Page 1

Dibertsioa ez da oraindik amaitu Aurtengoan nabarmen luzatu dira inauterietako ospakizunak gure inguruan. Urtarrilean egin zituzten herri batzuetan eta otsailekoen ondotik, oraindik martxo hasieran emanen diote errematea aurtengoari dagokionez bertze hainbat herritan.

ARGAZKIA: ARTXIBOA

Lesakako Zaku Zaharrak karrikaz karrika ibiliko dira martxoaren 6an, igande ilunabarrean, aspaldiko usadioari jarraituz, pixontziekin haur eta helduak zirikatuz.

ozorroa jauntzi eta karrikara ateratzeko gogoarekin dabilena oraindik te-

M

norez dago gure inguruko hainbat herritan. Donamaria, Oiz eta Berroetakoen ondotik, asteburu ho-

netan izanen dituzte Senpere, Beintza-Labaien, Aniz eta Arantzan, eta otsailaren hondarreko as-

teburuan ospatuko dituzte Zigan, Igantzin, Saldiasen,Aranon, Ezkurran, Legasan‌ Eta aurtengoei dagokionez errematea Bera, Lesaka, Etxalar, Goizueta, Elizondo, Arizkun, Erratzu, Urdazubi, Zugarramurdi, Sara, Urroz, Narbarte‌ Oraindik ikustekoak gara aurtengo Berako Kaldereroak eta Inude eta Artzainak, Lesakako Zaku Zaharrak, Baztango Orakunde, Arizkungo Hartza, Erratzuko Damak, Goizuetako Zahagi Dantza‌ Guztiak ere gure inauteriei nortasuna eta berezitasuna ematen dioten ezaugarriak dira. Izan ere, inauteriak ospatzeko modu ezberdinak daude herri bakoitzean, tradizioak ere halakoak baitira. Eta inauteri tradizionalekin batera, hainbat eta hainbat inauterizalek mozorrorik bitxienak janzteko prest egonen dira, batzuk etxeko trapu eta arropa zaharrekin eginak eta propio erosiak bertzeak.


12 |

ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

ELIZONDOKO INAUTERIAK | martxoaren 3, 4 eta 5ean

Pili ARRIJURIA | Elizondoko inauterizalea

«Generalean gauza errazak egiten ditugu, etxeko arropa zaharrak erabiliz» Hogeita hamar urte bederen badaramazki Pili Arrijuriak inauterietan mozorrotzen. «Izugarri gustatzen zait» dio berehala gaia aipatzerakoan. Umeak izan zituenean izan ezik, gainerakoan beti atera omen da. Egun horietan gutienez lau mozorro desberdin erabili izan omen ditu Pilik. «Garai batean, astelehen goizean ikastolarekin, gero arratsean nire kontura, eta asteartean berdin, goizean mozorro batekin eta arratsaldean bertze batekin». Aurtengoa ere hasiak omen dira prestatzen. Normalean hilabete bat lehenago hasten dira. «Gauza errazak egiten ditugu, sobera konplikatu gabe, etxeko arropa zaharrak erabiliz. Niri horrelakoa gustatzen zait inauteria. Badut lagun bat beti galdetzen duena ea noiz egin behar dugun 'guapaz', arropa pollitekin eta. Niri, berriz, kituen modura gustatzen zait mozorrotzea» zehazten du Pilik.

Mozorro arrakastatsuak gogoratuz Oroitzapen onak ditu Pilik orain arteko mozorroekin. Behin, taldean Arkupeak elkarteko jubilatuenaz egin zuten. «Badakizu, Baztanesako autobusarekin Benidorm-era eguzki hartzera» eta han jubilatuek egiten duten gauza tipikoak egin zituzten. «Izugarrizko espektakulua sortu genuen, eguzki hartzen, dantzan…». Bertze urte batean, talde ttikiagoan, ijitu eta ahuntzarena egin zuten. «Garai batean kituak etortzen ziren eta ahuntzarekin espektakulua egiten zuten. Ahuntza bat eskatua genuen karrikan barna ibiltzeko baina, azkeneko momentuan ahuntzarik ez zegoela eta, azkenean nik egin behar izan nuela ahuntzarena. Arras ongi egon zen. Batzuk musika jotzen zuten eta nik ahuntzaren papera egiten nuen eskailerarekin. Diru dezente irabazi genuen jendeak ematen zuenarekin!» gogoratzen du Pilik. Lehen inauteri jendetsuagoak izaten zirela dio Pilik. Denborarekin erortzen joan da astelehen-astearteko martxa.«Beharrik orain larunbatarekin hasi dela egiten,eta arras ongi. Jende gehiago animatzen da. Niri, pertsonalki, igoal zitzaidan. Oroitzen naiz asteartean inauteria egitetik utzi zenean ni bakar bakarrik atera nintzela eskalez mozorrotua eta hantxe pasatu nuen egun osoan harat eta honat bueltaka aski ongi».


ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

ARGAZKIAK: PILI ARRIJURIA, ONDIKOL, BAZTAN IKASTOLA, ESKOLA PUBLIKOA

ELIZONDOKO INAUTERIAK | egitaraua

Duela bi urte aldatu zutenetik, badirudi finkatzen ari dela ortziral-larunbateko egitaraua Oilar Dantza edo Orakunde eguna martxoaren 3an ospatuko dute aurten Elizondoko ikastetxeetako haurrek. Hortxe emanen zaio hasiera 2011ko inauteriei. Eta hurrengo egunean, ortzilerien, inauteri giroan sartuko da buru-belarri mundu guztia.Goizeko 10etan mozorroen elkartzea eginen dute Gaztetxearen parean eta ondotik puxka-biltzeari emanen diote hasiera. Eguerdiko bi eta erdietan bazkaria eta arratsaldeko 4etan haurren desfilea (Elizondoko Eskola, Ikastola eta Haurtzaindegikoak). Eta desfilearen nekeak kentzeko, txokolate beroa eta dantzaldia haurrendako. Ondotik mozorroen ibilaldia musikarekin eta gaueko 10etan Jantziloren erretzea plazan. Larunbatean, martxoak 5, goizeko 11etan jarria dute hitzordua mozorroak elkartzeko. Zopak eta ziztor jatea izanen da Ikastolako Parkean. Ondotik, herrian barna ibiliko dira txarangarekin aperitiboak hartu bidenabar. Eguerdiko bi eta erdietan herri-bazkaria izanen daAntxitonea Jatetxean.Txartelak salgai daude dagoenekoz. Eta bazkariaren ondotik inauteri giroa nabarmenduko da karriketan. Izan ere, arratsaldeko seietan mozorroen desfilea izanen baita txarangak lagunduta. Oharra: Baliteke orduetan aldaketak izatea

| 13


14 |

ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

Maite SANZ | Berako inauterizalea

«Mozorro ikusgarriak egitearen ondorioz, orain ‘exijentzia-maila’ handitu egin zaigu» Maite Sanz eta bere lagunei aspalditik datorkie inauterietan mozorrotzearen zaletasuna. Aurtengoa 29. urtea izanen dute, nahiz eta bera,berriki defuntu bat izan duela eta,aurten ez den aterako. Kuadrilako gainerakoak bai ordea, eta dagoeneko horretan ari dira buru-belarri. Gaia aukeratzeko prozesua nola egiten duten galdetuta, «ez pentsa, zeremonia luzea izaten dugu» erantzun digu Maitek. «Tenorez hasten gara, urteberri ondotik». Bistan denez, ez diote inori kontatzen mozorroen gaia eta etxe batean edo bertzean hasten dira arropak prestatzen eta, horrekin batera, mozorroaren inguruko 'funtzio' guziak pentsatzen». Izan ere, mozorrotzearekin batera joaten baita 'espektakulu' pixka bat antzeztea.

«Mozorroa antzezteak du grazia»

Oroitzapen onak ditu Maitek orain arte prestatu izan dituzten mozorroez eta arrapaladan bota dizkigu hainbat eta hainbat: karrika garbitzailez atera zirenekoa, Maritxu arrain saltzaileaz (kamionetarekin karrikaz karrika ibili omen ziren oihuka arraina saltzen), dantzariz (dantzak ikasten ibili behar izan zuten frontoian), San Ferminetako entzierroa (suzko zezen baten aitzinean lasterka Altzateko Plazaraino ibili zirenekoa, arras asaldatuak), toreroz, sevillanaz asto eta gurdiarekin, gospel musika kantatzen zuten beltzez, paisaz dirua eskatzen, zikloturista zorro-haundiz mozorrotuak, mexikarrez (asmatutako kantuak abestuz), bestetan ateratzen diren buruhaundiz (haur guziak lasterka jarriz), mezamutil edo monagilloz, patinatzailez… Ageri denez, gogoak ez ezik lan eta entsaio aunitz eskatzen dituzten mozorroak baina beti «aski gustura eginak» azpimarratzen du. Urte txarren bat izan ote duten galdetuta, baietz erantzun digu Maitek. «Behin fantasmaz mozorrotu ginen eta… ze itsusia! Ongi pasatu genuen baina ez zen espero bezain ikusgarria gelditu». Izan ere, 'exijentzia maila' haunditzen joan da urtetik urtera. «Jendea jakinminez egoten da orain» gaineratzen du Maitek.

Lehen luzeagoak ziren

Inauteriak aldatu direla ikusi du Maitek. Bera hasi zenean (70. hamarkadaren hondar aldera), larunbat arratsean musika eta ostatua jartzen omen zen Eztegaran, eta gero, igande, astelehen eta asteartean ere izaten omen zen besta. «Hura gehiegizkoa zen beharbada». Orain, «Inude eta Artzainena polita izaten da eta, astelehenean, egun osoan denez inauteri giroa, hobe». Ez hain aspaldi, karrikan asteleheneko giroa ilunabarrean hasten zen, desfilearen inguruan. Azkeneko urteotan, aldiz, goizetik hasten da eta horrela «aisa hobe» dela irizten dio. «Lehen arratsaldeko 7etan atera eta hotz-hotzean buelta batzuk ematea pixka bat gogorra egiten zen –dio Maitek–, ematen zuen bertzeekin konpetitzera joaten ginela. Orain, aldiz, hobeki aprobetxatzen da eguna».


ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

BERAKO INAUTERIAK | martxoaren 2, 3, 6 eta 7an

ARGAZKIAK: MAITE SANZ, ARTXIBOA

BERAKO INAUTERIAK | egitaraua

Kaldereroak, Inude eta artzainak, inaute-astelehena‌ Kaldereroen musika eta arrabotsek emanen diote hasiera Berako inauteriei otsailaren 26an, larunbata, ilunabarreko 7etan. Illekuetatik Herriko Etxeko Plazarainoko ibilbidea eginen dute eta euria eginez gero,Altzateko frontoian elkartuko dira.Ordu erdi lehenago prest egoteko eskatzen dute antolatzaileek. Ibilbidea: Illekueta, Altzate, Zahar Etxea, Eztegara, Bidasoa karrika eta Herriko Etxea. Martxoaren 3an Inauteri besta izanen da. Arratsaldeko bortzak baino lehen kalejira abiatuko da eguraldiak laguntzen badu, Zahar Etxea bisitatuz. Ondotik, Musika Eskolakoek antolatutako entzunaldia, mozorro lehiaketa eta berendua Musika Eskolan. Goizean haur taldeak eskean ibili ondotik,Ortzegun Gizen arratsaldeko ibilbidea Suhiltzaileen Parketik abiatuko da Eztegara pilotalekuraino. Euria eginen balu, zuzenean Eztegaran dute hitzordua lauetan, eta gero euskaraokea izanen da. Ohitura den bezala,Inudeak eta Artzainak igande goizean ibiliko dira (martxoak 6) karrika bazterrak alaitzen musika eta dantzekin.Eta bazkaldu ondotik,arratsaldeko 6etan, berriz ere ibiliko dira Eztegara pilotalekutikAltzateko karrikaraino, inauteri giroa egun osora zabalduz. Eta martxoaren 7an,inauterietako astelehenean,goizeko hamarretan abiatuko dira zingar-arrautze eskean talde batzuk eta eskean ez dabiltzan mozorroek,eguerdi alderako hasiko dira ikusten karrika eta ostatu bazterretan, edo agian arratsaldean. Horrelakoa baita inauteria!

| 15


16 |

ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

DONEZTEBEKO INAUTERIAK | martxoaren 3, 4 eta 5ean

Juan TELLETXEA | Doneztebeko inauterizalea

«Auniztan gauza guttirekin aski izaten da ongi pasatzeko» Inauteriak gustuko bestak dira Juanentzat, beti atera baita eskean ez baldin bada mozorrotua. Dena dela, denbora honetan batzuk ezkondu eta bertze batzuk semealabak izan dituztela eta, «ateratzeari uzten» joan omen da jendea. Herriko bestak edo inauterien artean erabaki beharko balu, azken hauen alde eginen omen luke. Izan ere, herriko bestak baino llaburragoak izatean, «gustorago hartzen» omen dira eta.

Orain jende gehiago ateratzen da eskean Sentsazio atseginarekin gogoratzen ditu Juan Telletxeak bera ere eskean ibiltzen zen garaia. Azkeneko urteotan inauterietako ospakizunak ortzegun arratseko trikipoteoa eta afariarekin hasten diren arren, egun osoko lehen besta ortziralekoa izaten da. Goizean gazteak elkartu eta eskean abiatzen dira. Orain bera ez da ibiltzen baina, ibiltzen zenean, «hogei lagun inguru» elkartzen zirela gogoratzen du. «Gaur egun berrogei edo gehiago izaten dira –dio Juanek– bi taldetan banatuak». Lehen, goizetan auzo batean eta arratsaldean bertzean ibiltzen ziren. Orain, aldiz, bi auzoak goizez egiten dituzte. Bi talde direnez, batzuk alde batera joaten dira eta gainerakoak bertzera. Eskean dabiltzanak trikitilariak eramaten dituzte eurekin eta generalean baserrietan gosaria eskaintzen diete.Gero,tailerretan barna pasatzen omen


ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

ARGAZKIAK: FOTO ZALDUA

dira eta hauetan dirua ematen dutela zehaztu digu Juanek. Gainerakoan, eskean dabiltzan bi taldeak eguerdian bazkaltzeko elkartzen dira eta ortziral arratsean «jende bastante mozorrotzen» dela iruditzen zaio Juani. Dena den, ortzeguneko afaria eta ortziraleko bazkaria Arantzoko elkartean egiten dituzte Doneztebeko inauterizaleek. Alabaina, ortziraleko afaria talde bakoitzak bere kontu egiten du, ostaturen batean, eta larunbateko bazkaria iaz bezala Jubilatuen Ostatuan izanen da aurten ere. Horretara animatu nahi duenak jakin dezala txartelak erosi behar izaten direla lehendik.

Udalak laguntza ematen die karroza egiten dutenei Azkeneko urteotan «jende pila» ateratzen dela uste du Juanek. «Aunitz bixkortu da». Kalitateaz ez dago hain seguru baina intentzioa eta parte-hartzea aipagarriak iruditzen zaizkio. «Auniztan, espero ez dituzunak ikusten dituzu» dio. «Gazte eta ez hain gazte, denetarik ikusten da». Taldeka ibiltzen da jendea eta dagoenekoz ikusten omen dira harat eta honat taulekin-eta gauzak prestatzen. «Gero eta gehiago ari direnak gurasoak dira, haurrekin eta guzi. Eskolaren arrimura», Juanen irudirako. Bertzalde,aipagarria da Doneztebeko Udalak diru-laguntza ematen diela karroza ateratzera animatzen direnei. «Gastuen fakturak aurkeztu behar izaten dira lehenik eta hortatik zati bat subentzionatzen du Udalak». Lehen, urte batzutan gastu osoa ordaintzen omen zuen baina jendea pasatu egiten zela gastuekin eta geroztik sistema aldatu zela azaldu digu Juanek. Bere taldeari dagokionez, aurten ere ba omen dute zerbait pentsatua. «Ez dugu denbora gehiegirik izaten. Gazteek arratsaldetan izaten dute aukera gehiago eta gu larunbatetan aritzen gara» dio. Ez omen da sobera konplikatzen, «auniztan gauza guttirekin aski izaten da» dio konbentzimenduz.

| 17


18 |

ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

DONEZTEBEKO INAUTERIAK | egitaraua

Urtetik urtera karroza gehiago ateratzen da larunbateko desfilean

ARGAZKIAK: ALICIA DEL CASTILLO

Asteburuari begira jendeak asti gehiago hartzen du besta egiteko eta hainbat herritan bezala Donezteben ere halaxe egiten dute. Larunbateko desfileak sortzen du espektazioa nabarmentzekoa da.

MARTXOAK 3, ortzeguna 20:00 Triki-poteoa 21:00 Afaria Arantzoko elkartean

MARTXOAK 4, ortzirala 09:30 14:00 17:30 21:00

Baserrietan eskea Bazkaria Arantzoko elkartean Baserrietan eskea Kuadrilen afaria

MARTXOAK 5, larunbata 12:00 Bazkaria Jubilatuen ostatuan 16:30 Karrozen desfilea aparandik aterata 21:00 Koadrilen afariak


ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

GOIZUETAKO INAUTERIAK | martxoaren 6, 7 eta 8an

Astelehen eta asteartean puska biltzea eginen dute mozorroek baserrietan eta herrian Animazio ederra sortzen da Goizuetan edozein jai aitzakiarekin eta inauteriekin horixe bera pasatzen da. Igandean, martxoak 6, hasikodiramotorrakberotzen eta ohiturari jarraituz,astelehen eta asteartean izanen dituzte egunik indartsuenak. Dena den igande goizean pilota eskolakoen partidak izanen dira eta arratsaldeko lau eta erdietan Zahagi Dantza eskolan. Ilunabarreko zazpietan dantzaldia Gabezin taldearekin eta bederatzi eta erdiak aldera Mozorroen Taldearen afaria. Astelehenean,Mozorroen Taldeak eta Guraso Elkarteak antolatzen dituzte gauzak. Guraso Elkartekoek konpartsa eginen dute goizean. Joan den urtean Akelarrea izan baldin bazuten gaia, aurten, Sevillako Apirileko Feria izanen dela iragarri dute. Ondotik bazkaria elkartean eta arratsalde partean umeendako pelikula eta tailerrak (eskulanak) eta eguraldiak lagunduz gero, jokoak izanen dituzte plazan. Mozorroen Taldea, bestalde, astelehen goizeko 8etan aterako da puskak biltzera eta egun osoan baserriz baserri ibiliko dira.Arratsaldeko 6ak aldera itzuliko dira herrira, dultzaineroek lagunduta. Ondotik dantzaldia izanen da plazan Gabezin taldearekin. Gaueko bederatzi eta erdietan afaria eta ondotik berriz dantzaldia plazan. Asteartean mozorroen gosaria izanen da 09:30ean eta ondotik eskean ibiliko diraherrianbarna.Eguerdiko bietan bazkaria eta arraARGAZKIAK: IGOR ELIZEGI tsaldeko lau eta erdietan Zahagi dantza. Eta jai giroa gauean berandu arte segurtatua dago. Dantzaldia TZ taldearekin izanen da ilunabarrean eta afal ondoan. Afaria bederatzi terdietan.

| 19


20 |

ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

LESAKAKO INAUTERIAK | martxoaren 3, 6 eta 7an

Leire IANTZI | Lesakako inauterizalea

«Jende gehiago izanda xaltxa pixko bat sortzeko aukera dago» Urtero-urtero karroza plantatzen duen koadrilla bateko kide da Leire Iantzi. «Normalean ferietako bazkarian bizpahiru lagun hasten gara pelmada ematen, baina taldekoek ez digute kasu gehiegirik egiten…Olentzeroko bazkaria probexten dugu ideiak botatzeko. Urtarril aldera erabakitzen dugu zertaz jantzi». Behin gaia erabakita, karroza prestatzeko tenorea da. «Aurten urtarrilerako gaia pentsatua genuen –dio Leirek– solasteko (eta bidenabar afaldu eta berentzeko) bertze 3-4 aldiz elkartu gara eta gero prestatzen hasten gara, gainean ditugu eta!». Lana dela, seme-alabak direla… partaide kopurua ere aldatzen da, «urte batzuetan gehiago izaten gara bertzeetan baino. Aurten 20 bat lagun elkartuko gara, iaz 9 ginen». Izan ere, aurten bertze talde batekin elkartuta prestatuko dute asteleheneko karroza. «Urtero Olentzero egunean leku berean bi koadrillakoak bazkaltzen kointziditzen genuen. Koadrilla bakoitzean gutti ginenez, erabaki genuen aurten Olentzero elkarrekin eginen genuela. Hagitz gustora egon ginenez eta jende gehiago izanda Inauterietan xaltxa pixko bat sortzeko aukera badagoenez, denak elkarrekin ateratzea erabaki dugu» aipatu digu Lesakako gazteak. Karrozarekin ateratzea gauza polita da, bai, baina Leirek dioenez, «badago bertze zerbait aunitz gustatzen zaiguna: gauza guztiak prestatzea eta prestaketa horretan egiten ditugun irriak!!!». Eta azkenik,inauterietan parte hartzeko aldarrikapena: «Azken urteetan Lesakan gero eta karroza guttiago ateratzen direla ikusten dugu. Koadrilla bakoitzetik jende gutti biltzen da eta, ondorioz, karroza bat egitea arras zaila suertatzen da. Norbaitek inauterietan atera nahi badu, eta ez badu norekin,abisatu bertzerik ez du egin behar!!Baino ez dadila etxean geldittu!!». Beraz, animo denei!


ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

ARGAZKIAK: LEIRE IANTZI, ARTXIBOA

Ane IGARTZABAL | Zakozarra

«Kanpotik ikustea baino politagoa da zakozarrak barrenetik bizitzea» Dagoeneko sei urte bete dira Ane Igartzabal zakozar ateratzen hasi zenetik, «18 urterekin sartu nintzen, baina lehendik ere, ttikitatik, mairuz jauntzita zakozarren ondoan ibilia naizenez eta musika bandarekin jotzen ere ateri naizenez, betidanik bizi izan duten gauza bat da». Lehen aldiz zakozar ateratzerakoan sentitu zuen emozioa ez omen zuen lehenago bizitu, eta «urteak pasatzen badira ere egun horretan sentitzen dena ikaragarria da, urtero. Oilo-larrua senti arazten dit denak lerroan jarri eta musika bandak zakozarren lehenengo musika nota jotzen hasten deneko momentua.». Hasiera batean, emakumeak atera ez atera, eztabaida pixka bat ere izaten zen herrian, baina hori gainditua dagoela uste du Igartzabalek: «Emakumeon aldetik gainditua dugula erranen dut, zeren bertan ateratzen garenok bereizketa horretan pentsatu gabe egiten dugu; egia da hasi ginenean begitze eta komentarioren bat aditu behar izan genuela, baina atera garenok gure parte-hartzeko aukera defendatu dugunez eta pausorik zailena lehenengo ateri ziren neska haiek eman zutela iduritzen zaidanez, gure ardura da berdintasun hori mantentzen segitzea». Horren adibide, bera izan zela iaz lehen aldiz zakozarren buru, «taldeko partaide guzien onespenarekin». 40 zakozarretik 10 bat emakumeak izan ziren. Baina, Aneren ustez, neska gehiago ez ateratzearen arrazoia ez da sexu kontua,«baizik eta zakozar ateratzeak eskatzen duen indarra eta aguantearengatik. Badu bere konpromisoa, zakuak ongi bete ondotik ibilkera zailtzen delako eta hortaz gain inguruan dugun jendea zirikatzen aritzeko ere paperean sartu behar zarelako». Neska gehiago ere animatuko lituzke ateratzera, «kanpotik ikustea gustatzen bazaizue, barrenean bizitzea aunitzez politagoa delako!».

| 21


22 |

ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

LESAKAKO INAUTERIAK | martxoaren 3, 6 eta 7an

Arraultze-arraultze, Zakozarrak, karrozak, Fraindarrak, Goitarrak…

MARTXOAK 3, ortzeguna Goizean Herriko haurrak etxez-etxe ibiliko dira arraultze-arraultze eskean.

MARTXOAK 6, igandea 08:00 Goitarrak Auzoberri, Endara eta Zala auzoetan. 17:00 Trikitixa taldeak lagunduta eta Plaza Zaharretik abiatuz, mairu eta Zaku zahar ttikien kalejira herrian barrena. 18:00 Musika Bandak lagunduta Zaku Zaharren kalejira. 19:00 Dantzaldia Plaza Zaharrean.

MARTXOAK 7, astelehena 08:00 Fraindarrak ‘arraultze arraultze’ ibiliko dira baserrietan. 12:30 Iñauterietako orgak Plaza Zaharrean. 19:00 Dantzaldia Plaza Zaharrean.


ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

IGANTZIKO INAUTERIAK | otsailaren 25 eta 26an

Eskean dabiltzanek banatuko dituzten boletoen zozketa larunbat arratsean izanen da Aurtengoari dagokionez, otsaileko azken asteburuan eginen dituzte inauteriak igantziarrek,azkeneko ortziral eta larunbatean zehatzagoak izateko. Eta juergarako gogoa ez ezik, beharrezkoak diren gainerako xehetasunak ere lotuak dituzte dagoenekoz. Antolatzaileek adierazi dutenez, etxez-etxe eta baserriz-baserrikoibilbidea Oihana Mindegia eta Oihana Elizalde Aurtizko trikitilari eta panderojoleekin eginen dituzte. Gainerakoan, hona hemen bi egunetako egitarau zehatza

OTSAILAK 25, ortzirala 10:00 Mozorroak elkartu eta Berrizaun auzora joanen dira eskean hasteko. Bidegurutze aldean dauden etxe berrietara eta Frain auzora ere orduan joanen dira. 14:00 aldera Allinean bazkaria. 15:30 aldera herrian eta Sarrola aldean ibiliko dira eskean. Arratsean Biltoki elkartean afaria.

OTSAILAK 26, larunbata 08:00 elkartu eta Irisarri auzotik hasita, herri bazterreko bertze auzoetan ibiliko dira gazteak: Elusta, Unanu eta Piedade auzoetan. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. 18:00 - 20:00 Josetxo akordeoilariarekin musika haurrentzako. 19:00 - 20:00 aldera, etxez-etxe eskean dabiltzanean banatuko dituzten boletoen zozketa gazteak herrira ailegatzean eginen dute. Sariak: lehen saria bildotsa eta bigarrena ardo lotea. Gauean, gazteek afaria La Villan eginen dute. 00:00 - 02:00 musika Josetxo akordeoilariarekin.

| 23


24 |

ttipi-ttapa | 536 zbk.

2011.02.17

ETXALARKO INAUTERIAK | martxoaren 3, 6, 7 eta 8an

Ortzegun gizen, kinto bestak, eskeak eta karrozen desfilea Urtero bezala ortzegun gizenarekin hasiko dira inauteriak.Goizean ortzegun-gizen ortzegungizen, zingar-arraultze bat ez bada bertze kantatuz etxez-etxe eskean ibiliko dira haurrak. Arratsaldeko bi terdietan plazan izanen dute hitzordua eta kalejiran herriari itzulia emanez antzerkiak eginen dituzte. Zer sorpresa izanen dugu aurten? Hoberena bertara hurbiltzea izanen da. Bi urtetik behin Arantzako eskolako haurren bisita izaten da eta aurten hemen izanen ditugu antzerkiak ikusten. Berendua eta musikarekin emanen zaio akabera egunari.

MARTXOAK 6, igandea, Zaldun inaute Kinto besta eginen dute igandean hainbat taldek herriko eta inguruotako ostatu-jatetxeetan.12:30ean aperitiboa izanen da, ondotik bazkaria eta ilunabarrean poteoarekin segituko dute.

MARTXOAK 7, astelehen inaute Goizeko 8etan La Basque ostatuan gosaldu eta bi taldetan banatuko dira gazteak goiko eta beheko auzoetan eskean trikitilariekin ibiltzeko. Bazkaria Armitxen eta Usazaleen etxolan eginen dute. Iluntzeko 8etan herrira itzulera eta poteoa. Ondotik pintxo afaria Elutsan.

MARTXOAK 8, astearte inaute Eguerdiko 12etan mozorro eta karroza desfilea herrian barna. Bazkaria 2:30etan izanen da Herriko Ostatuan. Eta bazkalondoan juerga gorputzak irauten duen arte.

TTIPI-TTAPA ALDIZKARIA  

536 ALEA. ELIZONDO, BERA, DONEZTEBE, GOIZUETA, LESAKA, IGANTZI eta ETXALARko INAUTERIAK

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you