Page 104

104

12H

GA L A R R E TA ( SA N M I L L Á N )

ZER IKUSI EKOIZLEAK AZKARRA GAZTANDEGIA Barrio Arriba, 13 - Galarreta / T. 670 519 666 / www.azkarra.com

Idiazabal gaztaren ekoizpena -----Artisau-erara prestatutako Idiazabal gazta -----Jasotako sari kopuruagatik ezaguna, Azkarra Arabako Lautadaren bihotzean dago, Aizkorriko mendilerroaren magalean; izan ere, hantxe egiten dituzte artisau-gaztak. -----Ordutegia: adosteko

7D

GALDAKAO (USANSOLO)

NON JAN JATETXEAK ANDRA MARI Elexalde auzoa, 22 - Galdakao / T. 94 456 00 05 / www.andra-mari.com

Bertako autore-sukaldaritza -----Sardina marinatua luzoker-zukuaren eta arto-ogiaren gainean – Txitxirio-gisatua tripaki eta odolkiekin – Bakailao-dastaketa -----Patxi Asua sukaldariak inauguratu zuen eta gaur egun haren seme Robertok zuzentzen du. Michelin izar batekin aintzatetsia, euskal gastronomiaren ikuspegi modernoa eskaintzen du. -----Karta: 60 € / Andra Mari menua: 59 € / Elexalde menu tradizionala: 38 € Ordutegia: igandetik ostegunera 13:00-16:00 / ostiral eta larunbatetan 13:00-16:00 eta 20:30-23:00 / Itxita: astearteetan

ARETXONDO Elexalde, 16-A - Galdakao / T. 94 456 76 71 / www.aretxondo.com

Euskal sukaldaritza tradizional eguneratua -----Abakando-entsalada guakamolez apailatuta – Foie-royalea pistatxo berde karamelutuarekin eta onddoxerrekin – Bakailao-dastaketa – Behi-txuletoia – Mango-kremosoa -----Haritzak, mahastiak eta landak daude baserriaren inguruan. Ezkontza asko egoten dira landa-giroz dekoratutako jatetxe honetan. Terraza eta 160 lagunentzako hiru jangela ditu. Zerbitzariak traje tradizionalez jantzita egoten dira. -----Eguneko menua: 20 € / Karta: 55 € / Asteburuko menua: 38 € / Dastatzeko menua: 60 € Ordutegia: 13:00-15:30 (ostiral eta larunbatetan 20:30-23:00 ere bai) / Itxita: astelehenetan

PETIT KOMITÉ Txomin Egileor, 28 - Galdakao / T. 94 436 36 01 / www.petitkomite.com

Autore-sukaldaritza eta erretegia -----Arroz beltza alioli-aparrarekin – Claire ostrak – Olagarroa azalore eta curry pil-pilarekin – Presa arbiapioaren parmentierrarekin – Erregaliz-krema anisatua sasoiko ilarrekin hiru bertsiotan -----Zurezko habe eta zutabeek izaera berezia aitortzen diote Iragorri Etxea hotelaren jatetxeari. Eraikina bera XV. mendeko baserri bat da. Kanpoaldean, brasa eta bi tonako labea ditu. -----Karta: 40 € / Dastatzeko menua: 42 € Ordutegia: 13:30-15:30 eta 20:30-23:00 / Itxita: astelehenetan, astearteetan, asteazken goizetan eta igande gauetan

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...

Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika  

Euskadi gastronomia da, eta Euskadi Gastronomika gida, harez gozatzeko modu hoberena. Ez irten etxetik gida hartu gabe, gozatu zure egonaldi...