Issuu on Google+

A T E K Z ARRI

ELK

Hodei Iruretagoiena

ODEI BARROSO bertsolaria eta raperoa Hiru urtetatik Urruñan (Lapurdi) hazia, umetatik ibili da Odei Barroso (1988) hizkuntzarekin jolasean, euskara ardatz hartuta. Hazi den inguruan, euskararen jolasa txikiagoei pasaraztea du ogibide; bertsoa eta rapa, bi zio eta bizio. Hain zuzen, rap disko bat atera berri dute 2zio taldekoek: Jok, Gorkak eta Odeik berak. Azkainen (Lapurdi) hartu gaitu, eta kantuan baino patxada gehiagorekin eta zorroztasun berarekin hitz egin digu hizkuntzaz eta bere inguruaz. “Ez dugu batere maite oilarren borroka, rapa ez da norgehiagoka, aldarrikapen mota”. Zer da zuentzat rapa? Hastapenetik dugun filosofia edo ikuspegia rapari so, da aldarrikapen mota bat dela, tresna bat. Batetik, hizkuntzarekin jolasteko. Bestetik, hizkuntzak ematen dituen baliabideak eta raparenak elkartu eta gure

2013ko otsailaren 13a | 7. zenbakia

“Garrantzia dago bakoitzak bere txikian egiten duen horretan”


“Gehien entzuten den rapa kalitate txarrenekoa da. Rapik onena, kasurik gehienetan, ez dugu ezagutzen eta ez dugu entzuten ere”

aldarrikapenak edo mezuak pasatzeko. Horregatik ere, egia da guk erraten dugula: “Ez dugu maite oilarren borroka, rapa ez da norgehiagoka, aldarrikapen mota...”. Guretzat hori da, mezuak pasatzea eta zerbait erratea hitzetan. Positiboago ere jo genezake agian, baina hori baino, guk ez duguna maite 2zion da norberaren egoaren aldarrikapen hori, erratea “ni nator”, “ni heldu naiz hau egitera”, “ni naiz onena”... Gu kontu horrek aski urrun harrapatzen gaitu. Egia erran, gu ez gara heldu erratera nor den hobea, nor txarragoa, nork egiten duen zer, gu nor garen... Gure ideiak, gure mezuak pasatzera heldu gara, eta 2ziorekin hori da azkenean egiten duguna: testuak idatzi eta gure ideiak plazaratu musikak ematen dizkigun baliabideekin. Eta, hori aprobetxatuz, gure aldarriak pasarazten ditugu. Zein helbururekin komertzializatzen du rapa sistemak? Zein balore bultzatzen ditu rap komertzialak? Zein ondorio ditu horrek? Rapa bilakatu da aspaldi biziki musika komertziala;

bai espainolez, bai ingelesez, bai frantsesez. Rap ainitz egin da komertziala, saltzera joz. Abiapuntutik ez da musika horrekin zer egin, baizik eta zer egitera. Hori da problema. Saltzera baldin bazoaz, rap mota bat egin behar duzu jendearengana iristeko. Guk, hasteko, argi dugu euskaraz egiten dugun neurrian ez garela biziki publiko zabal batengana iritsiko, eta ez dela hedatuko komertzialki edo gurea ez dela izanen merkatuan lehian aritzeko musika. Eta ez dugu nahi gainera, ez dugu batere halako helbururik. Raparen komertzializatze horrek, nire iduriz, eragin du raparen kalitatea jaustea. Ez da jautsi orokorrean, baina gehien entzuten den rapa kalitate txarrenekoa da. Rapik onena, kasurik gehienetan, ez dugu ezagutzen eta ez dugu entzuten ere. Egia da rap komertziala egiten dutenek ere rapean ongi egiten dutela: errimak biziki ongi ematen dituzte, neurrian sartu eta sekulako hitz jokoak egiten dituzte, dudarik gabe. Baina, hori baino, kontuan hartzekoa da zer erraten den, ez bakarrik nola. Eta egia da

gu hortik biziki urrun garela, eta ez dugula rap komertziala egiteko joera hori, inondik inora. Guk gurea eginen dugu; maite duenak entzunen du, eta maite ez duenak ez. Gu ez goaz jende gehiago edo gutxiago ukitzera musika mota hau egiten dugulako. Hau egiten dugu hala sentitzen dugulako, maite dugulako. Eta ukitzen duen jendea uki dezala. Rapa bertsoa baino lehen ezagutu omen zenuen. Zerk erakartzen zintuen? Oroitzen naiz txikitan metala biziki zabaldua zegoela gure inguruan. Txiki-txikitatik jada Latzen, Su Ta Gar... ezagutzen genituen; Berri Txarrak beranduxeago. Metala bazen inguruan, baina nik rapa biziki maite nuen, baita lagun batzuek ere. Bereziki lehengusuarekin oroitzen naiz: txikitxikitatik rapa maite genuen, gure kontzertutxoa edo gure antzerkia egiten genuen etxean, rapa eginen bagenu bezala. Nik, pertsonalki, ezagutu nuen mundu hori bertsoarena baino lehen. 12-13 urterekin hasi nintzen bertso eskolan, nahiz eta eskolan lehendik lantzen genuen. Bertso eskolan hasi aitzin ere


A T E K Z ARRI

ELK

badakit idatzia genuela gauzaren bat. Ez dut jakin nahi ere zer idazten genuen garaian, auskalo! Baina, hastapenetik nuen zaletasun hori. Zergatik? Ez dakit, egia erran. Maite nuelako musika hori, eta hitzak nola sartzen ziren… Ez dakit, naturalki maite duzu. Ez dakizu zergatik maite duzun, dakizuna da maite duzun ala ez. Nik biziki maite nuen hori, lehengusuak ere, eta hortik hasi ginen gure gauzak idazten. Beranduxeago, etorri zen etxera bizitzera bi urtez, eta hor testu gehiago egiten genituen. Baina, noski, ez genuen baserik, ez genuen musikarik, eta gure kartoizko kutxa batekin, kan-kan batek, bestea ahoarekin arrabotsak egiten… Eta hala egiten genuen rapa. Hizkuntzak eta hitzek duten garrantzia izango zen arrazoi bat… Hori da. Eta, bai batak, bai besteak, nola elkar elikatzen duten, ez? Nik maite nuen rapa, gero maite nuen bertsoa, eta rapa baztertua nuen azkenean. Ez genuen fitsik egiten rapean. Momentu puntual batzuk ziren, non ongi pasatzen genuen gure artean rapa eginez, gure artean irri egiteko. Hori zen rapa. Aldiz, bertsoa... Bertso eskolara joaten nintzen astero eta... Egia da gerora bertsotan aritzeak sekulako laguntzak eta baliabideak ematen dizkizula testuak idazteko euskaraz, eta bereziki errimatzeko, hitzak atxemateko… Bai bertsoak rapari, eta bai rapak bertsoari, ainitz laguntzen dio. Inkontzienteki, batak bestea laguntzen du, eta bata bestera eramaten duzu, eginez. Hitzak zenbateraino erabil litezke arma bezala, egoera aldatzeko? Hor badugu parte bat: “Kantatzen hasi orduko, hala dugu segituko, nahiz gure hitzek ez duten mundua aldatuko”. Guk badakigu hori. Gure mezuak pasako ditugu, eta seguruenik iritsiko dira, gehienbat, antzeko


2013ko otsailaren 13a | 7. zenbakia

iritzia duen jendearengana. Baina, neurri batean, iristen ahal da hain berdin edo hain antzeko pentsatzen ez duen jendearengana. Guk badakigu rapa eginez, eta garen talde txikiarekin, ez dugula fitsik aldatuko. Baina bai, tresna bat da gure hizkuntzan egiteko, musika hori bultzatzeko gure hizkuntzan. Tresna bat da gure aldarriak pasatzeko, eta agian beste manera batzuetan iritsiko ez ginen eremuetara iristen ahal gara raparen bidez. Ez dakigu, auskalo! Horretarako ere ez dugu egiten. Guk baliatzen dugu tresna hori gure mezuak, gure aldarriak pasatzeko. Zergatik? Bada, rapean bereziki, hitzak balio handia duelako. Rapa testu hutsa da. Musikarekin lagundua, noski, eta musikak ere ainitz egiten du. Hori ere beste mundu bat da, eta hori ere lantzen dugu. Baina bai, izugarrizko tresna da bai mezuentzat, baita hizkuntzarentzat berarentzat ere. Euskara plazara ateratzeko beste manera bat da, musikan, beste arlo batean. Eta gu ez gara berritzaileak. Gu baino lehen egon dira Selektah Kolektiboa, Norte Apatxe, 121 Crew, Goienetxe Anaiak… Rapa mugitzen da. Info7 irratiak atera berri duen konpilazioan ere ikusten da euskaraz egiten ari dela rapa. Baina, nik uste, bai guretzat eta baita beste taldeentzat ere, tresna bat dela rapa, gauzak errateko. Errimari garrantzia handia ematen diozue. Errimak ere laguntzen dio hitzari, musikak bezala, mezua pasatzeko tresna izaten? Bai. Guk garrantzia handia ematen diegu errimei, nola kokatuak diren-eta. Baina, azkenean, rapa entzuten baduzu frantsesez edo espainolez, ikusiko duzu zein ongi errimatzen duten. Ainitzetan ikaragarria da nola errimatzen duten. Guk pixka bat faltan sumatu dugu hori eus-

karaz egiten den rapean, orokorrean. Taldeak badira biziki ongi errimatzen dutenak. Baina hain gutxi eginda ere, guk erreferentziak hartu ditugu euskarazko rapetik, kanpoko eremuetatik edo bertsolaritzatik hartu ditugun bezala. Errimak garrantzia berezia du, eta guk antzematen ginuen rapean terreno hori sobera landu gabe zegoela. Errimak, rapean, lehertu egin behar du. Esaldi bat hobeki sartzen da errimatzen duelako. Musikak eskatzen duen lekuan errimarik ez badago, falta den zerbait da. “Errimarik gabe ez dago rapeatzerik”, esaten dugu kantu batean. Guretzat hala da. Rapak eskatzen du errimatzea leku batzuetan, momentu batzuetan: itzulia edo buklea bukatzen den lekuetan errimatu behar da, edo beste bati lotu. Joko horri garrantzia eman diogu, uste dugulako mezuak hobeki pasatzen direla horrela. Joko horiek gelditzen zaizkizu buruan. Guk erraten

“Garrantzia du egiten denak, ez nork egiten duen, nongoa den, zein izenekin, zer egin duen aurretik...” duguna errana izan da jadanik; denok entzun ditugu krisi ekonomikoari buruzko mila iritzi, presoen egoerari buruzko mila analisi... Guk, alde horretatik, deus berria ez dugu ekartzen, baizik hitzekin erraten duguna modu batean erratea. Eta bietan dago lana: zer erran, eta nola erran. Eta guk pisua ezarri dugu nola erran horretan. Asko aldentzen al da bertsotan bilatzen duzuna rapean bilatzen duzunetik? Eginaz ohartzen zara zein helburu ematen ahal dizkiozun

zure buruari. Rapak ematen du terreno askoz libreago bat eta askoz zabalago bat, eta bertsoak hertsiagoa. Bertsotan beti da zailagoa zure nortasuna ateratzea, edo zinez noiz ari zaren zu, zure-

“Ez dakizu zergatik maite duzun, dakizuna da maite duzun ala ez” tik, eta noiz ez. Noiz ari zaren paper bat jokatzen, eta noiz ez. Hori bertsotan landu beharreko zerbait da, eta lan ainitz galdegiten duena. Ni, pertsonalki, ari naiz lanean bereziki horretan, eta ohartzen naiz, gero eta gehiago, zenbat falta zaidan oraindik lortzeko. Bederen, hurbiltzeko zuk egin nahi duzun hori lortzera, edo erakutsi edo pasarazi nahi duzun hori nola pasa jakitera. Bertsotan, azkenean, ematen diren egiturak eta eskemak hain hertsiak dira, non zailagoa den. Egia da rapak ematen duela eremu bat askoz libreagoa. Biek dute hizkuntzaren eta errimaren jolas hori, baina rapa idatzi egiten duzu, edo guk bederen idatziz egiten ditugu testuak, eta idaztea beste gauza bat da. Nik bertsotan bat-batean egiten dut, eta rapean idatziz. Idatziz egiten duzularik, dena hautatzen duzu: gaia, musika, zer erranen duzun, nola erran nahi duzun... Eta askoz denbora gehiago duzu pentsatzeko, tolesketarako. Aldiz, bertsotan, gutxiago. Eta askoz gehiago landu behar den zerbait da antzeko zerbait lortzeko bietan. Horregatik du bertsotan beste dizdira bat norbaitek bere nortasunaren zerbait ematen duelarik. Nortasunak pisu handia du bertsotan. Rapean pixkat errazagoa dela erranen nuke, libreagoa baita terrenoa. Bizio bat al da jendaurrekoa? Egia erranen dizut: jendaurreak, hastapenetik, sekulako beldurra


TA

KE Z I R AR

ELK

“Muga bat atxematen duzu, eta lortu behar duzu gainditzea. Eta, behin gainditu duzularik, ez pentsa bukatu denik; beste bat etorriko da segidan� eman dit beti, txikitan sufritzen nuen ainitz jende aurrekoarekin. Herabea nintzen eta nahiko gaizki pasatzen nuen. Eta, pixkanaka, gainditzen da; eginaz, ohitzen zara. Baina, bertsotan ohitu naizen bezala, gero etorri da jende aurreko rapa, eta jende aurreko rapa ere beste kontu bat da. Egia erran, oroitzen naiz hastapenean pila bat sufritzen nuela. Bertsotan saldu behar da ahotsarekin, jarrerarekin, hitzekin... Baina, rapean, gestuak ere sartzen dira. Eta, nik, hasieran, sekulako amildegia ikusten nuen hor. Kantatzen baduzu bertsoan kantatzen duzun bezala rapean, ez du fitsik balio. Saltzeko modua oso ezberdina da: bertsotan mikro baten aurrean zurrun eta geldi saltzen dena, rapean musikarekin eta beste modu batean saldu eta eman behar diozu publikoari. Saldu diodanean da eman, publikoari eskaini. Eskaintzen duzun momentu horretan, oholtza gainean gestuak egiten, buruz dakizun testu bat kantatzen duzunean, beste zerbaitetan pentsatzen zaude: gestuak, zer egin...

Aldiz, bertsotan ari zarenean, ez duzu pentsatzen eskuak non dituzun. Hasieran, rapean ari nintzenean, hori gertatzen zitzaidan: ez nekiela zer egin behar nuen. Gero, naturalki heldu da, eta orain ez dut pentsatu ere egiten. Baina, oso ezberdina da nola ematen diozun jendeari. Rapean niri lotsa ematen zidan; lotsa, igotzea oholtza gainera eta hor hastea gestuak egiten, edo publikoari harremana eskatzen, bi hitz erran publikoak erantzuteko... Kostatzen zitzaidan hasieran, lotsa ematen zidan, baina pixkanaka ere ari gara horretan. Gazteagotan herabeago edo lotsatiago zinela diozu. Jendaurreko horrek laguntzen al du beste eremu batzuetan ere mugak gainditzen? Bai. Halakoetan gertatzen dena da muga bat atxematen duzula, eta lortu behar duzula gainditzea. Eta, muga hori gainditu duzularik, ez pentsa bukatu denik; beste bat etorriko da segidan. Jendearekin tratuan egoteak asko laguntzen du, hitz egiteak, jende ezberdina ezagutzeak... Horrek guztiak es-

katzen du jende aurreko jarrera bat, eta ez bakarrik oholtzakoa. Oholtzatik jautsita beste mila harreman ere hor daude, parez pareko harremanak. Erranen nuke horretarako oso-oso aberasgarria dela, zenbat jende ezagutzen duzun... Azkenean, lortu behar dena da naturala izatea, konplexuak eta gauza horiek gainditzen; bereziki jende aitzinean ematen zaren momentuan. Ainitzetan zure konplexuak ateratzen zaizkizu hor, inkontzienteki, eta zaude pentsatzen: “Jendeak zer pentsatuko du, begira aurreko horrek nola begiratzen nauen�... Eta, horrela hasten zarenean, galtzen zara. Gauza horiek gainditu egin behar dira, eta beste gauza batzuetarako ere laguntzen du, bai. Euskal Herriko taldea zaretela esaten duzue: bi lapurtarrak, beste bat bizkaitarra. Nola eramaten duzue muga administratibo-mental horren kontua? Lehen traba, mugak baino, distantzia da: elkartzeko, gauzak egiteko, kontzertuak edo dena delakoa egiteko... Baina guk ez dugu mugarik ikusten. Guk


2013ko otsailaren 13a | 7. zenbakia

erraten dugu Euskal Herriko talde bat garela, eta Gorka, Jo eta Odei garela. Ez gara ez lehengo MAKeko musikari bat, edo bertsolari baten taldea, edo Iparraldeko batzuen taldea, edo bizkaitar bat... Ez. Gu gara 2zio: hiru lagun, musika egiten dugu, Euskal Herrian bizi gara, eta erraten dugu Euskal Herrikoak garela. Ez gara hasiko erraten Urruña, Ziburu, Algorta... Ez. Ez du garrantziarik horrek. Garrantzia du egiten denak, eta ez hainbeste nork egiten duen, nongoa den, zein izenekin, edo zer egiten duen lehenagotik... Mugarik gabe, ez Hegoalde, ez Iparralde. Gu termino horietan ez gara biziki eroso sentitzen eta, orduan, mugen kontua gibelean dugu. Argi da ainitzentzat buruan muga ainitz daudela; fisikoak baino, buruan dauden mugak dira. Erraten duzularik lapurtarra zarela, eta “uu... han, Iparraldean!?”. Edo bes-

“Atxiki behar duguna errotik da gure hizkuntza eta gure ingurua; gure eremuak landuz” te batek erraten duelarik dela Amurriokoa-edo, “oo… han…!?”. Ez, bakoitza den lekukoa da, eta guk muga horiek ez ditugu ikusi nahi, eta paso egiten dugu horietaz, ahal dela. Kontrola dagoenean, pasa beharko da, baina beste guztia ez. Galdetu al dizute inoiz rapa euskaraz egin litekeen? Sentitu duzu zalantza hori inguruan? “Euskaraz rapak ez du sonatzen”, “euskarazko rapa ez da sartzen belarrian”, “ez da ongi geratzen euskara estilo horretan”… Nik halakoak entzun ditut, eta gu saiatzen gara esaten: zergatik ez? Euskaraz rapa ere egiten da. Egiten ahal da euska-

raz ere, zergatik ezingo da egin? Hori da nire galdera. “Ez du sonatzen?”.Bada, agian, batzuei ez zaie ongi sartuko; guri bai. Noski, azentuaren kontua eta hori guztia ere zaindu behar da. Batzuetan ohartzen zara paperean errimatzen duten hitzek ahoz ez dutela hainbeste errimatzen, eta egia da horretan euskaraz lana falta zela. A-rekin bakarrik edo O-rekin bakarrik ezin da errimatu, eta orduan O horretan azentua ematen baldin baduzu ez duelarik, iduri du bortxatua dela. Eta, orduan, bai ez dela biziki ongi gelditzen. Baina, ez euskara delako; da ez delako egoki egin. Nire ustez aurreiritzi ainitz badira hor. Guk ez dugu hori uste, guk uste dugu euskaraz rapa egiten ahal dela, dudarik gabe. Mugimendu bat, joera bat indartzen ari dela dirudi. Kanpotik ikusita arreta pizten du, euskararen eremua kontuan hartuta, ertzetan ari dela sortzen. Ez dakit kasualitatea den edo zerbaiten ondorio. Izan liteke amorru gehiago dagoela ertz horietan edo… Ez dakit nola erran, jende horrek badituela gauza gehiago errateko; baina, ertzetako jendea ez denak ere badu erratekoa… Orduan, ez dut azalpen garbirik ikusten errateko “hori hala da honegatik edo besteagatik”. Egia da, Barakaldon adibidez, badela 121Crew, eta erraten duzu “ostras, Barakaldon? Eta, euskaraz egiten dute rapa?”. Halere, egia da halako lekuetan gehiago entzuten dela rapa euskal guneetan baino. Erran nahi dut, ohituagoak gara euskaldunok beste musika bat entzuten. Beste musika baterako joera dutenetan, hor garatu da rapa, nire ustez. Hemen rap ainitz entzuten da adibidez. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, orokorrean, erranen nuke jende ainitzek maite duela rapa. Ez da kasualitatea hemendik MAK atera izana lehenago.

“Jende aitzinean ematen zaren momentuan konplexuak ateratzen zaizkizu inkontzienteki” Rapa entzuten baduzu, eta euskalduna bazara bultzatzen zaitu erratera: “Bada, euskaraz ere eginen dut, ez?”. Ez dakit zeren ondorio den. Aritz Sound Systemek esana: “Lehen ez zegoen oso ondo ikusita rapa, euskararentzat arriskutzat hartzen zelako”. Tostibarre taldeko Txominek esana: “Rapa izanen da aurrerantzean euskal rockak izanen duen onena”. Zer eman diezaioke rapak euskarari eta Euskal Herriari? Egokitu eta eguneratu behar dugu, alor denetan egiten dugun bezala; izan politikoki, kulturalki… egokitzen goaz. Bertsoa bera egokitzen doa, garaiz garai, garaiari. Eta musikak ere behar du egokitu garaiari. Ez dut uste rapa arrisku bat denik euskararentzat. Hala ikus lezakeela jende batek? Bai. Baina, momentu honetan, arrisku baino, mesede izan liteke. Ez sekulako mesedea, baina bai beste arlo bat lantzen segitzen delako, lehenago landu zen bezala. Bidean egon da zulo bat; Selektah Kolektiboa atera zenetik, momentu batean egon da aski itzalia rapa. Egin dira taldeak tartean, baina ez dute ukan hainbeste oihartzun. Nik uste arriskua baino laguntza dela, edo euskara erabiltzeko beste eremu bat, azken finean. Eta, Txomin Cantalognek dioenarekin loturik, eukal rockak izanen duen onena dela rapa… Bada, bai. Hemen ere landu beharko da rapa, ez? Metala eta punka landu dira, eta rapa zergatik ez dugu landuko, denon


TA

KE Z I R AR

ELK

artean? Taldeak bagara, eta hori segitu behar dugu, eta pusa. Euskaraz egiten den guztia ez da sekula kalte edo arrisku izanen. Euskaraz egiten deno laguntza besterik ez da izanen.

Guk salatzen dugu da kantu baten izenburua. Sistemari kritika egiten diozue, eta arlo askotan gainera: hezkuntza sistema, patriarkatua, euskara, etorkinen egoera, errepresioa... Nola ikusten duzue ingurua? Hemen ez dezala nehork pentsa guk plazerez kantatzen dugula gai bati edo besteari buruz. Guk horri buruz idazten dugu, problema bat dugulako horrekin, zerbait gertatzen delako hor eramaten gaituena horren kontra edo horren alde idaztera. Orduan, denean bezala, egoerari loturik egiten dira adierazpen horiek, kulturalak bereziki. Guk

“Guk erraten dugularik ametsak galdu dituen jendartean ezin garela bizi, erran nahi dugu bizi behar dugula ametsak eginez� salatzen ditugu gure inguruan ditugun problemak, edo guk ezagutzen ditugunak; izan gazte bezala, euskaldun bezala, edo herritar edo izaki bezala. Guk salatzen dugu gure inguruan ikusten duguna eta ados ez garena. Hala, inkontzienteki, salatzen eta salatzen eta salatzen... ari gara. Eta, hori ere, agian, beste diskoren bat ateratzen badugu, orekatu beharko da. Salaketa bai, eta festa ere bai, ez? Musika ere aski iluna da, eta base ilunetan ez da erraza denak pozik eta denak alai idaztea.

Jok egiten dituen baseak aski ilunak dira, pausatuak, giro bat sortzen dutenak askotan. Inguruak lotura du, baina basetik bertatik abiatuta egiten ditugunez hitzak, lotura dute hitzek musikak guri galdegiten digunarekin, edo guri pizten digun inspirazio horrekin. Orduan, dena lotua da. Baina, bai, azkenean guk gure inguruko problematikak aipatzen ditugu, bizi eta sentitzen ditugun bezala. Arazoren bat azpimarratuko zenuke, adibidez, gazte bezala? Hemen, adibidez, guk atxiki behar duguna errotik da gure hizkuntza, eta gure ingurua. Gure eremuak landu behar ditugu. Politikoki zehazki ezertan sartu gabe, orokorrean, nik uste bultzada eman behar diogula segurtatzeari hemen herri bat euskaraz bizi dela eta biziko dela gerora ere. Hasi txikietatik eta aitatxi-amatxietara; hori da guk landu behar dugun terrenoa hemen. Bestela janen gaituzte, e! Heldu dira, heldu dira gainera, heldu dira beste kultura batzuk, eta inkontzienteki sartzen edo txertatzen goaz gure inguruan. Horiek hartzea ongi dago, baina gurea mantendu behar dugu. Nik uste hizkuntzarekin sekulako arazoa dugula, eta horri aurre egin behar diogula hemen; bereziki, Lapurdi kostaldean. Eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere egoera ez da munduko onena. Izan turismoa, eta politikoki ere zertan garen... bada lan. Ez naiz sartuko gai batean edo bestean, baina bada lan handia egiteko. Eta nik uste interesgarria dela bakoitza bere arloan lanean aritzea. Batzuei hobeki emanen zaie hitzaldiak ematea, beste batzuei musikan aritzea, beste batzuei dantza edo bertsoak... Bakoitza bere arloan, baina egin dezagun aitzina herri honentzat, eta arlo guztietan. Zeren bat galtzen bada, besteak ez du segiko. Dena bat da, eta

garrantzia dago bakoitzak bere txikian, bere militantziatik, egiten duen horretan. Guk uste baino askoz gehiago egiten dugu gure txikian. Besteekin elkartuz ohartzen zara zer lan den, ez? Segitzea, bakoitzak bere arloan eta maite duen horretan, baina segitzea; bai herriarentzat, eta bai norberarentzat. Hizkuntza aipatu duzu. Bertso irakasle ari zara, eta harremana duzu haur askorekin. Esperantzarik ematen dizute? Bertsolaritza ematen nabil bertso eskoletan eta ikastoletan ere bai, ordu arautuetan. Seaskako ikastoletan ikusten da, bertsora bideratuz, gero eta haur gehiago direla. 180-200 haurretara iristen gara antxu bertso eskoletan, eta arautuan askoz gehiago. Lehen erraten nuena da, eremuak landu behar ditugula haurrekin ere. Haurrek behar dituzte eremuak euskaraz mintzatzeko. Haurrek badute ikastola, baina hemen, ikastolaz gaindi, zer dute euskaraz? Hemen haur batek futbola egiten duelarik, frantsesez eginen du ziur aski. Egiten duelarik, agian, dantza ere, edo euskal pilota, esku-huska edo pala, frantsesez egiten du. Gurea ari gara beste hizkuntza batean ematen, eta uff... Eremuak landu behar dira. Eskaini behar zaizkie haurrei eremuak euskaraz egiteko, eremu egokiak eta berriak. Ez eremu zaharkituak, eremu berriak. Gauza berriak proposatu, non euskaraz eginen duten eta ongi pasako duten. Gero eta gehiago baldin badira bertso eskoletan, ez da kasualitatea ere. Erran nahi du haurrei eskaintzen bazaie euskaraz eremu bat, eurek ongi pasatzen dutena, haiek erantzuten dutela, eta lotzen direla. Ikusiz bertso eskoletan ari diren haurrak, niri esperantza ematen dit, baina ez bakarrik bertsoari lotuta, biharko bertsolari bat edo beste


“Mundu berria ez digute emanen, guk egin beharko dugu; egite hutsak emaitzak eta fruituak ematen ditu”

izanen delako. Agian ez da bat ere aterako. Ez da hori, baizik eta haur horiek, momentu batez, ongi pasa dutela euskararekin, ainitz ikasi dutela, eta euskaraz egin dutela lagunekin. Eta dibertigarria izan dela euskaraz egitea; ez euskaraz egitea, baizik hor egotea. Bestela, ainitzetan euskara eskolarekin lotzen dute, eta hori bai dela arriskutsua. Haur batek euskara bakar-bakarrik lotzen badu eskolarekin, eskolaz kanpo ez du euskaraz eginen, zeren euskaraz egitea da eskolako zerbait. Eta, horregatik, eskolaz gaindiko eremuak landu behar ditugu. “Euskara erabiltzen da folklorerako bakarrik”, diozue kantu batean. Guk erraten dugu: “Nahiz eta zure herriko plazan ez den giro txarrik, euskara erabiltzen da folklorerako bakarrik”. Hori auzapez edo alkate bati errana bezala gelditzen da kantuan, eta da auzapezek edo herriko erakunde publikoek-eta egiten dutena, euskararen mesederako baino, beste gauza batzuetarako egiten dutela ainitzetan. Eta hor dago problema. Erran nahi dut, zure herrian antolatzen baditu

herriko etxeak dantzak, herri kirolak... eta bakarrik turistentzat irekirik... Beno, edonor joan liteke hara. Ni joana naiz, lagun bat herri kiroletan ari baita. Joan bera ikustera herri kiroletan, eta topatu hango gizona mintzatzen mikroarekin, eta hitz bat ez euskaraz, dena frantsesez. Hori ez da posible, hori txiste bat da. Turistek zer pentsatuko dute? “Oh! les basques! Begira euskaldun hauek harriak altxatzen, artoak biltzen...”. Ez. Hori gara, baina ez horrela. Herri kirolak gure nortasunaren parte dira, baina ez dizkiegu horrela eskaini behar, plaza batean, zirko bat balitz bezala. Ari da ikusten eszenifikazio bat bere inguruan, momentu horretan. Hori da folklorea, hori da folklorearekin egiten dutena. Orduan, hori da arriskua pixka bat, nola ematen diogun jende horri gure berri. “Aspaldi ametsak galdu dituen gizartean, ezin gara bizi”. Zerk ematen dizue bizirauteko indarra? Ametsek eta nahiek, justuki. Hori da erran nahi duguna. Ez dugu erran nahi ezin garela bizi, baizik eta bizi gintezkeela ametsekin. Guk erraten dugula-

rik ametsak galdu dituen gizartean ezin garela bizi, erran nahi dugu bizi behar dugula ametsak eginez. Orduan, esaldi hori ezkorra izan liteke, baina positiboa ere. Erran nahi duena da gu bizitzera eta egiten duguna egitera bultzatzen gaituena dela guk dugun ilusioa, gure artean. Guk egiten duguna egiten dugu maite dugulako, ongi pasatzen dugulako hori egiten eta, azkenean, hala egiten dugu hala sentitzen dugulako. Gu gauza horiek egitera bultzatzen gaituena da gure barne gogoa eta, batzuetan, amorru puntu hori ere. “Altxa, martxa, mundu berrirantza”. Bagoaz? Ba ote goaz, ba ote goaz... Bakoitzarengandik abiatzen da hori, dudarik gabe. Mundu berria ez digute emanen, guk egin beharko dugu mundu berria, egunez-egun eta pausoz-pauso. Guk ez 2ziok, bakoitzak, norberak egin beharko du mundu berria. Egin ditzagun gauzak, mila aldiz pentsatu gabe, kanpora begira... Egin, sentitzen dena egin, eta emaitzak eta fruituak ematen ditu egite hutsak. Gauzak egin behar dira, hori da gure filosofia.


Elkarrizketa: Odei Barroso