Page 6

SANTURTZI

k

antauriko uretan balea desagertu zenean, arpoiarekin egiten zen arrantza desagertu egin zen. Beste espezie batzuk, hala nola bakailaoa, bisigua edo antxoa, kainabera eta sarearekin harrapatzen ziren, eta horrek kostaldeko enklabe asko hazi eta sendotzeko aukera eman zuen. Horrela, Hondarribiatik, Euskal Kostalde frantsearen ondoan, Muskizeraino, Kantabriarekiko mugan, itsasoak bere arrastoa utzi du herrietan eta horietan bizi direnen bizitzan. Zure arreta erakartzen duena begiratzea baldin bada, edo herri horietako batzuen arrantza-jarduera handian parte hartzea, Euskadiko garrantzitsuenen artean kokatutako lau portuetara hurbil zaitezke (Bermeo, Ondarroa, Hondarribia eta Getaria).

Euskal arrantza-portuak, desberdintasunaren xarma 6

Harrapakin kopuruagatik nagusitzen den portua Ondarroa da, eta Bermeok, Bizkaian ere bai, hiru portu gehitzen dizkio multzo historiko artistiko eder bati: arrantzarako portua, merkataritza -portua, eta aisialdirako portua. Bere erdi aroko hirigunean Ertzilla Dorrea bisita dezakezu, bere barruan Arrantzalearen Museoa duena. Itsasoko enklabe paregabeak dira Lekeitio, hirigune historikoa eta Jasokundearen Andre Mariaren Eliza nagusi dituen hiribildu marinela, eta Ea, portu errepikaezina, eraikinak itsasadarraren aldeetan kokatuak dituena, Veneziako kanal bat izango bailitzan. Era berean, oso berezia da Elantxobe, arrantza-portu txikia, bertako etxeek anfiteatro erromatar baten antza baitute, itsasoa eszenario gisa hartuta. Armintza badia baten babespean jaiotako arrantzale-auzo zahar bat da. Mundaka, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren iparraldeko muturrean, postal eder bat dirudi, bere portua Mundakako itsasadarraren bokalean izanik.

Pasai San Pedron zure zain duzu Ondartxoa, ontzi tradizionalen ontziola

Euskal Kostaldea  

Argitalpen honetan, Euskadiko itsasertza ezagutzeko eta bertako uretan dabiltzan arrain eta itsaski gozoak ahora eramateko proposamena egite...

Euskal Kostaldea  

Argitalpen honetan, Euskadiko itsasertza ezagutzeko eta bertako uretan dabiltzan arrain eta itsaski gozoak ahora eramateko proposamena egite...