Page 31

EUSKADI

d

onostiako jatetxeek munduko gastronomia-proposamen onenak eskaintzen dituzte. Baina bada beste modu bat Donostiako sukaldaritza-eskaintza ezagutzeko: ibilbide bat egitea Alde Zaharreko, Erdiko, Antiguoko edo Groseko tabernetan, mokadu erakargarriak dastatuz txakolinen, sagardoen edo Arabako Errioxako ardoen artean. Bertan pintxo oso gozoak lantzen dira. Eskala txikiko sukaldaritzako paseo hori gourmeten paradisua da.

”Gilda”?... zinemaren hirian ezin zen falta Rita Hayworthi egindako omenaldi bat... Aktore pikantea, gazia eta berdea zen...

IDEIA ON

Ez ahaztu benetako euskal-ohitura bat dastatzea: “Gilda” (pintxo bat pipermin, oliba eta antxoarekin); taberna tentagarri horietako edozeinetan izango duzu.

IHESALDIAK HIRIAN

DONOSTIA

TOP ESPE RIEN TZIA

Zaporeen ibilbidea Donostian

Kultura eta gastronomia Gida profesional baten laguntzarekin, ibilbide horrek Donostiako ezinbesteko lekuak eskaintzen ditu, baita ondo gordetako sekretuak ere, eta hiri-kontakizun bitxienak. Alde Zaharreko hainbat tabernetan bereziki hautatutako pintxo bat eta edari bat dastatuko duzu, Donostiako aberastasun gastronomikora hurbiltzeko.

www.euskaditurismoa.net

BAT

Jakin ezazu non erosten duten sukaldari ospetsuek Alde Zaharrean, Bretxa azokan sartzen zarenean, nazioarteko mailan ospea duen gastronomia bat lurreko produktu gozoez hornitzen duten postu eta dendetan sartuko zara. Bertan zuzenean erosten dute izarra lortua duten chef ospetsuek... Soinez soine etxekoandreekin, taberna eta jatetxeetako jabeekin, eta genero onena maite dutenekin!

BRETXA AZOKA

Beste azoka interesgarri bat hiri erdian

San Martin. 31

Hiri ihesaldiak  

Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta ber...

Hiri ihesaldiak  

Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta ber...