduak aurkituko dituzu: taberna oso sinpleetatik hasi, eta pintxo-taberna sofistikatuetara arte; erretegi tipikoetatik hasi, eta 2 edo 3 Michelin izar dituzten munduko jatetxe garrantzitsuenetako batzuetara arte; sagardotegi xumeetatik hasi eta punta-puntakoak diren nazioarteko arkitektoek diseinatutako upategietara arte‌ Euskadin munduko gastronomia-eskaintza handienetakoa eta anitzenetakoa dago eremu geografiko oso txikian. Eskaintza horretan, gainera, garrantzi handia dute tradizioak eta bertako produktuek, munduko gainerako leku gehienetan baino askoz ere handiagoa. Zer egin halako eskaintza baten aurrean ez galtzeko, eta nola mugitu eta nola orientatu jakiteko? Horretarako sortu zen Euskadi Gastronomika, produktu- eta gastronomiaelkartea, bi letra garrantzitsu jasotzen dituen zigilu ikusgarri baten bidez identifikatzen dena: gastronomia hitzari dagokion G letra, eta kalitatea hitzari dagokion K letra. Gainera, sardexka bat eta mahatsak ere agertzen dira, jatearen eta edatearen sinbolo gisa. Zigilu hori eta gida hau lagungarri izango zaizkizu zure egonaldian zehar establezimendu interesgarrienak bereizteko, bertako produktuei merezi duten ohorea ematen dietenak, tradizioa eta errezeta tipikoak errespetatzen eta maiz eskaintzen dituztenak, turistei eta bidaiariei ongi-etorria eta arreta emateko prest dauden langileak dituztenak. Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika, gida harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe. Erabili, markatu, tolestu, gastatu eta irents ezazu, gozatu zure egonaldiaz eta jan ezazu euskaldunen herria.

on egin !

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...