Page 1


12 |

ttipi-ttapa | 553 zbk.

2011.10.27

Haize kruxpetak, santu hezurrak… OMIASAINDU EGUNEKO GOZOKIAK

Azaroaren 1ean Santu Guztien eguna ospatzen da, katolikoen artean hildakoak omentzeko dagoen ospakizun eguna. Baina egun honetan dena ez da negar malkoa, familiak mahai inguruan bildu eta jaki gozoak dastatzeko ohitura ere izaten da. Data honekin lotuta, hauek dira ia gozotegi guztietan aurki ditzakegun postre tipikoak: HAIZE KRUXPETAK: Aste Santuetan gehiago kontsumitzen badira ere, Omiasaindu egunean ere aunitz saltzen dira. Ura, irina, arrautzak, gurina, azukrea eta gatz ximiko batekin egiten da orea eta olio ugaritan frijitu. Gero,ongixukatuondotik,aldebatetik ebaki bat egin eta krema, esne-gaina edota txokolatearekin betetzen dira. Ez badira betetzen, gainetik azukre hautsa eta kanela botatzen zaie eta… jateko prest. SANTU HEZURRAK: Mazapan orearekin egindako tututxo hauek, gainetik almibarrez estalita izaten dira eta, duten hezur itxuragatik hartzen dute izen berezi hori. Santu hezurrak hainbat gairekin betetzen dituzte gozotegietan: tradizionalenak arrautza gorringoarekin beteak izaten dira, baina… aukeran, badira txokolatez, marmeladaz, aingeru-adatsez… beteak. Norberaren esku gelditzen da gustokoena hautatzea.

Marmol eta harri landuak HILOBIAK ETA HILARRIAK

Hildakoen oroitzapenezko monumentuak egiteko usadioa arras aspalditik datorkigu. Hainbat herritan arras ezagunak dira disko itxurako hilarri zaharrak (Etxalar, Ainhoa, Sara…). Gaur egun, ordea, gurutzearen ikonografia gailendu da hilerri kristauetan eta estilo zein material berriak landu dituzte hileta-artea lantzen duten enpresek.


ttipi-ttapa | 504 zbk.

2009.10.14

Hilerriak apaintzeko loreak KRISANTEMOAK, KRABELINAK, GLADIOLOAK…

Krisiak lore salmentari ere afektatu diola bistakoa bada ere, Santu Guztien egunean lore freskoak (moztuak eta landareak) hilerrietara eramateko ohiturari eusten dio jendeak. Lore-denda eta mintegiek prest dituzte dagoeneko urteroko eskaintzak: krabelinak, gladioloak, krisantemoak, arrosak… Izan ere, lore produkziora emanak diren mintegi handiek urri hondarrerako programatzen dute euren ekoizpena, izaten den eskakizun handiagoari aurre egiteko. Krisantemoak eta krabelinak dira gehien saltzen direnak eta azkeneko urteotan ez dira hainbertze ‘zentro’ egiten. Alabaina, larrosak eta margaritak ere aukeratuenen artean egoten dira. Koloreari dagokionez, berriz, zuria da gehien eskatzen dena baina bada kolore biziak eskatzeko joera ere: morea, fuksia, arrosa, horia… Jakina, honetan ere modak izaten dira eta

| 13


14 |

ttipi-ttapa | 553 zbk.

2011.10.27

OMISAINDU EGUNA  

553 alea. Omisaindu eguna.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you