Page 1

IRURITA eta URDAZUBI maiatzaren 12tik 16ra


12 |

ttipi-ttapa | 517 zbk.

2010.04.29

IRURITA

maiatzaren 12tik 16ra Ruben GARATE | Olari Ostatu Jatetxea

“Bestetako otorduetan jendeak gauza berexiagoak jan nahi izaten ditu”

Iruritako ostatu-jatetxe bakarra da Olari eta bestetan, hitzordua jartzeko leku saihestezina. Ruben Garatek aipatu digunez, duela hogei urte pasaxeak, 1989ko abenduaren 3an ireki zen Olari, Olondriz anaien eskutik. Urteak pasatu dira eta urtero bezala, Salbatore bestak izanen dira sasoiko egunik garrantzitsuenetakoak, nahiz eta “ez diren garai batean izan ziren bezalakoak”, Garateren ustez. “Iruritako bestek zaleak galdu dituzte –dio ostalariak–, dela alkoholemiengatik edo dena delakoarengatik, garai batean plaza jendez gainezka ikusten zen, gazteak harat-honatean, hori galtzen joan da”. Urte hauetan, edateko ohiturak zertxobait aldatu direla aipatu digu Rubenek eta “gehien edaten den garagardoa alde batera utziz gero, ginebra eta martini-kubata mitikoak dira. Halere, gero eta ohitura handiagoa da txupitoak hartzeko”. Bazkari eta afariak ere ematen dituzte besta egun hauetan eta menua jendearen arabera aldatzen omen da, “baina beti jendea bestetan eskuzabalagoa –edo ahozabalagoa– izaten da jaterako orduan: sarrerako on batzuk eta arrain goxo bat izaten da ohiko menua, hori bai, hor barna dauden ardo beltz goxo horietako batekin lagundua”. Ruben Garatek partikularki bezperako ezkilen joaldia gustatzen zaio bestetan, “orain, kontatzen dizudan bitartean, oilopikorretan jartzen naiz. Ez galdetu zergatik, baina zoragarria iruditzen zait eta ekitaldi horretatik hurbil, Salbatore eguneko haurren dantzak daude, nahiz eta lanarengatik ezin izan duten ikustera gan azkeneko urteetan”. Salbatoreetako egitarauari zerbait gehiago jartzea ere ez zaio batere erraza iruditzen: “Lehengora gatoz, gauzak antolatzeko eta funtzionatzeko jendea behar da, Iruritako bestak guttiagora joan dira, beraz kontent gauza gehiago paratu ordez, ez badugu deus kendu behar”.

Ostatu eta jatetxe batean ohikoak diren zerbitzuaz gain, joan den urteko azaroaz geroztik ERAKUSKETAARETOA ere eskaintzen dute Olari jatetxean. “Berriak gara honetan –erran digu Rubenek– baina ideia aspaldikoa da. Niri pertsonalki pintura gustatzen zait, erakusketak ikustea… eta bertze lekuetan ikusiak nituen honelako erakusketak eta nere buruari galdegin nion: Zergatik ez Olarin? Honek ez gaitu gure ohiko lanetik desbideratzen, alderantziz, nahiko ongi hartzen dute elkar. Hasi ginen eta ikusiko dugu noiz arte!”. Erakusketako ikusleen artean bada denetarik: “Bada espreski erakusketa ikustera etortzen dena eta ez duena kafe bat ere hartzen; bada erakusketa ikusi bidernabarkoan bazkaltzeko mahai erreserbatzen duena; bada bazkaltzera etorri eta erakusketarekin topo egiten duena; baina batez ere Iruritako jendea da erakusketa ikusten duena. Erakusketa egiten duen artista zein den ere badu zerikusirik, ezaguna den, ingurukoa…”.


12

ASTEAZKENA

13

ORTZEGUNE

maiatzak

14

ORTZILERIA

maiatzak

15

LAUNBETA

maiatzak

16

IGANDEA

maiatzak

12:00 TXUPINAZOA, Herri-buelta Baztango Gaitariekin. 16:30 Haurrendako jokuek Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatua. Ondotik, Merendue. 18:3020:30DantzaldiaMikelSALABERRIrekin. 20:00 EZKIL-JOTZEA. 21:00 BAZTANZOPAK. 01:00-04:00 Dantzaldia karpan Mikel SALABERRIrekin.

maiatzak

09:00 Karpa garbitzea. 10:00 DIANAK. 11:00 MEZA NAGUSIA. 12:00 Herriko DANTZARIEN ERAKUSTALDIA. 13:00 Aperitifa Herrikoia. 18:00 Trinketeko III. ESKU PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK eta sari banaketa. 20:00 DANTZALDIA Joselu Anaiak taldearekin. 21:30 MUTILDANTZAK. 00:30-04:00 Dantzaldia JOSELU ANAIAK taldearekin.

09:00 Karpa garbitzea. 10:00 DIANAK baserrietan. 11:30 Haurrendako JOKUAK erreboteko plazan. 13:30 Haurrendako BAZKARIE karpan. 14:00 Jubilatuen BAZKARIE Olari jatetxean. GAZTE BAZKARIE Baigorrin. 15:30 Haurrendako JOKUEK. 18:00 Txokolatada. 20:00 Dantzaldia JALISKO BAND taldearekin. 21:30 MUTILDANTZAK. 23:00 Rock konzertue. 1:00-04:30 Dantzaldia JALISKO BAND taldearekin.

9:30 Karpa garbitzea. Zikiroko mahai patzea. 10:00 DIANAK txarangarekin. 11:00 ZIRIKA-ZIRKUS emanaldia. 12:00 Aranabiako PALA GOMA TXAPELKETAKO FINALAK. 14:00 ZIKIRO-JATEA Zubeldia eta Sustrai Kolina bertsolariekin.Txaranga.20:00DantzaldiaTRIKIDANTZ taldearekin. 21:30 MUTILDANTZAK. 01:00-05:00 Gaupasa TRIKIDANTZ taldearekin.

10:30 III. HAUR-KROSA. 11:00 Meza Nagusia. 11:30 II. HERRI LAISTERKETA. 12:30 Sari banaketa eta Luntxa partehartzaileendako. 18:00 DANTZA ERAKUSTALDIA. 19:30-21:30 Dantzaldia JOXE ANGELekin. 21:30 MUTILDANTZAK. Ondoren Afarie inderrak gelditzen zaienedako. Besten akabaila.


14 |

ttipi-ttapa | 517 zbk.

2010.04.29

URDAZUBI

maiatzaren 12tik 16ra Julen UHARTE Espainiako Cross Country txapelduna

“Inguru honetako moto gidariak lohian hobeki moldatzen garela kontuan hartuz, aurtengoan eguraldiarekin suertea izan dugu”

Espainiako Cross Country txapelketan txapeldun suertatu da aurten Julen Uharte urdazubiarra. Txapelketa honetako hiru probetatik bi irabazi zituen eta bertzean hirugarren izan zen. Arriben sortu eta Iruñean ikasia bada ere, urdazubiarra sentitzen da Julen. 28 urte ditu orain, eta motorrean ttiki-ttikitatik hasi zela aipatu digu, “aitak Endurorako afizio handia zuelako, bortz urterako edo banuen motoa eta pixkat ibiltzen nintzen. Gero utzi nuen eta pilotan ere aritu nintzen, eskuz eta 16-17 urtetan, pilota utzi nuelarik, berriz ere hasi nintzen motorrarekin, Enduron”. Herrian afizio beretsua zuen adin beretsuko lagun talde bat suertatu zen eta honela, afizio horri eutsi ahal izan diote. Erraterako, duela urte batzuk Shak Xtreme proban ere parte hartu zuen Julenek Noel Eyheragarayrekin batera. “Gaur egun ez da proba hori egiten eta muturreko proba bat zen, extremoa: bi egunez korrika, menditik oinez, Enduroko motoarekin ere ibilbide bat osatu behar zen, bizikletan, kanoan… Abenturako decathlon baten modukoa zen”.


ttipi-ttapa | 517 zbk.

Aurten cross countryan Espainiako txapeldun izatea lortu du Senior B mailan, lehen aldiz. “Nahiko suerte izan dugu, negu honetako eguraldi euritsuak mesede egin digu inguru honetako pilotoei, lohian hobe moldatzen garelako. Gustora ibiltzen gara terrenoa irristakorra denean, ohituta gaude, baina Espainia aldean normalean idorra izaten da eta hor gehixeago kostatzen zaigu. Idorrean erraz irabazten digun jendea gibelean uzten dugu lohia dagoenean. Aurten horrela tokatu da eta guretzat ongi”. Normalean asteburutan entrenatzen du, “gure inguru honetan, posible dugun lekuetan ibiltzen gara, zaila baitago gauza”.

Cross Countryaren barrenean ere kategoriak badaude, FullSeries eta ProSeries izenekoak. Full Seriesen barrenean beteranoak, emakumezkoak, Masters eta Senior B mailak daude. ProSeries delakoan, profesionalak eta juniorrak dira. Ezberdintasun nagusia, ProSeriesetan aitzinean ibiltzen direnak profesionalak direla, “horretaz bizi dira”. Duela bizpahiru urte ProSeries kategorian aritu zen Julen Huarte: “Hor hiru lehenbizikoetan sartzea ezinezkoa da, lan ona eginez hamar lehenbizikoetan gehienez ere. Horregatik aurten Senior B kategorian aritzea pentsatu dugu nik eta Xabi Etxegarai lesakarrak, gure mailari hobekiago egokitzen zaiolakoan eta ongi atera zaigu”. Izan ere, inguruko moto gidariak ez dira honetaz bizi, “guk motoarekin dirua galdu egiten dugu” dio Huartek, “baina gustuko afizioa dugu. Seguru asteburuero besta egitera ateratzen bazara, motoarekin haina gastatuko duzula”.

DIFERENTZIAK:

Motokrosa: Salto aunitz dituen zirkuitu labur batean, itzuliko 3 minutu inguru izan dezakeena, bueltak ematea da. Cross Country: Zirkuito ertain bati (15-20 minutu itzuliko), bueltak eman bi ordu egin arte. Denak batera ateratzen dira eta lehenbizi iristen denak irabazten du.

Enduro: Ibilaldi luzeago bati (60 bat kilometro) bizpahiru itzuli eman, eta ibilbide horren barrenean, kronometratutako zatiak izaten dira eta zati horietan erabakitzen da lasterketa, nahiz eta ibilbide osoa burutzeko ere denbora jakin bat izan.

Argazkia (eskuinetik hasita): Xabi ETXEGARAI Lesakarra

Jose Antonio ARRIADA Arizkundarra Nafarroako Motoziklismo Federazioko presidentea Julen UHARTE Urdazubiarra

2010.04.29

| 15


16 |

ttipi-ttapa | 517 zbk.

2010.04.29

URDAZUBI

maiatzaren 12tik 16ra Julen UHARTE | Espainiako cross Country txapelduna

“Zikiroa da bestetan gehien gustatzen zaidan ekitaldia baina moto laisterketaren bat ere gustura ekarriko nuke”.

Eta bestak hizpide hartuta, Urdazubiko Salbatore bestetan antolaketa lanetan aritzea ere egokitu zaio “azken bi urtetan juntaren barrenean nagoelako”. Herriko bestak “beti bereziak” direla dio eta larunbateko zikiroan izaten den giroa azpimarratzen du. “Adin guztietako jendea biltzen gara eta iaz 300 pertsona inguru izan ginen”. Diru aferak direla tarteko, ez da erraza izaten gauza berriak ekartzea, baina moto lasterketaren bat gustura ekarriko luke Huartek: “Duela urte batzuk eginahala egin genuen Enduro karrera bat prestatzeko, baina Ingurumen Departamentuaren baimenik ez genuen lortu, baina polita izanen zen egunen batean lortzea”. Hori bai, herriko bestak eta moto konpetizioa aldi berean suertatuz gero, motorra aukeratuko luke: “Pena emanen zidan herriko bestak uztea, baina besta noiznahi egiten ahal duzu eta moto karrerak ez dira urtean hainbertze izaten”.


maiatzak

12

ASTEAZKENA

20:00 TXUPINAZOA 21:30 Plazan AFARIA MODESTOk alaiturik.

maiatzak

13

OSTEGUNA

maiatzak

14

OSTIRALA

11:00 MEZA NAGUSIA. 12:00 APERITIFA txistulari eta dantzariekin. 16:00 HAURREN JOKOAK. 18:00 Txokolatada. 21:30 PAELLA jatea. Ondotik Dantzaldia KIKI BORDATXOrekin.

12:00 GORRITI bere animaliekin. 14:00 Ugarana elkarteko BAZKARIA Koxkan. 16:00 HAURREN JOKOAK. 16:30 BERTSO-TRIKI POTEOA herriko karriketan barna. 20:00 SAGARDOTEGI MUGIKORRA. 23:00 Rock kontzertuak AIZKOR ERAUNTSIA eta ZOLDA taldeen eskutik. 01:00 Dantzaldia GABEZIN taldearekin nekatu arte!.

maiatzak

15

LARUNBATA

10:00 LASTERKETA*. 14:30 ZIKIROA txarangak alaiturik eta gero herriko karriketan barna animazioa. 16:00 Haurrendako jokoak. 20:00 Kapelu jaurtiketa. 21:00 Indar berritzeko ZINGAR JATEA eta giro onari eusteko MARIATXIEKIN dantzaldia. 00:00 Dantzaldia TXIMELETArekin. LASTERKETA* Izen-emateak:Goizeko9etatik10etara,lasterketa goizeko 10etan aterako da. 10 € Ibilbidea: Etxeberriko zubitik irteera, Iribere auzoari itzulia eman eta Elixondoko bordara, handik Azkar mendirat, gero Mitxelenbordan barna Axularrerat jautsi eta berriz Iribere auzoari itzulia emanez helmugarat. Denetara 10 km eta 300m.

Bi sailkapen izanen dira, neskak eta mutikoak. Sariak berdinak izanen dira. 1 saria: 100€ + kopa eta txapela 2 saria: 50€ + kopa 3 saria: 30€ + kopa. Parte hartzen duten guztiek segurua + luntxa eta sari txiki bat izanen dute. Milesker laguntzaile guztiei!


18 |

ttipi-ttapa | 517 zbk.

2010.04.29

URDAZUBI

maiatzaren 12tik 16ra maiatzak

16

IGANDEA

16:00 YINKANA 17:30 HERRI KIROLAK, sokatira‌ 19:30 Boletoen zozketa: Zorte on! 20:00 Pintxoak denentzat. Asteazkeneko afariko, paella jateko eta zikiroko txartelak fiteago hartzeko : Anastasi, Indianobaita eta Montxo Milesker laguntzaile guztiei!

ONGI PASTU BESTAK!!!

517  

IRURITAetaURDAZUBI maiatzaren12tik16ra “Bestetakootorduetanjendeakgauza berexiagoakjannahiizatenditu” RubenGARATE|OlariOstatuJatetxea 12 | t...