Natura aktiboa Euskadin

Page 11

EUSKADI

Gorbeia Parke Naturala

Udalerriak Hedadura Geh. altuera Informazioa

G

orbeiako Parke Naturala euskal mendizaletasunaren erreferentzia-puntu tradizionala da eta 20.016 hektarea ditu. Bere gailurrak 1.482 metroko altuera du eta Bizkaiko eta Arabako lurraldeen muga markatzen du.

AKT IBOA

N AT U R G U N E A K

Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia Araban Areatza, Artea, Orozko, Zeanuri eta Zeberio Bizkaian 20.016 ha Gorbeia 1.482 m Interpretazio Zentroa · Sarria (Araba) · 945 430 709 Areatzako parketxea · Areatza (Bizkaia) · 946 739 279 Gorbeialdea · www.gorbeialdea.com www.gorbeiacentralpark.com

TOP ESPE RIEN TZIA

Gorbeia benetako Euskadiren adibide argia da. Bilbo eta Vitoria-Gasteiztik 20 minututara dago, eta bisitarien arreta bereganatzen duen bizimodua aurki daiteke: izaera markatuko kultura eta hizkuntza, tokiko artisautza, erromeriak, gastronomia tradizionala…

Gorbeian oso paisaia desberdinak ikusiko dituzu, oinarri dituen geologia-substratuen ondorioz. Aldamin eta Lekanda, gisako haitz malkartsuak dituzten ikuspegietatik larre leuneko eremuetara, pagadietara eta hariztietara... pasako zara; azken batean, katalogatutako 500 zulo dituen karts multzo batera. Mairulegorretako kobak 12 kilometro baino gehiago ditu eta ezagunenetako bat da, Itxinako karstarekinbatera, Itxinako Biotopo Babestuan. Karstaren ipar-ekialdean, “Atxularko begia” pasabide ezaguna dago.

Gorbeia Central Park Naturguneak gozatzeko kontzeptu berri bat, ura, airea, izarrak, basoak, animaliak eta antzeko elementuak oinarri hartuta. Pertsonak aintzat hartu eta horiei bideratutako esperientziak dira. Esperientzia horiek, euskal natura sakonenera zentzumen-bidaiak eskaintzen dituzte.

Gune honetako beste paisaia zoragarri bat 100 metro baino gehiago dituen Goiuriko ur-jauzia da, Araban. Paisaiaren kalitateak eta parkeak euskaldunentzako duen kultura- eta afektibitate-esanahiak hainbat kirol-jardueren gune izatea eragin du: rappela, eskalada, mendi-ibiliak, mendia, mendi-bizikletako ibilbideak, espeleologia, multiabentura, trekkinga, orientazioa... Halaber, jolastokiak ere badaude. Bizkaiko aldean, Pagomakurre da nagusiena eta, Arabako aldean, Baiasko Zentralaren ingurunea, Parketxearekin edo Parkearen harrera-zentroarekin. Baina, zalantzarik gabe, inguruko sinboloa Gorbeiako Gurutzea da. Tontorrean dago eta 18 metroko altuera du.

NAT URA

www.gorbeiacentralpark.com www.euskaditurismoa.net

g o rbeiak o gurutzea

11


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.