Issuu on Google+

Erreportajea 3. zenbakia

2012ko abenduaren 12a

a

Garagardoaren autoekoizpena, txikitasunetik


A

JE A T R PO

ERRE

Hodei Iruretagoiena

Garagardoaren autoekoizpena, txikitasunetik Kantitateak ez du gehiegi axola, norberak egitea da hiru esperientzia hauen gakoa Garagardoa eta autoekoizpena. Izan zitezkeen ardoa, patxarana, esnea edo ogia. Edo eskuorri bat, disko bat, komiki bat... Sormenarekin mugan egoteraino. Garagardoarena bai, baina autoekoizpena. Norberak ekoiztea, alegia. NORberaK, gazteek kasu honetan. Nork bere baliabideekin, eskura daukanarekin; norberaren eskuen eta lan-indarraren jabe izan ahal izate hutsa bada nahiko baliabide garaiotan. Gazteok baditugu, gainera, oraindik lapurtu ez dizkiguten baliabide agortezin batzuk: ilusioa eta irudimena, besteak beste. Norberak ekoitzi dezake Gasteizko alde zaharreko ikasle pisu batean, edo Zarauzko eta Errekaldeko gaztetxeetan. Askotan ez dugu kontsumitzen dugun hori nondik, norengandik eta nola datorren pentsatzeko lanik hartzen. Baina, beti dago lan bat edaten, jaten, entzuten edo irakurtzen dugun horren atzean, nonbait, norbaitek eta produkzio modu jakin baten arabera egina.

2012ko abenduaren 12a | 3. zenbakia

Ez gara orain hasiko aztertzen ekoizpen sistema kapitalistaren nondik norakoak. Ez dago asko azaldu beharrik ohartzeko modu askotako zapalkuntzak dakartzala, kosta ahala kosta, ahalik eta etekin ekonomikorik handiena lortzea beste helbururik ez duen eredu horrek. Produktuak inoiz baino abiadura handiagoan ekoizten, mugitzen, kontsumitzen eta botatzen diren sistema horretan, ordea, bada bestelako eredurik ere. Bakoitzak bere lekuan, bere tamainan eta bere ilusioekin, garagardoa ekoiztea izan da jarraian ezagutuko ditugun hiru gazteen esperientziak batzen dituena.

Zuritotik katxira Garagardoa edari bat baino gehiago da Ekain Zubizarretarentzat, eta han eta hemen zaletasun hori garatu ostean, etxean probatzea erabaki zuen Gasteizera ikastera joandakoan. Oraingoz, behin bakarrik egin du. Arkitektura karrerarako proiektu bat egin behar zuen Andoni Manzisidorrek, Urdaibaiko baserri auzo bati bizia emateko proiektua. Klase kideen artean egin zuten han garagardoa, eta geroztik beste bi aldiz egin du Zarauzko gaztetxerako, herriko beste gazte batekin batera. Beste gaztetxe batean, Kukutzan, hasi zuten Urtzi Ugaldek eta Bilboko gazte batzuek Izarra garagardoaren bidea. Hainbat gaztetxe eta tabernetan saltzera iritsi ziren urtebetez baino gehiagoz, bestelako lan eta ekoizpen eredu batean oinarrituta. Hiru esperientzia, txikitik handira, “zuritotik katxira”. Baina beraien esperientziak ezagutu baino lehen, hitz egin dezagun pixka bat barrukoaz, garagardoaz. Ez dago argi non duen jatorria edari honek, baina historiaurrean antzeko edariren bat egiten zutela uste da. Duela 6.000 urte inguru, Mesopotamian eta Egipton ekoizten zen jada, ondoren galiarrek, germaniarrek eta erromatarrek egingo zuten bezala. X. men-

detik aurrera hasten dira sortzen lehen ekoizpen-planta artisauak. Gaur egun, ekoizteko ohitura handiagoa dago Belgikan, Alemanian, Holandan... baina, Euskal Herriko lurralde gehienetan ere egin dute beren lekua ekoizle txikiek. Ligi-Atherein (Zuberoa) Akerbeltz, Hazparnen eta Azkainen (Lapurdi) Etxeko Bob´s Beer eta Oldarki, Iruñean (Nafarroa) Naparbier, Urkabustaizen eta Iruña Okan (Araba) Baias eta VGnoster Brewery, Zeanurin eta Urdulizen (Bizkaia) Bertoko eta Etxeandia, Oiartzunen (Gipuzkoa) Pagoa... Zenbat eta zer edaten den ikusita, burujabetza osotik urrun gabiltzan arren, bidea hasia dago behintzat. Ez da txantxetako kontua Frank Zappa delako batek esandakoa kontuan hartuz gero: “Ezin da benetako herri bat izan garagardo bat eta airelinea bat eduki ezean. Futbol talderen bat edo arma nuklear batzuk edukitzeak laguntzen du, baina gutxieneko baldintza garagardoa da”.

Ekain: zaletasun batera bidaia Garagardoa ez da beste edozein edari bezalakoa Ekain Zubizarretarentzat. Hamazazpi urte zituenerako, 100 garagardo botilatik gorako bilduma zuen etxean. Asko bezala, Amsterdamera joan zen kurtso amaierako bidaian, eta maleta bete garagardo ekarri zuen handik ere. “Han jende askok egiten du etxean garagardoa. Batez ere Belgikan, baina baita Holandan ere”, esaten du inbidia puntu batekin. Garagardoa egiteko ekipoak saltzen dituzten dendak ere nahikoa hedatuak omen daude. Berari ez zitzaion etxean zurito bat gehiago ere sartzen, eta Gasteizera ikastera joandakoan hasi zen bere zaletasunari bide ematen. Han eta hemen begira ibili ostean, internet bidez eskatu zuen etxean garagardoa egiteko behar zuen guztia. Zenbait gauza eginda etortzen dira (garagarra tostatua, germinatua eta txikitua, esaterako), eta erraz egin daitekeela dio.


2012ko abenduaren 12a | 3. zenbakia

Tenperatura neurtzeak ekarri zion buruhauste gehien. Behin garagardoa botilan dagoela, adibidez, astebete pasa behar du tenperatura jakin batean. Hori ez da erraza Siberia-Gasteizen, neguko hotzak heltzen direnean batez ere. “Han ibiltzen nintzen probak egiten: sukaldean, armarioan...”. Etxeko txoko guztiak ikertu ondoren, logelako leiho ondoan aurkitu zuen bere edari preziatuak behar beste gas sortzeko moduko “mikroklima”. Buruhauste txiki horiek gaindituta, 25 litro garagardo egin zituen bere lehen aldi hartan. Norberak egindako garagardoa edan ahal izateak betetzen du gehien Zubizarreta. Ohiko garagardo marka handiek ia “ura” saltzen dute, eta etxean egindakoarekin ez da zaila kalitate handiagoa lortzea. Baina, edaria bezain garrantzitsua da testuingurua ere. Beste hainbatetan bezala, gure kulturan ere ekitaldi sozial bat da ia garagardo bat hartzea: pisukoekin, klase kideekin... Zer esanik ez, jendeari gustatuz gero. Hor arte bat ere badagoela esan liteke, etengabeko prozesua baita ahalik eta garagardorik onena egitea, zaporearen, alkohol kopuruaren... arteko oreka egokia izan dezan. Orain bigarren aldiz egingo du, eta Gabonetako bazkari eta afarietarako prest egotea nahi luke, etxean ere probatu dezaten berak egindako garagardoa.

Andoni: proiektutik errealitatera Ikasketekin du zer ikusia Andoni Manzisidorren hasierak ere. Arkitekturako laugarren mailan, Urdaibaiko Mendata baserri auzoari bizia emateko proiektua aurkeztu zuen ikaskide batzuekin batera. Taberna bat dago bertan, eta Mendatako Udalak tabernaren gaineko etxebizitza uzten dio martxan jartzen duenari. Gazte batzuk zebiltzan orduan, eta garagardoa egiteko asmoa zeukatela jakin zuten. Dorretxe bat ere badago bertan, eta museo

bat ere jartzea proposatu zuten garagardo ekoizteko plantarekin batera. Urdaibaiko patronatuarekin elkarlanean egin zuten proiektua, eta aurkeztu zuten egunerako etxean egindako garagardoa eraman zuten irakasle, ikaskide eta abarrek probatu zezaten. Internet bidez jakin zituen garagardoa egiteko prozesuaren nondik norakoak Manzidorrek ere. Modu askotan egin liteke, ordea, eta lehengaiak soilik erosi zituzten. Tresneria guztia, aldiz, eskura zeuzkaten gauzekin moldatu zuten: kazuelak, suak, termometroak, lehen muztioa iragazteko oihalak... Azken aldian, esaterako, serigrafiak egiteko tela batekin josi zizkien Andoniren amonak muztioa iragazteko zaku modukoak. Klase kideekin bi aldiz egin ondoren, Zarauzko beste gazte batek bota zion hurrengo erronka: bien artean egingo zuten hurrengoa, baina gutxienez 200 litro egiteko baldintzarekin. Putzuzulo Gaztetxeko asanbladan ideia bota, eta bertan salduko zutela adostu zuten.”Hasieran beldur pixka bat geneukan, inbertsio pixka bat eskatzen zuen. Eta ‘ez bada hain ona ateratzen?’ pentsatzen genuen. Azkenean harrera ona eduki du, dena saldu da”. Garagardo tostatua deitzen dena soilik egin zuten lehen aldian gaztetxerako, eta jendeak errubioa eskatu ere eskatu zien bigarrenerako. Baina, beraien produktua plazaratzeko lekua ez ezik, gaztetxea ezinbesteko baliabidea ere bada garagardoa egiteko. Bai espazioa bera, eta baita bertako hainbat tresna ere: “Gaztetxea beharrezkoa zaigu alde horretatik”. Azpiegitura hobetzen ari dira pixkanaka. Badaude jarraitu beharreko baldintza zehatz batzuk, baina hortik aurrerakoa irudimena erabiltzen jakitea da, Manzisidorrek dioenez: “Gauzak bilatzen, eskura dagoenarekin.

“Badaude baldintza batzuk, baina hortik aurrerakoa irudimena erabiltzen jakitea da: gauzak bilatzen, eskura dagoenarekin” Andoni Manzisidor

Aurrekoan zerk huts egin zuen ikusi, eta hori hobetzen saiatzen gara”. Azkenerako, asko ikasi du garagardoaren propietate eta abarrei buruz, kuadrillako “aditu” bihurtzeraino. Gaztetxean egindako garagardoa gaztetxean


2012ko abenduaren 12a | 3. zenbakia

bertan salduta, ekoizpenean izandako gastuak estaltzeaz gain, gaztetxearen beraren autogestiorako ere ateratzen da diru pixka bat. Oraindik ikasten ari da, eta asteburutan taberna batean egiten du lan. Garagardoa ekoiztearena ez du oraingoz enplegurako aukera moduan ikusten: “Hori egoerak eskatzen du, nik uste. Orain ez daukat beharrik, baina agian lanik gabe geratzean…”. Ez da erraza, noski, behar hori edukita ere bestelako lan eredu baterako pausoa ematea: “Oraingoz tamaina polita daukagu, eta jendeak eskertzen du gainera egiten duguna”.

Urtzi: eskonbro azpiko izarra Ekoizpen eredu kapitalistatik harago, bestelako eredu bat garatzeko aukera ikusi zuten Urtzi Ugaldek eta Bilboko beste bizpahiru gaztek garagardoaren autoekoizpenean. Gaztetxe eta okupazio mugimenduetakoak ziren guztiak, eta hutsune bat nabaritu zuten inguruko gazte mugimenduaren baitan: “Okupazio mugimenduen eta kaleko ekintzen bidez aisialdiaren gaia jorratzen genuen. Etxebizitzarena ere bai, Erriberako etxe okuparekin eta beste proiektu txiki batzuekin. Baina hirugarren pieza falta zitzaigun: lanarena. Azkenean konturatu ginen hirurak jorratu behar genituela pertsona askez osatutako herri aske bat eraikitzera bidean”. 2010eko udaberri aldera ekin zioten proiektuari, asanblada eta kooperatibismoa oinarri hartuta. “Asanbladan banatzen genituen egitekoak, baina denok genuen eginbehar komun bat: produkzio txandetan parte hartzea”. Ugaldek berak ez zeukan ideiarik garagardoa ekoizteaz, baina inguruko gazteen laguntzarekin (kimika ikasle batzuk tartean) lortu zuten egitea. Ikasketak amaituta, lan-merkatua deritzon zorigaiztoko labirintoan sartzeko garaian zegoen orduan: “Justu salto horretan geunden, bizitza hasten zaizunean esaten ‘Eh! Es-

pabilatu beharko gara!’. Eta ez bada lan arrotzetan, lan kapitalistetan, gu saiatu behar gara zerbait aurkitzen, mugitzen…”. Behin lehen proba eginda, pare bat astez jarri zuten Kukutza Gaztetxea zeneko barran. “Ez zen inor intoxikatu, eta esan genuen: beno, hau aurrera doa”, kontatzen du irribarrea ezkutatu ezinik. Ez zitzaien zailtasunik falta izan gazte bilbotarrei ere. Lege kontuak batetik, enpresa handiagoekin izandako harremanak bestetik… “Hain dago egina ka-

“Hirugarren pieza falta zitzaigun, lanarena. Hirurak jorratu behar dira pertsona askez osatutako herri aske bat eraikitzeko” Urtzi Ugalde

pitalismoa horrela, pertsona edo kolektibo batek egin nahi badu produkzioa eskala txikian… ez da hain erraza”. Baina trabak traba, lortu zuten Kukutzan egindako garagardo artisaua zabaltzea, eta inguruko gaztetxeetan eta zenbait tabernatan ere jarri zuten. Pausoz pauso, langabezian zeuden bi gazte hartzera iritsi ziren, soldatatxo baten truke. Barne antolaketa kooperatiboaz gain, kontsumitzaileek ere izan zuten parte proiektuan: galdetegi baten bidez, jendearen iritzia biltzen zuten, denen gustura hurbildu nahian: “Estatistikak egiten genituen, baina inoiz ez zegoen gehiengo absoluturik”. Hazten zihoan pixkanaka proiektua, eta legalitatean sartzea ere buruan zeukaten pausoa zen. Baten bati ez zitzaion gehiegi gustatuko, ordea, beste gauza askoren artean, Izarra garagardoa egiten zen gunea. Kukutza desalojatzeko arriskuan zela jakin arren,

dena bere lekuan mantentzea erabaki zuten asanbladan: “Zure burua desalojatzen hasten bazara, zu hasten zara onartzen jasoko duzun erasoa”. Jakina den gisan, erresistentzia egin zuten: “Baina ez genuen lortu, eta azkenean eskonbro artean geratu dira gure makinaria guztia, gure proiektutxoa eta gure ilusioak”. Oraindik gune hori erabiltzeko aukera balute, agian legalitaterako saltoa ere emanda izango luketela uste du Ugaldek. Dena den, ez du dudarik bizitakoak merezi izan duela esatean. Bi hitzetan, “la ostia” izan dela dio, eta Kukutzaren kantu ezaguna gogoratuz, autoekoizpen proiektuen aldeko deia egin du: “Izan liteke produktu bat, zerbitzu bat, jakintza bat… Baina horretara ere jarri behar gara, proiektu alternatibo horiek eraikitzera. Hitz potoloa da alternatiboa, baina txikitasunetik hasten dira proiektu guztiak”.

PROBATU ETXEAN -Garagarrarekin malta egin. -Ordubetez 63-67 gradu artean eduki, urarekin nahastuta. -Muztio hori iragazi. -Beste ordubetez irakin, bitartean lupulua gehituz denbora tarteak errespetatuta. -20 gradu arte hoztu, ahalik eta azkarren. Garrantzitsua da hemen ere tenperatura kontrolatzea, gero legamia gehitzeko. -Fermentatu astebete inguruz. -Botilara pasa, azukre pixka bat bota, eta beste astebetez eduki hermetikoki itxita. Gasifikatu egingo da. Hozkailura!


Erreportajea: garagardoaren autoekoizpena