Page 1

A T E K Z ARRI

ELK

2013ko martxoaren 7a | 8. zenbakia

“Politikoki ere landu behar da maitasuna� Nora Aurrekoetxea

AINARA SANTAMARIA Kontraesanak ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen baitu hausnartze hutsak. Errealitatearen eta idealen arteko balantzan kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz egin digu. Maitasunari erromantiko adjektiboa eranstean, zer gehitzen ari gara? Maitasun erromantikoa maitatzeko forma konkretu bat da, eta nik gehituko nizkiokeen adjektiboak maitatzeko forma horri dira: bizi osorako ikuspegi batean eraikitzen diren harremanak direla, monogamikoak direla eta heterosexualak izaten direla. Beraz, neska eta muti-


lez osatutako biko harremanak litzateke alde batetik. Eta, bestalde, beste pertsonarekiko menpekotasun handia suposatzen duen maitatzeko eredu bat da; “ni zu barik ez naiz ezer� edo horrelako topiko batzuk erreproduzituko liratezke. Identitateen diluitze bat eragiten duen edota norbere subjektu izatea kolokan jartzen duen maitasun eredua da. Berdin eragiten al digu neskoi edo mutilei? Mendebaldeko kulturan maitasunak hartzen du gure bizitzen erdigunea, eta hor bada alde bat neska eta mutilen artean, neskok gure bizitza osoa planifikatzen dugulako beste pertsona baten edota maitasun istorio horren arabera. Neskoi txikitatik erakusten zaigu maitasunaren bidez lortuko ditugula gauzak, eta mutilen kasuan lanaren edota

esfortsuaren bidez izaten da normalean. Guztioi eragiten digun kontua da, baina modu ezberdinean. Nolakoa da maitasun ez erromantikoa? Pertsonen arteko negoziaketek pisu handia hartuko lukete maitasun ez erromantikoan, eta harreman horretan parte hartzen duten pertsonen nahi eta desioak errespetatu beharko liratezke. Ezinbestekoa da maitasuna eta sufrimenduaren arteko lotura horrekin apurtzea,

“Feminismoak gako asko eskaintzen ditu maitasun harreman osasuntsuagoak izateko�

batez ere atzeraezinak izan litezkeen ondorioak ekidin asmoz. Heterosexualitatearen naturalizazioa kolokan jarri eta egungo fidelitate nahiz monogamiaren kontzeptualizazioaz ere hausnartu beharko genuke maitasun eredu ez erromantikoak izateko. Maitasuna aipatzean bikote harremanetan pentsatzen jartzen gara normalean... Maitasun erromantikoak ez dauka zertan bikote bati lotutako eredua izan. Egia da beste pertsona batekiko maitasunean oinarritzen den eredua dela, eta bikote harremanetan erreproduzitzen dela gehienbat, baina ez du zertan beti bikotekideari lotutakoa izan. Erromantikoki maitatzea erabaki bat bada, ikasi egiten al da maitatzen?


A T E K Z ARRI

ELK

Maitatzen ikasi egiten dugu eta irakatsi egiten digute. Eta, beraz, erakutsia bada, aldaketarako aukerak ere sortu egiten dira, ikasitako guztia deseraiki ahal dugulako eta berriz eraiki, bakoitza ongi sentitzen den modu horretan. Maitasuna eraikuntza bat denaren sinesmenak pisua galdu du gaur egun, eta zerbait berezkoa edota barrutik ateratzen zaiguna bezala agertzen da. Adibidez, zeloen kontu horrekin guztiarekin, sarri entzuten da norbaitek beste batekiko zeloak sentitzen baditu gehiago maite duelako dela edo horrelako kontuak. Hori da, azken batean, ez dugulako kolokan jartzen horren jatorria zein den. Eta, hautu bat bada maitasun eredu hori jarraitzea? Ezinbestean egin beharreko gauza da maitasunaz hausnartzea eta, beraz, noizbait kolokan jarri behar da ikasitako hori. Horretarako kontraesanak ezinbestekoak dira; errealitatea eta idealen artean kontraesanak sortzen dira, eta horrek kolokan jartzen du guztia. Antsietate asko sortzen duen prozesua izan liteke maitasun eredua deseraikitze eta eraikitzearena, oso

“Maitasunak badu alde intimoa, baina ezin da ukatu bere izaera soziala eta politikoa� naturalizatua dugun kontua baita. Baina, era berean, ezinbesteko prozesua dela iruditzen zait. Behin ariketa hori eginda, bakoitzak hautatu dezala maitatzeko zein eredu jarraitu nahi duen, baina behintzat kontziente izanda eredu erromantikoak zer nolako arriskuak dauzkan. Hausnarketa ezinbestekoa da.


2013ko martxoaren 7a | 8. zenbakia

Maitasuna zer da, kuantitatiboa edo kualitatiboa? “Asko maite zaitut”, edo “ondo maite zaitut”? Egia esan ez dut horretaz hausnartu, baina orain galdetzen didazula... “Ondo maite zaitut” gehiago gustatzen zait “asko maite zaitut” baino. Halere, hor beste eztabaida batean sartuko ginateke, zer den ondo maitatzea eta zer ez… Maite min-du. Pistarik ematen al digu? Pista asko ematen dizkigu, bai. Egun, mendebaldean, maitasuna erabat lotuta dago sufrimenduarekin, eta maitatzerakoan sufritzea normaltzat hartzeak indarkeriazko egoera baten aurrean jasangarritasun handiagoa izatea suposatu lezake. Gazteen artean, orokorrean, maitasun harremanetan asko sufritzen dela esango nuke, eta naturaltzat hartzen da hori. Kezkagarria iruditzen zaidan kontua da. Ba al dauka alde onik erromantikoki maitatzeak? Nik hasieran aipatutako atributu horiekin lotzen dut maitasun erromantikoa, eta horrek, niretzako, ez du ezer onik. Hala ere, niretzat esanahi ezberdina daukaten hiru kontzeptu desberdin dira maitasuna, erromantizismoa eta maitasun erromantikoa. Maitasun erromantikoa eta musikagintzari buruz egin dudan ikerlanean, elkarrizketatuetako batek erromantizismoa zerbait kudeagarria bailitzan legez kokatzen zuen, baita harremanen indargarri gisa ere. Interesgarria litzateke kontzepzio horren atzean dagoena zer den ezagutzea. Maitasuna zerbait pertsonala eta intimoa omen da. Baina, ezin ukatu soziala eta kolektiboa ere badenik. Zein ekarpen egin lezake feminismoak “lo personal es politico” horri jarraiki? Maitasunak badu alde intimoa, bai, baina ezin da ukatu bere

izaera soziala eta politikoa. Nire ustez, feminismoak gako asko eskaintzen dizkigu maitasun harreman osasuntsuago batzuk izateko, bereziki emakumeoi. Feminismotik asko hausnartzen da maitasunaren inguruan, eta hausnarketa bera iraultza egiteko modu bat da. Halere, esan beharra daukat sarritan “lo personal es politico” aldarrikatu izan arren feminismotik, “lo personal” horren baitan ez direla behar besteko lehentasunez jorratu maitasun ereduak. Maitasun erromantikoaren atzaparretan erori izana leporatu izan digute maiz feministoi… Eta hala izango da gehienetan. Txiki-txikitatik datorren ikaste prozesu bat den heinean, inork gutxik lortzen du atzapar horietan ez jauztea. Halere, mugi-

“Ez zaie eraldaketarako funtziorik aitortu maitatzeko ereduei”

“Patriarkatuak bizi iraungo badu, ezinbestekoa du maitasun eredu erromantikoa” eraldaketarako funtziorik aitortu maitatzeko ereduei. Maitasuna ez da iraultzarako elementu gisa hartzen. Maitasunaren lanketak tokirik izan ez badu edo, behintzat, hori kolokan jarri ez bada ere, esan beharra daukat abestien letrak aztertzen hasita sarritan ez dudala jakiterik lortu abesti bat bikote harreman bati buruz mintzo den, edo aberrien inguruan, gudariak, presoak… Ez da erraza izan jakitea zeri abesten dion kantu bakoitzak. Beraz, Euskal Herriko borroka historia horretan maitasun erromantikoaren lanketak toki gutxi izan badu ere, esango nuke oso erromantikoki maitatu izan dela.

mendu feministatik egindako hausnarketa guztiek ahalbidetu dute atzapar horiek ikusaraztea eta maitasun ideologiak mundu ordena konkretu bat sortu eta sustengatzen duela azaleratzea. Patriarkatuak bizi iraungo badu, ezinbestekoa du maitasun eredu erromantikoa, eta hori mantentzeko sozializazio eredu oso bat dago martxan.

Maitasuna eta iraultza eskutik oratuta joan beharko lirateke? Borroka sozial edota Euskal Herriaren eraldaketa prozesuan maitasuna ere politikoki lantzeko kontu bat da. Finean, bestelako harreman eredu bat ez badugu sortzen, antzuak izango direlako beste eraldaketa prozesu batzuk. Egungo maitasun moduak eraldatzea ezinbestekoa da aldaketa errokoa eta osoa izan dadin.

Maitasun harremanak iraultzea Euskal Herriko jendarte eraldaketaren baitan kokatzen al da? Euskal Herrian tradizio handia dugu bestelako herri baten aldeko borrokan; bai bestelako eredu sozial baten alde, baita ere Euskal Herri libre baten alde. Baina, sarritan, diskurtso abertzale eta ezkertiar horretan, maitasunak ez du tokirik izan, eta ez zaie

Maitasuna testuinguru historiko eta sozialaren arabera formaz aldatzen doan gaitasun unibertsala omen da. Nolako silueta du euskal maitasunak? Ba al dago maitatzeko era euskaldunik? Ez nuke esango maitatzeko era euskaldun konkreturik dagoenik, mendebaldeko kulturan gailentzen den maitasunaren eredu erromantikoa ez bada.

Elkarrizketa: Ainara Santamaria  

Elkarrizketatzailea: Nora Aurrekoetxea / Elkarrizketatua: Kontraesanak ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jart...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you