Page 1


ALKATEAREN AG U RRA

Aupa aranztarrak: Ailegatu zaizkigu gure herriko bestak, aurtengoan abuztuaren 14tik 18ra izanen dira. Herriko besta batzordeak lan handia egin du besta hauek prestatzen eta denentzat izan daitezen. Jendea animatu nahi dugu, aranztar nahiz kanpotar, antolatu diren ekitaldietan ahalik eta gehien parte hartzera eta gozatzera. Krisi garaian gaudenez, aipatu behar dugu udalak besta egun bat gutxiago antolatu duela, eta saiatu garela gastuak ahal denean murrizten. Larunbateko eguna gazteek eta ostatuek antolatu dute, eta, udalaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu. Era berean, gogorazi nahi dugu egun hauetan herria eta herritarrak errespetuz eta behar den bezala zaintzea hagitz garrantzitsua dela, besta hauek giro onean pasatzeko. Akautzeko, agur beroa bidali nahi diegu egun hauetan gure artean egoteko aukerarik izanen ez duten guziei, gogoan izanen ditugu. GORA ARANTZA ETA ARANTZAKO BESTAK!!!!!!

www.arantza.eu

3


4

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

Abuztuak 14 asteartea besten hasiera 12:00 Altxaferua Herriko Etxetik. Ondotik presoen aldeko brindisa eta kalejira herriko txistulariekin 12:30 Herriko dantzari eta musikari ttikien emanaldia 18:00 Haurrentzako tailerrak. 18:30 Herri kirolak frontoian. 21:00 Dantzaldia GAUBELA taldearekin. 00:00 – 04:00 Dantzaldia GAUBELA taldearekin. Atsedenaldian bingoa.

5


6

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

Abuztuak 15 asteazkena amabirjin eguna 10:00 11:00 12:30 19:00

Argisoinuak herriko musikariekin. Meza Nagusia eta prozesioa. Herriko dantzariek zortzikoa dantzatuko dute. Profesionalen pilota partidua frontoian. 1. partidua, lau terdin: NAGORE VS ANTXIA 2. partidua, binaka: BILBAO-MITXELENA VS MENDIZABAL-EULATE 20:00 Dantzaldia LAKET taldearekin. 21:30 Suzko zezena 00:00 – 04:00 Dantzaldia LAKET taldearekin. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

7


8

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

Abuztuak 16 ortzeguna haurraren eguna 10:00 11:00 12:00 14:00 16:00 17:00 19:00

21:00 21:30 22:00 00:00 – 04:00

Argisoinuak herriko musikariekin. Entzierro ttikia eta buru-haundiak. Haurrentzako kantak. Haurren bazkaria. Haurrentzako puzgarriak frontoian. Plater tiraketa Usua Ehiztari Elkartearen eskutik. Bertso saioa: BeĂąat Gaztelumendi Aitor Mendiluze Aitor Sarriegi Ane Labaka Dantzaldia JALISKO taldearekin. Suzko zezena. Auzoko afariak Dantzaldia JALISKO taldearekin. Atsedenaldian dantza txapelketa.

9


10

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

Abuztuak 17 ortzila besten bukaera 10:00 Argisoinuak herriko musikariekin. 11:00 Herriko pilota txapelketako finalak, Ekaitza Elkartek antolatua 12:00 Kantu poteoa. 14:00 Herri bazkaria. Ondoren poteoa eta kalejira txarangarekin. 20:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin 20:30 Bokadilo jatea plazan. 00:00 – 04:00 Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin

11


12

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

Abuztuak 18 larunbata 18:00 Antzerkia plazan 19:00 Presoen aldeko elkartaratzea plazan. Ondotik trikipoteoa 22:00 Elkartasun afaria Ekaitza elkartean. 00:00 Dantzaldia UNSAIN taldearekin

Abuztuak 25 larunbata Arantza Rock 17:30 – 20:00 20:00 21:00 23:00

Haurrentzako jokoak Elektrotxaranga Bokadilo jatea plazan. Kontzertuak plazan. GOIENETXE ANAIAK MENDEKU ITSUA ESNE BELTZA DJ BULL

2 0 1 2

13


14

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


16

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

ARANTZA ROCK Arantza Rock jaialdi ospetsu, jendetsu eta erakargarriak 1995eko urtean ekin zion bere bideari. Aterpeko lagunek musika talde batzuekin zuten harremanak aunitz lagundu zuen jaialdi hau aitzinera eramaten. Lehenengo kontzertu honetan E.H. Sukarra, Su Ta Gar eta Baldin Bada taldeek jo zuten, eta gainera, debalde. Hurrengo bi urteetan jaialdi hau Aterpen egin bazen ere, geroztik 2006ra arte frontoian egin izan da, sarrera kobratuz. Hasierako urte hauetan izugarrizko arrakasta lortu zuen eta Euskal Herriko xoko aunitzetatik hurbiltzen zen jendea. Urterik arrakastatsuenean 3000 lagunetik gotti bildu ziren Arantzan kontzertu honetaz gozatzeko. Urte aunitz dira jaialdi hau antolatzen hasi zirenetik eta urte guzi hauetan Euskal Herriko zein atzerriko talde andana bat igo da Arantza Rockeko eszenatoki gainera beraien doinuak zabaltzera. Talde batzuk hagitz ezagunak izan dira, bertze batzuk ez hainbertze, bertzeek Arantzan ekin diote beraien ibilbide oparoari, talde batzuk lagun batzuen gustukoak izan dira, bertze batzuk bertzeenak, baina guztiek ere Arantza Rockeko historia osatzen dute. Ezagunenen artean Soziedad Alkoholika, Su ta Gar, Berri Txarrak, Latzen, Koma, Dut, E.H. Sukarra, Betagarri, Kuraia, Esne Beltza, Etsaiak, Parasma, Vendetta, Deskontrol, Ze Esatek!, Txapel Punk, Narko, Zea Mays‌ aipa daitezke. Baina urteak aitzinera joan diren heinean, taldeen prezioak gotti egin du eta jendeak kontzertuetara joateko zuen lehenagoko ohiturak ere indarra galdu du. Ondorioz, ez genuen hasieran bezalako jendetza erakartzen, eta horregatik kontzertuaren antolakuntza aldatzea erabaki genuen. 2006.urtean kontzertua plazara eraman zen eta ez zen sarrerarik kobratu.

Hasierako urteetan rock taldeak nagusi baldin baziren, jaialdiak bilakaera bat izan du eta azken urteotan rockaz gain ska, trikitixa, regga eta bertzelako musika estiloez goza daiteke egun eder honetan, beti ere, publiko mota ezberdin eta anitza elkartzeko asmoz. Aipatu dugunez, hasieran Aterpeko lagunak hasi ziren hau guzia antolatzen, baina gero, Gazte Asanblada sortu eta bera dugu antolatzaile. Ekitaldi honen gibelean lan handia bada: taldeak aukeratu eta beraiekin harremanetan jarri, dena ordaintzeko dirua lortzeko rifak eta metxeroak egin eta saldu (aurten ez dugu kamisetarik egin), kartelak egin eta herriz herri zabaldu, egunean berean plaza prestatu, taldekideei afaria eman, dena ongi antolatu, lana egiteko jendea bildu eta abar luze bat. Hau guzia antolatzeko lagun talde ttiki bat elkartzen gara eta ikusten dugunez, lan handia bada egiteko. Hala ere, aurten lagun berriak elkartu zaizkigu antolakuntzara eta aunitz eskertzen dugu. Guzia finantziatzeko ere diru aunitz behar dela bistan da. Diru iturri nagusia plazan jartzen den txosna izaten da, eta horretaz gain, rifak, metxeroak‌ saltzen ditugu. Ostatuek ere beraien laguntzatxoa ematen dute. Aurrekontua hagitz handia dela ikusirik, izugarri eskertzen dugu zuen kolaborazioa, nahiz txosnan, nahiz rifak eta metxeroak erosiz. Bertzalde, aitzineko lerroetan lan haundia badela aipatu dugu eta hemen aprobetxatu nahi dugu jende guzia lanera eta laguntzera animatzera. Izan ere, denen artean eta denak elkarrekin dena aisago eginen dugu. Beraz, zahar eta gazte, haur eta heldu, neska eta mutiko, aranztar eta kanpotar: BESTA BAI, LANA ERE BAI!


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

Akautzeko, aurtengo taldeen aipamen motz bat eginen dugu: -GOIENETXE ANAIAK: 2009.urtean sortutako taldea dugu hau. Euskara hutsean kantatzen dute eta beraien helburu haundi bat euskal rapa bultzatzea da. Lehen maketaren izena "Heriotz artio" da, eta 7 kanta ditu. Hala ere, kanta gehiago sortzen ari dira eta kontzertuetan horiez gozatzeko aukera badugu. Bitxikeria bat bapateko rapa ere egiten dutela da. -MENDEKU ITXUA: 4 gazte usurbildarrez osatua dago taldea. 2003an elkartu ziren eta nahiko estilo propioa dutela erraten ahal da, beti ere heavy estilora hurbilduz. 2006an beraien lehen diskoa argitaratu zuten: “Gure ohiua”. 2009.urtean “Indarrak batuz” 2.diskoa kaleratu dute. Eta 2010ean, berriz, “Piztien pare” beraien 3.lana.

-ESNE BELTZA: hain ezaguna egin den talde honek reggae, ska eta hiphopa nahasten ditu trikitixarekin lagunduta. 2008an atera zuten beraien lehen diskoa, eta ordutik Euskal Herriko eta mundu guziko xoko aunitzetara iritsi dira beraien doinu alaiak. Tartean dugu taldekide gure herritar Aterpeko Iban Zugarramurdi bateri jolea. -DJ BULL: mutil gazte hau Tolosakoa dugu. Aspalditik izan du musikarako afizioa eta orain ofizio bilakatu zaio. Euskal Herriko plaza guztiak dantzan paratu ditu, izan ere, maiz izaten dugu bera gaupasen bukaerako perrexila. Bistan denez, aurten ere talde ederrak izanen ditugu. Beraz, badakigu, elkarrekin lanean eta bestan, egun zoragarri bat pasa dezagun!

17


18


19


ARANTZAKO MENDI ITZULIA

21


22

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAK Ikasturte honetan ere eskolako ikasle batzuek sariak jaso dituzte hainbat ipuin lehiaketetan. Hona hemen saritutako idazlan batzuk:

Noelia Almandoz 2012ko mikroipuin lehiaketan aipamen berezia jaso du Antolatzailea: Nafarroako Euskara Kultur Elkargoa

HOSTOAREN BIZIA Zuhaitz batean jaio zuhaitz batean hazi zuhaitz baten adarretatik mila gertakizun ikusi. Egun batean da udazkena iritsi, eta haize golpe batek dit erraietatik erauzi. Orain da haizea nire euskarri. Berari esker dut mundua ikusi. Baina iritsi da eguna gurekin da negua. Haizea joan da eta harekin batera ni ere banoa BATMINILAIYINYER

23


24

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAK

Judith Etxeberria Bortzirietako Ipuin Lehiaketan saritua. Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Liburutegia.

ZURE ERRUA DA! Miren zazpi urteko neska bat da eta bere ahizpa txikiarekin eta gurasoekin bizi da, erreka bazterrean dagoen etxe batean. Bere ahizpak Nerea izena du eta oraindik ez du urtebete ere. Miren ohartzen da aita eta amak denbora gehiago eskeintzen diotela Nereari, berari baino. Orduan zeloak hasten zaizkio eta eguneroko bat idazten hasten da.

2006-ko Irailaren 20-a Eguneroko maitea, gaur da idazten dudan lehenengo eguna, eta arraroa da hori niretzat, ez zaidalako idaztea asko gustatzen, baina bueno nire ahizparekin nazkatuta nagoelako eta ezin dizkiodalako nire arazoak inori kontatu idazten dut. Nire gurasoak beti Nerearekin daude. Jolasten hasten naizenean ixilik egoteko esaten didate, esnatu egingo dudala, ez baditut etxeko lanak ulertzen eta laguntza eskatzen badiet, nekatuta daudela edo beste aitzakiaren bat ateratzen didate eta ohean nagoenean ipuin bat kontatzeko eskatzen dietenean, ezin dutela lanpeturik daudela esaten didate. Orain ere Nerearekin daude eta ni, berriz, nire logelan eguneroko polit hau idazten.

2006-ko Irailaren 21-a Kezkatzen hasita nago, orain dela gutxi nahi gabe Nerea esnatu dut eta gurasoak ikaragarrizko erretolika eman didate. Etxetik joateko asmotan nago, Itziar nire lagunik onenaren etxera. Ongi pentsatzen hasita nire gurasoak ez naute asko faltan botako, beti Nerearekin daude eta pentsatu dut gutun bat idatzi eta sukaldeko mahaiaren gainean utzi eta Itziarren etxera joango naizela. Gutun hauxe idatziko diet: Aita eta ama, Miren naiz eta gutun hau idazten dizuet etxetik noala abisatzeko. Ez dakit axola zaizuen, baina zuen artean traba sentitzen naiz. Ez bilatzen hasi, alferrik duzue eta. Hirurak pozik eta zoriontsu bizi zaiteztela ni ere zoriontsua izaten saiatuko naiz. Maite zaituztet Miren. 2006-ko Irailaren 22-a Bai, etxetik alde egin dut, esan dudan bezala sukaldeko mahaiaren gainean gutuna utzi diet eta Itziarren etxera etorri naiz. Biak elkarrekin egingo dugu lo eta Itziarri esan diot bere gurasoei ezer ere ez kontatzeko; hauxe da gure plana: Ilundu harte hemen egongo gara, Itziar eta ni jola-

25


26

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAK sean, zortziak aldera agurtu eta bere lorategitik barna joan eta lehiotik bere logelara sartuko naiz. Plan hau niri bururatu zait eta espero dut ongi ateratzea.

2006-ko Irailaren 23-a Gaur, egun guztia logela honetan sartuta nago, asper-asper eginda. Itziarrek zer edo zer ekartzen zidan jateko, eta Itziarren ama mandautuak egitera joaten zenean sukaldera joan eta janari-sobrak jan ditut. Egia esan gurasoak faltan botatzen hasi naiz eta agian Nerea ere pixka bat ere. Baina ala ere ez naiz etxera bueltatuko.

2006-ko Irailaren 24-a Gaur poz-pozik nago, nire etxean nagoelako. Itziarren logelan irakurtzen hasi naiz eta lokartu egin naiz eta batbatean nire logelan agertu naiz. Nire gurasoak nire bila joan dira Itziarren etxera. Esnatu eta gurasoak esan didate Nerea txikia dela eta pazientzia behar dudala, baina ez pentsatzeko Nerearekin denbora gehiago egoten direlako, ni gutxiago maite nautela, biak berdin-berdin maite gaituztela, eta orain poz-pozik nago hemen nire ahizpa Nerearekin.

27


28

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAK

Oihana Etxeberria Bortzirietako Ipuin Lehiaketan saritua. Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Liburutegia.

GANBARA Dena 2002-ko pazko egunean hasi zen, nik 4 urte nituen, eta nire eta nire lagunen familiak nire aitona-amonen etxera joatekotan ginen bazkari eder bat egitera. Nire amonak Plaxida du izena eta aitonak Gerbasio. Nire aitonamonen etxea ondoko herrixka batean dago eta joateko geratu garenak, auto askotan joan beharrean, gure etxe ondoko aparkalekuan geratu ginen autoak aukeratu eta aitona-amonen etxera joateko. Nik oso ondo pasatzen dut haien etxean, amonak egiten dituen pasteltxoak jan bitartean aitonaren arrantzatzeko tresnekin jostatzen naiz, nahiz eta nahiko arriskutsuak izan. Aitona Gerbasiok denetarik dauka, baita arrantzatzeko arropa ere. Denak prestatu ginenean abiatu ginen, eta iritsi ginenean amona Plaxida negarrez irten zen. Oso arraroa izan zen hura, nire amona beti baitago alai, baina horrek orain ez du axola, nire amonari zer gertatzen zitzaion jakin beharra genuen, zer gertatzen ote zitzaion galdetu genion eta orduan eta negar gehiago egiten hasi zen azkenean kontatu zuen arte: amonak eta aitonak eztabaida izana zuten, bazkarirako mahaia jartzeko platerekin, amonak bere amaren luxuzko platerak jarri nahi zituen eta aitonak platera zikinak.

Amonak uste zuen gogorregia izan zela eta etxetik alde egin zuela eta oso damututa zegoen. Baina nik uste aitonak ez zuela hain bihotz gaiztoa amona bakarrik uzteko. Amona dena kontatzen ari zenean etxe barruan geunden eta ni eta nire lagunak jostatzeko zerbaiten bila genbiltzan aitonaamonen logelan, egongelan etab baina ezer ez, eta amonarengana joan nintzen galdezka non ote zeuden jostailuak. Amonak erantzun zidan, ez zegoela jostailurik guk ondo pasatzeko modu bakarra ganbaran zeuden aitonaren arrantzarako gauzekin zela, eta aitonaz gogoratu zenean berriro ere malkoak irteten hasi zitzaizkion, ezin izan zion negarrari eutsi. Amonak esan bezela ganbarara joan ginen eta atea ireki genuenean hots arraro bat entzun genuen, beldurgarria, denon artean argia piztera iritsi ginen, bata bestearen gainean jarrita, eta gero aurreratz jo genuen atea itxi ondoren eta hara non zegoen aitona Gerbaxio. Lehenengo gauza galdetu ziguna ea atea itxi ote genuen izan zen eta bai itxi genuen. Gu saiatu ginen irekitzen baina jai, handik ezin ginenez irten aitona bere gaztetako istorio zirarragarri bat kontatzen hasi zitaigun. Eta hau izan zen historia:

29


30

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


ARANTZAKO HERRI ESKOLAKO IKASLE SARITUAK 1966-ko uztailaren 4-ean hasi zen dena, bere taldeko itsasontzian zegoen eta itsasaldean oso haize zakarra hari zuen. Aitona itsasoan zegoen eta antxoa arrantzan zebilen, denboraldi haietan antxoak oso ugariak izaten ziren, eta arrantzaleek nahi adina arrantzatzeko aukera zuten, geroz eta gogorrago zebilen haizea, eta jadanik ere euri tanta batzuk ere hasiak ziren, aitona eta bere lagunak beldurtuta zeuden, oso itsasontzi zaharrean baitzebiltzan. Gero eta euri gehiago hasi zuen, eta itsasontzia orduan eta zakarrago mugitzen zen, zakarrago, bortitzago, gure aitona eta bere lagunak beldurtzen hasiak ziren. Ezin zuten arrantzan jarraitu, portura hurbiltzen hasi behar zuten , baina halako zaparradarekin ezin zuten aurreratu, ezinezkoa zen. Halako batean oihu batzuk entzun zituzten, aitonaren lagunetariko bat uretara eroria zen, orduan bere laguna ezinean ari zen uretatik irten nahian, baina ezin zuen. Orduan aitona gerritik soka batekin lotu zuten, eta uretarantz salto egin zuen, han bere laguna kontzea lortu zuenean itsasontzira igotzeko eskailera zaha-

rretara hurbildu zituzten, itsasontziaren gainean zeudenak. Itsasontzira atera zirenean, segituan biak arropak kendu eta manten azpian jarri ziren. Gaua ahal izan zuten bezala pasa ondoren, segituan biak arropak kendu eta manten azpian jarri ziren. Gaua ahal izan zuten bezela pasa ondoren segituan, goizean-goiz portura iritsi ziren eta han aitonarekin uretan egon zen laguna jaitsi zuten lehenik oso eri baitzegoen. Denak jaitsi zirenean, segituan medikura eraman zuten eria, eta azkenean hura sendatu zenean ez ziren gehiago itsasontzi hartan ibili, eta itsasontzi berria egin zuten. Aitona istorioa amaitzera zioanean ganbarako atea ireki zen, amona zen, eta oso pozik jarri zen aitona Gerbaxio han ikusi zuenean. Urte hartako pazko eguna ez hain ongi hasiak bukaera polita izan zuen; eta hori da garrantzitsuena. Beti aurrera begiratu behar baita eta ez iragana nahasi, zerbaitek hasiera txarra izan arren beti izan behar da esperantza eta horrela bukatu zen urte hartako pazko eguna, inoiz baino hobeto.

31


32

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

EUSKARA ERE EGUZKITARA UDA HONETAN Aspaldian ohikoa den bezala, aurten ere uda barnetegiak antolatu ditu AEKk. Batzuk bukatu dira, baina beste batzuk martxan jarraitzen dute egunotan. Urte honetako leloa, Atera euskara eguzkitara, udan euskara ikasiz eta praktikatuz gozatzeko gonbidapen argia da. Izan ere, udan euskara ikasteko aukerak ugaritu egiten dira, eta horren isla dira hiru hilabetean zehar (Arantzan uztailean eta abuztuan) burutzen diren era guztietako ikastaro eta barnetegiak. Marian Astigarraga AEKren uda ikastaroetako arduradunak azaldu duenez, “euskaltegietan eskaintzen diren hiru, lau eta bost orduko euskalduntze ikastaroez gain, aurten euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenekin gogoratuta, 3. edo C1 maila (EGA) on line egiteko aukera ere eskaini dugu”. Haatik, udan ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen da, eta hori horrela izanik, barnetegi mota ezberdinak antolatzen ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian, ikasleei egun osoan euskaraz bizitzeko aukera ederra emanez. Horrenbestez, Astigarragak dioenez, “barnetegiak ikasleari bere ikas prozesuan aurrera egiten

ez ezik, urtean zehar ikasitakoa finkatzen ere laguntzen dio, baina, batez ere, mintzamenean edota erabiltzeko ohituran sakontzen du”. AEK-k eskaintza integrala egiten du barnetegietako ikasleentzat: azpiegitura, jatordu guztiak, eskola orduak, herritarrekiko harremanak... Eta ezin ahaztu irakasleak, “barnetegietara joaten direnak oso arituak izaten direlako. Eskarmentu handia izaten dute, gehienak, urteetan barnetegietako irakasleak izateaz gain, neguan ere euskaltegietan aritzen direlako”. Arantzan eta Foruan eskaintzen diren euskalduntze barnetegiek, esate baterako, bi aste irauten dute. Eskolak goizez eta arratsaldez ematen dira, egunean sei-zazpi ordu, eta “euskalduntze prozesuarekin jarraitzeko aproposak dira”, Astigarragaren esanetan. “Duda barik, barnetegiak ikasteko beste modu bat dira, eskolez gain, txangoak eta tailerrak egiten direlako. Ikasleak hartu dituen herriko biztanleekin harremanetan jartzeko ekintzak antolatzen dira, baita ingurua ezagutzeko irteerak ere. Gainera, euskaraz bizitzeko eta lagun berriak egiteko aukera ematen dute”.

33


34

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


A R A N T Z A

k o

Azterketak prestatzeko barnetegiak, ordea, bereziak dira edukiei dagokienez, eta eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi: “Dena dela, ikasle hauek aisialdirako tartetxoak ere izaten dituzte, eta eskolak ahalik eta arinen ematen saiatzen gara”.

Bestalde, familientzako barnetegiak aukera paregabea izaten dira kide guztiak ia euskaldun osoak diren (edo euskalduntzeko bidean dauden) familietan euskaraz komunikatzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute. Hala ere, bada leku batean geldirik egotea gustuko ez duen jendea, batez ere, udan. Ikasle horientzat naturarekin

b e s t a k

2 0 1 2

harreman estuan egiten diren barnetegiak antolatzen ditu AEK-k: “Iratikoa tarteko aukera da” dio Astigarragak, “euskara eskolez gain, inguruko mendietara txangoak egiteko aukera eskaintzen duelako”. Baina ibiltarietan, oinez zein bizikletaz egiteko horietan, ez dago eskola ordurik, “batez ere, mintzapraktikara bideratuta daudelako; hala ere, arduradunak irakasleak izaten dira eta beti egoten dira prest edozein zalantza argitzeko. Gainera, tokian tokiko euskalkien eta ohituren lanketak egiten dira”. Oinezko barnetegia uztaileko lehen hamabostaldian egin zen; txirrindulariena, berriz, abuztuaren 4tik 19ra. Bizikletaz egiteko barnetegia antolatzeko orduan, AEK-k gogoan izan ditu Arantzako festak; ondorioz, abuztuaren 15eko etapa Urepele eta Arantza artean gauzatuko dute, gaua bertan igaro eta, bide batez, jai giroaz gozatzeko asmoz.

35


A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2

ARANTZAKO EUSKARA BATZORDEA Herriko hainbat lagun hilero biltzen gara euskararen alde lan egiteko: ➢ Arantzan solaslagun taldea sortzen lagundu dugu. Batzordekide bat laguntzaile gisa ari da mintzapraktika behar duten euskara ikasleekin. ➢ Urtero bezala, Arantzako Kultur Egunetan hainbat ekitaldi antolatu ditugu: solasaldia, haurrentzako ekitaldiak eta bertso afaria. ➢ Martxoan bilera berezia egin dugu euskararen egoerari buruz gogoeta egiteko. Honako arlo edo gai hauek izanen ditugu lehentasuntzat ondorengo urteotan: helduen euskalduntze-alfabetatzea, euskararen erabilera, bereziki gurasoen artean eta familian, eta euskararen kalitatea. ➢ Berria egunkaria ezinbertzekoa da euskararentzat, eta bizi dugun krisi sakonaren ondorioz egitasmoa kolokan dago; herritarren laguntzarik gabe itzaltzeko arrisku bizian. Horregatik, Zure ziztada behar dugu kanpaina abiatu dute. Arantzako Euskara Batzordeak mezua herrian zabaldu du, Berriaren aldeko ekarpenak lortzeko. Lan horri esker, dagoeneko hainbat aranztarrek euren laguntza eman diote Berriari, eta oraindik ere bada aukera ekarpena egiteko. ➢ Euskara batzordearen ekimenez, Bortzirietako euskaltegiak ikastaro berezia eskainiko du Arantzan helduek euren euskara maila hobetzeko: aldizkari eta egunkariak eroso leitzeko, seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko, udalarekin harremana euskaraz erraz izateko, etab. Ikastaroa 40 ordukoa izanen da, eta irailetik aitzinera horren berri emanen dugu.

Bertze gairen bat lantzeko beharra ikusten baduzu, animatu eta etorri. Batzordeak irekiak dira: edozein herritar edo elkartek parte hartzen ahal du. Hilean behin biltzen gara, ortziraletan. Hurrengo hitzordua irailean izanen da. Animatu eta etorri, Guztion ekarpenekin aberasten da batzordea, eta hobekiago egiten euskararen aldeko lana!

37


38

A R A N T Z A

k o

b e s t a k

2 0 1 2


Argitaratzailea: Arantzako Udala Lege gordailua: NA 1281-2012

Arantzako bestak 2012  

Arantzako Udal programa 2012

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you