Page 11

EUSKADI

b

ilboko Alde Zaharra Monumentu Historiko Artistiko deklaratutako zona bat da. Bisitatzen duzunean, denbora eten egin dela dirudien hiri-bizitasun handiko 700 urte baino gehiagoko historia duen gune batean sartuko zara. Arreta jarri bere eraikinetan, gordetzen duten kulturan... Bere kaleetan Hiribilduko eraikin historiko nagusiak biltzen dira: Done Jakue Katedral gotikoa, Plaza Berria, Bilboko lehena eta tradizio gehien duena, San Anton Eliza enblematikoa eta horren oinean dauden aurri zahar-zaharrak, Erriberako Azoka, Arriaga Antzoki neobarrokoa, Areatzako lorategiak... Eta erlaxatzeko uneak beti gustukoak direnez gero, aprobetxa ezazu kafe historikoen ondoan zaudela atseden hartzeko.

IHESALDIAK HIRIAN

BILBAO

Eta orain, iradokizun bat nahi baduzu, Alde Zaharrean den-dena ondo ikusteko, har ezazu Bilbao Walking Tours enpresako gida bat

www.bilbao.net/bilbaoturismo/

Ohar bat: Ba al zenekien Katedralaren izena, Santiago, herriko patroiaren izena dela, eta Iparraldeko edo Kostaldeko Bidea, erromesaldien hastapenean erromes asko jasotzen zituen bidea, hiritik pasatzearekin zerikusia duela?

K O N K O R D I A K O G E LT O K I A

IDEIA ON

BAT

Aste Nagusia

Bilboko jendeak aski ongi daki beren jaiak nola programatu eta gozatu. Aste Nagusia horren adibide bat da. Zarata ondo antolatua gustuko baduzu, bizi ezazu Marijaia "Jaiaren Andrearen" alaitasuna. Gogora ezazu: bederatzi egun dira abuztuan, bigarren hamabostaldian, eta agendaren zatirik handiena doan da. ARRIAGA ANTZOKIA

www.astenagusia.com

11

Hiri ihesaldiak  

Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta ber...

Hiri ihesaldiak  

Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta ber...