Page 116

116

Tradizioa eta abangoardia biltzen dituen pintxo-taberna. Prestakin batzuk nabarmentzen dira; adibidez, kangurukia eta txipiroia tenpuran. Azpimarragarriak dira, halaber, hanburgesak eta gaueko kopak. -----Ordutegia: 09:00-00:00

AKER Particular Arlamendi, 1 - Getxo / T. 610 760 649

Pintxo-taberna -----Zapo-broxeta – Foiea – Risottoa – Entsalada epela - Entrekota -----Areetaren erdigunean, Getxoko pintxo-tabernarik ezagunenetakoa da Aker. 25 pintxo hotz eta bero ditu, horietako asko autore-ukitudunak. -----Ordutegia: 09:00-23:00

AREMUNA Reina Mª Cristina, 3 - bajo izda - Getxo / T. 946 023 085

Pintxo-taberna -----Bizkaiko txakurtxo beroa – Entsaladillaz betetako piperra – Askotariko tortillak – Ogitarteko txikiak – Hanburgesak -----Bizkaiko Zubitik hurbil dagoen pintxo-taberna hau etxeko ogitartekoengatik eta hanburgesengatik da ezaguna. Te-aukera zabala eta orotariko infusioak eskaintzen ditu. Jangela goiko solairuan du. -----Ordutegia: 10:00-23:00

AROTZA Gobelondo, 1 - Getxo / T. 653 715 033

Pintxo-taberna -----Txangurruz betetako piperra (espezialitatea) – Pintxoak tradizionalak eta sormenezkoak – Ganba- eta hirugihar-broxetak – Askotariko ogitartekoak -----Areetaren erdigunean, Erromo inguruan, Arotzak askotariko pintxoen aukera zabala du, bai sormenezkoak, bai tradizionalak. Ostegunetik larunbatera, gainera, ogitartekoak eta afariak ere eskaintzen dituzte. -----Ordutegia: 09:00-23:00

ARRANTZALE Puerto, 3 (Algorta) - Getxo / T. 944 601 244 / www.arrantzale.com

Pintxo-taberna -----Krabarroka-budina – Bakailaoz betetako piperrak – Foiea plantxan – Ahuntz-gazta urtua Txibierroak -----Getxoko Portu Zaharraren bihotzean, Arrantzalek euskal tradizioari eusten dio. Marinel erako sukaldaritza eta askotariko pintxoak eskaintzen ditu. Terraza zabala du, eta balkoiak itsasoari begira. -----Ordutegia: 12:00-00:00

BASERRI Telletxe, 3 - Getxo / T. 944 602 891

Pintxo-taberna -----Patata-tortilla – Txibierroak – Hanburgesa txikiak – Pintxo hotzak eta beroak -----Familia-giroko taberna hau Algortan dago, Metroaren plazan. Txibierroengatik, konbinatuengatik, ondo ateratako kañengatik eta askotariko pintxoengatik da ezaguna. Terraza dauka. -----Ordutegia: 09:00-23:00

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...