Page 51

EUSKADI

IHESALDIAK HIRIAN

VITORIA-GASTEIZ

ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA

Alde zaharretik hiriaren alde berrira pasatzen zarenean, argi ikusiko duzu zergatik duen izen konposatua Vitoria-Gasteizek. Gasteiz gaur egun Erdi Aroko Almendra osatzen duen muino txikian kokatzen zen herri txikiaren izena zen. XI. mendean, Nafarroako Errege Antso VI Jakitunak hiri titulua eman zion Vitoria izena txertatuz... Gaur egun Vitoria-Gasteiz da.

E S PA I N I A P L A Z A

Matxete plazatik abiatuta, eskailera batzuek Arkupeetara eramango zaituzte, muinoaren malda gaindituz Erdi Aroko hiritik hiri garaikiderako bidea ematen duten arkupeetara. Hortxe hasten da hiriaren Zabalgunea. Andre Maria Zuriaren Plaza handia da hiriaren bihotza. Bertara iristen da Zeledoi jaien protagonista urtero abuztuaren 4an, San Migeleko Dorrearen goialdetik eraitsiz. Eliza horretako barandan, brontzezko Zeledoi bat paratuko da zure argazkirako. Espainia Plazan, aurrekoaren ondoan, Udaletxea nagusitzen da, eta terraza eta arkupez beteriko gune zoragarri bat eskaintzen du. Hortxe hasten da Dato kalea, tren-geltokiraino iristen den oinezkoentzako merkataritza- eta finantza-zona. Paseo bat eman ezazu Araba Jenerala, San Prudentzio eta Posta kaleetan eta Foru Plazan –Chillida eta Peùa Ganchegui artisten formarekin–, eta Arabako hiriburuaren Zabalgunearen irudi bizia emango dizute.

Ibilbide bikaina da relax eta shopping nahasteko.

Gasteiztik Vitoriara:

ZABALGUNEA Erdialde erlaxatua Zabalgune eta erdialde gasteiztarraren arkitekturako eta eskulturako erreferentziak askotarikoak dira. Eusko Legebiltzarra Florida parkearen ondoan dago kokatua. Hor ebazten dira herrialdearen gai garrantzitsuak... Horren inguruan, Katedral Berria bere dorreak eraikitzearen zain dago. Ziur asko, ez da inoiz gertatuko! Arka Plazan, Dato kalearen erdigunean, Ibiltari erraldoia ikusiko duzu, oso serio paseatzen duena herritarren eta bisitarien ondoan. Erabilera anitzeko Iradier plaza, estilo euskal frantseseko Postaren egoitza, Foru Aldundiaren jauregia, Ogasun Sailaren eraikina, edo Antso Jakitunaren pasealekua, erreferentziazko puntuak dira edozein bisitarako. ibi l taria

51

Hiri ihesaldiak  

Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta ber...

Hiri ihesaldiak  

Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta ber...