Issuu on Google+



2014ko urtarrilaren 7a, asteartea / Tolosaldeko Ataria 3

Tolosaldea

Alegian eta Berastegin handitu egin dituzte udal aurrekontuak Onartu berri dituzte aurrekontuak, orokorrean ez dute aldaketa handiegirik aurreikusten IÑIGO TERRADILLOS Ia 500.000 euro gorde nahi ditu Amasa-Villabonako udalak 2014ko inbertsioetarako. ATARIA

Pertsonal gastua handitu nahi du Villabonako Udalak Ia sei milioi euroko aurrekontua proposatuko du udal gobernuak hilaren 15eko bilkuran ERREDAKZIOA AMASA-VILLABONA Amasa-Villabonako Udala 2014ko aurrekontua onartzear da. Hain zuzen ere, datorren asteazkeneko, hilaren 15eko bilkuran eztabaidatuko duten gaietako bat izango da udal aurrekontuena. Bada, onartuak izan aurretik, herritarrei azaldu dizkiete aurrekontu horien puntu esanguratsuenak, eta pasa den urteko udaleko kontuak nola gauzatu diren. Ia sei milioi (5.914.000) euroko aurrekontua da udal gobernuak proposatuko duena, iazkoa baino zertxobait handiagoa. 5.834.815 eurokoa zen iazkoa, beraz, ia 80.000 euro gehiagoko aurrekontua da proposatzen dena. Galder Azkue Amasa-Villabonako alkateak adierazi duenaren arabera, «Aldunditik jasotzen den foru funtsan eman den igoeraren ondorioz aurrekontua pixka bat handiagoa da, diru sarreretan ez baita igoerarik espero». Kopuru ho-

rretatik pertsonal gastuetara bi milioi euro pasatxo bideratuko dituzte, aurreko urteetako goranzko joerarekin jarraituz. «Pertsonalaren kontratazio berria egiteko aukera baldin badago egiteko asmoa dugu, gainerakoan, diru bat gorde nahi dugu sortu daitezkeen enplegu planetarako» azaldu du Azkuek. Gizarte zerbitzuetara bideraturiko kopuruari dagokionez, iazkoa

Murrizketarik egin gabe eta zorra txikituz jarraituko dugu» GALDER AZKUE •ALKATEA

mantenduko dute: «Pasa den urtean kopurua handitu genuen, eta asmatu genuen, Jaurlaritzako larrialdietarako laguntzak udarako bukatu baitziren, eta urte amaiera bitarte erantzun beharra zegoen». Inbertsioen atalari dagokionez, futbol zelaia berritzeak hartuko du zatirik handiena. Ia 600.000 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta hurrengo denboraldirako prest izatea nahi du udalak, hau da, uda-

ren ondorenerako. Futbol federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko dute proiektua, eta gainerakoa Amasa-Villabonako Udalak jarriko du. 490.000 euro ditu gordeak udalak inbertsioetarako, eta futbol zelaitik geratuko litzatekeenarekin, hau da, 200.000 euro ingururekin, hiriko argiteria berritu, Arroan eta Larrean urbanizazio lanak egin edota Amasan 2011ko uholdeek txikitutako bideak konpondu nahi ditu. Udala «saneatuta» Galder Azkue alkateak nabarmendu duenez, Amasa-Villabonako Udala «saneatuta» dago, eta duen zorra «aurre egiteko modukoa» da. «Udalean sartu ginenean hiru milioi euro pasatxoko zorra zegoen, eta 500.000 euro baino gehiago murriztea lortu dugu». Bestetik, Villabona Lantzen enpresarekin zuen zorra kitatu izanari ere garrantzia eman dio Villabonako alkateak. «Milioi bat euroko zorra genuen enpresa eraikitzaile horrekin, eta azkenean milioi erdian likidatzeko akordiora iritsi gara». Hala, 2014ean «inbertsio handiegirik egin gabe, baina murrizketarik egin gabe, eutsiz, eta zorra txikituz» jarraituko dutela dio.

Alegian eta Berastegin ere onartu berri dituzte 2014 urteko aurrekontuak. Bi herrietan zertxobait handitu egin dituzte aurrekontuak pasa den urtekoarekin alderatuta, baina, orokorrean ez dute inbertsio handiegirik aurreikusten. Alegiaren kasuan, 1.761.000 euroko aurrekontua onartu dute. Pasa den urtekoa baino zertxobait handiagoa da, Unai Iraola alkateak adierazi duenez, «Foru Aldunditik diru sarrerak handituko direla esan dutelako». Inbertsioen atalean ez dute proiektu handirik aurreikusten. Hori bai, argiteri publikoaren ordezkapen plangintzarekin jarraituko dute. «Larraitz auzoan egin dugu, eta gainerako guneetara led teknologia zabaltzea da gure asmoa», azaldu du alkateak. Gainerakoan, plan orokorraren garapenerako kopuru bat ere gorde dute. Pertsonal gastuari dagokionez, bi puntu nabarmendu ditu Alegiko alkateak. Batetik, aldi baterako lan anitzetarako langilearen kontrataziorekin jarraituko dute, beste urte batez. Bestetik, gizarte zerbitzuetan igoera aurreikusi dute. Hain zuzen ere, bertako teknikariaren eta administrariaren jardunaldia %10 handituko dute, eta baita soldata ere, proportzio berean. «Etxez etxeko zerbitzuaren kostuaren igoeragatik, eta krisiaren eraginez gizarte zerbitzuetan lana handitu dela jabetu garelako erabaki hori hartu dugu». Berastegin, aldaketa handirik ez Berastegin, bestalde, ia milioi bat euroko (988.000) aurrekontua da onartu dutena, iazkoa baino 15.000 euro inguru handiagoa. Pasa den ur-

tean ez zen inbertsiorik egin, eta aurtengo aurrekontuek ere ez dutela gehiegirako ematen esan du Aritz Mujika alkateak. «Orokorrean, beraz, ez dugu aldaketa handirik aurreikusten». Hori bai, espero ez zuten diru kopuru bat jaso dute aurten, eta hori inbertsioetarako bideratzea da euren asmoa. «Espero baino diru gutxiago itzultzea egokitu zaigu, eta oraindik erabaki gabe dugu zertara bideratuko dugun; batzordeetan erabakiko dugu», azaldu du Mujikak. Proiektuak badituzte mahai gainean: argiteria, mantenimendu orokorrak, mendiko pistak, herriaren garbikuntza, edota udaletxeko liburutegia. Ekonomia jardueragatiko zerga handitzeko erabakia ere hartu dute, eta horrekin diru sarrerak handitzea espero dute: «Foru Aldundiak zerga hori errebisatzeko bidea zabaldu du berriro, beraz, pixka bat igo dugu». Hiru hilabetero egin ohi dituzte herri batzarrak Berastegin, eta 30 pertsona inguruk hartzen dute parte. «Hondakin bilketaren sistema aldatu genuen abenduaren erdialdean, eta batzar bat egin genuen guztia azaltzeko; bertara gehiago, 100 lagun inguru, azaldu ziren». Aurrekontuekin ere, batzar baten bidez azaldu zituzten kontu guztiak, puntuz puntu, eta izan diren aldaketen eta horien zergatien berri eman zieten herritarrei. Era berean, inbertsioetarako euren ekarpenak ere egin zituzten herritarrek, eta horiek guztiak hartu dituztela kontuan azaldu du alkateak. «Gustura gaude, bai batzarrek duten erantzunarekin, bai eta herritarren parte hartzearekin ere. Gainera, ikusten dugu herritarrak jakitun direla udalaren egoeraz, eta badakitela erronka handiegiak egin ezin diren urteetan gaudela, beraz, horren araberako proposamen eta ideia errealistak egiten dituzte, eta hori ere poztekoa da».


2014ko aurrekontuak