Page 1

2010

FILM laburren Vii.Zirkuitua


Film Laburren VII.Zirkuitua Zinea zazpigarren artea omen da eta zazpi urte dira, hain zuzen ere, Zirkuitu hau sortu zela. Zazpi, beraz, euskal zinea bultzatu eta zinegile, aditu, aritu eta zaleekin LABURBIRA honetan elkarlanean daramatzagunak. Zazpi baino hamaika dira ordea gure zuzendariak, denetarik daukagu gure artean: ohikoak, aspaldikoak, kameratoilariak, beraien kabuz dabiltzanak, ikastetxetik atera berriak edo atzerrira joandakoak. Bederatzi lan hauek ere, bakoitza bere ama edota aitarena da: dokumentala, umorezkoa, profesionala, argumentuduna, herriko ikastaroan sortua, bideoklipa, urte bukaerako proiektua edo animazioa,‌ Badago zer ikusi gero eta aberatsagoa den zazpigarren artearen barruan. Ekin diezaiogun bada lanari: itzali argiak, piztu proiektorea eta ongi pasatu.


APIRILA EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

10/04/13 19:00 Ermua Lobiano KG 10/04/14 19:30 Andoain Bastero 10/04/15 19:30 Gasteiz Montehermoso 10/04/15 19:30 Urnieta Sarobe 10/04/15 20:00 Irun Amaia KZ 10/04/15 21:00 Lasarte-Oria Jalgi K.Antzokia 10/04/22 19:30 Laudio Basalarrina Elkartea 10/04/22 20:00 Derio Gurea Aretoa 10/04/22 20:00 Durango Plateruena K.A 10/04/22 20:00 Usurbil Sutegi K.Etxea 10/04/23 11:30 Igorre Lasarte Aretoa 10/04/23 19:30 Zizurkil Atxulondo 10/04/23 20:30 Areatza Udaletxea 10/04/23 22:30 Mutriku Zabiel Kultur Etxea 10/04/28 20:00 Tolosa Kultur Etxea 10/04/30 20:00 Irurtzun Kultur Etxea 10/04/30 22:00 Soraluze Zinea

ANTOLATZAILEA Euskal Birusa M.Larramendi GEU I単istorra-Larramendi Irun Iruten Ttakun Basalarrina Tximintx Berbaro Noaua Ganoraz Manuel Larramendi Ganoraz Karenka Galtzaundi Aizpea Pil-Pilean

MAIATZA EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

ANTOLATZAILEA

10/05/06 10/05/06 10/05/06 10/05/06 10/05/06 10/05/07 10/05/07 10/05/13 10/05/14

19:30 19:30 20:00 20:00 20:30 17:00 22:15 19:30 22:00

Hernani Ordizia Biasteri Santurtzi Arrasate Aritzu-Anue Aramaio Deustua Atarrabia

Biteri Kultur Etxea Herri Antzokia Biasteriko zinema Kresala aretoa Amaia Antzokia Larraintzarko Benta Kultura Etxea Bidarte Auzo Etxea Gune Eszenikoa

Dobera Hitzaro Ttiki-ttaka Bai esan AED Ametza Txirritola Berbaizu Karrikaluze


AHATE PASA Koldo Almandoz

Sinopsia: Eta bat batean, ahateek pantaila gurutzatzen dute. Biografia: Donostia, 1973. Jaio, negar, jan, mukiak, lo, komikiak, Torrebruno, elurra, pelikulak, Arkonada, ikasi, hondartza, bidaiak, zakurra, musuak, argazkiak, lagunak, donuts, txoriak, gaua, motoa, sexua, filmaketak, irratia, surfa, hodeiak, tatuajeak, kontzertuak, maitasuna, baldea, aterkiak, drogak, banaketak, istripuak, borda, bizarra, miopia, irriak, ggk, kanak‌ Filmografia: Belarra (2002), Amuak (2004), Desio Ehiztaria (2005), Midori (2006), Columba Palumbus (2007), Aurrescue (2008), Karea (2008), Larunbata (2008).

2009 (12´)


2008 (13´)

ZORION HUTSA Estibaliz Ariz, Itziar Faido, Janire Fernández, Vanessa Martín, Gorka Montiel eta Malen Ulazia.

Sinopsia: “Zorion hutsa” izenburupean, eta “hutsa” hitzak berak euskaraz duen esanahiarekin jolastuz, bi istorio kontatzen dira, filmaren momentu batean, patuak elkartuko dituenak. Zorionaren magalean bizi diren bi familiaren egunerokotasunaren zati bat ezagutuko dugu, sinbolismoz eta emozioz blai dauden minutu gutxi hauetan. Biografia: HUHEZIko 6 ikaslek, karrera amaitzear egin duten lehendabiziko film laburra da “Zorion hutsa”.


NORA ZOAZ Iñigo Sanz

2009 (4´)

Sinopsia: Ganbara batean jolasean ari diren ume batzuek, jantzi eta traste zaharrez baliatuz, irudimenezko eta fantasiazko mundu batera bidaiatuko dute. Biografia: Zumarraga, 1983. Aitaren kamara zaharra hartuta hasi zen film laburrak egiten. Larreotxenetik pasatu eta AME musika estudioetan hasi zen bideoklipak egiten. Ondoren Niñoliquido Films ekoiztetxea sortu zuen eta gaur egun Madrileko NIC zine eskolan ikasten dihardu. Filmografia: Axular 3.0-ren “Akelarrean” Evil Coderen “La muerte no pasa de moda” Josu Bergararen “Nora zoaz” “El apagon” animazioko film laburra. Josu Bergara: Ea, 1979. 2006an grabatu zuen bere lehenengo lana, ordutik hainbat lehiaketetan saritu dute eta hainbat kontzertu eta jaialditan parte hartu du bakarlari bezala nahiz taldean. “Nora zoaz” bere azken diskoa du, Mutrikuko AMEn grabatu zen 2009a bitartean.


CLARK & BORIS 2009 (11´30”)

Jose Luis Barredo eta Iñigo Garcia.

Sinopsia: Aspaldian elkar ikusi ez duten bi lagunen bizitzak asko aldatu dira azken urteetan. Biografia: Jose Luis Barredo eta Iñigo Garciak zinerako duten zaletasuna konpartitu eta hainbat proiektu gauzatu dute gaur arte. Filmografia: La caja de la persiana (2003) 4 (2004) Aulkien jokoa (2004) Berde (2007) Andarika, kilker, eta emakumeei buruzko gogoetak (2008) Putz (2008)


ODISEA ETXALDEAN 2008 (4´)

Urko Mauduit eta Ioseba Salaberri.

Sinopsia: Etxalde koloretsu eta dibertigarri bateko oilo berezi eta eroek ez dute beraien irudimena besterik beharko abentura ikusgarri batean murgiltzeko. Ez da urruti joan beharrik espazio bidaiak egiteko. Biografia: RenderizARTE animazio estudioa 2007an sortu zuten bi kideek. 3D proiektuetan lan egiten dute, bai publizitate arloan eta baita bestelakoetan ere. Iruñeako “SISTEMA, Escuela de Arte y Diseño” eskolan irakasle zelarik, ikasleekin batera egindako “Odisea Etxaldean” film laburra sortu zuen Urkok. Filmografia: Formas (2003), Malos Humos (2005) Insert Coin (2005), BIC (2007)


KAMERATOIA Topaguneak 2009ko abenduaren 12an Bermeon antolatu zuen lehiaketako bi sarituak dira ondoko lerroetako lanak. Bi lan hauek, Ikus-entzunezkoen Rallyak ezarritako baldintzen arabera eginda daude. - Egun bakar batean grabatu eta editatuak izan dira. - Gehienez hiru minutuko iraupena dute. - Antolatzaileek egunaren hasieran emandako gai edo aipu bat islatzen dute.

NIREAK DIRA! Kameratoia 2009 (2´) “lehen saria” Blakandeker Films: Aimar Ruiz, Naiara Gonzalez, Naiara Ortega, Erika Elizari, Zain Gonzalez, Mikel Dominguez, Iñaki Larrañaga eta Liher Puente. Sinopsia: Bermeoko balkoietan eskegitako erropek, auskalo zergatik, lurrera erortzeko joera dute. Kalera galtzak amilduz gero, ondorio bitxi bezain arriskutsuak sor daitezke. NEGUKO HITZAK Kameratoia 2009 (3´20´´) “bigarren saria” Epalzaren alargunak: Maddi Barber, Libe Larrarte, Andrea Galbete eta Garazi Abrisketa. Sinopsia: Urteak hitz egin gabe pasa ondoren zoro-etxetik irteten den emakumeak itsasoaren deia jasotzen du. Bermeon 2009ko Kameratoian bigarren saria jaso zuen


ESAIOK

Arkaitz Basterra 2009 (7´)

Sinopsia: Iker, bere auzoko neska alai eta ederrarekin maiteminduta dago. Bere sentimenduak adierazteko ahaleginak egin arren, beldurrak eta segurtasun faltak ez diote uzten ahaleginak burutzen. Desesperatuta dago gure protagonista. Biografia: 2001etik asko dira telebistan egin dituen lanak kamara, produktore edo zuzendari gisa. Film laburretan ere aritu da, batzuetan zuzendari, besteetan argi edo soinu teknikari. “Esaiok�, Igorreko Kultur Etxeak 2009an antolatutako film laburren tailerrean egin zen. Bertan 8 pertsona aritu ziren Arkaitz Basterraren gidaritzapean. Filmografia: Laburrak: Obsidia (2001) The Black Light Blues (2002) Verticals (2003) Dokumentalak: Agian (2006) Luzeak: Harri zuria


AMONA PUTZ!

2009 (9´)

Telmo Esnal

Sinopsia: Zenbaitetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek amonaren falta igartzen dute, zenbaitetan, soilik. Biografia: Zarautz, 1966. Zuzendari laguntzaile gisa aritu ondoren, bere lehen lanak jorratzen hasi zen Asier Altunarekin batera. Azken boladan bakarrik egitera ere ausartzen da. Filmografia: Txotx (1997) 40 ezetz (1999) Aupa Etxebeste (2005) Setioa. Koldobika Jauregi (2007) Taxi? (2007) Brinkola (2009)


2010 ANTOLATZAILEA

BABESLEAK

LAGUNTZAILEA

LABURBIRA 2010 Eskuliburua  

Sinopsiak eta egutegia