Page 1

A T E K Z ARRI

ELK

Iraitz Salegi

PILI ALVAREZ MOLES soziologoa Baikor begiratzen du geroa Pili Alvarez Moles soziologoak (Bartzelona, 1985). Jendartea eraldatzeko aukeretan sinesten du, baina, behin eta berriz azpimarratu digu iraultza gugandik hasten dela. Euskal Herrian sei urte pasa ostean, oraingoz, behintzat, ez du asmorik Herrialde Katalanetara itzultzeko. Deustuko Gazte Lokalean (Bilbo) hartu gaitu, nabari da ordu asko pasatzen dituela bertan. Okupazio mugimenduko kidea izanik, bizi dituen kontraesanek eraman dute gaztetxeetan ematen diren genero harremanak ikertzera. Uste du gune ustez libreetan ematen diren jarrera eta eraso sexistak ez direla ezkutatzeko gauza bat, aurrera egingo dugula esateko arrazoi on bat baizik. Okupazio mugimenduak autokritika gehiago egin behar duela diozu. Bizi izan dudanagatik eta nik ezagutzen ditudan gaztetxeak

2013ko otsailaren 1a | 6. zenbakia

“Gaztetxeetan ematen diren jarrera sexistak ez dira ezkutatzeko kontu bat�


“Gaztetxeak leku aproposak dira hainbat ekintza gauzatzeko, baina baliteke ez izatea lasai hitz egiteko txoko erosorik”

kontuan hartuta, esan liteke ekintza bat bestearen atzean antolatzen ematen dugula denbora gehiena. Nire ustez, gaztetxe batek ekintzak antolatu baino gehiago egin beharko luke. Horregatik diot autokritika falta dagoela —ez gaztetxe guztietan—. Inertziak eramaten gaitu egitera, egitera, egitera, asko pentsatu gabe. Beste faktore bat ere badago hor: gaztetxeetan ibiltzen garen askok beste mugimendu batzuetan ere militatzen dugula, eta horrek nekatu egiten gaituela. Gauzak horrela, espazio gutxi dago —bai fisikoki eta bai denbora aldetik ere— autokritika egiteko, gure jardunaz hausnartzeko. Eta, ez horretarako bakarrik, nola gauden, nola sentitzen garen hitz egiteko ere. Gaztetxea eskaintza kultural bat baino gehiago, eragile soziala izan behar dela? Bai, hala da. Askotan jendartetik at dagoen espazio bat bezala irudikatzen da gaztetxea, eta ez da horrela izan behar, nahiz eta jendartea eraldatzeko helburua izan. Esaten da gaztetxea kritikoa, horizontala, antisexista, antiautoritarioa… dela. Teorikoki horrela izan arren, hori praktikara eramatean dago koska, zaila delako norbere jarduna pentsamenduaren isla garbia

izatea. Gaztetxeak milaka gauza on ditu, leku ezin aproposagoa da bakarka ikasteko zein taldeko prozesuak martxan jartzeko. Horregatik hain justu, ezin dugu jendartetik at kokatu, berau eraldatzea nahi badugu gugatik hasi behar garelako. Zerk egiten du gaztetxe bat askatzaile? Zergatik esaten da gaztetxeak espazio libreak direla? Okupazioen kasuan bereziki, esango nuke lehenengo momentutik direla askatzaileak. Kriminalizatuta dagoen jarrera bat da okupazioa, eta berau gauzatzeko hainbat oztopori egin behar diegu aurre: auzokideak sarritan, polizia… sistema bera. Lehenengo momentutik bilatzen dugu gure kabuz ibiltzeko gune bat, inposaketarik gabekoa. Horregatik guztiagatik dira gaztetxeak gune askatzaileak. Baina, behin gaztetxe bat lortzen dugunean, gauza asko utzi behar ditugu kanpoan espazio hori benetan askatzailea izan dadin, eta hori da zaila, heziketa zehatz bat jaso dugun jendartean bizi garelako. Eraldaketa gugandik hasi behar da ezinbestean; zaila da, baina ez ezinezkoa. Gure inkontzientearen arabera, ‘militante onak’ eta eraso zein jarrera matxistak ez datoz bat.

Sarritan uste dugu matxista bestea dela, baina ni neuk ere baditut joera sexistak, eta esaten diot nire buruari “baina zertan ari naiz? Hau ezin dut egin!”. Jaso dugun heziketagatik, inkontzienteki egiten ditugu halakoak, baina horrek ez du esan nahi aldatu behar ez dugunik. Lehenik eta behin, gaizki egiten dugunaz ohartu behar gara, eta zer aldatu nahi dugun jakin behar dugu. Estereotipo batzuekin lotzen ditugu matxistak, bai-

“Inertziak eramaten gaitu egitera, egitera, egitera, egitera, asko pentsatu gabe” na kontuan izan behar dugu guztiok ditugula jarrera sexistak. Egia da, bestalde, zaila egiten zaigula gure lagun bat matxista dela ikustea edo onartzea, eta berdin gure buruari dagokionean. Hitz gogorregiak egiten zaizkigu gure buruari esateko. Baina gaztetxeetan gabiltzanon artean ere izaten dira portaera sexistak. Hipokritak garela esango zenuke? Bai, heziketak eraman gaitu


A T E K Z ARRI

ELK

horretara. Lehen urratsa gu geu konturatzean datza. Jarrera horietaz ohartzen ez bagara, zaila delako aldaketaren beharra ikustea, eta are zailagoa zerbait eraldatzea. Behin hori onartzen dugunean, eraldaketa prozesua bera ere zaila eta luzea da; bizitza osokoa eta esparru guztietan landu beharrekoa. Nola deuseztatu liteke teorikoki ditugun diskurtsoen eta praktika militanteen arteko amildegia? Lehenik, kontuan izan behar dugu zaila izango dela. Izan ere, une batetik besterako gauzek soilik balio dutela uste dugu; zerbaitek ez badu berehalako emaitza ematen, ez dugu indarrik jartzen horretan. Desalojo arriskuan dauden gaztetxeen kasuan, esaterako, zaila da diskurtso teorikoa eta praktika militantea bat joatea, presio horrek guztia baldintzatzen duelako. Baina, nire ustez, zerbait egiten dugunean zein helbururekin eta nola egiten dugun pentsatu behar dugu. Sarritan, hamaika gauza egiten ditugu gaztetxearen aniztasuna eta pluraltasuna irudikatzeko, baina kontuan izan behar dugu ekintza horiek nola burutzen ditugun ere. Askotan ez dugu horretan pentsatzen, eta egiteko modua bera oso garrantzitsua da teoria eta praktika batera joateko. Gauzak une batetik bestera eta modu zehatzetan egitera ohituak gaude eta, hori dela medio, parte hartzea ukatzen diogu askori. Denbora behar dugu zer eta nola egiten dugun konturatzeko eta horren inguruan hausnartzeko, eta baita lekua ere. Izan ere, gaztetxeak festarako, kontzertuetarako eta halako ekimenetarako gune aproposak izan litezke, baina baliteke lasai- lasai hitz egiteko txokorik ez izatea; hotz egiten duelako, jendea etengabe pasatzen delako bertatik etab. Eta hori beharrezkoa da, hitz egiteko eta eztabaidatzeko denbora eta toki fisikoa izatea.

“Feminismoa gaizki ikusia den ideologia bat da, baina erosoa da hori lantzeko beharrik ez ikustea�


2013ko otsailaren 1a | 6. zenbakia

Kanpoko erasoen aurrean, etengabeko defentsan murgiltzen dira sarritan jendarte mugimenduak, eta barne kohesioa mantentzea oso teknika erabilia da horretarako. Zer bermatu beharko litzateke lehenago, talde izaera edo izaera kritikoa? Kanpotik eraso asko jasanez gero, gaztetxeak eta bestelako mugimenduak kriminalizatu egiten dira. Hargatik, talde izaera hartzera behartuak gaude, kanpotik etorri litekeen erasoaren aurrean indartsu egoteko. Horrek berak dakartza, sarritan, gure arteko liskarrak, eta autokritikari atea ixten diogu. Horrez gain, kolektiboa bera apurtzeko beldurra sentitzen dugu, eta nahiago dugu bere horretan jarraitzea. Hala ere, beharrezkoa da izaeran ere sakontzea; sarritan ez dugu horretaz hitz egiten, dinamika praktikoetan sartzen gara baina zertarako nahi dugun jakin gabe. Leku bat askatzailea izatea gure esku dago, eta egitean soilik zentratuz gero, baliteke hori albo batera uztea.

Hasieran aurreiritziak ere izan nituen jendearen aldetik, instituzioak euren kalterako erabili zezaketela eta halako kontuak. Baina, ni neu gaztetxeko kidea izanik, ez nuen ulertzen nola pentsa zezaketen mugimendua konprometitu nezakeela. Gerora, lehen aurreiritziak gaindituta, gustura parte hartu zuen jendeak. Azken finean, nik Emakunderi bekaren trukean eman diodana berrehun orriko txosten bat izan da, eta kito.

Emakunderen beka bat baliatuz gauzatu duzu ikerketa. Ez al da arriskutsuegia informazio hori instituzioen esku uztea? Orain dela bi urte hasi nintzen kontu honekin, feminismoaren eta generoaren inguruko master bat egiten ari nintzela. Masterra amaitzeko ikerketa bat egin behar nuen, eta gaztetxe baten parte izateak dakarren esperientzia pertsonaletik zerbait egin nezakeela sentitu nuen. Azken batean, nik ere kontraesan handiak izan ditudalako gune horietan. Hala, hainbat beka eskatu nituen, eta Emakundekoa eman zidaten. Erakunde horretako bekak oso onak dira diru aldetik, eta horrek aukera ematen zidan nik nahi nuen gaia jorratzeko eta soziologo bezala lan egiteko. Hasieran, beldur pixka bat sentitu nuen nik ere, pentsatzen nuelako gaztetxeetako jendeak ez zuela nahiko parte hartzerik.

“Gaztetxeak ez dira neutroak, ez dituzte modu berean erakartzen mutilak eta neskak.”

Mahai azpiko tiraderan hautsa besterik ez dute hartzen. Instituzioek daukaten okerrena hori da, ikerketa bat gauzatzeko bekak ematen dituztela baina ez dutela horiek zabaltzeko lanik egiten. Adierazgarria da oraindik ez dutela interneten publikatu. Ni mugitu ez banintz, inork ez luke jakingo pertsona bat horren inguruan ikertzen zebilenik. Eta, interesgarria izan liteke beste norbaitek eskuratu eta zerbaitetarako baliatzea. Genero harremanen gaia oso

gaizki dago jendartean, eta hori gaztetxeetan ere islatzen da. Beraz, ez da ezkutatzeko gauza bat, aurrera egingo dugula esateko arrazoi on bat baizik. Ikerketari ekin nionean oso argi neukan ez zela lan akademiko bat soilik izango. Lagun batek lagundu dit lana egiten, eta argi izan dugu hasieratik ikerketa aitzakia bat baino ez zela izango ondoren material txukun bat prestatu ahal izateko. Hau da, gaztetxe batzuetako esperientzia biltzeak dakarren lana eginda dago, baina hori ez doa inora

“Eraldaketa gugandik hasi behar da ezinbestean; zaila da, baina ez ezinezkoa” gehiago lantzen ez badugu. Bagenekien lan hori guri zegokigula, Emakundek ezin duela esparru horretan ezer egin. Hargatik, esan daiteke bekak aukera on bat eman didala gerora aprobetxatuko den lanari ekiteko. Ikertu dituzun gaztetxeetan hausnarketa eragitea ere izan duzu helburu. Zein zailtasunekin egin duzu topo? Oro har, oso pozik nago jendearen aldetik jaso dudan erantzunari dagokionean. Gaztetxeekin lehen kontaktua egitea zaila izan zen. Emakundeko beka izanik, EAE mailako ikerketa izan behar zuen. Gaztetxeak non dauden jakitea eta euren kontaktuak bilatzea kostatu zitzaidan hasieran, ez zegoelako zerrenda zehatzik. Behin hori eginda, parte hartzeko erabakia gaztetxeen esku utzi dut; ikerketan indibidualki zein kolektiboki parte hartzeko aukera izan dute. Zailena aurreiritziak gainditzea izan da, eta baita jendea animatzea ere. Hasiera batean, neskak izan ziren parte hartzera animatu zirenak, gaia mutilek baino landuagoa dutelako ziurrenik. Adierazgarria da zenbaitek nire ikerketaren berri emanez jasotako oharra talde feministakoei helarazi izana, kontuan izan gabe gaztetxeko asanblada orokorrean landu beharreko gaia dela. Baina, gerora, jendea ia edozertara animatu da, eta askok —batik bat neskek— esan didate aitzakia ona izan dela gaiaren inguruan hitz egiteko. Uste dut jende gehiagok ere parte har zezakeela, baina hartu dutenei eskerrak eman behar dizkiet. Jende gehiago


TA

KE Z I R AR

ELK

“Feminismoa lantzen duen neska bati zaila egin dakioke gaztetxe batean parte hartzea, jendartean, familian, bikotearekin edota beste hainbat eremutan parte hartzea zaila egin dakiokeen modu berean”

ere animatu nahiko nuke gaia lantzera, jendartea eraldatzeko oso baliagarriak direlako gaztetxeak, eta eraldaketa gugandik hasi behar delako. Simone de Beauvoirren arabera, lanari esker ari da estutzen gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunerako aldea. Baina, lan esparruek oso definituta jarraitzen dute. Okupazio bat aurrera eramaterako garaian, esaterako, lan banaketa nabarmena egiten

“Gaztetxeak lan banaketa apurtzen saiatzeko guneak izan beharko lirateke.” da hasiera hasieratik: nor egon behar den lehen lerroan, nork apurtuko duen atea, nor egongo den polizia datorren edo ez zaintzen... Baita gaztetxean gauzak antolatzerakoan ere. Gaztetxe batzuetan landua dute gai hau; zenbaitek lana zozketa bidez banatzen dute, tokatutakoa

egin behar da eta nola egin ez dakienari laguntza eskaini dakioke. Baina, orokorrean, oso definituta daude lan esparruak, eta normalean jende berak beti gauza berdinak egiteko joera du. Horrek ezin du horrela izan; gaztetxeak hainbat abantaila ditu eta, horietako bat, gauzak egiten ikastearena da. Jakina da jendarteak lan batzuetara bideratzen dituela mutilak eta beste batzuetara neskak. Hori horrela, uste dut gaztetxeak banaketa hori apurtzen saiatzeko guneak izan beharko liratekeela. Azken batean, lan banaketa hori jendartearen isla da. Batzuei gauza batzuk gehiago gustatuko zaizkie besteei baino. Mutilei esaterako, indartsuak izatea eta lan zehatz batzuk egitea omen dagokie. Guztion kontua da hori aldatzea. Badago oraindik hogei laguneko gazte asanblada batean hiru neska soilik egotea kasualitatea dela pentsatzen duenik. Ideia horrek asko harritu ninduen. Bere gaztetxean oso pozik zegoen neska batekin hizketan nengoela atera zen gai hori, eta niri datu horrek zer pentsatua eman zidan. Munduko popu-

lazioaren erdia gizonezkoa eta beste erdia emakumezkoa bada, espazio libreak ere proportzio horren isla izan beharko lirateke. Eta ez, ez da kasualitatea. Oso sustraitua dugun ideia da gaztetxe batean edonork parte har lezakeela. Eta, alde batetik, egia da, baina oztopo inkontziente pila bat daude edonork parte hartzeko. Batzuei oso zaila egiten zaie gaztetxe batera joaten hastea, eta horietako asko dira emakumeak. Hori zergatik den horrela ondorioztatu behar dugu, sarritan “neskek nahi ez dutelako” pentsatuta bilatzen baitugu konponbide sinpleena. Ohartu behar gara gaztetxeak ez direla neutroak, eta ez dituztela modu berean erakartzen mutilak eta neskak. Iritziz aldatu al dute, ikerketa n parte hartu ostean, kopuruarena kasualitatea zela uste zuten neskek? Ez dakit iritziz aldatu duten, baina behintzat “zergatik?” galdera egin diote haien buruei. Zergatik dauden neskak baino askoz mutil gehiago, zergatik den zaila neska gazteak gaztetxera erakartzea etab. Kezkak eta galderak irtetea ere oso posi-


2013ko otsailaren 1a | 6. zenbakia

tiboa da. Kontua da horiei lehentasuna eman behar zaiela gero, arazoak konpontzeko. Kontzientzia feminista ez duten neskak gaztetxeetan eroso sentitzen direla diozu ikerketan. Mundua ideologia feministatik behatzen hastean ezin diozu hori egiteari utzi. Hargatik, feminismoa lantzen duen neska bati zaila egin dakioke gaztetxe batean parte hartzea, jendartean, familian, bikotearekin edota beste hainbat eremutan parte hartzea zaila egin dakiokeen modu berean. Aldatu beharreko gauza asko ikusten direlako, eta une oro borrokatzea oso nekagarria delako. Horretaz gain, feminismoa gaizki ikusia den ideologia bat da, baina erosoa ere bada hori lantzeko beharrik ez ikustea; jendarteak autokritikoak ez izatera garamatza. Txanponaren beste aldea: Madrilgo La Escalera Caracola bezalako guneak, emakumeek soilik kudeatuak. Zein ekarpen egiten dute horrelako espazioek? Pertsonalki ez dute ezagutzen gune hori, baina uste dut emakumeok gure leku propioak izatea baikorra dela. Beharrezkoak dira halako esperientziak, jaso dugun heziketak eta gure arteko harreman ereduek diskriminazioak baitakartzate. Ziur naiz oso aberasgarria dela, esaterako, emakume talde batek gizonei esleitzen zaizkien zenbait lan egin behar izatea. Gainera, emakumeek eta emakumeentzako egindako gaztetxeak baldin badaude, diskriminazioa jasan dutelako eta espazio mistoetan eroso sentitzen ez direlako izango da, benetako behar bat dutelako. Ikerketan neska batek esaten zuen nekatu egin zela borrokatzeaz; berak mundua ikusteko modu zehatz bat zuen, eta gaztetxeak horrekiko lehentasunik ezartzen ez zuenez, nekatu egin zen.

Zein da zure irakurketa soilik emakumeentzat diren espazioek jendartean sortzen duten errezeloaz? Errezeloa baino, ezjakintasuna dela esango nuke: “Zergatik egon behar da haientzako gune bat? Zer egingo dute han?�. Ba, ziurrenik, beharra dutelako. Ez dute pentsatzen zergatiaz, halako guneetan egingo denaz baizik. Asko kexu dira mutila izateagatik talde feministetan parte hartu ezin dutelako. Batzuetan ezingo dute parte hartu hala hitz eginda dagoelako, baina beste batzuetan bai. Azken horietan parte hartzeko gonbitea luzatu izan diet askori, baina inork ez du baiezko eraba-

“Barrura begiratu eta genero harremanen gaia lehentasun bat izateko garaia heldu delakoan nago kia hartzen. Hau da, asko esaten dutela baina, egin, gutxi. Ikerketaren inguruan zerbait entzun dutenek, pare bat orri irakurri dituztenek, kexak bota izan dizkidate landu dudanaren inguruan, baina ezjakintasunetik egindako ekarpenak dira. Ikerketa bere horretan geratzea baino, aldaketa praktikoa zilegi izatea duzu helburu. Nola bideratuko duzu hori? Hasieratik nuen garbi berrehun orri ez nituela alferrik idatziko, gero erabiltzeko baizik. Azken batean, norbere gaztetxean gertatzen dena ondokoan edo urrutixeagokoan ere gertatu litekeelako. Ikerketa abiapuntu apropos bat da gaia lantzeko material egoki bat sortzeko. Ikusi ahal izan dudanez, gaztetxeetan gaia jorratzeko aukera nesken aldetik irteten da normalean, baina, komeni da zerotik hastea ere. Hargatik,

neska batzuek komentatu izan didate ikerketa egokia dela arazoa egon badagoela ikusarazteko behintzat. Beste kontu bat da hori konpontzeko zer eta nola egin litekeen jakitea. Horri erantzuteko asmoz abiarazi dugu ikerketaren bigarren fasea. Helburua da tailerrak, dinamikak, hitzaldiak zein bestelako materiala sortzea ondoren gaztetxe guztietara zabaltzeko. Hala, gaia landun nahi duten lekuetan izango dute zeri heldu. Izan ere, ohituegiak gaude kanpora begiratzera, kanpoko egoerei buelta emateko gauzak egitera. Hargatik, barrura begiratu eta genero harremanen gaia lehentasun bat izateko garaia heldu delakoan nago. Nolakoa izango da bigarren fasea? Garrantzitsutzat jotzen dugu baliabideak eskaintzea, eta bigarren fase honetan hori lortu nahi da, bakoitzak bere autonomia propiotik gaia lantzeko aukera izan dezan. Deialdi erabat irekiak izango dira, edonork hartu ahalko du parte. Guztien ekarpenen bidez osatuko dugu egokia iruditzen zaigun materiala. Gasteizko Gaztetxean egin genuen lehen bilkura eta EAEko txoko ezberdinetako hainbat gazte bildu ginen, oso gogotsu. Hurrengo zita OĂąatiko Gaztetxean jarri dugu, apirilaren 13an. Hitzordu horretara gaztetxe edo jendarte mugimenduetan genero harremanei buruz topatutako baliabideak eramatea adostu dugu. Baliabideak biltzeaz gain, zein material ta sortu genezaken pentsatuko dugu. Ausartzen ez den jendea parte hartzera gonbidatu nahiko nuke, oso aberasgarria baita bai pertsonalki eta baita kolektiboki ere. Interesa duen edonork generogaztetxeetan@ gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea besterik ez dauka.

Elkarrizketa: Pili Alvarez  

Kazetaria: Iraitz Salegi

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you