Page 1

logistika eta intermodalitatearen arloko ekimenik onenen

sariak

DEIALDIA Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak LOGISTIKA eta INTERMODALITATEAREN arloko ekimenik onenen TRANSMODAL SARIAK emateko Deialdia egin dute. Sariak Araban eta Bilboko Portuan lan egiten duten enpresek 2010an aurrera eramandako ekimenak saritzeko dira eta honako OINARRIAK dituzte LEHENENGOA Sariak bi kategoriatan bereiziko dira: • IbilbideLuzekoEnpresa,ohorezko saria izango da, zehazki, diploma bat edo horrelako sinbolo bat izango da. • EkimenBerria, ohorezko saria izango da, zehazki, diploma bat edo horrelako sinbolo bat izango da. BIGARRENA Sari bakoitza gehienez enpresa bati emango zaio, ezingo dira betegabetzat jo eta publikoki entregatuko dira urteroko TRANSMODAL Konferentzian. HIRUGARRENA Honako hauek izango dira sariak eskuratu ahalko dituzten enpresak: errealitate biak lotuz –Arabako eta Bilboko Portuko espazio logistikoak-, kate logistikoan balorea sortzen laguntzen dutenak. LAUGARRENA Ibilbide Luzeko Enpresaren kategoriako hautagaiak Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak proposatuko ditu. BOSGARRENA Ekimen Berrien kategoriako Saria lortzeko hautagaiak diren enpresek Arabako Merkataritza eta Industria Ganberari zuzendutako idazki bat aurkeztu beharko diote (Dato 38 • 01005 Vitoria-Gasteiz edo transmodal@camaradealava.com), TRANSMODAL SARIA erreferentzia adierazi beharko dute, eta parte hartzeko inprimakia bidali beharko dute, eta bertan, enpresak logistika eta intermodalitatearen arloan garatu duten jardueraren ibilbidea eta oinarrizko datuak azaldu beharko dira. Enpresa hautagaiek logistika eta intermodalitatearen arloan garatu duten jardueraren ezaugarriak eta datuak hobeto aztertzeko egokitzat jotzen duen informazio eta dokumentazio guztia erantsi ahalko du. Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak enpresei egokitzat jotzen duten informazio gehigarri guztia aurkezteko eskatu ahalko diete. Antolatzaileak:

Laguntzailea:

1


logistika eta intermodalitatearen arloko ekimenik onenen

sariak Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak beren iritziz Saria lortzeko hautagai izateko merituak biltzen dituzten enpresak proposatu ahalko dituzte haien ahalegin eta/edo emaitzen arabera. SEIGARRENA Ekimen Berria kategoriako enpresa hautagaien logistika eta intermodalitatearen arloko jarduerak honako irizpide hauen arabera ebaluatuko dira, besteak beste: • Intermodalitatearen erabilera elementu estrategiko gisa. • Logistika eta intermodaltasunaren arloan lankidetzan edo aliantzetan proiektuak gauzatzea • Prozesu logistikoak optimizatzeko eta/edo kostuak murrizteko aldaketa, eraldaketa, berrikuntza eta/edo inbertsioa. • Arabako eta Bilboko Portuko aktibo logistikoak komunean jartzea. ZAZPIGARRENA Enpresek kandidaturak 2011ko maiatzaren 16rarte aurkeztu ahalko dituzte. ZORTZIGARRENA Sariak esleituko dituen epaimahaiko kideak ondorengo hauek izango dira: Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakariak, zuzendari nagusiak eta arloko teknikari bat. Idazkaria Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako idazkari nagusia -zuzendaria izango da. BEDERATZIGARRENA Sariak lortzeko hautagai izateak Oinarri hauek osoki onartzen direla esan nahi du.

Antolatzaileak:

Laguntzailea:

2


logistika eta intermodalitatearen arloko ekimenik onenen

sariak PARTE HARTZEKO INPRIMAKIA ENPRESAREN DATUAK Sozietatearen Izena Helbidea Helbide elektronikoa Telefonoa Zuzendari-Gerentea Logistika zuzendaria

Fax

JARDUERA (deskripzio laburra)

ARABAREKIN ETA BILBOKO PORTUAREKIN DUEN LOTURA (azalpen laburra)

TRANSMODAL SARIRA AURKEZTU NAHI DEN PROIEKTUA Proiektuaren deskripzio laburra:

Nahi izanez gero, logistika eta intermodalitatearen arloan egindako ahalegina eta lortutako emaitzak argitzeko bestelako informazioa ere erants dezakezu: oroitidazkia, txosten espezifikoak, material grafikoa eta/edo ikus-entzunezkoa...

Parte hartzeko inprimakia 945 143156 faxera bidali edota transmodal@camaradealava.com helbide elektronikora. Inprimakia www.transmodal.wordpress.com blog-etik bete dezakezu ere bai

Antolatzaileak:

Laguntzailea:

3

Transmodal Sarien Oinarriak 2011  

Transmodal Sarien Oinarriak 2011ko edizioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you