Page 1


12 |

ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

ELIZONDOKO FERIAK

Egitarau zabalarekin sendotu nahi dira Udazkeneko Feriak Udazkeneko Feria indartzeko lanean ari dira Elizondon azkeneko urteetan, eta hori,“gan den urteko azienda kopuruaren gorakadan”somatu zela aipatu digu Xabi Torres alkateak. “Aipagarria da Baztango nekazariek egiten duten lana. Egia da garraioa ordaintzen diegula, baina beraien lanik gabe ezinezkoa izanen zen feria egitea, laguntza handia eskaintzen daukute eta eskerrak eman behar zaizkie”. Aurten ere egitarau zabala prestatu dute urriaren 29rako eta 30erako. Egun handian, ortziralean, azienda feria eginen da eta horretan, Burgete eta Jaka arrazako behor eta zaldiak, behiak, euskal zerriak, astoak, ardiak eta bertze zenbait azienda ikusiko dira Merkatuko Plazan. Aipatzekoa da, horietako batzuk plazaraino kamioietan eraman beharrean, oinez ailegatuko direla, joan den urtean bezalaxe, “lehengo moduan egiteko”. Makineria erakusketa ere eginen da, nekazari eta abeltzainek bere lana errazago egiteko merkaturatu diren azken tresnak ikus dezaten. Andoni Egaña eta Julio Soto ariko dira bertsotan.11:00 aldera,Euskal Zerriaren dastaketa eginen da.Bertako zerria ekoizten duten abeltzainek, haragia erre eta probatzera emanen dute, euro batean salduko diren pintxoetan, baso bat ardorekin.

Arratsaldean pilota jaialdi handia eta arratsean dantzaldia Arratsaldeko 17:00 aldera, profesionalen arteko pilota partida ikusgarria izanen da pilotalekuan. Lehenik, bigarren mailako lau terdiko txapelketako kanporaketa jokatuko


ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Argazkia: ONDIKOL Postu aunitz Laxoa plazara eramanen dira aurten.

dute Apezetxeak eta Merino II.ak. Ondotik, partida nagusian, Irujo eta Laskurain, Titin III eta Zubietaren kontra ariko dira. Ortziral arratsean, lehen aldiz dantzaldia izanen da plazan eta horrek giroa berotzen lagunduko du. Bai ortziralean, baita larunbatean ere, egun osoan merkatua izanen da Elizondoko karriketatik barna. Dena den, aurtengoan obren ondorioz aldaketak izan direlako, Jaime Urrutia karrika ahalik eta libreen uzteko intentzioa dute eta postu aunitz laxo plazara eramanen dituzte,nekazaritza makineriaren erakusketa egiten den inguru horretara. Hain zuzen, postuen salmenta izaten da Elizondoko herriaren urteko diru-sarrera garrantzitsuenetako bat. “Gan den urtean metro lineala 18 eurotan saldu genuen –erran digu Xabi Torresek– eta berrehun postu baino gehiago izanen ziren. Diru sarrera handienetakoa da herriarendako”.

Argazkia: ONDIKOL

| 13


14 |

ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

BERTAN Baztango Merkatari eta Zerbitzuen Elkartea

Eskualdeko bertze elkarteekin elkarlanean Mari Joxe Alaña lehendakaria, Mikel Sobrino lehendakariordeaetaBlankiLetona diruzainarekin batera, Juanjo Leiza idazkaria,eta Miguel Quevedo, Joxe Mari Ursuegi eta Bernardette Bertiz sartu ziren joan den urte hondarrean Bertan, Baztango Merkartari eta Zerbitzuen Elkarteko zuzendaritza batzordean. Baina Argazkia: ONDIKOL abenduan berriz ere Bertan Eguna ospatu zen abuztuaren 7an. berrituko dute junta eta hiru lehenbizikoek karguak utzi eta bertze hiru lagun berri sartuko dira. Izan ere, mugimendu handiko elkartea da Bertan eta 80 komertzio eta zerbitzu biltzen ditu bere baitan. “Momentu honetan eskuartean dugun gauzarik garrantzitsuena eskualdeko 4 elkarteek elkarlanean gauzak egiteko nahia dugu eta Eguberrietarako elkarrekin zerbait egin nahi genuko eskualdeko komertzio ttikia elkarturik dagoela erakusteko eta gure bertuteak erakusteko” aipatu digu Mikel Sobrino lehendakariordeak. Izan ere, joan den urtetik hasita, Bera, Doneztebe eta Lesakako elkarteekin batera elkarlanean ari da Bertan elkartea. Ortziral honetan, urriaren 15ean, bazkideen batzarra egitekoa dira eta udazken-negu parterako egin gogo dituzten kanpainak ere hortxe erabakiko dituzte. Dena dela, Sobrinok aitzindu digunez, “bertzenaz, beti bezala Eguberriei begira egutegia, oparien kanpaina eta herriak apaintzeko zerbaiten bila gabiltza”. Arraiozko Nafar Mendi merkataritza gune berriak Elizondon izan duen eragina ez dute oraindik sakon aztertu. “Denbora zailak dira krisiaren ondorioz eta honek lagundu, sorik, ez du eginen baina ez dugu daturik” aipatu digu Sobrinok. Gainerakoan, urte osoan ekitaldiak antolatzen ari da Bertan elkartea. Udaberri aldean, “Baztan Erosi Fite” kanpaina egin zuten bezeroen artean eta Elena Urtasun suertatu zen irabazle. Ekainaren 19ko goizean, 2.000 euroko erosketak egin zituen elkarteko dendetan. Abuztuaren 7ko Bertan Egunean, komertzioak karrikara ateratzeaz gain, II.Argazki lehiaketako sariak banatu ziren.


ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Lehenbiziko saria: Juan Karlos Olaetxea

3. saria: Juan Lameirinhas

2. saria: Mitxel Etxenike

2011ko egutegia prestatzeko, II. Argazki Lehiaketa irabazi du Juan Karlos Olaetxeak Bertan II. Argazki Lehiaketa ere egin da aurten, iaz bezalaxe, Baztango natura gai hartuta. 2011ko egutegirako argazkiak lortzeko egin zen lehiaketa eta 400, 200 eta 100 euroko sariak banatu zituzten,

elkarteko edozein dendetan erosketak eginez gastatzeko. Lehenbiziko saria, iaz bezala, Juan Karlos Olaetxea beratarrarentzat izan zen, bigarrena Erratzuko Mitxel Etxenikerentzat eta hirugarrenaJuanLameirinhaselizondarrarentzat.Horiek eta bertze argazki guztiak abuztuaren 7an egin zuten Bertan Egunean ikusgai paratu zituzten eta orduantxe jaso zituzten sariak, Bertan elkarteko Miguel Quevedo eta Mari Joxe Ala単aren eskutik. Baina udan ikusi ez zutenek, oraindik ere udazkenean izanen dute argazkiak ikusteko aukera. Arizkunenean lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa egitekoa da datozen asteetan.

| 15


16 |

ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

Fermin Barazaball

Fermin BARAZABAL Azpilkuetako Bizarrenekoa

«Aurten behor aunitz ekartze Elizondoko feria indartu asm Azken urteetan ez dute hutsik egiten Elizondoko Udazkeneko Ferietan Azpilkuetako Arribiltoa auzoko Fermin Barazabalen behiek.“Egia errateko,hobbi modura edukitzen ditut gehien bat pirenaika arrazako behi guti batzuk, eta belagiak sasiak ez hartzeko” dio. Hori bai, behiak bakarrik kontzen ditu, Ameriketan pasatu zituen bederatzi urteetan ardiekin aspertuta nonbait: “Lau urte egin nituen artzain Kalifornian eta gero karreteranaritu nintzen. Ez nuen penarik izan gaterakoan, ezta bueltatu nintzenean ere, gustora gan eta gustora etorri nintzen”. 1975ean bueltatu zenAzpilkuetara eta geroztik herriko alkate ere izan da Barazabal. Pirenaika arrazako behiak izatearen arrazoia garbi dauka Bizarrenekoak: “Neretako bertzeak baino ederragoak dira, eta kuidado gutixeago behar dutela diote,baina hauek ere badute bere lana”.Haragitarako


ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

erabiltzen dira behi hauek eta alde horretatik, bertze arrazakoak baino produkzio handiagorik dutenik ez du uste. Udazkeneko feriara ez ezik, azkeneko urteetan Elizondon egin den estatu mailako piriniar arrazako lehiaketa eta enkantera ere eraman ditu bere behiak aspaldiko urteetan. Hainbertze azienden artean, “behi ederrak badira, bai, baina baita plazara sekulan eraman beharko ez liratekeenak azienda aunitz ere. Denetarik bada”. Lehiaketaz aparte,enkantea ere egiten da egun horretan, baina azken aldian ez du arrakasta handirik izaten. Hamabi behi atera ziren subastara,2.300 euroko hasierako prezioarekin, baina hiru bertzerik ez ziren saldu. Saltzeko atera ziren bertze 50 bat aretze eta 12 zezen,baina azken hauek

tzekoak dira, moz»

ez zuten batere arrakastarik izan. Kopuru horiek, sektoreak bizi duen krisia ongi islatzen dutela uste du Fermin Barazabalek. “Sektorea motel dago –dio–, hori garbi dago. Duela hiru-lau urtera arte subentzioa izaten zen, baina kendu egin zuten eta orai subentziorik ez da. Hori somatzen da. Aziendekin bizi ahal izateko azienda aunitz behar dituzu, ez da lehen bezala.Baserritik bizitzeko lan aunitze egin behar da”. Desagertzeaz egon zen pirenaika arrazako behia. 1970. hamarkadan 1.500 bat buru gelditzen ziren Aezkoan, baina orai 23.000 azienda daude,izena ematen dion mendi-lerro osoan (Euskal Herria, Aragoi, eta Katalunian). “Orai aunitz ikusten da behi klase hau” aipatu digu Barazabalek. Udazkeneko feriara bueltatuz,oraindik ere tratuak egiten direla aipatu digu azpilkuetarrak: “Saldu egin ditugu behi batzuk, prezioa aunitz aldatzen da, baina saltzen dugunontzat bajuak dira beti”. Urriaren 29an eginen den feriari dagokionez, “aurten behor aunitz ekartzekoak dira, ehun bat, erakusketa egiteko. Feria indartzeko baliagarria izanen da” erran digu Ferminek.

Argazkia: ONDIKOL

| 17


18 |

ttipi-ttapa | 528 zbk.

2010.10.14

PIRINIAR ARRAZAKO BEHI AZIENDEN XXIII. LEHIAKETA ENKANTEA

Piriniar arrazako 300 bat behi azienda aurkeztu ziren Elizondoko lehiaketa eta enkantera Aurten 23. edizioa bete duen piriniar arrazako behien estatu mailako lehiaketa-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan iraileko hondar asteburuan. 31 ganadutegiko 300 bat azienda aurkeztu ziren lehiaketa-enkantean eta Martin Garde zinegotziak aipatu zuenez, aurtengoak 70.000 euro inguruko aurrekontua izan du. Eguraldiak ez du sobera lagundu asteburu honetan, baina halere azienda ederrak eta jende aunitz ikusi da Elizondoko karriketan eta, batez ere, Merkatuko Plaza inguruan. Sari banaketan, Virginia Aleman Baztango udaleko alkatearekin eta Jon Dufurrena mendi eta abeltzaintza zinegotziarekin batera, Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria eta Patxi Aranguren, piriniar arraza hobetzeko lanean ari den AspinaConaspi elkarteko idazkari teknikoa izan ziren, bertzeak bertze. Aurtengoan, seigarren aldiz egin da lehiaketa-enkantea Elizondon eta Jon Dufurrenak aipatu duenez,“piriniar arrazako behiaren erakusleihoa izan da Elizondo”. Igandean, Ponciano Antxorena arizkundarrak hazitako aretzea ere zozketatu zen eta Zudaireko abeltzain batek eskuratu zuen. Bertze aldetik, behi aziendei eskainitako margo lehiaketan Garazi Urkia Katarain eta David Oses Eraso suertatu ziren saridun. Hamar kategoria Inguruko eta Euskal Herriko behiez gain, kanpotik etorritako ehunka abelburu ikusgai izan dira, tartean Aragoi eta Kataluniakoak. Baserritar bakoitzak bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamar kategorietan sailkatu ziren”. Sari bereziak ere izan ziren. Azienda-bururik onena: Zaldibiko Garikoitz Nazabalen buru bati. Ernalkuntza artifizialeko loterik onena: Amurrioko Perikoba SC Indize genetiko onenak dituen zezena: Irungo Antonio Generabarrenarena. Indize genetiko onenak dituen urruxa: Abadiñoko Ibon Lasuenena. Baztango urruxarik onena: Arizkungo Isabel Agirrerena. Baztango zezenik onena: Erratzuko Juan Jose Iñarrearena. Ernalkunta artifizialaren erabilerari saria: Zudaireko Francisco Javier Zegamari. Nafarroako esplotazioen ugalkortasunaren saria: Goñiko Javier Anzizu Irigarai de Munarriz Nafarroako Aretzea eta INVAC sariak: Garraldako Elias eta Angel Juanperez kooperatiba eta Izaleko Alfonso Ayechu.


ttipi-ttapa | 504 zbk.

2009.10.14

Argazkia: ONDIKOL

SARIAK ZEZENKOAK 24 hilabete artekoak: 1. Gregorio Iraola (Arraitz) 2. G. Nazabal (Zaldibia) 3. J. Antonio Sorbet (Burutain) EA*. Isabel Ibarrola (Azoz) 2 eta 4 urte artekoak: 1. Isabel Ibarrola (Azoz) 2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta) 3. Juan Jose Iñarrea (Erratzu) EA*. Elizondo SC (Egilaz) 4 urtetik goitikoak: 1. A. Agirrebarrena (Irun) 2. Garikoitz Nazabal (Zaldibia) 3. J. Antonio Sorbet (Burutain) EA*.Gregorio Iraola (Arraitz-Orkin) URRUXAK 8-18 hilabete: 1. Leire Amundarain (Orozko) 2. J. Antonio Sorbet (Burutain) 3. Juan Jose Urteaga (Zestoa) EA*. Garikoitz Nazabal (Zaldibia) Motxa. Iñigez anaiak (Zudaire)

18-24 hilabete: 1. Leire Amundarain (Orozko) 2. J. Antonio Sorbet ((Burutain) 3. Juan Jose Urteaga (Zestoa) EA*. Prudencio Urkia (Idiazabal) Motxa. Perikoba SC (Amurrio) 2-3 urte: 1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta) 2. Gregorio Iraola (Arraitz) 3. Isabel Ibarrola (Azoz) Motxa. Perikoba SC (Amurrio) Ugalketarako.IonPeioFranziskoenea (Beruete) 3-4 urte: 1. Juan Cruz Bikandi (Iurreta) 2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta) 3. J. Antonio Sorbet (Burutain) EA*. Prudencio Urkia (Idiazabal) Motxa. Dolaetxea (Oñati) Ugalketarako.IonPeioFranziskoenea (Beruete) 4-6 urte: 1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta) 2. Gregorio Iraola (Arraitz)

3. Antonio Agirrebarrena (Irun) EA*. Rufino Jaio (Iurreta) Motxa. Elizondo SC (Egilaz) Ugalketarako. Isabel Ibarrola (Azoz) 6-8 urte: 1. Juan Cruz Bikandi (Iurreta) 2. Isabel Ibarrola (Azoz) 3. Ibon Lasuen (Abadiño) EA*. Iñaki Alkorta (Azpeitia) Motxa. Perikoba SC (Amurrio) Ugalketarako. Iñigez anaiak (Zudaire) 8 urtetik goitikoak: 1. Juan Jose Urteaga (Zestoa) 2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta) 3. Isabel Ibarrola (Azoz) IA. Leire Amundarain (Orozko) Motxa. Iñigez anaiak (Zudaire) Ugalketarako. Jose Antonio Sorbet (Burutain). *EA: Ernalkuntza artifizialekoa.

| 19


20 |

ttipi-ttapa | 528 zbk.

2009.10.14

528  

Arratsaldeanpilotajaialdihandiaetaarratseandantzaldia Arratsaldeko17:00aldera,profesionalenartekopilotapartidaikusgarriaizanendapi- lotaleku...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you