Page 1

37. zenbakia • 2011.02.28

FARMAZIALARI

EUSKALDUNEN ELKARTEA

Farmaberri

Elkano, 12 20808 GETARIA elkartea@feuse.org www.feuse.org

Iruñeko Yamaguchi parkea.

Z

2011ko Batzar Orokorra Maiatzaren 8an Iruñean uzendaritza batzordeak 2011ko Batzar Orokorra maiatzaren 8an egitea pentsatu du. Herrialdez aldatzeko ohitura mantenduz aurten Iruñean egingo da. Aurten ere elkarteko kideak elkartzeko aitzakia badu-

gu eta espero dugu denak han ikustea. Ohiko gaiak tratatzeaz gain, batzarra bukatzean Pello Iturria gure kideari FARMABURUA saria emango diogu. Aurrerago banatuko da zirkular batean Batzar Orokorreraren ordua eta lekua.

FEUSEren FARMABURUA

Pello Iturriarentzat

FEUSEren zuzendaritza batzordeak azken zuzendaritza batzordean aurtengo FARMABURUA Pello Iturriari ematea deliberatu du. Pello arras ezaguna dugu gure elkartean, sortu zenetik (1995) FEUSEko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan baita, eta 2000tik 2010era lehendakari. Gainera, elkarteak antolatutako saltsa guztietan hor izan dugu Pello: lankideei omenaldiak, FEUSE sariak, FEUSEren FARMABURUA, Mendi irteerak, FARMABERRI eta elkarteak egindako beste hamaika ekimenetan ere. Euskara eta farmazia uztartuz hamaika dira 1979tik Iruñeko Estafeta kalean dagoen farmaziako titularra den farmazialari ho-

nek egindako lanak, eta horrek eraman gaitu FEUSEko zuzendaritzari bere ibilbidea saritzera. Iturria jaunaren curriculumean honakoak zerrendatu ditzakegu:

 Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak hiru hilez behin argitaratzen duen aldizkarian euskarazko orrialde bat idazten du 1996tik. Segitzen du 


Farmaberri

Berriak

37. zenbakia • 2011.02.28

aspektu orokorrak

Tabakismoa:

T

AUTOREAK: BATIRTZE TRANCHE, BEATRIZ FORTES ETA NAIA ERKOREKA Pello Iturria, 2011ko Farmaburua sariduna

 NAFARCO medikamentu enpresa banatzaileak bi hilean behin argitaratu zuen aldizkarian orrialde bat idatzi zuen euskaraz 2004-2008 urteen artean.  Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko kidea 1996 urtetik aurrera.  UEUko kimika sailean osasun arloko gai ezberdinak jorratuz parte hartu du urte ezberdinetan.  Hitzaldi ezberdinak eman ditu: atropa belladonaren ingurukoa, eta beste sendabelar batzuen ingurukoak, baita medikamentu generikoen ingurukoak ere.  Cannabisaren alderdi ezberdinak eta ezaugarriak liburuaren egilea 2004 urtean.  Farmazia Hiztegiaren egileetako bat 2002 urtean.  Euskarazko irratietan partehartzea kolaboratzaile moduan: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Sarea irratia (Aralar, Beleixe eta Esan-Erran irratiak) eta Xorroxin irratia. Azken 3 horietan, hilabetero, farmazia munduko gai bati buruz aritzen delarik. Beste euskal komunikabidetan ere askotan parte hartzen du. Argi dago FARMABURUA emateko hamaika arrazoi dituela gure elkarteak. Pellok farmazia munduan euskararen normalizaziorako egindako lana itzela izan baita. Sari ematea 2011ko Ba tzar Orokorra ospatzen den egunean izango da, behin batzarra bukatuta. ZORIONAK PELLO!

abakismoa, tabakoarekiko atxikipena da. Atxikipen hau nikotinak eragiten du. Sustantzia honen aktibitateak tabakoaren kontsumo abusua baldintzatzen du. Osasun Mundu Erakundeak (OME) dioenez, tabakismoa, elbarritasun eta heriotz goiztiarraren lehenengo arrazoia da. Tabakoa Europara XVI. mendean Amerikan egon ziren europarrek ekarri zuten, hango jendeak tabako hostoak erretzen zituela ikusita. Han, tabako ia guztia pipa, puro edo "rapĂŠ" moduan erretzen zen. Erretze-modu hori XX. mendean aldatu zen, gizartearen jarreren aldaketarekin batera. Lasaigarri bezala erabiltzen zen, garai hartan tabakoak aurkako efekturik ez zuelakoan baitzeuden. Hori dela eta, adibidez, bigarren mundu-gerran, soldaduei emandako errazio-loteetan zigarroak sartzen zizkieten. Epidemiologoak baina, 1930eko hamarkadan biriketako minbizi kasuen areagotzeaz (XX. mendea baino lehen biriki-minbizi kasuak oso urriak ziren) ohartu ziren. Bestalde, animaliekin egindako ikerketa esperimentaletan zigarroaren kean zenbait substantzia kartzinogeno zeudela egiaztatu zuten. 1962. urtean AEBetako gobernuak 10 zientifiko bildu zituen tabakoari buruzko zenbait ondorio atera zitzaten. 1964an konklusio-txostena argitaratu zen. Txostenak zioena kontutan hartuz, urte berean AEBetan tabakismoaren kontrako lehenengo neurriak gauzatu ziren: tabako kaxetan ohar bat jartzea erabaki zen. 1971n telebista eta irratian tabakoari buruzko publizitatea egitea debekatu zuten. 1970-1980ko hamarkadan zenbait herrialdetan leku publikoetan eta lanpostuetan erretzaileak ez zirenentzako leku berezien erreserba baimentzen zuen legea onartu zen. Europan, AEBetan hartu zen bide berdina jarraitu da. Europan, tabakismoak urtero 1,2 milioi heriotza eragiten ditu eta 29 gaixotasun ezberdinekin erlazionatuta dago, eta hauetako 10 minbizi mota ezberdinak dira. Tabakismoak biriki-minbizien %95eko, bronkitisen %90eko eta gaixotasun kardiobaskularren %50eko zio nagusia da. Sarrera labur honen ondoren, Espainiar es-

tatuko azken urteotako egoera aztertuko da: Urtero 53.000 pertsona hiltzen dira tabakismo aktiboa dela eta, tabakismo pasiboak berdin, 3.200 hildako eragiten ditu. Hori dela eta, gero eta neurri murriztaileagoak hartzera behartuta egon dira Espainiar gobernua zein Eusko Jaurlaritza. Honela, tabakismoaren aurkako lege ezberdinak onetsi ondoren, gaur egungo egoerara heltzen gara: 2011. urteko urtarrilaren 2an indarrean jarri da Tabakismoaren aurkako osasunneurriak ezartzen eta tabakoaren produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituen abenduaren 26ko 28/2005 legea aldatzen duen LEGEA. Lege hori oinarrizkoa da, eta Estatu osoan aplikatzen ari da. Euskal Autonomi Erkidegoan bestalde, 1/2011 LEGEA, otsailaren 3koa, aplikatzen ari da ekainaren 25eko Autonomia Erkidegoko 18/1998 Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko Legearen hirugarren aldaketa dena. Lege-aldaketa honen helburua, hain zuzen, osasun publikoko ikuspuntu batetik, herritarren osasuna babesteko neurrietan aurrera egitea da. Tabakismoa prebenitu eta kontrolatzeari dagokionez, pertsonak giroko ketik babestu nahi da, batez ere lantokietan eta adingabeak dauden lekuetan, horrela, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea), Europar Batasunak eta Estatuko oinarrizko legeek osasun publikoaren babesaren arloan planteatutako eskakizunetara egokitzeko. Arau orokor gisa, erabilera publikoko gune itxi guztietan erretzea debekatzen da. OMEk, Banku Mundialak eta Estatu guztietako gobernuko agentziek tabako epidemia murrizteko kontrol neurrien konbina-


2011.02.28 • Farmaberri

keta gomendatzen dute eta neurri garrantzitsuenak hurrengo laburpen-taulan agertzen dira: tabakoa kontrolatzeko neurrien arabera, erretzaileen prebalentzian eragina aurkezten da. Neurriak ezarrita, ezagutzera ematen da lehenengo bi urteetan izango lukeen eragina. Baita saihestutako heriotza kopurua, neurriak jarraituz gero. Neurri guzti hauen konbinazioak hurrengo bi urteetan betez gero, tabakismoaren prebalentzia, helduen populazioan eta 2020. urterako, %20tik behera murrizteko gai izango litzateke. Ikusitakoak ikusita, ez dago inolako zalantzarik tabakismoaren kontra aipatu neurriez gain beste motako neurriak erabili daitezkeela esaten bada, farmazialariaren partehartzea oso garrantzitsua izango dela. Farmazietara bezero asko hurbiltzen da erretzeari uzteko nahia agertuz. Arreta farmazeutikoa puntu honetan ezinbestekoa da. Erretzaile bat egokia ez den tratamendu batekin ari baldin bada, arrakasta aukerak %5-%8ra bakarrik mugatzen direla ezin da ahaztu. Tratamendu farmakologikoaren aukera pazientearekin eztabaidatua izan behar du osagileak. Hautaketaren orduan, kontraindikazioak, farmako bakoitzaren aurkako efektuak eta tratamenduaren balioa kontuan izango dira. Pazientearen lehentasunak, jaso dezaketen euskarria, aurreko esperientziak eta tratamendua jarraitzeko posibilitatea gogoan hartu behar dira. Tratamendu farmakologikoa erretzeari uzteko aholku eta motibazioarekin lagundu behar da, farmakoen eraginkortasuna frogatzeko testuinguru hori erabili baita. Tabakismoaren aurkako hainbat medikamentu ditugu eta osasun profesionalek hauen erabilpena erretzeari uzteko nahia dutenei gomendatu beharko liekete, debekatuta edota ikertu gabe dauden biztanletaldeei izan ezik (adibidez, emakumeak haurdunaldian, gaztetxoak edo oso gutxi erretzen dutenak). Gaur egun, farmazietan osasun produktuak ez diren zigarro elektronikoak saltzen dira. Produktu hauek ez dute nikotinarik, ur-lurruna ateratzen dute ke moduan eta zapore askotakoak daude. Produktu hauek eragin dezaketen aurkako efekturik ezagutzen ez denez (ikerketa ezagatik), ez ditugu gomendatuko.

TABAKISMOAREN PREBENTZIO ETA KONTROLAK TABAKISMO-PREBALENTZIAN ETA SAIHESTUTAKO HERIOTZA KOPURUAN IZANGO LUKEEN ERAGIN POTENTZIALA Neurri mota

Erretzaile kopuruan duen eragina

NEURRI FISKALAK (Tabako zergen igoera) %7ko jeitsiera, epe luze batean %14ra iritsi daitekeena. • 1855 heriotza saihestuta

Prezioaren %25eko igoera

ESTRATEGIA ARAUTZAILEAK Gune itxi guztietan erretzeko debekua: • lantokietan • ostalaritza zentruetan

%11ko jeitsiera ( 2915 heriotza sahiestuta) • %7 (1855 heriotza saihestuta) •%4 (1060 heriotza saihestuta)

Tabako-produktuen salmenta, horniketa, kontsumoa eta publizitatearen debekua.

Epe luzera %6ko jeitsiera • 1590 heriotza saihestuta

<%1eko jeitsiera. (%25ekoa tabakismo goiztiarrean) • 212 heriotza saihestuta SENTSIBILIZAZIO ETA HEZKUNTZA ESTRATEGIAK

18 urtetik beherakoei tabako-produktuak saltzearen debekua.

Biztanleriari aurkeztutako komunikabideetako kanpainak

%7ko jeitsiera, beti jarraipen ona baldin badute, ondo finantziatuta baldin dadaude eta estrategia arautzaileak jarraitzen baldin badituzte • 1855 heriotza saihestuta

Tabako kutxen %50a betetzen duten hezkuntza-irudiak.

%2ko jeitsiera • 530 heriotza saihestuta

Eskola hezkuntza-programak

Epe labur eta ertainerako parte hartzea. Epe luzerako ez da neurtu

OSASUN ESTRATEGIAK %0.1-%0.5eko jeitsiera %1era heldu daiteTabakoaren kontrako tratamenduak betekeena finantziazioaren arabera. tzeko erreztasuna • 26-265 heriotza saihestuta <%1eko jeitsiera, denboran zehar igo daiErretzeari uzteko estatu mailako telefonoak tekeena. • 212 heriotza saihestuta Tratamendu farmakologikoari erreparatuz, hiru aukera ditugu: nikotinadun medikamentuak, bupropion, eta vareniclina. Hauetatik, nikotinadun medikamentuak, bai partxe, txikle nola gozoki eran mediku-errezeta barik dispentsatu daitezke. Hala ere, kasu guztietan oso garrantzitsua da dispentsazioa burutzean, pazienteari jakin behar duen informazio guztia azaltzea, hau da, arreta farmazeutikoa behar bezala egitea. Nikotinari dagokionez gainera, oso garrantzitsua da aurkezpen-farmazeutiko egokia aukeratzea kasuan kasu, honetarako botiketan protokolo desberdinak daudelarik tratamendu egokia hautatzeko asmoz.

Bibliografia:

http://es.wikipedia.org/ EHAA - 2011ko otsailak 11, ostirala • N.º 29 ZK. 1/2011 LEGEA, otsailaren 3koa, Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko Legearen hirugarren aldaketarena. http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net IMPACTO POTENCIAL EN LA PREVALENCIA Y EN LA MORTALIDAD DE LAS MEDIDAS DE PREVENCIÓN Y CONTROL DEL TABAQUISMO EN RELACION CON LA MODIFICACION DE LA LEY 28/2005 DE MEDIDAS SANITARIAS FRENTE AL TABAQUISMO. Informe del CNPT (COMITÉ NACIONAL PARA LA PREVENCION DEL TABAQUISMO. Abril 2010. (Revisado Septiembre 2010). Redactor: Rodrigo Córdoba García. Revisores: Teresa Salvador-LLivina, Carles Ariza y Maria Angeles Planchuelo Arco del J, Arnaez B, Casado E. Atención farmacéutica (1ª parte). Argibideak 2005;15(5):19-22 Arco del J, Arnaez B, Casado E. Atención farmacéutica (2ª parte). Argibideak 2006;16(1):1-4 Deshabituación tabáquica. Infac 2008;16(1):1-6


Farmaberri

Berriak

37. zenbakia • 2011.02.28

Udaberriko mendi irteera LEINTZ GATZAGAKO SEKRETUAK

Aurtengo proposamena honako txangoa da: Leintz Gatzagako sekretuak. Ekainaren 5ean Leintz Gatzagatik irtengo ginateke 08:30etan mendi buelta egiteko. 3 orduko ibilbidea da, joanetorrikoa eta leku berdinean bukatzen dena. Ondoren 12:00etan Gatz museoa bisitatzeko aukera izango dugu. Bi deialdi daude, bat mendizaleentzat, 08:30etan Leintz Gatzagan eta, bestea, museoa soilik bisitatu nahi dutenentzat 11:30etan. Bisita ondoren inguruko jatetxe batean bilduko gara bazkaldu eta bazkalosteko solasaldirako. Ziur egun zoragarria pasatzen dugula, animatu!

Guztioi noizbait farmazian gertatu zaiguna Medikamentu generikoak direla-eta, noiz edo noiz guztioi hauxe gertatu zaigu farmazian: guk generiko zehatz bat dispentsatzen diogu paziente bati. Horrek medikamentua ikusi bezain laster esaten digu: “Ez, hori ez dut nahi. Nik hartzen dudana kaxa urdina da eta letrak zuriak ditu. Zuk ematen didazunak ez dit ongi egiten (edo eragin gutxiago du, edo kaxa hori ez dut ezagutzen, edo hori ez zait batere gustatzen…)”.

Tira, ikus dezagun. Medikamentu generikoek eta erreferentziako medikamentuak (medikamentu originala), printzipio eraginkorrei dagokienez, konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa berdinak dituzte, eta gainera generikoek bioerabilgarritasunaren berariazko ikerketen bitartez frogatu dute originalarekiko biobaliokideak direla. Medikamentu originalen patente-epea (10 urte, alegia) bukatzen denean komertzializatu ahal izango dira generikoak. Hamar urtetan, beraz, medikamentu originala bakarrik komertzializatu ahal da. Epe horri esker, fabrikatzaileak ikerketan eta farmakoaren garapen klinikoan eta preklinikoan egindako inbertsio ekonomikoa amortizatu ahal du, baita farmakoa merkaturatzeko egindako sustapen-kanpainak ere. Medikamentu bat beste batekin biobaliokidea da horien printzipio eraginkorraren kontzentrazioa odol-plasman parekoa bada; hain da parekoa non horien eragin klinikoa berdina den. Hori saiakuntza kliniko kontrolatuen bitartez frogatzen da, zeinetan osasun oneko zenbait bolondresek bi medikamentuak hartzen dituzten. Jarraian, bolondres horietan garrantzi handiko hiru parametro farmakozinetiko alderatzen dira: azalera kurba barruan, hau da, kontzentrazioa odol-plasman denboran zehar (AKB), lortzen den kontzentrazio maximoa (Kmax) eta kontzentrazio maximoa lortzeko behar den denbora (dmax). Bi medikamentuak analisi estatistikoen bitartez aztertzen dira, eta parametro farmakozinetiko horietan desberdintasun esangarririk ez dagoela egiaztatzen da. Horiek horrela, medikamentu originala eta generikoa biobaliokideak direla ziurtatzen denean, bi medikamentu horien eragin farmakologikoa berdina dela bermatzen da. Hots, generikoaren printzipio eraginkorra eta medikamentu originalarena aritu behar duten lekura denbora eta kontzentrazio berdinean iritsiko dira; hau da, bi farmako horien eragina berdina izango da. Medikamentu horietan interesa baduzu berariazko azterlanak egon badaude, zeinetan medikamentuen arteko biobaliokidetza aztertzen den, eta orobat, bi medikamentuak biobaliokideak izateko onartzen diren konfiantza-tarteak (KT) zeintzuk diren. Oso lan interesgarriak dira. Hasieran esandakoari lotuko gatzaizkio jarraian. Ez du ema-

ten pazienteak arrazoia duenik. Hala ere, batzuetan, paziente bati bi medikamentuak (berak eskatzen dizuna eta zuk ematen diozuna) berdinak direla buruan sartzea ez da lan erraza. Izan ere, paziente asko larritu, urduri jartzen dira betikoa ez den medikamentua hartu behar dutenean, ezagutzen ez dutena, alegia. Egoera horietan saiatuko gara pazientearen eskaera asetzen, noski. Medikamentuen arteko ezberdintasunik nabarmenenak agerpen farmazeutikoan (tamaina, kolorea, zaporea, itxura eta kaxa) izan daitezke, baita eszipienteetan ere. Eszipienteak direla-eta, intolerantzia eta alergia kasuak garrantzi handia dute. Generikoen salneurria, bestalde, baxuagoa izan ohi da Hala ere, markako medikamentuen salneurria eskuarki jaisten da generikoak merkaturatzen direnean, hau da, erreferentzia-prezioetan saltzen dira, baita merkeagoak ere. Gainera, laborategiek askotan markako medikamentuaz gain horren generikoa ere egiten dute. Iaz, urte bukaeran, Osasun Ministerioak medikamentu generikoen kontsumoa bultzatzeko asmoz, kanpaina bat abian jarri zuen: “Medikamentu generikoak: zuk irabazten duzu, guztiok irabazten dugu” da kanpainaren goiburua. Medikamentu Generikoen Espainiako Elkarteak (Aeseg) ontzat eman du kanpaina; hala ere, elkarte horren iritziz, generikoen salmenta unitatetan igo arren, oraindik urruti dago Europar Batasunean (EB) ematen diren batezbesteko salmentetatik. Gaur egun, autonomia-erkidego guztiak osasun arloko gastuak murriztearren medikamentu generikoen kontsumoa bultzatzen ari dira. Otsailean, Nafarroako Farmazialarien Elkargoak bi printzipio eraginkorren medikamentu generikoak aurki merkaturatuko direlako, Osasunbidearen jarraibidea kasu horietan zein den gogorarazi zigun e-mailen bidez: “printzipio eraginkorrak preskribitzea eta medikamentu generikoak dispentsatzea; hau da, horiek lehenestea markako medikamentuen kaltetan”. Horra hor, bada, medikamentu generikoa, farmazian egun ezinbestekoa bilakaturik.

PEDRO ITURRIA SARASIBAR

FARMABERRI  

A4 Aldizkaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you