Issuu on Google+

EZKONTZA GEHIGARRIA 2011 | | | | | |

ERAZTUNAK ANDREGAIAREN SOINEKOA MUTILAREN JANZKIA ANDREGAIAREN ORRAZKERA ANDREGAIAREN MAKILLAJEA JATETXEA

| | | |

EZTEI-BIDAIA LOREAK ARGAZKI ERREPORTAJEA GONBIDAPENAK


12 |

ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

EZKONTZA GEHIGARRIA

Gustuko duzun eraztun parea aukeratu duzu? ERAZTUNAK

Eraztunak funtzio garrantzitsua betetzen dute ezkontzan. Beraz, aukeraketa egiteko astia hartu beharra dago. Gaur egun, estilo eta material ugaritan aurki daitezke. Klasikoen artean urre gorrizko eraztunak daude. Urre zuridunek ere gero eta harrera hobea dute. Urre mota biren arteko konbinazioak ere badaude merkatuan. Eraztunak aukeratzerakoan harribitxiz hornitutakoak nabarmentzen dira. Diamantea da harribitxien artean gehien erabiltzen dena. Egun horretan distira egin behar du, inoiz egitekotan.

ILEA

Ezkongai bakoitzak bere neurrira egindako jantzia aukeratzeko ordua

Ezkontza antolatzerakoan hartu behar den erabaki garrantzitsuenetakoa jantzia aukeratzea da. Eskaintza ugariak, batzuetan, lana erraztu beharrean zaildu baino ez du egiten. Norberak egun horretan gustura jantziko duen arropa bilatzea da jomuga. Jantziak probatzen hasteko ordua da.

Ezkontza egun berezia denez, arroparena ilusioz egin beharreko aukeraketa da, emozioz betetako egun horretako elementu garrantzitsua baita. Ezkontza egunerako jantzia bilatzeak badu bere zailtasuna. Diseinatzaile handienetatik denda apalenetara joan aurretik, zer nahi dugun argi izan behar dugu. Emakumeen kasuan, soinekoak katalogoetan ikustea ez da nahikoa. Janzterakoan nola gelditzen den jakitea da garratzitsuena. Dendara joan eta behar adina jantzi probatzea da garrantzitsuena, neurrira egindako hori topatu arte. Modako azken joerek estilo klasikoaren aldeko apustua egiten dute. Soineko laburrak eta forma desberdinak nagusi dira pasareletan. Hala ere, ezkontza gehienetan ezkongaiek aukeratzen dituzten jantziek klasikotasuna dute ardatz. Beraz, modako joeretan inspiratutako soinekoaren bilaketa dago abian jarri beharra. Ezkongai bakoitzarentzat janzki bat dago. Soineko hori topatzeko estiloa definitu beharra dago. Minimalista, modernoa, printsesa estilokoa, erromantikoa edo bukolikoa. Bakoitzak bere gustuen arabera aukeratu dezake. Arropa hori zer materialez osatu erabakitzea da hurrengo pausoa. Josketa arras landua dutenak, harribitxietatik hasita brodatuetaraino, aukera zabala dago. Arropa sinpleena ongi aukeratutako gerriko edo osagarri batek bete dezake.


ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

GIZONEZKOEN JANZKIA Klasikoena ezkongaiak txakea eramatea da. Tradizioaren arabera lebita beltzak faldoiekin eramatea, marradun prakak eta txaleko grisa. Ezkongaiaren eta testiguen jantzia da. Bertsio grisa ere badago, baina ezkongaiak bakarrik eraman dezake, goizeko ezkontzetan. Beste aukera batzuk ere badaude. Trajea txalekoarekin eramatean, arropa hori beste momentu baterako aprobetxatu daiteke. Gizonezkoek txaleko eta korbataren koloreak aukeratzea dute hartu beharreko erabakietako bat. Batzuek janzki osorako beltza aukeratzen dute. Beti ere, emaztegaiaren soinekoaren koloreak ezagutzea komeni da bi jantzien koloreak estilo berekoak izan daitezen.

| 13


14 |

ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

EZKONTZA GEHIGARRIA ILEA

Nola orraztu norbere estiloari eutsiz, baina ukitu erromantikoarekin

Apaingarriek orrazkerari ukitu pertsonala ematen diote, eta orrazkera osatu dezakete. Estilo bakoitzerako apaingarri egoki bat aurki daiteke, aukera zabala dago eta, gainera hainbat eratara erabil daitezke. Loreak apaingarri moduan eramatea klasikoa da, baina orain ere boladan daude. Ezkontzarako orrazkera egokia aukeratzerako orduan, kontuan izan behar da zer estiloko soinekoa eramaten den, aurpegiaren forma eta, batez ere, garrantzitsua da orrazkerarekin eroso sentitzea eta identifikatzea. Aurten berriena ukitu erromantikoa eta orrazkeretan trentzak erabiltzea da; hainbat eratan orraztuak izan daitezke: alde batera, handiak, txikiak... ILEA SOLTE EDO BILDUA? Emaztegaiaren galdera ohikoena izaten da: ile-a solte edo bildua? Hoberena da norberak daukan estiloa segitzea. Ezkontzarako itxura erabat aldatuz gero, mozorrotuta ikusteko arriskua dago. Beraz, beti ilea solte erabiltzeko ohitura dutenek, kontrolatutako ondak eta alde batera orraztutako kopeta-ilea eraman dezakete. Hala ere, egun berezia izanik, beharbada estiloa aldatzeko gogoa izan daiteke. Melena nahi bezala eraman daiteke: lisoa, kixkurtua, ausarta... guztiek estilo naturala eskaintzen dute. Ile erdi bildua ere arras eramangarria da, eta aurpegi-forma guztietan ongi ematen du. Baina, egokiena ile kizkurra dutenentzat izan daiteke. Mototsak moda-modan daude, era ugaritakoak; altuak, baxuak, printsesarena edo italiarrak... Motots italiarrak buruaren goialdean orrazten direnak dira, aurpegi borobila dutenentzat ez da gomendagarriena. Ile luzapenekin egindako bolumen handiko orrazkerak ere aipatzeakoak dira. ILEA LABUR MOZTUA Ile labur eta lisua eramaten baldin bada, koloreak garrantzia hartzen du; beraz, kolorearekin jokatu eta erreflexu batzuk emanez gero bolumena eta mugimendua lortuko da. Apaingarriek ere garrantzia berezia hartzen dute, orrazkerari ukitu berezia emanen diote eta. Ile laburra belarritako luzeekin eramatea aproposa izan daiteke. APAINGARRIAK Ilea labur zein luze eraman, apaingarriek ukitu pertsonala ematen diote orrazkerari, eta orrazkera osatu dezakete. Era askotako apaingarriak daude; tiarek arrakasta handia dute, eta loreak ilearen apaingarri eramatea aspaldikoa bada ere, moda-modan segitzen du gaur egun. Kapelak ere maiz erabiltzen dira.


ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

MAKILLAJEA

Makillaje naturala, leuna eta iraunkorra da ezkontzarako gehien aukeratzen dena

Orrazkera eta makillajea soinekoaren osagarri direla eta, kontuan izan ezkontza eguna ez dela aproposena aldaketekin proba egiteko

Makillatzeko orduan kontuan hartu behar da ezkontza zer ordutan izanen den, zer soineko eramanen den, zein den loreen kolorea, orrazkeraren estiloa eta ilearen eta begien kolorea. Baita emaztegaiaren pertsonalitatea ere, bertzeak bertze. Sinplea baina aldi berean elegantea den makillajea da ezkontzetan normalean erabiltzen dena; makillaje leuna eta fina. Estilo erromantikoa da gehien aukeratzen dutena. Elegantzia ematen duen makillajea, distiratsua baina naturala. Ezkontza gauez baldin bada, makillaje indartsueta sentsualagoa eramateko joera dago. Makillajearen oinarria aukeratzerakoan aunitz irauteko eta argazkien flashak jasotzeko egokia dena aukera behar da. Betileentzako maskarak urararekin joaten ez dena izan behar du, egun berezia izanik hainbatek hunkiturik negar egiten du eta. Kolorete arrosa, melokotoi kolorekoa edo marroiak dira hobekien ematen dutenak. Emaztegaiak eroso egoteko garrantzitsua da makillajea sinplea izatea, eta ez sutsuegia.

| 15


16 |

ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

EZKONTZA GEHIGARRIA JATETXEA

Erosotasuna eta kalitatea dira otorduaren baldintza nagusiak Mahaiburuak gonbidatu guztiek ikusteko moduan egon behar du

Ezkontz-zeremoniaren urduritasunaren ondotik, gozatzeko tenorea ailegatzen da. Hurrengo urratsa otordua da, senar-emazteek ospakizuna baino hilabete batzuk lehenagotik aukeratu beharrekoa. Horrelakoetan, dena kontuan hartu behar da emaitza perfektoa izan dadin. Lekuaren aukeraketa, mahaien kokapena, menu zehatz baten hautua edo ondotik datorren bestaren ospakizuna, senar-emazte berrien gogoan geldituko dira bizi diren artean. Arrazoi honengatik, erabaki garrantzitsu hauek hartzen laguntzeko aholku batzuk segitu behar dituzte bikoteek. Hasteko, oinarrizkoa da jakitea zer gisako ospakizuna nahi den. Ohiko otordu bat aukeratzen baldin bada, hotel edo jatetxeek eskaintzen dituzten jangeletako bat hartu beharko da, 100 eta 300 pertsona artean hartzen ahal dituztenak eta horrelako ospakizunak antolatzen ohitua dagoen langilegoa daukatenak. Familia aunitzentzat mahaien kokapena egiazko buruhastea izaten da, protokoloaren arauak segitzea ez baita erraza izaten batzuetan. Hauen arabera, mahaiburuak edo presidentzia mahaiak lehentasuna izan behar du jangelan eta areto osotik ikusteko moduan egon behar du. Mahaiburuan senar-emazteak eta hauen gurasoek egon behar dute. Gainerako mahaiak, hurbiltasun edo kidetasun irizpideen arabera kokatu behar dira. Honela, senarraren senideak mahai batean, emaztearen senideak bertze batean, bateko eta bertzeko lankideak bertzean‌ Gainerako mahaikideekin hurbiltasuna eta solaserako aukera izatea komeni da. Orokorrean,


ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

mahai bakoitzean hamabi lagun baino gehiago izatea ez da komenigarria. Egokiena sei eta hamar lagunen artean jartzea da., baina hau gonbidatu kopuruaren eta aretoaren banaketaren arabera aldatzen ahal da. Bertze aldagai garrantzitsua menua da. Senar-emazteak produktuen kalitateaz eta kopuruaz kezkatuak egoten dira, baina konbinazio orekatua izatea ere garrantzitsua da. Normalena sarrerako arinak eta beroak, arrainarekin konbinatzea da. Aipatzekoa da herrigunetatik urrun dauden jatetxetan, ezkontza paketearen barrenean garraioa ere sartzen dutela batzuetan. Honela, gonbidatuek otorduaz gozatzerakoan ez dute trafikoaz edo edariaren eraginaz kezkatu beharrik. Bazkalondoko bestak ere badu bere garrantzia, lotsak alde batera uzteko garaia izaten baita, dantza eta irri artean. Horretarako ere, espezialdutako orkestak izaten dira. Denak bat egin behar du, ezkontz-eguna bikotearen bizitzako egunik zoriontsuena izan dadin.

EZKONTZA AURREKONTUA

Sakel guztietarako ezkontzak daude

Zenbat balio du ezkontzeak? Zenbat gastatu behar da ezkontza batean? Aurrekontuak zerikusi handia dauka gonbidatu kopuruarekin, jatetxearen kategoriarekin eta aukeratutako menuarekin. Zenbaki bat ematea zaila da, baina gaur egunean, ezkontzako gastuak, bikoteko, 20.000 eta 35.000 euro artekoak izaten dira. Zatirik handiena otorduak eramaten du, gastuen %55 baino gehiago egiten baitu, %11 ezkontzarako jantziak, oinetakoak eta osagarriek eramaten dute eta %9 inguru ezteibidaira bideratzen da. Otordua, garestiena Arlo honetan bikoteak ez dira xuhurkerian ibiltzen, izan ere, beharbada gonbidatuak ez dira bertze xehetasun batzuetaz ohartuko, baina otordutik inpresio txarrarekin ateratzen badira, ezkontzak porrot egin duela erraten ahal da. Beraz, aurrekontuaren zatirik handiena otordura bideratzen da. Ehun gonbidatuko bazkari batean, banaz bertzeko prezioa ez da 8.000 eurotik jautsiko. Kalkuluak egiteko, otordu eta barra libre ekonomiko bat, banaz bertze gonbidatu bakoitzeko 90 eurotan aterako zaigu. Ezkontza garestiago batean, gonbidatu bakoitzeko 135 eurora ere ailegatzen ahal da, kontzeptu berarengatik.

| 17


18 |

ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

EZKONTZA GEHIGARRIA EZTEI-BIDAIA

Itsasontzian bidaiatzeko aukera ugari daude Nozbait itsatsontzian ibili bazara, ongi jakinen duzu esperientzia ahaztezina dela

Itsasontzi batean bidaia egitea baino gauza erromantikorik ez omen dago bikote batentzat. Eskaintzen dituzten zerbitzuak dira abantailen artean kontuan hartzekoak: jatekoa, edatekoa, dibertimenduak, ikuskizuna‌ Ur gainean dabilen hiri bat bezala da, bere ibilbidean hainbat toki ezagutzeko aukera ematen duena, maletekin harat eta honat ibili gabe, batetik bertzera denbora alferrik galdu gabe, aieroportuetan informazioa bildu beharrik izan gabe‌ Itsasontzi hauetako batean bidaiatuz gero, seguru aski urteurren batean berriz itzuliko zarela.


ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

Itzuli bat Karibe aldean Bidaia laburrak edo luzeak, urrunago edo hurbilago. Norberaren nahiaren arabera egokitutako aukera zabala da. Urrutiago joan nahi dutenek hortxe dute Karibe eta, hurbilago nahi izanez gero, Europa aukera ona da. Karibe aukeratzen den kasuetan, bidaia gehienak Miami, Puerto Rico edo Fort Lauderaletik abiatzen dira. Panamako kanalean sartzen diren ibilbideak ere badira, eta Karibeko uharteetan geldialdiak egiten dituztenak ere bai. Karibetik Antilletara, Karibetik Bahamara edo Karibetik Mexikora egiten diren itsas bidaiak estimatuak izaten dira. Hori bai, zenbat eta lehenago erreserbatu, orduan eta hobeki. Europan Europan barna ibiltzeak ere baditu abantailak. Itsasontzi barreneko esperientziaz gain, kontinente zaharretik adierazgarriena dena ezagutzeko aukera eskaintzen baitu. Atlantikoan edo Adriatikoan barna, Europa iparraldean, Fiordo eta Eskandinavian, Balear zein Kanariar uharteetan, Greziako uharteetan, Baltikoan, Mediterraneoan... Horiek izaten dira aukeratuenak. Helmuga edozein dela ere, bidaia ahaztezina izanen da ezkonberrientzat.

| 19


20 |

ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

EZKONTZA GEHIGARRIA LOREAK

Lore bakoitzak bere adiera du

Ospakizunaren arabera, lore-xorta modu ezberdinean apainduko da eta ezaugarri jakinak izanen ditu

Egun handia hurbiltzen ari da eta emaztegaiak jarriko dituen apaingarriak aukeratuak daude. Horietako bat, denboraz aukeratu eta arreta eskaini beharrekoa, ospakizunean eramanen duen lore-xorta edo erramua da. Izan ere, lore-xortak alaitasuna, kolorea eta usain berezia emanen dio egun berezi horretako xehetasun bakoitzari. Eta ez bakarrik lorexortak, ezkontzako gainerako eremu eta giro guzietan ere (senargaiaren paparra, ezkongaiak eramanen dituen autoa, ezkontza eginen den lekua, jangela‌) lore apaingarriek ezaugarri horiek izanen dituzte. Loreen inguruan hizkuntza propioa sortu da, eta horrela, lore bakoitzak esanahi berezia dauka, emozio edo sentimentuak adierazteko orduan. Adibidez, larrosa gorriak maitasunaren ikur dira, horiak adiskidetasunarek, margaritak inozentzia eta garbitasunarenak‌ Lore-xortari dagokionez, aukeratzen lagunduko duten arau orokor batzuk badira. Lehenik, andregaiaren ilearen eta larruazalaren tonua kontuan hartu behar da. Azal eta ile beltzarana edo iluna baldin badu, xorta biziagoak erabiltzen ahal dira, kolore fuksia edo horiekin. Aldiz, andregaiak ile horia edo azal txuria baldin baditu, konbinaziorik egokiena kolore urdinekin edo pastel tonuekin lortuko da. Ilegorriek, berriz, laranja bezalako kolore indartsuak dituzte lagunik onenak bere ilea nabarmentzeko. Ezkontzaren arabera, lore-xorta modu batean edo bertzean aurkeztuko da. Ezkontza klasikoa bada, emaztegaiak bouquet xinple bat aukeratu beharko du, zurtoin laburrekoa, telan bildua eta modu elegantean apaindua. Lorerik egokienak larrosak, kalak, orkideak, peoniak eta hortentsiak dira, pastel, krema edo zuri kolorean, fideltasunaren sinbolo den untzaren kolore berdearekin konbinatuak. Horrelako xortetan gorri, larrosa eta lila koloreak ere erabiltzen dira erromantizismoa adierazteko. Emaztegaiaren pertsonalitatea ere adierazi behar du xortak eta bere jan tziarekin ezin hobe konbinatu behar du. Bertze aukera lore bakarra eramatea da, kala edo eguzkilore bat, edo bertzela zurtoin luzeko lore batzuk, elkarlotuak. Lirioak, tulipanak eta orkideak ere aukera ona dira eta koloreari dagokionez, monokromatikoa edo elkarrekin modu egokian bat egiten duten koloreak izan daitezke. Ezkontza eliza edo eraikin zibil batetik kanpo egiten bada, lore-xortarik egokiena kaskada forma duena izanen da, edo bertzela itxura bukolikoa duen bouquet ttiki bat, margarita edo bioletekin, adibidez. Xorta hau apaintzen bukatzeko ideia ona da adaxkak, iratzeak edo labanda loreak jartzea, usain oso berezia emanen baitiote.


ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Aparteko egun baten kontakizuna osatzeko irudiak

Argazkilari eta diseinatzailei dagokionez, sormenari eskaintzen zaion denbora da eskontzako argazki bilduma desberdin eta bakar bihurtzen duena. Sormena garatzeko, denbora da garrantzitsuena. Argazkia ona izateko, ezkongaiak gustura egotea eta natural agertzea bilatzen dute

Argazki politak egitea bakarrik ez, argazkiak ongi konposatuta egotea bilatzen da argazki album batean. Argazkilari batek inprobisatzen jakin behar du baina, hala ere, aurrez pentsatua eduki behar du zer nolako erreportajea izan behar den gutxi gora behera. Horretarako argazkilariak eta ezkongaiak elkar ezagutzeko hitzorduak egiten dituzte aurretik. Helburu nagusia, jasoko duten argazki albumarekin identifikatuta eta gustura sentitzea da. Ezkontza bat argazkilariarentzat istorio bat kontatzea dela diote, ikusten dena kontatzea dela argazkilariak egiten duena. Ezkontza baikotzari berezitasuna eta xehetasunak bilatzea. Ezkontzen direnentzat, gauza aunitz dira egun horietakoak, denaren jabe izan ahal izateko. Ohartu ere ez dira egiten hainbat gauzetaz, eta horixe da, hain zuzen ere, albumaren funtzioa: bertara jo eta eguna izan denaren marrazki bat bilatzea. Argazkiak ikusten dituztenean ohartzen dira, batez ere, egun horretako xehetasun askotaz. Ezkontza egunean gehienetan bi argazkilari joaten dira, eguna hainbat ikuspuntutatik ikusteko. Bertzalde, lan bakoi tzari ahalik eta denbora gehien eskaini ahal izatea eta momentu bakoi tzerako behar den denbora izatea de garran tzitsuena.

| 21


22 |

ttipi-ttapa | 537 zbk.

2011.03.03

EZKONTZA GEHIGARRIA GONBIDAPENAK

Klasikoak? Umoretsuak? Estilo guztietako gonbidapenak

Katalogoetan galtzeko adina aukera dago gonbidapenen merkatuan. Dotoreak, xumeak, koloretsuak, umoretsuak... Nahi izanez gero, norberak diseinatzeko materiala ere bada esku-eskura. Ezkontzako gainerako detaile guztien moduan, hau ere gustu kontua izanen da

Gustu guztietarako gonbidapen ereduak daude gaur egun. Kopia-dendetan katalogo ugari aurki genitzake, eta interneten ere orrialde askotan daude ereduak. Letra etzanekin idatzitako gonbidapen tradizionalak ez dira falta, baina gero eta gehiago dira letra arruntagoekin, marrazkiekin eta koloreekin jokatzen duten gonbidapenak. Loreen marrazkiak izaten dira ohikoenak gonbidapenetan; horra hor aukera bat. Bertzelako marrazkiak, baina, gero eta gehiago erabiltzen dituzte ezkongaiek, eta katalogoetan denetarik topa genezake. Bihotzak eta ezkongaien marrazkiak dira ohikoenak. Bikotekideen marrazkietan, era guztietako daude: maiteminduta xamur ageri daitezke, baina egoera barregarian ere bai, parranda giroak edo, adibidez bizikleta baten gainean ezkontzara ailegatzeko ahaleginak egiten. Eredu horietatik kanpora norberak bere eskuz gonbidapenak egiteko aukera ere badu. Izan ere, gero eta paper klase gehiago dago: koloretakoak, trama berezietakoak... eta tinta bereziko errotulagailu eta boligrafoak ere asko daude. Irudimen pixka batekin, gonbidapen txukunak egiteko moduan egon daiteke bikotea. Aukerak, milaka, beraz. Katalogoak hor daude, eta ahalik eta gonbidapen pertsonalenak egiteko bideak ere bai.


TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA. 537 ALEA