Page 24

24

E U S K A L KO S TA L D E A PORTUEN ZAPOREA Gure arrantzaleek itsas zabalean harrapatzen eta goizero portuetan deskargatzen dituzten arrainak euskal gastronomiaren oinarrietako bat dira. Eta horiekin lan egiten dute portuak eta kostaldea itsasoaren, parrillen eta arrain freskoaren usainez betetzen dituzten jatetxeek eta erretegiek. Zierbenatik (euskal kostaldearen mendebaldeko muturra) Hondarribira (Frantziarekin mugan) eta harago, arrantzaportu eta kostako herri ugari daude, eta inoiz probatu dugun arrainik freskoena dasta dezakegu horietan: Muskiz, Santurtzi, Algorta, Plentzia, Bakio, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Ea, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Donostia, Pasaia, Hondarribia...

KONTSERBAK Euskal kostaldea kalitate handiko antxoak, hegaluzea, hegalaburra… ontziratzen dituzten kontserba-etxez beteta dago. Batzuk familia-ustiategi apalak dira, beren dendak dituztenak jendeari saltzeko, eta beste batzuk, berriz, esportaziora bideratutako enpresa handiak. Batzuek bisita gidatuak eskaintzen dituzte haiek ezagutu eta produktuak dastatzeko. Bermeoko portua

· Berdelaren eguna: Mutriku (apirila) · Antxoaren eguna: Ondarroa (maiatza) Getaria (maiatza) · Arrantza-azoka: Bermeo (maiatza) · Bisiguaren festa: Orio (uztaila) · Sardinaren eguna: Santurtzi (uztaila) · Olagarroaren eguna: Zumaia (iraila) · Marisko-azoka: Zierbena (urria) · Txipiroiaren eguna: Lekeitio (urria)

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...