Page 25

ZER IKUSI

25

IDIAZABAL LURRALDEA ARTELANA DEN GAZTA Euskal gastronomiaren harribitxietako bat da. Gazta ezagun honek Gipuzkoako Goierri bailarako herri txiki baten izena hartzen du; Idiazabal Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalen artean dago (horiek dira produktu horren ekoizpenarekin lotutako erreferentziazko lurralde-eremuak). Gaur egun, munduko ardi-gazta hoberenetako bat da, eta sari eta aintzatespen ugari jaso ditu nazioarteko hainbat lehiaketatan eta azokatan. Gorbeia parke naturalean (Bizkaia eta Araba artean) ere ekoizten da Idiazabal gazta, bai eta Nafarroako eta Arabako Lautadako zenbait eremutan ere. Gazta batek Idiazabal Jatorrizko Deitura jaso ahal izateko, modu tradizionalean egin behar da latxa ardien edo Karrantzako ardien esne gordinez, arkume-gatzagiz gatzatu behar da eta gutxienez hiru hilabetez ondu behar da.

IDIAZABAL GAZTA egiten duten eskualdeak

G A Z TA N D EG I A K Gaztandegi batera bisita egitea mende luzez ia batere aldatu gabe egon den bizimodu bat ikustea da. Artzainek egunero jezten dituzte beren ardiak (200, 300, 400… buruko artaldeak), eta eskuz egiten dute Idiazabal gazta preziatua. Bisitan, aziendarekin egoteko aukera izango dugu, animaliak jetzi ahal izango ditugu, eta baita guk geuk gazta egin ere, gure arbasoen lana oso gogorra zela egiaztatuko dugularik.

Artzain-eguna: · Ordizia (apirila) · Aia (apirila) · Araia (15ko abuztua) · Amurrio (iraila) · Legazpi (iraila) · Agurain (urria)

Idiazabal Gaztaren lehiaketa: · Bilbao (ekaina) · Azpeitia (uztaila) · Araia (abuztua) · Plentzia (abuztua) · Elgoibar (abuztua) · Legazpi (iraila) · Ordizia (iraila) · Bergara (iraila) · Axpe (iraila) · Agurain (urria) · Idiazabal (urria) · Gernika (urria) · Ordizia Txapeldun (urria) · Hondarribia (urria) · Turtzioz (azaroa) · Ermua (azaroa) · Zegama (azaroa) · Eibar (azaroa) · Leioa (abendua) · Elgoibar (abendua)

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...