Issuu on Google+

IRUĂ‘ERRIA ETA TAFALLAKO MINTZAKIDE

2010-2011 IKASTURTEA

Prentsa txostena

Harremanak: Eneko Anduaga 948 96 05 16 mintzakide@topagunea.com


Zer da Mintzakide? Mintzakide euskaraz txukun hitz egiten duten eta mintzapraktika behar duten pertsonak elkarrekin jartzen dituen programa da. Lau, bost edo sei partaideko taldeak osatzen dira, talde hauek astean behin elkartzen dira, gutxienez ordu batez. Taldea autonomoa da zer egin nahi duen erabakitzeko, kafetxoa hartu, paseoan ibili, kultur emanaldi batera joan... Hori guztia profesional batek dinamizatua. Mintzakide 2004-2005 ikasturtean sortu zen Iru単erriko eta Tafalla aldeko 16 urtetik gorako euskaldun guztiei zuzendua. Azaroan hasiko den ikasturtea zazpigarrena izanen da. Iru単erriaz gain, Tafallan, Baztan-Bidasoan, Agoitzen, Sakanan eta Lizarran ere badira mintzapraktika egitasmoak Nafarroan. Euskal Herrian osotara 3000 lagun biltzen dira mintzapraktikan aritzeko 60 bat herri eta eskualdetan. Saio osagarriak: Mintzakide egitasmoan, ohiko saioez gain, hilabetean behin bestelako saioak antolatzen dira. Saio horiek anitzak izaten dira: afariak, museoetara bisitaldiak, mendi irteerak eta beste hainbat. Saio Osagarriak Mintzakiden parte hartzen duten pertsonentzat eta oro har, euskaldun guztientzat zabalik daude. Horrez gain, Mintzakide Mendi Taldeak ere martxan jarraitzen du. Mintzakidek mendi irteerak antolatzen ditu hamabostean behin inguruko mendietan zehar, baina hau ez da ohiko mendi talde bat, mendian lasai ibiltzen dira eta helburua, hemen ere, euskaraz mintzatzeko aukera izatea da.

2009ko azaroan egindako saio osagarria Argazkia: Mintzakide


Zertarako Mintzakide? Ikerketa soziolinguistiko guztietan ondorioztatzen da euskararen erabilera ez dela jakintzaren neurri berean hazten. Honela, euskaraz hitz egin nahi duten pertsonek ez dute nahi adina aukera aisialdi denboran euskaraz mintzatzeko. Behar hori asetzeko jaio zen Mintzakide eta bere egitekoa Iru単errian eta Tafallan euskaraz mintzatzeko aukerak eskaintzea da, batetik euskara ikasten ari diren hiztunei eta bestetik euskaraz ongi hitz egiten dutenei. Mintzakiden izena ematen duten pertsonek batez ere bi motibazio mota izaten dituzte, batetik instrumentala, hau da, euskara maila hobetu nahi izatea, baina bestetik euskararekiko atxikimenduagatik, hau da, maila hobetu nahi dutenei laguntza ematea eta bide batez, euskararen normalizazioan haien ekarpentxoa egitea. Datu batzuk: 2009-2010 ikasturtean ia 250 lagunek parte hartu zuten egitasmoan. 2009aren bukaeran eta 2010aren hasieran Aztiker ikerketa enpresak Eusko Jaurlaritzak enkargatuta, Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtu zuen ikerketa batean. Ikerketa horrek ondorioztatu du Mintzapraktika egitasmoak eraginkorrak direla. Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten pertsonek euskara maila hobetu eta gehiago erabiltzen dute, normalizazio prozesuan eragile aktiboak sentitzen dira beste euskaldunak ezagutzeko aukera ezin hobea dute, eta euskararekiko duten atxikimendua hazi egiten da, ongi hitz egiten duten pertsonen artean ere. Mintzapraktika egitasmoak eraginkorrak izateaz gain, partaideentzat esperientzia polit, interesgarri eta aberasgarriak dira (egitasmoa 8,5etik gora baloratzen dute partaideek). Ikerketa horrek argi eta garbi islatu du Mintzapraktika egitasmoetako parte hartzaileek izena ematerakoan dituzten helburuak eta motibazioak asetzen dituztela programok.


Mintzakideren berri izateko: Bi hilabetean behin Mintzakide Buletina plazaratzen da. Buletin h o r r e ta n M i n t z a k i d e k eskaintzen dituen jarduerez gain, berriak eta agenda bat argitaratzen dira. Buletinaz gain, blog bat lantzen da (www.blogak.com/ mintzakide), astean behin edo bitan informazio berria jartzen delarik. Mintzakide egitasmoak antolatutako hainbat saioren argazkiak helbide honetan ikus daitezke, argazkiez gain ikasturte honetako kartel eta eskuorria ere izanen duzue eskura: http://www.flickr.com/photos/27127021@N06/ Euskal Herrian dauden Mintzapraktika programen informazio gehiago www.mintzapraktika.org helbidean aurki daiteke. 2010-2011 ikasturtea: Azaroan hasiko den ikasturtean aurrekoetan hasitako lanaren jarraipena eginen da, ikasturte hasieran hainbat aurkezpen hitzaldi eskainiko dira Mintzakide babesten duten herri guztietan eta zenbait euskaltegi eta ikastetxetan. Ikasturtea hasita, hilabetean behin Saio Osagarriak antolatzen jarraituko dugu eta haietako batzuk Euskara Elkarteekin, Udaletako Euskara Zerbitzuekin edo euskaltegiekin elkarlanean. Saio horietan aurreko ikasturtean izandako eskaintza anitzak (museoak, mendi ibilaldiak, merenduak, poteoak...) oso erantzun ona izan zuen partaideen artean, azaroan hasiko den ikasturtean bide beretik jarraitzeko asmoa dugu. Zabalpenari dagokionez, bi hilabetean behin argitaratzen den Mintzakide Buletina plazaratzen jarraituko da eta astean behin edo bitan berrituko da bloga (www.blogak.com/mintzakide). Aurreko ikasturtean bezala Mintzakide Mendi Taldeak, hainbat txango antolatuko ditu inguruko tontorretan barna, egutegia aurrerago aurkeztuko da.


Zeintzuk dira sustatzaileak? Sustatzaileak: Nafarroako Topagunea, Karrikaluze, Karrikiri, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Zorroka euskara elkarteak, IKA, AEK, Zubiarte euskaltegia, Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofiziala eta Euskalerria Irratia. Babesleak: Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Iruñea, Uharte, Zizur Nagusia, Tafalla, Orkoien- Oltzako Zendea- Etxauri- Bidaurretako udalak, Kukuxumusu eta Eusko Jaurlaritza. Izena emateko epea: Urriaren 1etik urriaren 22ra. Ikasturte hasiera: Azaroaren 8tik aurrera Izena emateko tokiak: · Antsoain: Udaleko Euskara Zerbitzua · Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua. · Atarrabia: Karrikaluze elkartea. · Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua. · Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua. · Burlata: Zaldualde Euskaltegia. · Iruñea: Karrikiri elkartea eta Arturo Campion, Iruñezar, eta Irrintzi euskaltegiak. · Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua. · Uharte: Zubiarte euskaltegia. · Zizur: Udaleko Euskara Zerbitzua. · Orkoien, Oltzako Zendea, Etxauri, Bidaurreta: Udaleko Euskara Zerbitzua.


MINTZAKIDE PRENTSA TXOSTENA