Iparreko Bideak, elkarretaratzeko aukera bat 1987an, Europako Kontseiluak Europako Lehen Kultur Ibilbide izendatu zituen Donejakue bideak. Horrela, ibilbide horiek europar nortasunaren kontzientzia hartzeko izan dezaketen potentziala aintzat hartzeaz gainera, Kultur Ondareari balioa eman zitzaion eta europar guztien kultur turismorako eta aisialdirako espazio gisa aitortu ziren. Bide sare horrek batzen du Herrien Europa, hainbat herrialde eta errealitate desberdin; eta bide horietan dago islatuta herri bakoitzaren memoria historikoa. Elkarretaratzeko ahalmen horrek, lurraldeak, historia, erlijioa eta turismoauztartzeko gaitasunak eta erromesaldiari ekiteko ezinbesteko informazioa eskaini beharrak bultzatuta, Euskadi, Kantabria, Asturias, Galizia, Nafarroa eta Errioxako Gobernuok Iparreko Bideen Gida hau argitaratzea erabaki dugu. Iparreko bideetatik, hainbat pertsona, ideia eta kultura etorri ziren. Erromes haien ekarpenari esker –eta beste faktore esker– sinesmenak eta balioak elkarbanatzeko espazio bilakatuz joan da Europa. Hainbat bide sartzen dira Iparreko bide horien izenaren pean: Kostako Bidea (Irun-Santiago), Antzinako Bidea (OviedoSantiago), Barnealdeko Bidea (Irun-Gasteiz-Errioxa-Santiago), Baztango Bidea (Urdazubi-Arre) eta Liébanako Bidea (San Vicente de la Barquera-Santo Toribio de Liébana). Erroma, Jerusalem eta Santiago de Compostela bezala, erromesaldien helmuga izan da 1512tik, Kristoren Gurutzearen pusketarik handiena, Lignum Crucis delakoa, bertan gordetzen zelako. Donejakue bidea hasi zen Europa eraikitzen eta jarraitasun historikoa ez da oraindik eten. Gizaki eta kultur korronte erakargarri horrek ondare gisa jaso ditugun hainbat balio
6