Page 136

136

Irunen erdialdean dago, epaitegi parean dagoen oinezkoentzako eremuan. Jatetxe-guneaz gain, terraza eta aire zabaleko mahaiak ere baditu. -----Eguneko menua: 15 € / Larunbateko menua: 20 € / Karta: 30 € Ordutegia: asteartetik igandera 12:00-16:00 eta 19:00etatik itxi arte / Itxita: astelehenetan.

SINGULAR Iparralde Hiribidea, 43 (FICOBA) - Irun / T. 943 639 639 / www.singular-food.com

Autore-sukaldaritza, oinarri tradizionalarekin -----Txipiroi-arroz krematsua – Ezkur-opiltxoa humusarekin – Bakailao-zatia txingarretan erreta pilpilarekin – Zezen-isats erregosia – Torrada karamelutua kafe-izozkiarekin -----Martin Berasategirekin trebatu den Iñigo Lavado chefak FICOBA konplexuan zuzentzen du bere jatetxea. Oinarri tradizionaleko autore-sukaldaritza eskaintzen du, aurkezpen zainduez eta zerbitzu finarekin hornitua. -----Eguneko menua: 21,90 € / Karta: 30 €

Ordutegia: 13:00-16:00 eta 20:00-23:00 / Itxita: astelehenetan egun osoz eta igandetik ostegunerako gauetan

URDANIBIA PARK Jaizubia Hiribidea, 61 - Irun / T. 943 630 440 / www.hotelurdanibia.com

Sukaldaritza tradizionaleko hotel-jatetxea -----Porru- eta ganba-hostorea – Arrain-pastela bi saltsarekin – Bakailaoa saltsa berdean – Erretzeko txahalkia ardo-saltsarekin – Sagar-hostorea jogurt-izozkiarekin -----Irungo sarbidean eta aparkaleku eta guzti, hotel-jatetxe honek sukaldaritza tradizionala eskaintzen du, eta ekitaldiak ospatzeko aretoak ditu. -----Eguneko menua: 12,25 € / Karta: 25 € Ordutegia: 13:00-15:30 / 20:30-23:00

ZURA Ricardo Alberdi Zumardia, 3 - Irun / T. 943 578 468 / www.restaurantezura.com

Euskal sukaldaritza, produktu freskoekin -----Arroz saldatsua – Foie-ravioliak boilur-aromarekin – Orburu errearen entsalada urdaiazpikoarekin eta foiearekin – Zigala-isatsak arrautza-irinetan pasatuta -----Zurak sukaldaritza tradizionala eskaintzen du, eta sasoiko produktuak. Terraza handia du haurrentzako jolas-parke baten alboan. Tabernan anoak eta pintxoak eskaintzen ditu, eta sari bat baino gehiago irabazi du espezialitate horretan. -----Eguneko menua: 11 € / Karta: 35 € / Asteburuko menua: 24 € Ordutegia: 12:30-16:00 / 20:00-23:00

ERRETEGIAK TRINKETE BORDA Bº Olaberria, 39 - Caserío Borda - Irun / T. 943 623 235 / www.trinketeborda.com

Erretegi tradizionala. -----Arrainak eta haragiak parrilan – Hestebete iberikoak – Wagyu-haragiak – Etxeko baratzeko sasoiko produktuak -----XVIII. mendeko baserri batean dago jatetxe tradizional hau, eta baratze zabala du inguruan, bertako sukalderako produktuak hornitzen dituena. Aparkalekua eta terraza estali atsegina ditu. -----Karta: 50-55 € Ordutegia: 13:00 - 15:30 / 20:00 - 22:30

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...